Garai batean seguruenik ez zutela herri artean desplazatzeko beste aukerarik, eta mendiko lepoetatik barrena bilatzen zutela bi herriren arteko biderik motzena.
Gaur egun alderantziz, errepideak ahalik eta gutxien ikutzea eta ahalik eta gehien mendiz joatea erronka bat da, mendian eta mendiarekin egiten dugun beste jolas bat.
Lehengusua Amurrirora joan dela aitzakia hartuta, hiru egunetan gure erromesaldi partikularra egitea pentsatu genuen.
Lehenengo etapa ekainean egin genuen.
Elgoibartik atera eta Udalaitzeko tontorrean bukatu genuen, Soraluze, Topinburu, Karabieta, Elgeta, Intxorta eta Kanpazarretik pasa ondoren. Pirukeriak blogean daukazute irteeraren berri.
Wikiloc-en ere ikusi dezakezue lehenengo etapa hau.
Zer iruditu zaizue aukeratutako bidea? Gomendiorik?
No hay comentarios:
Publicar un comentario