sábado, 24 de febrero de 2024

Itziarko talaia

 


Zumaia, Itziar, Deba eta Mutriku osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati interesagarrienetako batean murgilduko gara, paisaia protagonista bakarra den lurretan hain zuzen ere. Hamahiru kilometroko luzera duen ibilbidearen zati honetako paisaia liluragarri honetan, Mendatako portuari lotuta zegoen Itziarko Talaia ere bisitatuko dugu, labarren ertzetik aurrera egiten dugun bitartean. Ibilbide erraza eta ondo balizatua, Gipuzkoako Biraren (GR 121) marra zurigorriek eta bereziki inguru hau ere zeharkatzen duen PR-Gi 5001aren zuri eta horiek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea.

 



Errota Berri jatetxe eta landetxearen ondoan dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta berehala ikusiko dugu hartu beharreko bidea, Itziar aldera doana utzi eta Itxasperantz zuzentzen dena aukeratuko dugu. Langa igaro eta haltzadian zehar marrazten den bidetik erraz egingo dugu aurrera. Kilometro pasatxo bete eta gero, kostara gerturatu eta goian ikusiko dugun Portutxikiko behatokira igoko gara. Lurraren historiako pasarteak gordetzen dituen paisaia ikusgarria agertuko zaigu begien aurrean. Panoramika zabala bezain erakargarria.

 


Behatokitik pistara jaitsi, artadia eta baratzaren ondotik pasa eta Sakonetako sarreran izango gara, itxasotik oso gertu. Garai batean, hemen Zentral Nuklearra egin nahi izan zuten eta zorionez, herritarren presioagatik lortu zen gaur egun gozatzen dugun ingurune paregabe hau zegoen bezala uztea. Egurrezko zubitxoa igaro eta xenda nabarmen batek aldapa pikotik eramango gaitu. Gure eskuinera Sakonetako puntara doan xenda txikia utzi eta goi aldera aterako gara. Gure mendean, Sakonetako hondartza bikainaren ikuspegi zabala edukiko dugu.

 


Maldan behera, Mendata aldera jaitsiko gara eta izen bera duen errekastoa igaro ondoren, porlanezko pistara igo eta eskuinetik Mendatagañako tontorrera iritsiko gara. Ikuspegi paregabe duen leku honetatik egin dugun bidea ikusteaz gain, Kantauriko marearteko zabalgune handienetakoaz gozatzeko parada izango dugu.

 



Maldan behera, porlanezko pistatik jaitsi eta trenbidea gurutzatuko dugu, GR zaharraren xenda bilatuz. Malda txikia igo, ataka igaro eta metro batzuk beherago Itziarko Talaia izandakoaren hondarrak ikusiko ditugu. Eta bertan, talaia honi buruz azalpen hau irakurriko dugu: “Balearen arrantza Erdi Arotik jarduera garrantzitsuenetakoa izan zen euskal kostaldean. Inguruko herrien artean egiazko lehia izaten zen balea nork harrapatuko, eta itsasoan zetazeoa bistaratzea zen lehen urratsa lasterketan ateratzeko. Talaia hau, Mendatako portuari lotuta zegoen. Itziarko biztanleek eta Itxaspeko baserriek abantaila txiki bat izan zezaketen dorre honetako seinaleak ezin baitziren bistaratu Deba, Mutriku eta Ondarroako herrietatik”.

 


Balearik ez dugu hemendik begiztatuko, beraz, maldan behera metro batzuk jaitsi eta lehen etorritako bidearekin bat egingo dugu. Hemendik abiapuntura itzultzeko ez dugu arazorik edukiko, berriro Sakonetako labarren gainetik marrazten den xendan barrena itsas ondoraino jaitsiko gara. Norbaitek nahi izanez gero, Sakonetako puntara igotzeko aukera izango du, baina beti ere kontu handiz. Portutxikiko talaia atzean utzi eta abiapuntura itzuliko gara.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2016/10/itziarko-talaia.html




Powered by Wikiloc

jueves, 22 de febrero de 2024

Cuevas de Errekaseku

 

     Esta semana os propongo visitar las cuevas de Errekaseku, ya en Bizkaia, una excursión de unos 20 km. ida y vuelta y 600 metros de desnivel

     Comenzamos desde aparcamiento de la Casa del Parque (coordenadas: 42.985272, -2.831238). La primera parte, hasta las inmediaciones de las cuevas de Azoleta, está detalladamente descrita en una publicación anterior que podéis ver AQUÍ. Aun así, la resumo en el siguiente párrafo:

     Desde la Casa del Parque tomamos la pista paralela al río en dirección norte (GR-282) unos 4,5 kilómetros. En ese punto  (coordenadas: 43.016674, -2.830099) tomamos la pista que sale a la derecha y, unos 100 metros después (coordenadas: 43.017048, -2.828727), el sendero que se inicia a mano izquierda. Más adelante (coordenadas: 43.017665, -2.826989), la senda se encuentra con la pista que tendremos que seguir hacia la izquierda hasta la cabaña Gorostiano (coordenadas: 43.025585, -2.811445). Ahora tomamos la senda boscosa que parte desde la trasera de la cabaña y la seguimos hasta el punto 43.034638, -2.812410.

     La senda continúa, y nosotros seguimos por ella. Pasaremos por el punto intermedio 43.036761, -2.810500 y continuaremos más o menos hasta el punto 43.038041, -2.809665, donde abandonaremos la senda para dirigirnos, campo a través, a mano derecha en busca de las cuevas. La más cercana (de las que logré encontrar) está en el punto 43.036412, -2.800066. Se trata de una sima, que nos tendremos que conformar con ver desde fuera.

     A menos de 100 metros al sur llegamos a la primera cueva que podemos visitar, una gatera repleta de mosquitos (coordenadas: 43.035851, -2.799847), si bien yo preferí no intentarlo ante tal nube de insectos. Sin embargo, a unos 50 metros de allí en dirección sureste (coordenadas: 43.035704, -2.799426), tenemos otra sin mosquitos, al menos cuando yo la visité. La entrada es una gatera que se va ensanchando, aunque no demasiado. Al cabo de unos 10 metros hay un sumidero con bastante barro y, más adelante, se va estrechando y se hace complicado continuar.

     Abandonamos esta cueva y vamos a buscar la última y más hermosa de todas. Tenemos que dirigirnos al río en dirección noreste más o menos, por un terreno con mucha pendiente y difícil de transitar, hacia el punto 43.036049, -2.798601. Ahí encontraremos una bonita cascada que esconde una nueva cueva. Si no hay demasiado caudal, el agua entra en la tierra directamente, así que tenemos, a la vez, cueva, cascada y sumidero. ¡Precioso!

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta otra semana!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/, junto a varias decenas más de excursiones.

martes, 20 de febrero de 2024

APEZAINBERRO - CORONA - LERDENGIBEL - CASCADA IRURREKAETA desde el Km 27,5 de la NA-1720. 20-11-23

 









Aprovechando que estamos en el dique seco por la maldita ciática, vamos actualizando el blog con excursiones del año pasado y que se quedaron en el tintero. El pasado 20 de noviembre, me fui con el amigo Josetxo a dar un paseo por al Sierra de Otsa, y vistiar la cascada de Irurrekaeta y las cimas de Apezainberro, Corona y Lerdengibel. Vamos hasta el Km 27,5 de la NA-1720, carretera que recorre el Valle de Artze, desde Nagore hasta el camping de Espinal y en donde a cada curva nos sorprende con rincones bucólicos. Llegamos a la zona llamada "El Cargadero", un pequeño aparcamiento situado en el punto kilométrico 27,5, situado a la orilla de la regata Irurrekaeta.
Salimos desde el aparcamiento (845 m.) tomando la senda que va por la orilla derecha de la regata, vamos ascendiendo hasta pasar junto a un puente que viene de la otra orilla, y seguimos la senda marcada con marcas naranjas, por medio de un bonito hayedo, hasta llegar a un desvió a la izquierda (960 m.), que nos lleva hasta la cascada. Decidimos no bajar a la cascada ya que vemos bastante gente, y visitarla a la vuelta. Seguimos ascendiendo por la senda paralelos a la regata hasta llegar a un punto que la cruzamos (955 m.) y seguimos subiendo por la senda de la orilla izquierda, hasta que volvemos a cruzar a la orilla derecha (1064 m.)y poco a poco nos vamos separándonos de la regata, para subir por pronunciada ladera en medio de un maravilloso hayedo. A partir del último cruce de la regata el sendero no está claro, saltamos una alambrada (1130 m.), y de vez en cuando sale un hito a nuestro paso, cruzamos varias pistas de sacas de madera y subimos hasta la zona alta nos encontramos con un precioso prado, donde se encuentra la cima de Apezainberro o Alto de Xurice (1289 m.)...............


















El repor completo en :

https://covaloria.blogspot.com/2024/02/apezainberro-corona-lerdengibel-cascada.html








domingo, 18 de febrero de 2024

Urritzate inguratuz

 


Iparla, Alkaxuri eta Gorramendiko mendiek gordetzen duten Urritzateko haran ezkutua urtetan ohiko mendi ibilbideetatik at egon da, baina egun bertaraino autoz gerturatu daiteke eta bere ondoan dagoen Aritzakun haranarekin batera, asko dira jasotzen dituzten bisitariak. Ordura arte zuten xarma galdu dutela esan daiteke, baina zorionez ez dute betidanik erakutsi duen edertasun  basatia galdu.

 


Iparla

Mendizale gehienek Sumusako Bentako ingurua aukeratzen dute mendietara igo edota itzuli osoa egiteko. Guk, aldiz, Gorramendi eta Iparlako mendilerroak lotzen dituen mendikate apalago bat aukeratu dugu. Aizpitza antenaren azpiko aldean dagoen errepidearen bazterrean autoa utzi eta berehala eskuinetik Iparla aldera ateratzen den bide zabala hartu dugu. Mendi muinoen magaletan zehar erraz egin dugu aurrera. Inzpideko eta Meaka lepoak pasa eta Lizarlepora iritsi gara. Inguru bakarti honetan dauden pagadiak eta zelai zabalak tartekatuz, Astate mendiaren magaletara gerturatu gara. Abiatu garenetik eta kasik ibilbide osoan zehar, lurrean edota zuhaitzen enborretan margotutako arrosa koloreko borobil txiki batzuek asko lagundu digute bide zuzena aukeratzen.



Xenda on batek basoan murgildu eta lepora heldu aurretik “Arrietako surtsa” izena duen iturrian zintzurra freskatu eta kantinplorak betetzeko aukera izan dugu. Arrietako lepotik gertu, Izpegitik datorren bidearekin bat egin dugu eta aurrez aipatutako bide-seinaleekin batera GR 10ari dagozkion marka zurigorriak izan ditugu lagun. Aurrez aurre dugun malda pikoari heldu eta xenda estu batetik, harri eta garo artean Tutuliaren tontorra ezker aldetik inguratu eta Gapelu lepora jaitsi gara Iparlako tontorrera igotzeko azken aldapari ekinez. Erpin geodesikoa eta buzoi zaharra. Iparralderantz lainoak dena estaltzen du eta ezin izan dugu itsaso zuriaren mendean dagoen ikuspegiaz gozatu. Hegoalderantz, berriz, Alkaxuriko piramide zorrotza, Urritzate eta Aritzakungo haranak berezituz. Gertu Itsusiko haitzak eta Lapurdiko mendirik garaiena den Artzamendi.
 

Alkaxuri

Alkaxurira igotzeko abiapuntua den Sumusako benta aldera jaisteko GR 10ak gailurreriaren paraleloan doan bidea erakutsi digu. Azkar jaitsi gara Iparlako lepora eta metro batzuk aurrerago, markak utzi eta ipar-mendebalderantz jo dugu belardian marrazten den xenda batetik. Horrela, Latxoko lepora heltzean bidea zabaldu egin da eta malda bizian azkar galdu dugu altuera. Behean ikusi dugu Sumusako bentara iristeko, hasieran deseroso samarra den pista zabaletik errepidera jaitsi gara. Luzea eta nekagarria gertatu zaigun jaitsieratik errekuperatzeko eta gure gainean dugun Alkaxuriko piramidearen tontorrera igotzeko erreka bazterrean eseri eta hamaiketakoa egitea erabaki dugu.

Zubia igaro eta bide asfaltatuan metro batzuk bete eta gero, ezker aldetik ateratzen den pista hartu eta berehala hau utzi eta ezkerretik gorantz egin dugu. Apenas atsedenik ez duen oso igoera gogorra da eta bere malda biziak gainditzeak ahalegin handia eskatzen dute. Igoera ia osorik ipar aldeko ertzetik burutzen da eta Ezkietako harkaitzen azpiko aldean dagoen lepora iristean azken atsedena hartu dugu. Bidezidorra basoan barneratu eta sigi-sagan gorantz jo dugu. Aldapa geroz eta pikoagoa da eta kostata bada ere, tontorrera igotzeko azken ertz luzearen hasierara iritsi gara. Puntu honetatik gailurrera doan bide hautsiari aurre egin eta azken metroak bete ditugu Alkaxuriko tontorra zapaltzeko.  Ikuspegi paregabea: Iparlako harresia, Gorramakil eta Gorramendi mendi multzoa, Itsusiko haitzak, Iguzkimendi eta Artzamendi… eta horien mendean Urritzate eta Alkaxuriko haran ezkutuak.



Gorramakil eta Gorramendi
Abiapuntura heltzeko tenorean, gandor ziragarrian zehar, kontu handiz jaitsi gara Gorostiko lepora. Aurrean dugun Bardako kaskoa ezkerretik saihestu dugu eta xenda nabarmena segituz gorantz jo dugu gandor belartsuan zehar Gorramakil tontor aldera. Hona iristean, erabat aldatu da ikuspegia, perspektiba berri batekin egin dugu topo. Gorramakil, Otanarte eta Gorramendi tontorren gailurretan era guztietako arrastoak ikusi ditugu, antena erraldoiak, amerikarren base militarra izandako eraikuntzen hondakinak, asfaltatutako errepidea… inguru ederra ezabatu dituzten gizakiaren opariak. Eremu atsekabegarri honetatik Aizpitza antenaren ondoraino jaitsi gara, pista eta belazeak tartekatuz. Ezker aldetik saihestu eta berehala heldu gara abiapuntura.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/02/urritzate-inguratuz.html

 


domingo, 11 de febrero de 2024

Tramacastilla ⛰️PUNTA COCHATA 1908mt. Sandinies

 LA COCHATA. Gailur eder eta berezia.Bere edertasuna silueta zorrotzean eta Eskarrako urtegiaren gainean duen kokapen bitxian datza, Pirinioetako koloso handiez inguratuta.  Otsailak 3. Elurra egin aurretik. 

Tramacastilla




Laguna Turbia

Ruta de las Casetas.

Camposulians 1650 mt



La Cochata
  


Igoera dibertigarria


 


http://mendipitxinkolore.blogspot.com/2022/05/tena-bailara-calcines-1927.html



 
Escarra Urtegia behean

 


Sandiniés


Ibilbidea

 


 

Alkaxuri Asfodeloen zirkutik

 


Iparla, Alkaxuri eta Gorramendiko mendiek gordetzen dituzten Urritzate eta Aritzakungo haran ezkutuak urtetan ohiko mendi ibilbideetatik at egon dira, baina egun bertaraino autoz gerturatu daiteke eta asko dira jasotzen dituzten bisitariak. Ordura arte zuten xarma galdu dutela esan daiteke, baina zorionez ez dute betidanik erakutsi duen edertasun  basatia galdu. Bi haran hauen artean, Alkaxuriko piramide perfektua harro altxatzen da eta bertara igo eta gero, bere magaletako batean marrazten den Asfodeloen zirkura jaitsiko gara bide basati batetik berriro Sumutsuko bentara itzultzeko.

 


Kotxea utzi dugun aparkaleku txikitik asfaltatutako bidetik beherantz egingo dugu Alkaxurira igotzeko erreferentzia den Sumutsuko bentaraino jaitsiz. Garai batean kontrabandista, ikazkin, artzain eta baserritarren biltokia zen bentatik bide asfaltatuan metro batzuk bete eta gero, ezker aldetik ateratzen den pista hartu eta berehala hau utzi eta ezkerretik gorantz egingo dugu.

 



Itsusiko Haitzek erakusten duten postal bikainari bizkarra emanez, apenas atsedenik duen igoera oso gogorrari ekingo diogu. Garo eta belar artean hedatzen den malda bizia gainditzeak ahalegin handia eskatzen du. Igoera ia osorik ipar aldeko ertzetik burutzen da eta Ezkietako harkaitzen azpiko aldean dagoen lepora iristean azken atsedena hartuko dugu.

 


Bidezidorra basoan barneratu eta sigi-sagan gorantz joko dugu. Aldapa geroz eta pikoagoa da eta kostata bada ere, tontorrera igotzeko azken ertz luzearen hasierara iritsiko gara. Puntu honetatik gailurrera doan bide hautsiari aurre egin eta azken metroak beteko ditugu Alkaxuriko tontorra zapaltzeko.  Ikuspegi paregabea: Iparlako harresia, Gorramakil eta Gorramendi mendi multzoa, Itsusiko Haitzak, Iguzkimendi eta Artzamendi… eta horien mendean Urritzate eta Aritzakungo haran ezkutuak.

 


Abiapuntura itzultzeko Asfodeloen zirkura jaitsiko gara gailurretik gertu ateratzen den mendiaren iparraldeko ertzetik beherantz eginez. Margo urdinez balizatutako xendatik jaisten hasiko gara, hasieran txilarrak tarteka xenda ikusgaitz bihurtzen duelarik. Ezproi eder hau tentuz hartu behar da. Altuera berehala galdu eta Jesus Mari Alkezar mendizale ezagunak ondo dioen moduan, Orinoko-Amazoniako oihanean aurki daitekeen antzeko eszenatoki batean murgilduko gara. Garo asko dagoen sasoian ez da komeni hemendik jaistea bidea zaildu eta ezkutatu egiten baita, beraz udaberria da garairik egokiena. Laster iritsiko gara Asfodeloen zirkuaren paretatzar gorrien ondora. Inguru honetan dauden izen bereko loreek ematen baitiote izena lekuari.

 



Pago txiki eta garo artean marrazten den zidor ahul eta ikusgaitzetik altuera galtzen jarraituko dugu Aritzakungo errekaren ertzera heldu arte. Bertan bainu bat hartzeko tentaziori eutsi, zubia igaro eta gertu dagoen pista zabalera aterako gara. Berekoetxea baserriaren ondotik pasa eta erraz iritsiko gara Sumutsuko bentaren ondora. Azken malda kotxea aparkatu dugun lekura igotzeko. Atzera begiratu eta Euskal Herrian dagoen mendi ederrenetako bati begira geratuko gatzaizkio. Desafiatzaile agertzen da.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/02/alkaxuri-asfodelosetik.html


sábado, 10 de febrero de 2024

Euskal Mendi Korrikalariei Elkarrizketak

Pyrenaica aldizkariko zenbaki berri bakoitzarekin batera, Euskal mendi korrikalari bati eginiko elkarrizketa argitaratuko dugu; formatu orijinalean eta bere osotasunean.

Atal berri honen helburua euskal mendi korrikalariak hobeto eta gertuagotik ezagutzea izango da.

Gure seigarren gonbidatua...


Paul Ormaetxea Bilbao (Murueta, 1996)

Prozesuen ingeniaria naiz ofizioz, eta mendi korrikalaria afizioz. Ingeniaritza Mekanikoko gradua ikasi nuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta horri esker gaur egun prozesuen ingeniari bezala nago lanean, egurrezko eraikuntzan espezializatutako enpresa batean.

Denbora librean, mendian galtzea eta bizikletan ibiltzea dira nire pasio nagusiak. Txikitatik aire libreko kirolak gustatu izan zaizkit, bereziki mendiarekin lotutakoak. Hori dela eta, 2018ra arte txirrindulari izan nintzen, eta gaur egun mendi korrikalari moduan jarraitzen dut.



Noiz eta nola hasi zinen mendian korrika?

2018. urtea izan zen nire txirrindulari ibilbidearen amaiera. Urte hori serio hartu nuen, baina gauzak ez ziren espero bezala atera. Lasterketak ez nituen bereziki gozatzen, baina entrenamenduak, batez ere mendialdean bizikletan ibiltzea, Pirinioetan adibidez izugarri gustatzen zitzaidan.

Momentu horretan argi ikusi nuen mendian ibili nahi nuela eta bizikletako azken lasterketa egin eta hurrengo astean Anbotoko Kilometro Bertikala korritu nuen. Han bizitako giroa ikaragarri gustatu zitzaidan, eta 2019an korrikan hasi nahi nuela erabaki nuen.

Gainera, Gernikako Arrolape taldean lagun ugari izateak asko lagundu zidan. Taldearen herrikotasunak eta giroak, konturatu gabe lasterketetan parte hartzera bultzatu zidan.


Mendi lasterketa kuttunena?

Lasterketa gero eta gehiago daude egutegian, eta horietatik asko oso politak dira. Bat aukeratzea ez da erraza, baina beti esaten dut lasterketa bat errepikatzen bada, zozergaitik izango da.

Aukeratu beharko banu, Arrasateko Udalatx Mendi Lasterketa aukeratuko nuke. Baliteke ibilbidearen aldetik ez izatea ikusgarriena, baina bertako herrikotasunak, jendearen animoek eta Udalatx mendiko presentziak berezi egiten dute. Hori guztia batuta lasterketa honek badu zerbait desberdina.




Zein izan da Mendi lasterketetan izan duzun momenturik hunkigarriena? Eta gogorrena?

Momentu hunkigarrienetako bat orain dela gutxi bizi nuen Zegama-Aizkorri lasterketan. Irteera lerroan egotea bera jada hunkigarria egin zitzaidan, eta lasterketako emaitzek are gehiago bete ninduten. Ibilbidean zehar lagun asko ikustea, eta helmugan familia zain edukitzea, emozioa areagotu zuten. Une ahaztezina izan zen niretzat.

Baina, kirol guztietan bezala, hemen ere badaude une gogorrak. Horietako bat 2023ko Val d'Aran-eko lasterketan bizi izan nuen. Egia esan, ezer larririk ez zitzaidan gertatu, baina lasterketa erdian erretiratu egin nintzen. Ingurua eta ibilbidea zoragarriak ziren, baina nik ez nuen batere disfrutatzen. Ez nuen ulertzen zer gertatzen zitzaidan, agian urteko lasterketarik politena zen eta hala ere, gutxien gozatzen ari nintzena. Beharbada ez nengoen psikologikoki prestatuta.



Argazki bat aukeratu, zergatik?

Argazki hau aukeratu dut, lehen aipatutako Arrasateko lasterketan ateratakoa. Emaitzen aldetik ez zen nabarmentzekoa izan, baina edukiz, oso berezia, nire lagun Ibaiekin egin nuen lasterketa. Bi urte genituenetik gara lagunak, eta kuadrilla berekoak gara. Afizio berdinak partekatzeak asko errazten du dena, eta ez gara bakarrak, txikitatik elkarrekin egon garen hainbat lagun gaude talde berean, Unai, Ander, goiti

Eta zer esanik ez, Arrolape taldearen bidez eta orain Euskal selekzioaren bidez ezagututako lagun kopuru handiaz. Giro horrek guztiak egiten du berezi esperientzia hau. Horregatik, helmugara lagun batekin iristeko irribarreak justifikatzen du guztiz egindako esfortzua.


Nola ikusten duzu mendi lasterketen etorkizuna? 

Kirol honen etorkizuna ez dut oso argi ikusten. Gero eta lasterketa gehiago daude, eta pixkanaka profesionalizatzen ari da. Diru inbertsio handiak egiten ari dira, eta lehen afizioz eta herri giroan egiten zen zerbait, orain gero eta gehiago lanbide moduan hartzen da.

Hala ere, horrek ez du zertan txarra izan. Garrantzitsuena da gure ingurua eta mendiarekin ditugun balioak errespetatzea, eta hori zainduz gero, kirolak hartu duen norabidea ere onargarria izan daiteke.


Zeintzuk dira zure hurrengo helburuak?

denboraldiaren lehen zatia bukatu berri dut eta orain udan, deskantsu txiki bat hartzea tokatzen da. Azken hilabeteotan lasterketa asko lehiatu ditut, eta ondo etorriko zait tarte batez lehiaketarik ez izatea.

Irailean berriz martxan izatea espero dut, nahiz eta oraindik ez dudan argi zer lehiatuko dudan. Skyrunning ligako pare bat lasterketa egitea gustatuko litzaidake, eta aukera izango banu, Marató dels Dementsen izateak ilusio handia egingo zidan. Datorrena datorrela orain arte moduan disfrutatzen jarraitzea da asmoa.



Entrenamendu eta elikadurari dagokionez, prestakuntza edo planifikazio bereziren bat jarraitzen duzu? 

Egia esan ez dut planifikazio zehatzik jarraitzen, baina horrek ez du esan nahi gogor entrenatzen ez naizenik edo elikadura zaintzen ez dudanik. Gauzak ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz  baina burua galdu gabe.

Txirrindularia izateak asko lagundu didala uste dut, batez ere nire gorputza hobeto ezagutzen eta entzuten. Hainbat urte eman ditut egutegi zehatz baten arabera entrenatzen eta psikologikoki oso gogorra izan daiteke entrenamendu jakin batzuk burutzea. Hala ere, nire errendimenduaren zati handi bat hortik datorrela uste dut momentu bakoitza bizitzea eta entrenamenduaz ere disfrutatzeko gai izatea. Horregatik, bizitza eta kirolaren arteko oreka bilatzen saiatzen naiz beti ere lana, lagunak eta familiarentzako denbora gordez.


Mendi Lasterketen Euskal selekzioan aritzeak zer ekarri dizu?

Lehenik eta behin, izugarrizko ohorea sentitzen dut Euskal Nazio hau ordezkatzeak. Uste dut egindako esfortzuari sari bat dela eta horrek oso harro sentiarazten nau.

Pertsonalki izugarrizko aukera moduan ikusten dut. Izan ere, selekzioari esker esperientzia paregabeak bizitzen ari naiz, bai inoiz ezagutuko ez nituzkeen lekuak eta lasterketak ezagutzeagatik, baina batez ere ezagututako pertsonengatik. Jende berri asko ezagutzeko aukera izan dut, eta aldi berean lagun asko egitekoa ere bai.

Beraz, pertsonalki oso aberasgarria den aukera bezala ikusten dut eta oso eskertuta nago aukera honegatik.



BESTE ELKARRIZKETA BATZUK:


Ainara Urrutia

Ainara Urrutia



Aitor Zunzunegi



Lide Urrestarazu



Gontzal Murgoitio






Ainara Alcuaz