miércoles, 23 de noviembre de 2016

Karakate!

Elgoibartarrontzat esku-eskura dago edozein egunetan karakatera igotzea, zorioneko gara horretan. Horregatik, erlazio berezia dago elgoibartarron eta muskurutxuko "Muneta" izeneko tontor honen artean. 700mtako desnibela guretzat neurri unitate bat ere bada; edozein menditan 1050m igotzea falta bada, karakate eta erdi igotzea falta dela esaten dugu elgoibartarrok.
700mtako desnibelaz gain, sekretu asko gordetzen dituen mendia da. Gezurra badirudi ere, oraindik noizean behin galtzen naiz bere pagadietatik jeisten!
Karakate, Soraluzerekin elkartzen gaituena ere bada, nahiz eta aurten desafio ederra bota diguten tontorraren beste aldetik! Baina benetan, zeresan handiena urteroko zitak edukitzen duela pentsatzen dut, Karakateko igoerak alegia.

Fotoiosu Artista, antena zatar hori ere polita ikusten da argazkian

Lasterketa zaharrenetariko bat izateaz gain (eta noski, apostu batetatik sortua!), badauzka berezitasun batzuk. Bidea ez dago markatuta, izen ematea debalde da, eta ondoren babajana egiten da elkartean.
Hau dena Morkaikoren eskutik. Eskerrik asko, benetan. Hurrengo urtean ere hor egongo gara!


Aurtengo kontakizuna Pirukeriak blogean

lunes, 21 de noviembre de 2016

Udalaitz (Udalatx) inguruko mendietan zehar

Anbotoren itzala gertu duela, mendi ederra da Udalaitz igotzea gustuko den horietakoa, behin goian zaudela alde batera nahiz bestera maldan behera dago eta. Kronikatxo honetan Udalaitz eta honen inguruko beste mendi batzuk ezagutzeko aukera ematen duen ibilbidea azaltzen dizuet, denetik duen ibilbidea, oinez eta eskaladatxo errazak tartekatuz egin daitekeena.

JARRAITUTAKO IBILBIDEA

Ibilbidea Arrasateko Udala auzoan hasi genuen. Udalatik atera eta lehenik Besaide mendia igo genuen eta Besaidetik, hasiera batean GR-121 ibilbidea jarraituz, Labasur.

Labasur menditik Gongeta eta Mirakeitza mendiak igo eta azkeneko honetatik jada Udalaitz arteko ertza jarraitu genuen, tartean Atxaurrutxagane eta Erdikoatxa mendiak igoz. Amaitzeko, Udalaitz menditik honen ipar ekialdean dagoen beste tontorra (gurutze handia duena) igo genuen.

Gurutzetik Udalara Udalatik datorren ohiko bidetik itzuli ginen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 12,3 kilometro.
- Punturik baxuena: Udala auzoa, 480 metro.
- Punturik altuena: Udalaitz, 1.120 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 900 metro inguru.
- Igotako mendiak: 7.
- Ura: Ibilbidean bi iturri topatu genituen, bat Udala auzoan eta bestea Besaidera iritsi aurretik.
- Zailtasuna: Ibilbidea nahi adina zaildu daiteke. Guk topatu genuen haizetea dela eta ertzan ahalik eta leku errazenetik joan ginen inongo momentuan eskaladarako pausurik egin gabe. Hori bai, ertzetan ibiltzeko eskarmentua izatea komeni da, pausu batzuk arriskutsuak izan daitezke eta, baina esan bezala, pausu guztiak ekidin daitezke. Eixittako kobia-ra bisita egiteko asmorik baduzue belar inklinatuan egiten den 3-4 metroetako ageriko zeharkaldia egin beharko duzue. Belarra bustia egon ezkero oso arriskutsua izan daiteke, hainbat metroetako erorketa bertikala dauka eta.
- Eramandako material teknikoa: Ez genuen material teknikorik eraman.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Lau ordu eta erdi, atsedenaldiak barne.

ARGAZKI BATZUK

Besaidera iristen.


Erdikoatxan.


Udalaitz ikusgarria benetan.


Ertzaren pasarte batean eta jarraituko genuen bidea.


Atzera begirada Udalaitzetik egindako jaitsiera.



Argazki, informazio gehiago eta ibilbidea deskargatu nahi baduzue: http://www.smithyrenbloga.com/2016/11/udalaitz-inguruko-mendietatik-zehar.html

domingo, 13 de noviembre de 2016

Eskiak estrainekoz Midi Bigorren aurten ere

Aurreko astean eskiak jantzi zituenik egon zen, pyrenaicako blog lagun Arkaitz Vidal kasu.
Elur gehiegi ez egon arren, halabeharrez piriniotara lagun bati laguntzera joateko aitzakia baliatuz, guk ere egin dugu estreinaldia.
Midi Bigorrera iristen

Midi Bigorre aukera polita izaten da lehenengo egun honetarako, Tourmaletetik doan bide batetan elurra pilatzen delako, eta mendian elur asko egon ez arren, eskiatzea posible izaten da.
Oso eskiatzaile gutxirekin gurutzatu ginen, eta oso justu utzi genuen elurrez. Gehiago botatzeko zain geratu behar beraz.
Baina asko disfrutatuta, eta demaseko eguna aprobetxatu izanaren oroitzapenarekin itzuli gara.
Negu oparoa opa dizuet denori!!
Hemen eguneko kontakizuna:
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2016/11/baigorriko-midi-aurten-ere-lehena.html

viernes, 11 de noviembre de 2016

Lunada. Una Miel y una de Corvas en bragas

Seis meses y una semana despues de mi ultima esquiada por el Castro Valnera, llegó la primera nevada de la temporada 2016 – 2017 y como no, nos ha pillado a muchos en bragas o viceversa, asi como suena el dicho. En mi caso, tenia todo preparado, confio en mi mismo para tener los cantos bien afilados, los esquis bien encerados y sobre todo, las pieles de foca con el pegamento perfecto, y ademas enceradas (una de las novedades este año es que tendré disponibles pieles de foca a metros)
Asi reza el primer parrafo de las aventuras invernales..... podeis seguir leyendo y viendo mas fotos en: 

martes, 8 de noviembre de 2016

Grand Astazou (3.071 m) eta Petit Astazou (3.012 m) Pinetatik.

Kronikatxo honetan azaltzen den igoera Piriniotako klasiko bat da, klasikoa bezain gogorra, ibilbidean metatutako 1.800 metre baino gehiago igo beharko ditugu eta. Estaube edota Espuguettes-etik aterata Tucarroyako aterpetik pasatuz doazen ibilbideekin batera, hau da ohiko hirugarren ibilbidea, beharbada hiruetatik teknikoki errazena.

Astazouak Gavarnietik, hemendik benetan ikusgarriak dira.


Ibilbidea modu honetan antolatu genuen: ostiralean Pinetako aterpean lo egin eta larunbatean bi Astazouak Pinetatik doan ohiko bidetik igo.

JARRAITUTAKO IBILBIDEA

Esan bezala, Astazouak Pinetatik doan ohiko bidetik igo genituen. Honetarako, Pinetatik Pinetako balkoira igo, eta hemendik, mendebalde ipar-mendebalde norabidea jarraitu genuen Marbore lakua atzean utziz. Grand Astazoura, Swan lepora zuzen doan kanal bat igo eta hemendik ertza jarraituz igo ginen. Petit Astazoura igotzeko aldiz, bi Astazouak lotzen dituen ertza jarraitu genuen.

Amaitzeko, Petit Astazoutik Astazou lepora jaitsi eta hemendik berriro ere igoerako bidearekin bat egin genuen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 22 kilometro.
- Punturik baxuena: Pineta, 1.285 metro.
- Punturik altuena: Grand Astazou, 3.071 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.875 metro.
- Igotako mendiak: 2.
- Ura: Ibilbidean bi iturri topatu genituen, lehena Pinetatik gora doan pista itsurako bidean eta bigarrena aska batean. Dena den, bidean topatuko ditugun errekatxoetan ura hartzeko aukera izango dugu.
- Zailtasuna: Gailurren arteko ertzak kontuz ibiltzea eskatzen du, batez ere elurrarekin badago. Ez da ertza zail bat eta IIko pausu isolatuak ditu, batez ere Grand Astazoura doan ertzan, baina Gavarnie aldera dagoen erorketa bertikala da. Guk ertza osoa mistoan topatu genuen eta Petit Astazoura doan ertza Grand Astazoura doana baino errazagoa iruditu zitzaigun. Elurrik gabe ez dakit zein zailtasun izango duen.
- Eramandako material teknikoa: Kranpoiak eta pioleta. Ibilbidea udan elurrik gabe egin daiteke baina guk egin genuenean ez dut uste kranpoi eta pioletik gabe igotzerik izango genuenik.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Zortzi ordu eta berrogeita bost minutu, atsedenaldiak kontutan izanda.



Informazio, ibilbidea deskargatu eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2016/11/grand-astazou-371-metro-eta-petit.html?m=1