martes, 29 de septiembre de 2015

24 horas solidarias monte Gorbea

Este nuevo reto deportivo, será algo único, que nunca jamás se ha llevado a cabo antes. Estaremos 24 horas ininterrumpidas completando un recorrido desde el pueblo de Murua hasta la cumbre del Gorbea, intentando conseguir la mayor cantidad de cimas posibles.
Los tres equipos colaboradores, Kirolak C.M.Gasteiz, Manuel Iradier RunningFiz Mendi Taldea y Gaikar Kirolak, marcarán un record de ascensiones al monte Gorbea en 24 horas ininterrumpidas y relevándose entre ellos.
Sin duda el más complicado y en el que más se necesitará la ayuda de voluntarios y colaboradores, pero al mismo tiempo el mas espectacular, solidario y gratificante para todos los participantes y colaboradores.





Gorbeia Suziein 31 km 2.400 m +

Abajo en castellano

Pasadan igandean, irailak 27, Gorbeia Suziein lasterketa ospatu zen Zeanurin, lau urte eskasetan estatu mailako proba garrantzitsuenen artean kokatzea lortu duen lasterketa, hain zuzen. Arrakasta hori ez da bakarrik Skyrunner Nation Series Spain, Andorra & Portugalgo Sky Series-ean parte hartzen duelako, baizik eta antolakuntza paregabeagatik, Gorbeiako Parke Naturalaren inguruan egindako azterketagatik eta ibilbide errespetutsuagatik, lasterkari talde bikainagatik (estatu mailako onenetakoak) eta herriko zein ibilbideko giroagatik.
               
31 kilometro eta 2.400 metroko desnibeleko lasterketaren ondoren, inork gutxik espero zezakeen lehenengo eta bigarren sailkatuen artean 12 segundoko tartea bakarrik egongo zela, bai gizonezkoen mailan eta baita emakumezkoenean ere.

Gizonezkoetan, aldaketa gehiago egon ziren lasterketa buruan; izan ere, Manuel Merillas, Zaid Ad Malek, Tofol Castanyer eta Aritz Egea lehenengo postua txandakatuz joan ziren etengabe. Azkenean, Leongo Merillasek eskuratu zuen podiumeko lehen tokia, eta Mallorcako Castenyer eta Jokin Lizeaga urnietarra izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Azken hau indartsu itzuli da lehiaketara, denboraldi hasiera lesionatuta eman ondoren. Aipamena merezi duten Euskal Herriko beste lasterkari batzuk hauek dira:
            
5. Hassan Ait Chaou
7. Imanol Goñi
10. Aritz Egea (Gorbeiako tontorra buruan egin ondoren martxa arindu behar izan zuen bizkarreko arazoengatik, astebeteren buruan Hong Kong-en korrika egin beharko baitu, Sky World Series-eko azken proban).

Emakumezkoen kategoriari dagokionez, Oihana Kortazarrek lasterketako lehenengo kilometroak gidatu bazituen ere, Laura Orguek, igoeretako indarraz eta jaitsieretako ahuldadeaz jabetuta, atzekoekiko aldea jartzeko erabakia hartu zuen Gorbeiako Gurutzera heltzerako, handik aurrera abantaila mantendu ahal izateko (nahiz eta atzetik Laura Cabrerizo segundoak murrizten joan zen, amaierara ia sprintean heltzeraino). Azkenean, Orgue kataluniarrak eskuratu zuen lehen postua, Cabrerizo madrildarra eta Oihana Kortazar bigarren eta hirugarren tokian bukatuz, hurrenez hurren. Kortazar podium garrantzitsuenetan ohikoa bihurtzen ari da berriz, bigarrenez ama izan eta gero.

Beste emakume euskaldun batzuk:

4. Maria Zorroza
7. Nerea Amilibia
8. Montserrat Vázquez
9. Sandra Sevillano

Bukatzeko, nabarmentzekoa da lasterketa honen gogortasuna, eta ez soilik korrikalariek esandakoagatik, datu adierazgarri batengatik baizik: 800 lasterkarik hasi zuten proba eta 471 bakarrik lortu zuten helmugaraino iristea. Honek dena adierazten du.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El pasado domingo 27 se septiembre se celebró en Zeanuri la Gorbeia Suziein, una carrera que en apenas cuatro años ha conseguido situarse como una de las pruebas más importantes del panorama estatal, ya no solo por su inclusión en en las Sky Series de las Skyrunner Nation Series Spain, Andorra & Portugal sino por su exquisita organización , por su estudiado y respetuoso recorrido por el Parque Natural de Gorbea, por su excelente plantel de corredores/as (lo mejorcito a nivel estatal) y por su ambiente tanto en el pueblo como a lo largo del recorrido.

Tras los 31 km y 2400 m + de carrera, nadie pronosticaría que tanto en categoría masculina como femenina el primer/a y segundo/a clasificados/as únicamente se distanciarían en 12 segundos.

En la carrera de ellos hubo más variaciones en la cabeza de carrera alternando los primeros puestos entre Manuel Merillas, Zaid Ad Malek, Tofol Castanyer y Aritz Egea. Finalmente fue el leones Merillas el que subió a lo más alto del podium, seguido del mallorquín Castenyer y cerrando el podium el urnietarra Jokin Lizeaga que tras la primera parte de la temporada lesionado, vuelve con fuerza. Otros corredores vascos a destacar son:

5º Hassan Ait Chaou
7º Imanol Goñi
10º Aritz Egea (tras coronar en cabeza de carrera en Gorbea, tuvo que levantar el pie del acelerador por problemas de espalda ya que en una semana correrá en Hong Kong la ante ultima prueba de las Sky World Series).

Ellas, a pesar de que Oihana Kortazar encabezo la carrera en los primeros kilometros de carrera, Laura Orgue conocedora de su fortaleza subiendo y debilidad bajando, decidió marcar distancias hasta llegar a la Cruz del Gorbea para luego mantener la posición, a pesar de que por detrás Laura Cabrerizo le iba recortando segundo hasta llegar a meta casi casi al sprint. Finalmente la catalana Orgue llego primera seguida de la madrileña Cabrerizo y cerrando el podium Oihana Kortazar que después de su segundo embarazo vuelve a ser una habitual de los podiums más importantes.
Otras vascas a destacar:

4ª Maria Zorroza
7ª Nerea Amilibia
8ª Montserrat Vazquez
9ª Sandra Sevillano


Por último, destacar la dureza de esta carrera no solo por las declaraciones de los participantes sino por los datos que nos deja la prueba con 800 corredores en la linea de salida y 417 finishers, esto lo dice todo.

jueves, 24 de septiembre de 2015

Circular por las principales cimas de Bermeo.

Con la intención de conseguir algunas de las mejores panorámicas sobre la Reserva de la Biosfera de Urdaibai, preparamos una circular por algunas de las cimas que cobijan a Bermeo en sus faldas. Con el bocinero monte Sollube como punto culminante de la jornada, recorremos 28km con 1250 metros de ascenso acumulado, en un día que la niebla y las nubes nos dejaron sin el mejor aliciente de esta vuelta, las vistas del estuario. Joseba “Igertu”, nativo de la zona, nos acompañaría en los primeros kilómetros a Jose, Mikel y el que suscribe; ayudándonos a conocer mejor los caminos de la zona y contándonos alguna que otra anécdota. Nada mejor que poder compartir una ruta con alguien que conozca el lugar y nos enseñe sus singularidades.



El reportaje completo aquí: https://elultimodestino.wordpress.com/2015/09/23/circular-por-las-cimas-principales-de-bermeo/

miércoles, 23 de septiembre de 2015

lunes, 21 de septiembre de 2015

2015/09/05 Posets (3.369m) a un paso del cielo

El Posets es la segunda cumbre más alta de los Pirineos, muchos montañeros conquistan su cima en época estival. Nosotros nos acercamos desde Biadós por el Collado de Eriste para descender por el ibón de Llardaneta.

Bordeamos el lago de altura para enlazar por la Canal Fonda hasta la cumbre. Las montañas están preciosas tras las nevadas de los últimos dos días, pero invitan a tomar precauciones en la arista Norte que recorremos hasta la antecima que nos enlaza con la ruta habitual que viene desde Biadós. Sólo quedan por descender unos 1800md pasando por el glaciar de la Llardana, un circo impresionante situado al Norte de la montaña.

Perdemos altura progresívamente alternando variados paisajes de alta montaña: pedregales, prederíos, bosques,... hasta retornar a Biadós.



Reportaje completo: http://igertu.blogspot.com.es/2015/09/20150905-posets-3369m-un-paso-del-cielo.html

Garganta de Escuaín y circo de Gurrundué (26/Octubre/2014)

Circo de Gurrundué
Circo de Gurrundué

La Garganta de Escuaín y el Circo de Gurrundué son unos de esos paraísos incluidos dentro del Parque Nacional de Ordesa y Monte Perdido. Por su situación bastante alejada, es uno de los lugares menos visitados del Parque. Barrancos salvajes y solitarios serán los protagonistas de esta bella ruta.
El abandonado pueblo de Escuaín nos dará la bienvenida para inicar el recorrido. Allí encontraremos la Oficina de Información en la cual nos darán unas pautas para poder adentrarnos en estos complicados terrenos con seguridad. Importante no salirse de los caminos principales!!
Por ello, propongo un itinerario que nos haga recorrer íntegramente la Garganta de Escuaín. Aprovecharemos también para acercarnos hasta el mirador del Circo de Gurrundué, otra de las grandes sorpresas.
Esta es una de esas rutas de las que yo llamo "sin cimas", que te deja más que satisfecho.

Reportaje completo en ¡¡ Caminadinsensatos!!:  http://caminadinsensatos.com/garganta-escuain-y-circo-gurrundue-paraisos-escondidos/

jueves, 17 de septiembre de 2015

TEH Ibilbideak y Euskadi en BTT.

En el número 260 de la revista Pyrenaica; se publica un artículo en torno a dos nuevas travesías de BTT alrededor de Euskal Herria. Para complementar la información de estas rutas, podéis acceder a los siguientes enlaces:












Compartimos a su vez otra información complementaria con vosotr@s:


Mapas:

Trans Euskal Herria Ibilbideak.

Euskadi en BTT.




Tracks:



Otros enlaces de interés:



Imágenes:

Abodi. TEHIb.

Bardeak. TEHIb.

Omako basoa. TEHIb.
Finalizando la ruta en Bilbao. Euskadi en BTT.
Enlace por el parque lineal del Nervión. Euskadi en BTT.
Etapa Zumaia-Lekeitio. Euskadi en BTT.
Necrópolis de Argiñeta. Euskadi en BTT.


San Miguel de Aralar. Euskadi en BTT.
Aralar. Euskadi en BTT.





Badator Orozko Harana XXVII. Iraupen Mendi Ibilaldia!!

Urriaren 4an izango du bere eguna Orozko Harana XXVII. Mendi Ibilaldiak. Izen emateak aldez aurretik egin behar dira www.itxinape.com orrian, 3€ federatu ta bazkideentzat, eta 5€ beste guztientzat. Irteera 7.30etan izango da, eta bi ibilbide aukeran: bata laburra 26 kilometrotakoa, eta bestea luzea 41kilometrotakoa.

Animatu zaitezte beti giro aparta duen ibilaldi hau egitera!

domingo, 13 de septiembre de 2015

Latiorroko VII. Mendi martxa.

Irailaren 19an izango da Latiorroko zazpigarren mendi martxa, goizeko 8etan abiatuko dira Jesurirantz Pagolar kaletik (Laudio-Araba). Izen emateak txosnagunean egin beharko dira. Ibilbideak 20km inguru izango ditu eta horniketa Sta. Marinako baselizan izango da. Martxa ondoren, 12etan orientazio jokoa guztientzako. Animatu zaitezte!

sábado, 12 de septiembre de 2015

Hidratazioa mendian eta ariketa fisikoa egiterakoan

Mendiko jardueretan edota ariketa fisiko bat egiten dugunean galdu eta edaten dugun ur eta gatzen arteko oreka bat mantendu beharrean gaude deshidratazio bat ez izateko.

Mendian hidratatzea ezinbestekoa da.


Baina, zenbat likido eta, batez ere, noiz edan beharko dugu? Orokorrean likidoa ariketaren aurretik, ariketa egiten den bitartean eta ariketaren ondoren edan beharko dugu.

ARIKETAREN AURRETIK

Airketaren aurretik, mendizaleak dieta orekatu eta hidratazio egoki bat jarraitzen badu, uraren galerari dagokionez, ura bakarrik edan dezake, beti ere mineralizatua badago. Nola jakingo dugu hidratazio egokia dugula? Lehen esan bezala, gernuaren koloreari begiratuz. Gernua argia bada hidratazio egokia izango dugu, iluna bada aldiz, likidoa edan beharrean izango gara.

Ariketa fisikoaren errendimenduan pentsatzen ari bagara, likidoari karbohidratoak bota daitezke, gorputzean dauden glukogeno biltegien kontsumoa murrizteko.

ARIKETA EGITEN ARI DEN BITARTEAN

Ariketa hasi eta ordu erdira likidoen galera orekatzen joatea gomendagarria eta ordubetetik aurrera ezinbestekoa da. Orokorrean pisuaren kg bakoitzeko 6-8 ml/ordu edatea gomendatzen da, hau da, 400-500 ml/ordu. Goi-mendian kantitate hau 700-900 ml/ordura igo daiteke.

Ariketa egiten den bitartean ura soilik edatea ez da gomendagarria, batez ere likido asko galdu badugu (pisuaren %2tik gora). Goi-mendian hau edozein egoeratara aplikatzen da, urak mineral gutxi izaten ditu eta. Ura soilik edaten badugu odolean dugun sodioaren kontzentrazioa jaisten da, egarria kendu eta diuresia (gernuaren bidez galtzen den likido kantitatea) handituz. Ondorioz, gorputzak likidoa galdu eta ez gara hidratatuko. Gainera, sodioaren kontzentrazio jaitsiera gehiegizkoa denean, hiponatremia kasu larriak ere eman daitezke.

Honegatik guztiagatik likido isotonikoak edatea da gomendagarriena, prestatu komertzial nahiz etxean egindakoak. Likido hauek modu egokian erabiltzen badira hidratazioa errazten dute.

Elektrolitoei dagokionez, kirol eta ingurunearen arabera (goi-mendia barne), hidratatzeko edaten dugun likidoak 20-50 mmol/L sodio izan beharko luke, hau da, 460/1150 mg/L. Likidoak potasio eta kloroa izatea ez da hain garrantzitsua izango.

Likidoak, ariketa, kirolaria eta ingurunearen arabera, 80 kcal/L eta 350 kcal/L arteko energia ematea komeni da. Energia honen %75a karbohidratoeatik etorriko da, glukogeno biltegien murrizketa moteltzeko. Ur soilarekin alderatuta, karbohidratodun likido bat 1g/min edaten badugu, gibeleko glukosaren oxidazioa %30ean murriztu daiteke. Karbohidratoen kontzentrazioa orokorrean ez da %5etik gora izango (50g/L), urdailaren kanporatze-abiadura ez moteltzeko. Likidoak eramango dituen karbohidratoak gluzemia indize altukoen nahasketa izango da, hala nola, glukosa, fruktosa, sakarosa edota maltodrextinak.

Goi-mendian, egiten den energia gastua kontutan izanda, likidoak duen karbohidratoen portzentaia %6-7koa izan dezake.

ARIKETAREN ONDOREN

Ariketaren ondoren hidratazioarekin berehala hasi beharra dugu. Lehenengo sei orduetan galdutako pisuaren %150a edatea gomendatzen da.

Elektrolitoei dagokienez, sodioa izango da batez ere berreskuratu beharko dugun elektrolitoa. Sodioaren kantitatea 40 mmol/L eta 50 mmol/L artean egongo da, hau da, 920 mg/L eta 1150 mg/L artean. Likidoak Potasioa ere izan beharko du potasioak hidratazioan laguntzen baitu uraren erretentzioa erraztuz. Potasioari dagokionez, 2-6 mmol/L artean izan beharko du, hau da, 78-234 mg/L artean. Gomendio hauek goi-mendirako ere balio dute.

Likidoak, 300 kcal/L eta 350 kcal/L arteko energia emango du. Energia honen %75a karbohidratoetatik etorriko da, ariketaren ondorengo lehenengo bi orduetan galdutako glukogenoaren berreskuratzea handiagoa baita. Honetaz aparte, karbohidratoek ariketa fisikoaren ondorioz ematen den efektu inmunodepresorea nolabait hobetzen dute. Goi-mendian karbohidratoen kantitatea handitu beharko dugu eta likidoaren %8-10era (80-100 g/L) iritsi daiteke.

Karbohidratoak eta sodiodun likidoek hesteetatik odolera ur gehiago pasatzea errazten dute. Alde batetik sodioak glukosaren xurgaketa estimulatzen du, eta bestaldetik, sodioa eta glukosa odolera pasatzen direnean, odol eta hestearen arteko kontzentrazio aldearengatik (odolean handitu egiten da), ura hesteetatik odolera pasatzera errazten dute, gorputza hestea eta odolaren arteko kontzentrazioa nolabait berdintzen saiatzen da eta.

Ariketa ondorengo likidoak karbohidratoaz aparte proteinak izatea ere gomendatzen da, glukogenoaren eta galdutako muskuluaren berreskuratzean laguntzen dute eta. Proteinen artean aminoazido adarkatuak dira gomendagarrienak eta barratxo moduan edota likidoan nahastuta hartuko ditugu. Ordu askoetako ariketetan (ultra-trailak, mendi martxak, alpinismoa) ere ariketa egiten den bitarteko likidoak proteinak izatea ere gomendatzen da, batez ere ariketa hasi eta 3-4 orduetatik aurrera (beti ere ariketaren intentsitatearen arabera, noski).


Informazio zabalagoa nahi baduzue: http://www.smithyrenbloga.com/2008/07/beroa-eta-deshidratazioa-mendian.html


miércoles, 9 de septiembre de 2015

Elgoibartik Amurriora 3 etapatan: 1. etapa Udalaitz Elgoibartik

Garai batean seguruenik ez zutela herri artean desplazatzeko beste aukerarik, eta mendiko lepoetatik barrena bilatzen zutela bi herriren arteko biderik motzena.
Gaur egun alderantziz, errepideak ahalik eta gutxien ikutzea eta ahalik eta gehien mendiz joatea erronka bat da, mendian eta mendiarekin egiten dugun beste jolas bat.
Lehengusua Amurrirora joan dela aitzakia hartuta, hiru egunetan gure erromesaldi partikularra egitea pentsatu genuen.
Lehenengo etapa ekainean egin genuen. Elgoibartik atera eta Udalaitzeko tontorrean bukatu genuen, Soraluze, Topinburu, Karabieta, Elgeta, Intxorta eta Kanpazarretik pasa ondoren. Pirukeriak blogean daukazute irteeraren berri.
Wikiloc-en ere ikusi dezakezue lehenengo etapa hau.



Zer iruditu zaizue aukeratutako bidea? Gomendiorik?

Matices bidea, Eginoko bide "ahaztua"

Udarako oporrak amaitzeke zeudela aspaldi bisitatu gabe geneukan Eginora bueltatzeko aukera izan genuen. Aukeratutako bidea Matices bidea izan zen.

Matices bidea Eginoko bide “ahaztua” dela esan daiteke. Nahiz eta 2004ean argitaratutako Txema Landaren “Vías seguras de Egino a Uharte” liburuan iada agertu (uste dut liburua agortuta dagoela) eta "Guía de escalada en Álava" (Garbiñe Uriarte, 2012) liburuan bidea ongi deskribatuta egon, Interneten aipamen gutxi agertzen dira. Beraz, jendearentzat ez dela oso ezaguna eta gutxi errepikatzen horietakoa dela esango nuke. 

Orain dela hilabete batzuk, Juan Fernández de Gamarrak informazio baliotsua pasa zidan (goiko aipamen bibliografikoak ere bereak dira) eta bidea non zegoen aztertuta genuen, baina orain dela gutxi arte ez dugu egiteko aukerarik izan.

Bide gomendagarria. Nola ez, “Egino” estilokoa. Zati batzuetan begetazioz zertxobait jantzia egon arren, orokorrean, postontzi moduko euste-leku ugari dituen itsasgarritasun handiko arroka onean eskalatzen da. Zati zailak ongi ekipatuak ditu eta errazetan autobabesak ipini behar dira. 



Informazio gehiago (euskaraz): 
http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2015/09/egino-matices-6a-175-m-derrigorrez-5aa0.html
Más información (en castellano):
http://eskalatzencas.blogspot.com.es/2015/09/egino-matices-6a-175-m-5aa0-obligado.html

Alpeak 2015



Nik ez nekien ia ezer mendikate honi buruz. Handiegia zen niretzat.
Ni euskal mendietakoa nintzen, eta tarteka, udan, Pirinioetara joaten ausartzen nintzen, baina harrokeriarik gabe. Ozta-ozta nekien Alpeek hiru herrialde ukitzen dituztela. Banekien Frantziako eta Italiako mugan Mont Blanc zegoela, eta Europa mendebaldeko mendi garaiena zela. Banekien, halaber, Suitzako Alpeetan arras mendi estetiko bat zela, harrizko menditzar bat, gure Txindokiren tankerakoa, baina hamarnaka aldiz garaiagoa. Matterhorn.
2012ko udan ez neukan oporrik, baina uda zen, eta asteburuetan Pirinioetara joan nintekeen. Uztailak eginak zeuzkan 15 bat egun. Etxetik lanera ateratzeko nintzela, dei bat jaso nuen. Elur-jausi handia izan zela Mendi Zurian, eta Alpeetara joateko aukera neukala, albistearen berri ematera. Zenbait orduren buruan Chamonixen nintzen. Mendi Zuriaren historiako pasarte beltzenari esker izan nuen aukera mendigune hau lehenengoz ikusteko.
Etorri zen bezala joan zen elurra, eta harekin batera negua. Uztaila zen berriz ere, eta lagun bihotzeko batek opari bat egin zidan: astebete Mendi Zuriaren inguruan. Gauerdian jaiki eta argitu gabe elurretan ibili nintzen; arrakala handietan jauzi egin nuen; soka, pioleta eta kranpoiak erabili nituen; serac-ak zer diren ikasi nuen; eta Mendi Zuriaren azken metroetan, garaieraren zama zer den sentitu nuen.
2014ko udak ez zidan oporrik ekarri. Baina uda zen, eta asteburuetan Pirinioetara joan nintekeen. Abuztu amaieran, ordea, berriz ere egokitu zitzaidan Mendi Zuria ikusteko aukera. Lagun bihotzeko batek bira emango zion, korrika. Eta halaxe joan nintzen hirugarrenez, Frantzia, Italia eta Suitzako mugetara.
Hura berria zen niretzat. Atzean utzitako bi uda haietan apenas ikusi nuen korrikalaririk Mendi Zuriaren inguruetan. Milaka batzuk zeuden orduan. Nahasita nengoen, pozik, baina harrituta, galduta. Mendia isiltasuna zela erakutsia zidaten txikitatik etxean. Istripu eta larrialdietan izan ezik, ia-ia debekatuta geneukan mendian oihu egitea. Orduan, ordea, Mendi Zuriaren oinetan entzuten zen burrundada gorenean ere entzungo zen, eta ez zitzaidan gustatu. Baina baneukan poz bat; laguna pozik zen hamarnaka ordu egingo zituelako korrika mendian, eta haren pozak izugarri betetzen ninduen.
Urtebete lehenago Mendi Zurira igo nintzenean bezala, hiru egun haietan oso gutxi egin nuen lo, gau eta egun lasterketari segika. Oraingoan, ordea, autoz ibili nintzen hara eta hona, lagunari segika. Tarteka korrika egin nezakeen, hari laguntzeko, eta nik neuk ere mendia gertuago sentitzen nuen une haietan. Baina Mendi Zuria oso urrun zegoen. Apenas ukitu nuen elurrik; ez nuen piolet eta sokarik ikusi; ezta arrakala eta serac-ik ere. Laguna pozik zegoen, ordea, helmugara iritsi zenean zain nengoelako. Eta ondorioz, ni ere bai.
2015eko abuztuak 26 egun ditu gaur. Suitzako Alpeetan nago. Trient du izena herrixka honek. Erreka ertz batean nago eserita, Auguille du Tour handiaren oinetan. Bost opor egun igaro dira jada. Oraingoan ez naiz neure onenean etorri Alpeetara. Eztarriko infekzio batek jota nauka eta ahul samar joan dira lehen egunak. Ederra da Suitza, eta garestia ere bai. Baina merezi du. Aurtengo udan baneukan ilusio bat: Alpeetako Txindoki bertatik bertara ikustea. Eta ametsa bete da.
Iazko lagunarekin etorri naiz, errepideko bizikleta eta mendiko zapatilak hartuta. Ez sokarik, ez kranpoirik, ez pioletik. 3000tik gora metroko mendi batera igo nintzen larunbatean, erlojuaren aurka, beste 200 bat korrikalarirekin. Rothorn. Dena emanda joan nintzen, eta asko sufritu nuen gorakoan, baina gailurretik mendi zuritu asko ikusi nituen, eta opari hark izugarri bete ninduen. 2012ko udan Mendi Zuria lehenengoz ikusi nuenean bezainbeste; 2013an Mendi Zurira igo nintzenean bezainbeste; eta Mendi Zuriari bira eman ostean 2014an laguna helmugan sartzen ikusi nuenean bezainbeste.
Lagun batek esan dit, Alpeak oso direla ederrak, baina oso urrun daudela, eta ez zela honaino etorriko, mendietara igotzeko izango ez balitz. Beste lagun batek esan dit, Alpeak oso direla ederrak, baina oso urrun daudela, eta zela honaino etorriko, mendian korrika egiteko izango ez balitz. Eta hemen nago ni. Trient herrixkako erreka ertzean eserita. Auguille du Tour handiari begira, idazten.
Bihar ni neu ere saiatuko naiz Mendi Zuriaren inguruan korrika egiten, eta nahasita nago. Behinola arrotz iruditu zitzaidan burrunbada hartan murgilduko naiz ni ere. Mendi Zuria urrun baino urrunago nabarituko dut, eta nekatuta nagoenean, gorrotatu egingo dut orain bi urte urte maitemindu ninduen menditzar hura.
Abuztuak 27 ditu gaur. Nekatuta nago oso. Gogorrak izan dira 53 kilometroak, baina ederrak. Gogorrak aldapak, goraka nahiz beheraka, baina ederra ikuspegia, eta ederra zeure buruarekin bakarrizketan borrokatu eta mendiaz gozatzea. Nekatuta nago oso, baina pozik.

Ni ez naiz alpinista, ezta mendiko korrikalaria ere. Mendizalea naizen ere ez dakit. Baina hemen nago berriz ere, mendi hauei begira. Amak dio hamaika modu daudela gauza berarekin gozatzeko, eta denak direla baleko eta zilegi, asetzen bagaituzte. Horretan ari naiz, beharbada.
Abuztuak 29 ditu gaur. Etxera itzultzeko tenorea. Ni ez naiz alpinista, ezta mendiko korrikalaria ere. Baina Mont Blanc agurtzean negar egin dut enegarrenez, eta ohartu naiz, agian, mendizalea naizela. Datorren urtean ere, Cham-en ikusiko dugu elkar!












martes, 8 de septiembre de 2015

Arrankudiaga-Zolloko IV. Trail lasterketa

Urriaren 11an Arrankudiaga-Zolloko IV. Trail lasterketa izango da, Ganekogortaren itzalpean. Bi proba izango dira, bata txikientzat 10.30etan, eta bestea 11.30etan nagusientzat. Nagusien lasterketak 14km izango ditu eta metatutako 1005metro.



Gehiago jakin nahi baduzue:

Jarindo Albertia IV. Mendi lasterketa

Irekita dago iada Jarindo Albertia IV. Mendi lasterketako izen emateen epea. Proba urriaren 15ean Legution izango da, goizeko 11etan, eta 15,4km izango ditu. Lasterketa honek toki paregabeak erakusten ditu eta handik hurbil Urrunaga eta Uribarriko urtegiak daude, egun osoko plan polita osatuta.



Hemen datu gehio:
http://jarindoalbertia.jimdo.com/

lunes, 7 de septiembre de 2015

Ref Baysellance a Bujaruelo por la Bernatuara


La segunda parte del paseo que nos dimos por el Macizo del Comachibosa, es un bonito y placentero trekking, que sin ser corto, nos llevó unas 6h; está muy bien después de haber hecho lo más complejo el día anterior.
Bajar por el sendero GR-10 a la presa de Ossue, y de ahí subir al Puerto de la Bernatuara para volver a descender al punto de inicio del día anterior nos sirve para terminar de satisfacer las necesidades físicas de nuestro cuerpo mientras contemplamos, bajo un sol radiante, las cimas que bordean los valles por los que nos movemos.
Al llegar a Bujaruelo, un gratificante baño nos devuelve vida a las patas, y frescos como lechugas nos volvemos para Euskal Herria, comentando el fin de semana unos, y descansando los parpados otros...


Podéis verlo con mas detalle aquí: https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2015/06/29/ref-baysellance-bujaruelo-por-el-embalse-de-ossue-y-el-puerto-de-la-bernatuara/

Zirkuitua 2015. Karrantza Harana Mendi Martxa

Siguiendo con las martxas de Zirkuitua, hoy toca visitar Karrantza, más concretamente la zona de Ranero-Armañón y saliendo desde Pozalagua, hacer la Karrantza Harana Mendi Martxa, en la que en unos 42km y unos 2000m de desnivel positivo pasaremos por las cimas de El Mazo, Armañon y Pico Ranero.

 photo 2015_09_05 Martxa Karrantza 052_zpso47mjpoa.jpg 

 Mas info en http://zieft.blogspot.com.es/2015/09/20150905-karrantza-harana-mendi-martxa.html

jueves, 3 de septiembre de 2015

Asomados a los balcones de las Malloas de Aralar (17/Mayo/2014)

Recorrer las Malloas de Aralar siempre ha sido un desafío latente que he tenido en mente. Pero hacerlo asomándome a cada uno de sus balcones intermedios es algo más que un reto.
Esta vez la prueba va a ser complicada. Serán necesarias unas condiciones específicas para realizar la ruta en óptimas condiciones. Las fechas ideales serán entre mayo y principios del verano cuando la hierba aún no esté muy alta. Por supuesto que el día tiene que ser claro y sin lluvia. La ruta transcurre en parte por senderos ya casi desaparecidos por lo que el sentido de la orientación también será un factor determinante. Tendremos que tener claro en que momento y por donde podremos abandonar si no queremos meternos en problemas.
Recomendable realizar el recorrido en travesía para disponer del mayor tiempo posible atravesando las entrañas de las Malloas.

Contemplando parte de la ruta al final de la travesía por los balcones de las Malloas

En esta ruta trataremos de recorrer las Malloas a media altura. Andaremos entre los 900 y 1000 metros de altitud, donde se han formado una especie de "balcones" o "miradores" a lo largo de todas las Malloas. Atravesaremos zonas muy empinadas donde la hierba nos puede hacer resbalar por lo que extremaremos nuestra atención.
Se trata, sin duda alguna, de un recorrido que nos dejará plenamente satisfechos de habernos adentrado en el corazón de las Malloas, descubriendo secretos apenas perceptibles desde otros lugares. Cada recodo del camino nos transportará a épocas pasadas donde se sucedían historias que sólo las Malloas nos podrían contar. La sensación de asomarnos a cada balcón será única y además nos veremos recompensados por las excelentes vistas que obtendremos.


Gorbeiako parkeko bideak ibilgailuentzat itxita.

Gorbeiako parkeko bideak irailaren 1etik urriaren 4ra arte itxita egongo dira ibilgailuentzako, baimenduak izan ezik. Oreinen ugalketa garaia dela medio, bizikletaz ibiltzea baimena eukita bakarrik egin ahal izango da, eta oinezkoak ezingo dira parkeko bide-sareko bidezidorretatik irten.

Datu gehiago hemen:
http://www.elmundo.es/pais-vasco/2015/08/28/55e0258c268e3e6c598b4574.html

San Vítores jaia bertan behera utzi dute.

Duela egun batzuk hemen jai honi buruz mintzo ginen; eta orain bertan behera utzi dutela esan behar dizuegu. Harri jausiak medio direla, segurtasun eza izan da irizpide nagusia.

Hemen datu gehiago:
http://www.aiaraldea.eus/albisteak/bertan-behera-utzi-dute-san-bitores-jaia-harri-jausien-ondorioz

martes, 1 de septiembre de 2015

Badatoz Areatzako martxa eta mendi astea

Datorren astean Areatzan mendi astea izango da eta asteburuan mendi martxa. Hemen ikus dezakezue programa.

Lezama Gailur taldearen iraileko irteerak.

Hona hemen Lezama Gailur taldearen iraileko irteerak.

Aquí tenéis las salidas de septiembre del Lezama Gailur taldea.


Ondo pasa!!