Izen honekin, mugaren bi aldeetako lau herrik
osatzen duten euskal eskualdeari deitzen zaio: Lapurdiko Sara eta Ainhoa
herriak eta Nafarroako Urdazubi eta Zugarramurdi herriak. Kantauri itsasotik 10
kilometrora dauden lau herri hauetako biztanleak ederki moldatu dira mendeetan
zehar.
Historiaurretik hasi eta gaur egun arte mugaz bi
aldeetako elkarbizitza oparoa izan dela frogatzen duten hamaika testigantza
daude: kontrabandoa, gerla karlistak, Donejakue bidea, akelarreak, lezeak eta
abar. Lau herri hauetako kaleetan zehar ibiliz gero, bisitatzea merezi duten
lekuak aurkituko ditugu.
Sara: lezea eta bertako museoa, San Martin eliza eta bere hilerria,
pilotalekua eta bere harmaila irregularrak, Herriko Etxea, Istilarte auzoan
dagoen erromatar zubia, XVII. mendeko otoiztegiak, Mendiondoa garbilekua eta
euskal pastizaren museoa.
Ainhoa:karrika nagusian dauden XVII. mendeko etxeak (Grachiotenea eta Gorritia
bereziki), Notre Dame-ko eliza eta Ainhoako Ama Birjinaren ermita.
Zugarramurdi: lezeak, eliza eta Dutaria etxea, kale nagusian dagoen etxe andana eta horien artean ospitalea izandakoa.
Urdazubi:lezeak, Salbatoreko monasterioa, Axular idazlearen jaiotetxea eta
errota.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
Powered by Wikiloc
No hay comentarios:
Publicar un comentario