jueves, 28 de septiembre de 2023

Puron ibaiaren haitzartea

Powered by Wikiloc

 


Haitzartera abiatu aurretik, Parkeko bihotzean kokatzen den Lalastra herriko kaleetan murgilduko gara eta horrela, denbora atzera egiteko eta antzinako tradizioak gogora ekartzeko aukera izango dugu. 1954an, enparantzan dauden iturria eta askarekin batera eraiki zen ikuztoki zaharra dago. Inguruan dauden ogi-labea, bolera, errota eta ferratoki bat ere ikus daitezke oraindik. Azken honen ondoan kokatzen da Santa Ana eliza eta bere erloju berezia. Herrian bertan ere, etnografia museoa (nekazal ohituren erakustokia) dago, udaletxearen eraikin zaharrean. Museoak ibarraren historia eta ohiturak erakusten dizkio bisitariari modu ederrean. Lalastrako eskola zaharrak hartzen duen Parketxean, beste zerbitzuez gain, inguruko bideei buruzko informazioa ematen dute.

 


Parketxearen aurretik ateratzen den pista zabalean zehar abiatuko gara. Ibilbidea oso ondo markaturik dago. Bide-seinale borobil horiez gain, egurrezko zutoinetan jarritako seinaleek norabide zuzena aukeratzen lagunduko digute. Artzaintzaren Bidearen Bide Naturalaren (GR 282) 7. etapako zati bat ere partekatzen du. Berehala hesi bat pasa eta zuhaitzen arteko bide erosotik aurrera egingo dugu.  Mendi-mazelako zelaiak inguratuz, eskualdeko fauna eta flora ezagutzeko ibilbide didaktikoaren bide-seinalea ezkerrera utzi eta maldan behera jarraituko dugu pinudian murgilduz.

 


Basoa maldan behera zeharkatzen duen xendatik berriro pistara aterako gara, Puron ibaiaren ibilguaren ondora jaitsiz. Egurrezko zubi batek, ibaia zeharkatzen lagunduko digu eta aurrerantzean, ibaiaren uren soinua lagun izango dugu. Aurrerago, egurrezko hesi bat zeharkatu, eta jendez hustutako Ribera herriaren hondarren ondora ailegatuko gara. Azken hamarkadetan hutsik egon den herriaren goiko aldean, San Estebani dedikatutako eliza dago. 80ko hamarkadan, estilo gotikoko horma-pintura batzuk aurkitu ziren, Bibliako hainbat gai irudikatzen dituztenak, hala nola paradisutik kanporatzea. Elizako erretaula duela berrogeita hamar urte erreskatatu zuten, eta Arabako Arte Ederren museora eraman zuten.

 



Elizatik atsedengunera jaitsi, egurrezko hesia igaro eta, zelai berde zabal bat zeharkatuko dugu Puron ibaiaren haitzartea ezkutatzen duen mendien panoramikaz gozatuz. Egurrezko beste ate bat atzean utzi eta basoan sartuko gara. Bidezidor batetik jaisten jarraituko dugu ibaiaren ibilguaren ondora berriro heltzeko. Ondoren, egurrezko ate bat zeharkatu eta Puron ibaiaren haitzartearen lehen pasabide estuan barneratuko gara. Harkaitzezko hormari itsatsita, ur-jauzi batzuetatik amildegiaren hondoraino amiltzen diren ur berdeen ibilbide zorabiagarriari jarraituz gozatuko dugu.

 



Pasabide hori zeharkatu eta kareharrizko paretaren ondoko bidezidor batetik jarraituko dugu. Ezkerrera, Puron ibairaino jaisten den egurrezko eskailera piko bat ikusiko dugu. Behera iristean putzu bat eta ur-jauziaren panoramika bikaina aurkituko ditugu, haitzartearen lehen urratsetik sortzen dena. Gero, bidera igoko gara berriro, eta horma harritsua inguratzen jarraituko dugu.

 


Mendiaren hegalean dagoen pinudia zeharkatu, harrizko zubi bat igaro eta ibaiaren haitzartearen bigarren pasabidera helduko gara. Ia elkar ukitzen duten kareharrizko bi hormen artean kokatuta dagoen pasabide metaliko hestu batetik aurrera egingo dugu inguruaren edertasunaz gozatuz. Haitzartetik ateratzean, ezpel artean marrazten den bidezidorretik, El Chorro ur-jauziaren ondora iritsiko gara. Hemendik beste bi kilometro bete beharko genituzke Burgosko Herran herriraino jaisteko, baina etorritako bidetik atzera egin eta abiapuntura itzuliko gara.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

http://askemikel.blogspot.com/2023/02/puron-ibaiaren-haitzartea.html

 

Hai

 


lunes, 25 de septiembre de 2023

Geodesicos al Palas

Obligad@s a aclimatar en pocos días al "infernal" ambiente de casa e incluso de sus alturas, por si ya fuera poco el no aguantar casi ni a la sombra.. una pequeña lesión de la compañera de cordada, me deja "colgado" para retomar nuestras muchas faenas pendientes. Ante esta premisa y con las ganas que no se aguantan, me planteo en solitario una actividad que se nos vio truncada hace mucho tiempo a punto de entrar en la diversión y aún esta esa espinita clavada, ya casi haciendo daño..




jueves, 21 de septiembre de 2023

PICO DE ALBA - 26-7-23


 













Toca la semana por el Pirineo junto con Raquel, Natxo y Pablo, después de tener todo preparado un par de días con fiebre me deja tirado y no me queda más remedio que quedarme en casa para recuperarme y perderme la ruta. Poco a poco me voy recuperando y el martes 25 de julio me voy tranquilamente hasta Benasque, subo hasta el aparcamiento de Llanos del Hospital donde aparco el coche y comienzo a seguir la senda que me llevará hasta la Besurta y al refugio de La Renclusa. Llego para la hora de comer y mis compañeros no han llegado, así que confirmo la reserva, como algo y continuo subiendo hasta el collado de Renclusa donde los esperaré, ya que tienen que pasar por ahí. Estoy sobre media hora esperando cuando ya los veo subir por la senda, y cuando llegan a mi altura, al verme se llevan una sorpresa, ya que no me esperaban. Bajamos todos juntos al refugio donde pasamos el resto de la tarde en espera de la cena y me ponen al día de la semana que han pasado y yo me he perdido, pero para el último día estoy con ellos.

Para el último día tenemos preparada la ascensión al tresmil más oriental del macizo de la Maladeta, el pico de Alba desde el refugio de La Renclusa y luego bajar por los tubos de Paderna hasta los Llanos del Hospital.
Comenzamos en el refugio de La Renclusa (2144 m.) bajando unos metros para cruzar el puente sobre el torrente, seguimos el torrente de Alba, el de la derecha, y comenzando a subir paralelos a su curso en busca del ibón de Renclusa (2280 m.), una vez en el primer llano cruzamos por un puente el torrente y seguimos sin llegar a ver el ibón de Renclusa, poco a poco vamos ganando metros, siguiendo los hitos, alternando tramos de bloques con buena senda. 
Una vez pasado el llano de Paderna comenzamos la fuerte subida que nos llevará hasta las cercanías del collado de Paderna (2750 m.), lo dejamos a nuestra derecha. Superado este primer tramo de bloques continuamos siguiendo los hitos, hay por todos los lados, así que se hace difícil coger el camino más adecuado, nosotros seguimos los que llevan hacia el Diente de Alba y luego nos tocó ir en busca de la base de la pared (2900 m.), donde se encuentra el acceso a la cresta de la Tuca Blanca. Miramos las diferentes opciones de subida hasta la cresta, nos decantamos por una chimenea, .........



El repor completo en:

https://covaloria.blogspot.com/2023/09/pico-de-alba-26-7-23.html


















domingo, 17 de septiembre de 2023

Ferrata Escalera al Cielo K4. La Hermida (Cantabria)

 

Ferrata de corta duración y vertical calificada como K4 por la sensación aérea y psicológica de la escalera con 60 m de longitud, la más larga del país. Vistas inmejorables al desfiladero de La Hermida. Recomendada para amantes de adrenalina y nuevas sensaciones.


La ferrata entre rocas parece estar suspendida en el aire.

Iniciamos la ferrata al final del pueblo viniendo de Panes en frente de una casita blanca: La Casuca. 

Encontraremos un cartel de madera con la indicación Urdon y Tresviso y un rótulo minúsculo: Ferrata La Escalera.

Por el senderito pasamos justo al lado de otra casa.  Son 10 minutos de aproximación y 15 minutos de regreso. El recorrido dependerá de la habilidad de cada uno, pero 20 minutos sería lo estimado.


Bonitas vistas desde la ferrata.


El sendero empinado tiene ramas y árboles cortados, enseguida se llega a la roca con unas grapas. Antes de abordar la escalera debemos pasar un puente mono de cadena aéreo en los pies que se mueve bastante. La incorporación a él pone a prueba el recorrido siguiente, en mi opinión casi más deportivo y técnico que la propia escalera.

Una vez pasado el pequeño puente y sobre una roca donde pueden estar 2 personas nos disponemos a la ascensión pero de uno en uno a los peldaños distanciados: se mueve bastante pero se puede controlar y sobre todo en los cambios de disipador pondrá a prueba nuestro pulso. No es necesario baga de anclaje porque eso implicaría 3 cambios por cada uno y más movimiento.

La escalera al cielo nos está esperando.

Interesante ascenso rodeados de roca.

El paisaje del desfiladero se abre a nosotros en un lugar increíble.

No confundir con la Ferrata de Peñarruscos K6 que está justo al lado de la Ferrata Escalera al cielo K4 y se ve en el regreso.


Un extraordinario paisaje se ve desde la ferrata.

El regreso se hace sin dificultad con hilo de vida.

En La Hermida se puede dejar el coche en el parking del pueblo cerca de la ferrata de La Hermida K3, la primera que construyeron en ese desfiladero.

(Algunos ya la asemejan a la ferrata Grosser Donnerkogel en Austria que tiene un tramo de escalera). 

https://es.wikiloc.com/rutas-via-ferrata/via-ferrata-escalera-al-cielo-114372384 

Otra ferrata cercana es El Pico Cabrón 1.471 m K3 en Portilla de la reina (León) de reciente construcción.

https://pyrenaicablog.blogspot.com/2023/10/ferrata-pico-el-cabron-1471-m-k3.html




Beriain eta EHko erdigune geografikoa

Powered by Wikiloc

 


Goñi eta Olloko haranak ez dira oso ezagunak, baina beren lurrak hedatzen diren Andimendiko goi-lautadetan jende andana ibiltzen da oinez zein mendiko bizikletaz. Batik bat Beriaingo gainean dagoen San Donato baseliza izan da horien guztien jomuga, baina azken urte hauetan gertu dagoen Olibesarioko saroian kokatu duten Euskal Herriko erdigune geografikoa dela eta, zonalde honek interes berezia piztu du eta mendizale askoren erreferentzia geografikoa eta sinbolikoa bihurtu da.

 


Hogei “BERRIA lagun”ekin batera, Unanu herritik atera eta lainopean abiatu gara tontor aldera. Iturtxikiko bidean zehar, izen bera duen iturriaren ondora iritsi gara. Hego haizeak gogor astintzen du eta mendiaren ikuspegia ezkutatu egiten digu. Maldan gora segi eta pagadian murgildu gara. Pagoak atzean utzita, Elorriagoako lepora atera gara. Haizeak gogor jotzen du, eta ilaran jarrita aurrez aurre dugun malda pikoari aurre egin diogu. Ihurbainerantz zuzentzen den xenda gure ezkerrera utzita Unanuko atakara atera gara. Zamarrak jantzi eta GPSaren laguntzaz tontor aldera jo dugu. Ez dugu apenas ezer ikusten eta tentu handiz ibili behar izan dugu zuzeneko bidea aukeratu eta arriskutik aldentzeko. Tontorraren ondoan dagoen baselizara heltzean, berehala bilatu dugu aterpearen epela. 

 



San Donato baseliza Nafarroako Sakana eskualdean dagoen Uharte Arakil udalerriko lur-sailetan dagoen baseliza da. Zehazki, Beriain mendiaren gailurrean dago, 1.493 metroko garaieran. Jende askok modu okerrean Beriain mendiari San Donato mendia ere deitzen dio, mendi honen gailurrean dagoen San Donato baselizarekin nahasturik. eraikina bi zatitan banatuta dago: bata, baseliza bera, eta bestea mendizale eta ibiltarientzako aterpea dena.

 

Antzinako baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna da; dena dela, 1642 urteko aipamena dago. Egungo garaietan, berriz, eraberritu izan zen 1906an. Geroago hondatuz joan zen, harik eta 1958an berreraiki zuten arte. 2005. urtean eraikinaren barnealdeko egoera tamalgarria zela eta (zikinkeria, idazki eta margo politikoak, zaborrak, bertaratutako batzuen utzikeria...) zaharberritu egin zen. Horretaz gain, kontutan hartu beharrekoa da baselizaren kokapena: ingurune isolatua, garaiera handian, baldintza klimatologiko gogorrak... guzti hauek denek baselizaren kanpoaldea denbora igaro hala asko kaltetu zuten. Baselizaren barrenean, aldarearen harriak San Donato eta San Kaieten irudiak eusten ditu, bi hauek izatez igeltsuzko erreplikak direlarik. Nafarroako baselizetan altuen dagoena da Beriain mendiko hau.


 

Abiapuntura itzuli aurretik, Euskal Herriko erdigune geografikoari bisita egin diogu. Ez da batere erraza kokalekua aurkitzea bide nagusitik ez baita ikusten eta erne ibili behar da Olibesariko saroira iristean zutarri baten inguruan jarrita dauden hiruzpalau zirkulu zentrokidez osaturik dagoen erdigunea topatzeko. Paisaia aldagaitza, harriz eta belarrez osatutako izaera soila. Goi-lautadan altzoa dirudien sakonunea, isiltasuna nagusitzen den leku berezia.

 


Erdigunea kalkulatzeko masa zentroaren propietate bat erabili zuen Felix Isasa ingeniariak: gorputz bat edozein puntutatik zintzilikatzean, puntu horretatik marraztutako marra bertikala masa-zentrotik pasatzen da beti. 1:200.000 eskalako mapan komertzial bat euskarri batean itsatsi, bertan Euskal Herriaren mugak marraztu eta ahalik eta zehaztasun handienaz moztu zuen. Ondoren, perimetroko puntu batetik zintzilikatu eta marra bertikala marraztu zuen. Berdin egin zuen lehenengotik 90 grafdura kokatutako perimetroko beste puntu batetik. Marraztutako bi marrak elkartzen diren puntua maparen barizentro edomasa-zentroa da. Puntu hori dagoen maparen zatia 8 aldiz handitu zuen, 1:25.000 eskalako mapa lortuz eta handitutako mapa hori inguruko katastroko mapan gainezarri zuen, erreferentzia bezala Unanu, Ihabar eta Goñi herriak erabiliz. Erabilitako metodoak 250 metroko zehaztasun muga du. Kalkulua egitean Euskal Herriko zazpi herrialdeak izan zituen kontuan, Trebiñu eta Villaberde Turtzioz bezalako barrendegiak barne hartuz, ez hala Petilla Aragoi eta Eskiula. Kostari dagokionez, itsaso irekia ez den guztia barne hartu zuen, hau da, badiak, portuak, ibaiak... Petilla Aragoi barne hartuz gero 112 metroan aldatuko litzateke erdigunearen kokapena eta Bilboko portua (17 km²) kanpo utziz gero berriz 90 metroan. Aldaketa horiek aurrez aipatutako zehaztasun mugaren (250 metro) barruan daude. (Informaio iturria: Wikipedia).

 

 

Toki esanguratsu hau atzean utzi eta Lizarragako tunelera zuzentzen den pista zabaletik aurrera egin dugu. Bideak 180ºko bira egiten duen lekuan, pista utzi eta beheko zelaigunera jaitsi gara. Lezizagoako bidetik itzuli gara herrira, Beriango harresi bikainaren ikuspegi ederraz gozatuz.

 


viernes, 15 de septiembre de 2023

Menditxiki: Tre Cime di Lavaredo (Dolomitak)

Powered by Wikiloc

 


Ibilbide zirkular hau Dolomitetako mendi-ibilaldi ezagunenetako bat da, eta nahitaezko geldialdia paraje hauetara hurbilduz gero. Bat-batean lurretik sortzen diren hiru haitzekin topo egitearen sentsazioa ikusgarria da. Locatelli aterpera iristean nekea baino poza gailentzen da eta txoratuta geratzen zara haiei so egitean.



Lavaredoko Hiru Tontorrak Parke Naturalak maila eta eskakizun guztietarako bidezidor eta ibilbide sare zabala du. Gainera, oso ezaguna da bere burdinbide eta eskalada-bideengatik. Locatelli aterpea da hiru mendi eder hauen inguruan dauden ibilbide gehienen azken helburua, begiratoki nagusia baita.




Lavaredoko Hiru Gailurretako (Piccola, Grande eta Ovest) itzulia egitea gure helburu nagusietako bat zen Dolomitetara heldu ginenean. 700 metroko altuerako hiru pareta bertikal handi horiek hurbiletik ikusteko gogo  berezia genuen, baina ez genuen aski haiek Locatelli aterpeko terrazatik ikustea, inguratu eta bertaraino iristea zen gure helburu nagusia.




Aukerarik ezagunena eta errazena 101 bidezidorretik Auronzoko aterpetik Locatelliko aterperaino ibilbide lineal bat egitea da. Hiru orduko ibilaldia da (joan-etorria), oso desnibel gutxikoa eta paisaia ederrak dituena. Zalantzarik gabe, aukera ezin hobea da denbora askorik ez baduzu, ilunabarra bakarrik ikusi nahi baduzu, haurrekin bidaiatzen baduzu edo ondo prestatuta ez bazaude.



Ibilbide sinple hau oso ondo seinaleztatuta dago eta ez du galerarik. Auronzoko aterpetxetik 101 bidezidorra hartu, Alpini kapera txikitik igaro eta Lavaredoko aterperaino iritsi behar duzu. Puntu honetan, ezkerreko bidea hartu eta Forcella Lavaredoko begiratokiraino igo behar duzu. Hemendik Hiru Gailurretako lehen ikuspegiez gozatuko duzu Locatelliko aterperaino jarraitu aurretik, eta han handikiro gozatu ahal izango duzu. Auronzoko aterpera itzultzea bide beretik doa.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2023/07/tre-cime-di-lavadero.html


Mendia, elikadura eta osasuna II



Jentilbaratza

Urtea bi aldiz hasten dela entzun nion aurrekoan psikologo bati, urtarrilean eta irailean. Egutegiz urtarrilean, baina askorentzat, iraila, ikasturte hasiera, izaten da asmo, ohitura eta bestelakoei ekiteko unea. Hala gertatzen da elikadurarekin ere. Udako gehiegikeriak atzean uzteko, dieta ohitura osasungarriak txertatzeko... Oporretatik bueltan, Itziarren kontsultan egon naiz. Hirugarrenez aurten. Beti bezala, liluratuta, indarberrituta eta gauza asko ikasita atera naiz.

Urte asko dira Itziarren kontsultara lehenengoz joan nintzenetik. Ordutik, ezin konta ahala jendek galdetu dit hari buruz, haren dietaz eta elikaduraz, oro har. Urte hauetan guztietan, gorabehera asko izan dira, eta horren arabera egokitu dugu beti dieta: kirol entrenamenduak, gorabehera hormonalak, anemia, lesio fisikoak, estresa edo gorabehera emozionalak. Denak eragiten du gugan, eta faktore horien guztien arabera egokitu dugu jatekoa.


                                            

2018an idatzi nuen Mendia, elikadura eta osasuna artikulua atari honetan. Neure harrigarri, jende askok irakurri zuen, eta askok galdetu zidaten elikaduraren eta osasunaren inguruan. Izugarri pozgarria izan zen niretzat feedback hori jasotzea. 5 urte geroago, jendeak galdetzen jarraitzen du, eta agian, norbaiti lagun diezaioke niri zerk lagundu didan jakiteak. Bost urteotako eboluzioa eta onurak azal ditzaket. Baina ez ahaztu, ni ez naiz aditua, nire esperientzia kontatzera nator, besterik ez.

                                        
Anboto

Itziarrengana iritsi nintzenean, anemia eta ziatika ziren nire kezka nagusiak. Ordutik anemiarena asko hobetu dugu, ziatikarena ere bai, nahiz oraindik arrastoak geratzen diren (iaz, esaterako, Nahaste Borraste proban, zakua bizkarrean jarri eta sekulako krakatekoa eman zidan ipurdi inguruan nerbio batek. Hiru aste igaro nituen kilometro bakar bat ere korrika egin ezinik). 2020an pandemia iritsi zen, ondoren nire ebakuntza. Eskuin obarioaren aldamenean konkor bat kendu zidaten, deiomioma bat. Aitortu behar dut gertakari hura mugarria izan zela niretzat. Hemen ere aipatu nuen. Arazoei benetako garrantzia ematen irakatsi zidan, erlatibizatzen, bizitza egun batetik bestera zeharo alda litekeela ikusten. Une gogorretan, goraldi eta beheraldietan, denetan Itziarren dieta oinarria izan da niretzat.


                                        

Deabruaren pausoa, Alluitz-Anboto ertzean

Askok esaten didate oso "alemana" izan behar duela batek, egunero-egunero halako elikadura eramateko. Gertukoenek badakite niretzat ez dela lana. Horrenbeste onura ekarri dit, afizio ere bihurtu zait. Gustura eta ilusioz egiten dut, neure gorputza ezagutzen lagundu dit. Eta nahiz beti asmatu ez, oro har, bizi kalitatea hobetu dit, izugarri. Eta bai, erosketak egitea, bizio bat da niretzat (kar, kar).

Garmo Negro (atzean Infiernos)

Bide batez, erosketak egiterakoan saltokiek eta produktu saltzaileek erabiltzen dituzten estrategien inguruan mundu bat dago. Oso gai interesgarria iruditzen zait. Badakizu produktuen ontzietako informazioa interpretatzen? Zer da informazioa eta zer publizitatea? Denok dakigu, hasiera batean behintzat, produktu freskoak direla osasuntsuenak, ontzian datozenak baino osasuntsuagoak. Adituek diote, hiru osagarritik gorako produktuak ez direla asko kontsumitu behar. Honen guztiaren inguruan, Mireia Alberdi nutrizionistak Goienarekin eginiko bideo eta artikuluak oso interesgarriak iruditzen zaizkit (ikusi hemen).

Respomuso (atzean Facha, Llana Cantal eta Piedrafita)


Aitortu behar dut, pertsona maniatikoa naizela. Gauzak nire erara egin nahi ditut beti, ondo edo gaizki, baina nire erara. Eta zorroztasun horrek muturrera ere eraman nau zenbaitetan. Kirolean, lanean, etxean.. Ebakuntza ostean, dena ondo zegoela esan zidaten sendagileek, baina nik erabat puztuta nabaritzen nuen gorputza. Hankak eta sabela batez ere. Han eta hemen galdetu, hau eta beste probatu. Ez nuen bakerik izango neure gorputza lehengora itzuli arte. Hainbat modutan saiatu nintzen. Eta azkenean, bizitzan beste arlo askotan bezala, denbora izan da sendabiderik onena. Alperrik zen tematzea, kasu hartan, gorputzak markatu zuen erritmoa. Baina orduan ere, Itziarrek elikaduran egindako egokitzapen txikiekin, aldaketa handiak nabaritu nituen gorputzean.


                                

Balaitous



Adibide bat baino ez da, azaltzeko, elikadurak uste baino askoz eragin handiagoa daukala gugan. Elikaduraz gain, gauza asko zaindu behar dira, noski: osasun mentala, ariketa fisikoa, lasaitasuna, estresa, pentsamendu positiboa, loa, bizimodu ordenatua, konstantzia... Baina ez al dago dena lotuta? Nik behintzat hala uste dut. Eta bai, nik ere ezagutzen dut, atal horiek guztiak kaosean edukita ere, osasuntsu dagoen jendea (kar, kar). Baina nigan, bederen, ez du funtzionatzen. Bizimodu ordenatuaren barnean elikadura dago niretzat, beste hainbat gauzarekin batera. Eta beraz, hori lortu ezean, beste guztia kolokan jartzen zait. Estres egoera batean, emozionalki ahul edo baju gauden une batean, nori ez zaio gertatu, gehiegi, gutxiegi edo "gaizki" jatea? Lagun batek esan ohi du euskaldunok jan eta edanez konpontzen eta ospatzen ditugula gauza guztiak. Jan eta edan triste nagoelako, jan eta edan pozik nagoelako. Neurriz kanpo jatea, azukrea sendo hartzea, gehiegi edatea. Denori gertatu zaigu. Baina ondoren, zein da emaitza? Nire kasuan bederen, hasierako plazer edo goraldiaren ostean, beheraldia iristen da, antsietatea, pentsamendu ezkorrak, beldurrak... Gurpil zoroa, amaigabea.

                            

   Llana Cantal (atzean Balaitous)



Ebakuntza egin zidatenetik, gorabehera hormonalak, anemia eta era bateko eta besteko bakterioak izan dira nire kezka nagusia. Hilerokoan min handia ere bai. Azken batean, ebakuntza hark sistema osoari eragin ziola ulertu nuen, eta horrek denean daukala eragina: gorputzean, sistema inmunologikoan, baita aldartean ere. Urtean hiru-lau aldiz joaten naiz Itziarren kontsultara. Inflamazioak asko egin du behera, eta nahiz beti dagoen zer hobetu, inoiz baino hobeto sentitzen naiz orain.

HILEKOA ETA KIROLA

Neska kirolari askok galdetu didate hilekoari buruz. Nik neuk min handiak izan ditut ebakuntza ostetik. Ohean uzkurtuta egoteraino. Hotzikarak, eztarriko mina eta gaixo sentsazioa. Defentsak erabat ahulduta. Medikuek tratamendu hormonalak proposatu izan dizkidate, ohiko pilula ustez antiinflamatorioak eta beste. Antibiralak ere bai. Itziarrek beti esan dit partxeak direla. Ageriko mina estali baina sakoneko arazoari heltzen ez diotenak (beste patologia askorekin gertatzen den bezala). Egia esan, elikaduran zenbait kontu aldatuta hobekuntza handiak nabaritu ditut hilerokoan. Puntu honetan ezin dut aipatu gabe utzi beste kezka bat: badakit emakume kirolari askok ez daukatela hilekorik. Horrek ez du horrela izan behar. Nik sekula ez dut hilekorik galdu. Egoera horretan baldin bazaude, jo espezialista on batengana. Kirola eginagatik goroutzak bere funtzionamendu naturala behar du izan.

                            

Roland arrakala (Perdido)


Beste kontu garrantzitsu bat: egoeraren eta beharren arabera azken urteetan dieta aldatu dugun arren, oinarrizkoa ez da aldatu, eta hori funtsezkoa da niretzat. Jakitea norberari zerk egiten dion kalte eta zerk on (eta kalte egiten digun hori irensten dugunean ere, modu kontzientean egitea). Oinarrizko dieta bat edukitzeak lagundu egiten du ohiturak hartzen, egunerokoan txertatzen. Jatea ez dadin izan arazo. Gastronomia euskaldunon ezaugarria da, gure nortasunaren parte. Jatea gustatzen zaigu, eta badakit jende asko ez dela dieta aldatzen ausartzen, zaila delako egunerokoan eustea, ez dugulako konplikaziorik nahi. Oinarrizko dieta bat edukitzea oso lagungarria da ohitura osasuntsuei eutsi ahal izateko.


Sarrioen bidea (atzean Roland arrakala)


Orain arte aipatu dudan guztia garrantzitsua iruditzen zait, hemendik aurrerako zenbait kontu uler daitezen. Eta saiatuko naiz azaltzen, zergatik kendu ditudan azkenaldian elikagai batzuk:

- Aldaketa nagusia glutena eta esnekiak kentzea izan da niretzat. Oinarrizko aldaketa, ezinbestekoa, jaki inflamatorioak direlako. Aldea izugarria da. Tripetako mina, beherakoa, puztutasuna... denak desagertu dira horiek biak kentzean. Baina zelako zaila, hasieran, ogi goxo bati edo Idiazabal gaztari ezetz esatea! (kar, kar). Hala ere, jogurt begetalak, gazta beganoa eta glutenik gabeko ogi goxoak ere aurkitu ditut. Hemen nire errezeta batzuk.

- Txokolatea. Itziarrek hasiera-hasieratik esan zidan, noski, jatekotan, beltza izan behar zuela. Esnedunak inflamatu egiten duelako, eta ondorioz, kalte egiten dielako tripei. Garai bateko Ainhoak jaten zuenarekin alderatuta asko murriztu nuen, baina hala ere, tarteka bonboiren bat, ondoren gatzdun txokolatea... Ekar dezagun gurpil zoroarena txokolatearen adibidera. Gutxi-asko, denok dakizue nire lana zertan datzan. Ni berez naiz urduri samarra, eta lanean ere, urduri jartzen naiz. Bada iaz, txokolatea eramaten hasi nintzen meriendarako. Erdi beltza, baina txokolatea. Eta gertatu zen: nahiz gose sentsaziorik izan ez, buruak bazekien gozokia poltsan zegoela, eta bakerik ez jan arte. Gurpil zoroarena: meriendan jaten hasi, ondoren bazkalondoan zatitxo bat, eta azkenean afalostean ere bai. Ondorioak: zenbat eta gehiago jan, orduan eta gehiago nahi, lotia izan arren aktibatuta sartu ohean... Ez nuen horrela jarraitu nahi, baina ez nekien nola eten. Uda aurretik, maiatzaren 31n joan nintzen Itziarrengana. Kontsultatik atera eta txokolatea bazter uztea erabaki nuen. Ia lau hilabete dira batere txokolaterik gabe. Zaila da hitzez azaltzea nolako aldaketa nabaritu dudan: antsietatea eta urduritasuna zeharo murriztu zaizkit! Gose sentsazioa orekatu, gose psikologikoa apaldu. Jan gabe nagoenean, edo ariketa fisikoa egin ondoren gosea izaten dut, baina gose hori ez dago lehen bezala nire egoera emozionalari lotuta. Izugarria. Beheko bideoan ikus dezakezue Itziarrek gaurko kontsultan esandakoa. Txokolatearen inguruan ere bai. Pernandoren egia, baina nork bere azalean probatu arte, itsu egiaren aurrean.


- Kafea. Zelako usain goxoa daukan kafeak, ezta? Bada, izorrai. Hesteak irritatzen ditu. Hasieran kosta egiten da kentzea, baina gerora, onura handiak dauzka. Kulturala dela ere ohartu naiz. Niretzat ez da zaila izan, baina inguruko askok buruko mina ere izan dute kafea hartzeari utzi diotenean, edo kopurua murriztu dutenean. Abstinentziaren ondorioak. Une hori gaindituz gero, murriztu egiten da kafearekiko mendekotasuna.

- Solanazeoak: Itziarrek hasieratik esan zidan barazki solanazeoak ez direla egokiak nire hesteentzat, irritatu, handitu egiten dituztelako.
Hortaz, tomatea, alberjinia eta piperrak dietatik kentzea gomendatu zidan.

- Odolostea: Anemiaren kontuan, nire kasuan gakoa izan da azken urte eta erdian odolostea egunerokoan txertatzea. Bai, bai, odolostea! Itziarrek proposatu zidanean, adarra jotzen ari zitzaidala pentsatu nuen. "Carne roja?", esan nion. "No, sangre", esan zidan. Egunero jaten dut zatitxo bat, bazkaritan. Gainera, izugarri gustatzen zaigu etxean, zelako zortea!

- Alkohola: edari alkoholdunak, oro har, ez dira onak inflamatu egiten dutelako. Hartzekotan, ardo zuria edo beltza hobe, gorriak azukre gehiago omen du. Bestela, glutenik gabeko garagardoa edaten dut.


    

    Aneto (Mahoa pasabidea)


Udako oporretan, aste zoragarria igaro dugu gurasoek eta hirurok Alpeetan. Baldintza bakarra jarri nien: nik neuk kozinatzea. Aita sukaldari petoa da, baina nik zer, nola eta zergatik jaten dudan ikustea nahi nuen. Aste zoragarriari ginda jartzea bezala izan da. Gurasoak nik prestatutakoa gustura jaten ikustea! Opari bat. Hori ikusita, animatu naiz, une honetan, zer eta noiz jaten dudan azaltzera.

Kontuan hartu hau nire beharretara egokitutako elikadura dela, mila faktoreren arabera aldatzen dena. Belaunetako inflamazioa da orain gure erronka. Urte askoan sufrituta, pixka bat kronifikatu egin dela dio Itziarrek. Korrika asko egiteak ere ez du laguntzen, baina jana ezinbestekoa da honetan ere. Saiatuko naiz otordu bakoitzerako aukerak ematen, eta nola prestatzen ditudan azaltzen. 

Lehenik eta behin, taula orokor bat, Itziarrek paziente gehienei jartzen diena. Jarraibide orokorrak dira, baina ondoren, norberaren beharretara egokitzen ditu:



JAKI EZ GOMENDAGARRIAK



JAKI GOMENDAGARRIAK

• Azukreak, gozagarria edo zapore gozoa daukaten produktu eta jakiak (azukrea, sakanrina, eztia, dextrosa, ziropak, freskagarriak, tomate latak, gosaritarako zerealeak, gozokiak eta opilak, postreak, izozkiak. Txokolatea

• Esnekiak (jogurtak, gaztak, natak…)

• Haragi gorria, haragi zukuak eta aterakinak, tripakiak, hestebeteak, arrain urdina, mariskoa, kontserbak.

• Artoa

• Frijituak, ogi-birrinetan pasatutako (rebozatuak, enpanatuak).

• Irin finduak (garia…) (pasta zuria, ogi zuria…). Opilak, gailetak…

• Glutendun zerealak (garia, espelta, garagarra, zekalea, oloa, kamut)

• Latakoak, poteak, jaki prozesatuak.

• Fruta: laranja, marrubiak, sorbitol askokoak (aranak, gereziak, aranpasak) gorputzak ondo asimilitzan ez dituenak.

• Barazkiak: Tomatea, piperra, alberjinia, zainzuriak, txanpiak, oxalatoak (hosto berdekoak, apioa, arbia, erremolatxa, zerbak, espinakak).

• Gasdun edariak, zukuak, edari komertzialak, pizgarriak.

• Alkohola, kafea, tea.

• Fruitu lehorrak eta haziak

• Dilistak

• Legamiak: ogia, pizza, salda pastilak.

• Gatza

• Glutenik gabeko zerealak: amarantoa, mijo, arroz integrala, kinoa, arto beltza

• Animalia proteinak: arrautza (hobeto galeper arrautzak), arrain zuria 3-4 aldiz astean, indioilar bularkia (≥ 90%). Haragi zuria, astean behin.

• Jaki feskoak eta industrializatu gabeak. Zenbat eta manipulazio gutxiago, hobeto.

• Arroz edariak (azukre gehigarririk gabe).

• Teinarik gabeko infusioak: jengibrea, asuna, curcuma, arto estigma.

• Fruta 3-4 pieza gehienez egunean. Osorik eta ordu tarteetan ahal dela. Granada, ahabiak, mugurdiak.

• Barazkiak: denak, unean-uneak komeni ez direnak izanezik. Bereziki ondo orain mingotsak (endibiak, errefauak-rabanitoak, rukula, eskarola) desintoxikazio hepatikoa areagotzeko.

• Lekaleak: tolerantziaren arabera barazkiekin (astean 2-3). Onik egiten ez badigute, lekale-pasta jan, edo lekaleak pure eginda. Denak, dilistak izan ezik (noizean behin, hesteei kalterik egiten ez badiote).

• Oliba olioa, hotzean erauzitakoak.

• Shiitake perretxikoak

• Bizigarriak: curcuma, jengibrea, erromeroa, iltzea, kanela...


Ezkerreko jaki batzuk noizean behin jateak ez dio inori kalterik egiten. Gogoratu, denean bezala, elikaduran ere, oreka da kontua.


Hauek dira nire otorduak, osagarriak eta gomendioak (gogoratu, nire bizimoduaren, beharren, gabezien eta kirolaren arabera eginiko dieta da):

• Debekatutakoak: esnekiak, frijituak, azukreak, gozagarriak, prozesatuak, alkohola, glutena.

• Ahal den neurrian saihestekoak: histaminadun jakiak: gaztak, frijituak, laranja, marrubiak, kiwia, anana, banana, papaia, tomatea, piperra, alberjiia, mariskoa, txerria, ahuakatea, alkohol fermentatua, eztia (Manuka ere ez), tea, kafea. Fruitu lehorrak. Txokolatea. Hala ere, hauetako batzuk kantitate txikian sartu dizkit, dieta aberatsagoa izan dadin. Histaminaren arazoa kantitatea izaten ohi da, gibelak kanpora dezakeena baino gehiago jatea.

• Oro har, egunean bi litro ur edateko gomendioa. Tarteka, mikrobiotaren eta bestelakoen arabera, ur minerala ere bai, kloroa saihesteko. Gasdun ura ere gomendatu izan dit tarteka, hesteetako bakterioren bat hiltzeko...


                                            

Gorbeian lanean

GOSARIA

-Baraurik, itsasoko ur txupito bat eta sagar ozpin txupito bat. Urteak daramatzat ohitura honekin. Itziarrek esan dit, honek lagundu duela uteroko inflamazioa murrizten. :-) Tarteka, ahoa coco olioarekin garbitzea ere gomendatu dit, mikrobiota, bakteriak eta flora hobetzen omen ditu. (Coco olioari buruzko informazio gehiago hemen). Pomelo zati bat jateko ere esan izan dit, c bitamina eta kaltzioa behar izan ditudanean.

-Era guztietako infusioak gomendatu dizkit gosaritarako (baita egunean zehar edateko ere), beharraren arabera: te kukicha, kuzu eta umeboshi izan zen hasiera-hasieran jarri zidana (ikusi hemen nola prestatu). Orain, oso gustura ari naiz hartzen, salbia, jengibrea, curcuma, pipermina eta limoi ura. Yogi tea delakoak ere ondo. Erromeroa, arto estigma, ezkaia, kamamila....





Hainbat aukera:

  • 🥛Coco jogurta+ahabiak+mugurdiak. Brasileko 2-3 intxaur. Coco olio koilarakadatxo bat +liho olio koilarakadatxo bat+liho haziak birrinduta+glutenik gabeko zereal puztuak (Cheerios delakoak gomendatu zizkidan. Harritu ere egin nintzen, baina antza, digestio egiten laguntzen dute). Elikagai hauei buruzko informazio gehiago hemen)

  • 50 gramo arroz gorri edo beltz egosita+canela+jengibre hautsa+curcuma hautsa+sagar zatiak. Coco edo olo esnearekin irakin. (Arroz mota ezberdinei buruzko informazio gehiago hemen) Gosari hau oso egokia da lasterketa edo entrenamendu saio gogorren garaian.

  •  Glutenik gabeko ogia, edo artobeltz krepak (errezeta hemen), ahuakatearekin eta oliba olioarekin.

  • 🥛 Batidoa-irabiakia: brokoli zatitxo bat, apio zatitxo bat eta perrexila, liho olioa, Floradix eta ahabi zukua. Batido hau oso aproposa da niretzat anemiari aurre egiteko.

  • Galeper arraultzak


                                            

Bachimañako orratza


HAMAIKETAKOA

Ordutegiaren arabera, eta egindako ariketa fisikoaren arabera, hamaiketakoa egin izan dut, edo ez. Hemen, Itziarrek jarritako hainbat proposamen:

  • Indar ariketak eginez gero: arraultza-zuringoekin egindako tortila

  • Korrikaldi luzea eginez gero: yuca makilatxoak edo arbendola irinezko krepak, glutenik gabeko oloarekin, ahuakatea eta coco olio pixka bat

  • Fruta: mango, gereziak, ahabiak, mugurdiak...

  • Batidoa: olo esnea eta banana bat birrindu eta kanela pixka bat gehitu (oso goxoa geratzen da!).

Niri, orain bertan, oso ondo doakit brokoli batidoa hamaiketakoan hartzea.



                                                

Palas (atzean Balaitous)


BAZKARIA


Bazkaldu aurretik, baso bete ur, limoi-ur eta sagar-ozpin tanta batzuekin.

  • Entsalada: errukula, ardi-mihiak (kanonigoak), endibiak, rabanitoak, gazta begano pixka bat, ahuakatea, berakatz beltza, gomasio, arrautza egosia, olibak, patata egosia... Aliñoa: oliba olioa eta limoi ur pixka bat.

  • Menestra: brokolia, juka (oso ona hormonak orekatzeko), kalabaza, kalabazina, batata, ilarrak... eta odoloste zatitxo bat (anemiarentzat).

  • Haragi zuria edo arraina

  • Lekaleak oso noizbehinka

  • Arraultzak: bakailao edo perretxiko nahaskia, adibidez

  • Arroza barazkiekin (arroz integrala, gorria edo beltza)

  • Arroz pasta, dilista gorri, txitxirio edo ilarrena (beti gluten gabekoa)





                                            

    Gavarnie


ASKARIA-MERIENDA


Hainbat aukera:

  • Te kukicha, limoi urarekin, curcuma eta jengibrea, askotariko infusioak..

  • Fruta: banana, sagarra, gereziak, fruitu gorriak, nektarinak...

  • Coco edo soja jogurtak

  • Sarrazeno krepak

  • Sandwich gaziak (glutenik gabeko ogiarekin): tahin, ahuakatea, humusa, indioilarra, berakatz beltza, arraultza egosia, urdaiazpikoa...

  • Sandwich gozoak: Ghee gurina berakatz beltzarekin, Manuka eztia...

  • Askotan nik neuk prestatutako pastelen zatitxo bat eramaten dut: sagar pastela, azenario pastela.. datilekin gozatuta

  • Oloa eta esnea, kanela eta limoi pixka batekin berotuta, oso goxoa geratzen da (arroz esne modukoa)

  • Sagar egosia edo sagar konpota

  • Sagar budina: sagar bat egosi, gehitu arraultza bat eta jogurt eta olo pixka bat. Dena birrindu eta berotu. Kanela pixka batekin oso goxoa.





                                                

    Aneto


AFARIA

Hainbat aukera:

  • Batata edo patata barazkiekin

  • Alga entsalada

  • Miso zopa arroz fideoekin

  • Barazki krema

  • Tortilak eta nahaskiak

                                                

Posets


Espigantosa ur jauzia


Fisiogenomica webgunean, informazio asko dauka Itziarrek. Tartean atal hau. Patologia edo gaitz bakoitzaren (errinitisa, alergiak, bizkarreko eta sabeleko minak, bihotzerrea, beherakoa, tentsioa, kolesterola, migrañak...) araberako dieta eredua aurkituko duzu bertan. Zalantzarik gabe, espezialistak zuzenean dieta finkatzea da onena. Baina honelakoek izugarri laguntzen dute, gutxi gorabeherako bat edukitzeko, hasteko, zer falta zaigun eta zertan huts egiten dugun jakiteko.


Mendia bezainbeste ez, baina elikadura ere zaletasun bihurtu zait azken urteetan. Jaki berriak ezagutu, probatu, errezetak bilatu, egokitu, lagunekin partekatu. Han eta hemen begiratu, etiketak irakurri eta aukeratu. Sinetsita nago, Euskal Herrian bezain ondo ez dela inon jaten, eta nik jaten ez ditudan jaki asko, zoragarriak direla. Baina nire kasuan hobekuntza handiak nabaritu ditut batzuk kendu eta besteak txertatuta. Dieta eredu asko daude: barazkijalea, keto dieta, beganoa... Niri Itziarrena doakit ondo, hain zuzen ere, ez delako eredu bakar batera lerratzen, neure beharretara egokitzen duelako. Esan nahi baita, esaterako, niri alberjiniak onik egiten ez badit ere, baliteke beste norbaitentzat onuragarria izatea. Eta abar. Espezialista on asko daude. Dieta aldatu nahi baduzu, espezialista on batengana jotzea da nire aholkua. Artikulu hau lagungarri izango zaizuelakoan, gogoratu... zer jan, hura izan!


Itziarrek argitaratutako liburu, artikulu eta bideo batzuk:

- Joseba Ezkurdia eta elikadura

Elikadura eta osasuna

Kafea, zukua, garia eta azukrea

Futbolarien dieta

-Elikadura eta lesioak