martes, 25 de octubre de 2016

Txindoki, hego-mendebaldeko zeharkalditik.

Kronika honetan Txindokira igotzeko modu original bat aurkezten dizuet, hego-mendebaldeko zeharkaldia.

Zeharkaldi hau oso nabaria da Txindoki hego-mendebaldetik begiratzen badugu, Zeharkaldia Txindokiko gailurra hego-mendebaldetik inguratu eta ipar-mendebaldeko lepoan amaitzen da, lepotik gailurrera bost minutu eskasean iritsiz. Zeharkaldiaren sarrerara Txindokira doazen ohiko hiru bideetatik (Larraitzeko bidea, Tximista bidea edota Muitzeko bidea) iritsi gaitezke, baina biderik zuzenena eta hemen azaldutakoa Tximista bidetik doana da.

Tximista bidetik zeharkaldira iristeko ere aukera ezberdinak daude, oinez joatetik eskaladatxoak egitera, baina hemen biderik errazena azaltzen da, oinez egin daitekeena alegia.

Amaitzeko, zeharkaldi osoa egin beharrean badago gailurrera zuzenean iristea eskaladatxoak edota benetako eskaladak eginez, baina, berriro ere, hemen biderik errazena azaltzen da.

Jaitsiera Larraitzetik datorren bidetik egina dago.

Txindokiko hego-mendebaldeko zeharkaldia, gorriz jarraitutako bidea era urdinez jaitsierakoa.


Zeharkaldia gertuago: bertako leku adierazgarrienak adierazi ditut.


IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera:  9 kilometro.
- Punturik baxuena: Larraitz, 404 metro.
- Punturik altuena: Txindoki, 1.341 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 927 metro.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Igoeran Larraitzen eta Oria iturrian eta jaitsieran Beltzulegiko borden ondoko iturrian ura hartzeko aukera izango dugu.
- Zailtasuna: Ibilbideak ez dauka zailtasun handirik baina badira kontuz ibili beharreko bi pausu delikatu, batez ere harkaitza bustia badago: lehenengoa zeharkaldiaren hasieran eta bigarrena gailurrera iritsi baino lehen igo behar den harkaitz bereizgarri batean. Ez nuke jakingo zein zailtasun maila eman, baina I-IIko zailtasunaren inguruan egon daitezke.
- Eramandako materiala: Ez dugu aparteko materialik beharko.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Guk oinez lasai-lasai igoera eta jaitsiera 3 ordu inguruan bete genuen, atsedenaldiak ere kontutan izanda.

Informazio eta argazki gehiagorako eta bidea deskargatu nahi baduzue:

- http://www.smithyrenbloga.com/2016/10/txindoki-1341-m-hego-mendebaldeko.html

domingo, 9 de octubre de 2016

Sesqueseko Kapera

Sesques mendiak babesturik dagoen itxura bereziko tontorra da Caperan de Sesques.
Bere izenak ondo esaten duen bezela, kapila baten forma dauka. Neri, eliza esan nahi duen trafikoko seinalea etortzen zait burura.
Caperanen antza duen trafiko seinalea

Garai batetako mendizale/esploratzaileak tontorrak egiten hasi zirenean, mendizaleentzat pirinioen deskubrimenduan azkenetako bastioia izan zen mendia da Caperan. Are gehiago, garai hartan burges esploratzaileen lehenengo igoeretan gida bezela artzaiak ibiltzen ziran askotan, eta kasu honetan ere Pierre Bourdieu izeneko artzai batek igo zuen estrainekoz, berak bakarrik, hanka hutsik eta sokarik gabe.

Caperan de Sesques, trafiko seinalearen antza duen mendia, edo alderantziz?

Hemen Wikipedia.fr n jartzen duana

Longtemps réputée impossible, son ascension est effectuée, le , par le berger Pierre Bourdieu4, seul, pieds nus et sans corde5 par la face sud2. La face nord est conquise par Cazalet et Mailly en septembre 1937, ce qui est qualifié par Robert Ollivier de « la plus difficile course de rocher réussie à l'époque en France »2.


Eta Javier Urrutiak Mendikat webgunian ere egiten du aipamena


El Capéran de Sesques junto la Aguja grande de Ansabère ha simbolizado para los pireneistas del tercio más occidental de la cadena su mayor y más notable reto. La verticalidad de esta aguja aislada, en lo más inhóspito del macizo de Sesques, en una situación completamente alejada de cualquier lugar civilizado, ha llamado la atención de los escaladores de la época pionera, cuando las cumbres del macizo comenzaron a ser ascendidas de forma sistemática.
Como en otras ocasiones, la primera ascensión fue una verdadera gesta heroica..., en solitario, sin técnica, sin cuerda, sin clavos y otras fijaciones ni para subir ni para el descenso. El protagonista, Pierre Bourdieu, un zagal nativo del valle de Aspe que el 4 de junio de 1922 y tras situarse en la base del gendarme escaló hasta su cima en cuarenta y cinco minutos. Fue el primero que corono la estrecha cima de la colosal roca, pero con anterioridad ya se conocieron varios pero infructuosos intentos.
Ya el conde Russell, en 1872, se percató durante sus correrías por el macizo de Sesques de la omnipresente aguja. Un “fantástico obelisco” según sus palabras. Por aquella época se dice que ya se pensó en lanzar una cuerda por encima de la mole pétrea con la ayuda de una ballesta. En el año 1907, Ussel, Fontan de Negrin y Castagné localizaron en la parte inferior de la pares S. el diedro de entrada que consiguieron superar hasta una plataforma donde se efectúa, hoy en día, el primer relevo de la escalada. Es el llamado Niche Castagné. Encontraron el punto más débil del Capéran, pero no lo pasaron de allí. En el año 1912, la aguja se cobra la primera vida. Motas d'Hestreux fallece al precipitarse sobre la cara N. Habría que esperar 10 años más, para que ese pastor, de considerable altura, consiguiese coronar el pico, sólo, descalzo... Antes ya debió realizar una tentativa anterior en la que alcanzó el desplome sobre el niche Castagné, aunque los compañeros que observaban su progresión desde la base le recomendaron desistir en el empeño...

Etsautetik egitea erabaki genuen. Gerturaketa luzea daukan mendia da Caperan, Sesques bera zeharkatu behar delako izkutuan dagoen bailara honetara iristeko. Gainera, eskalatzeko materialarekin pisu askoko motxila geratzen da.
Gure eskalada maila ez da handia, eta beraz, hegoaldeko bidea egitea aukeratu genuen. Mendi berezi bezain polita egin zitzaigun bere tontorra

Hemen guk egindakoaren kontakizuna: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2016/09/caperan-de-sesques-20151107.html

lunes, 3 de octubre de 2016

Ordesan bibaka

Duela pare bat urte Ordesan dagoen Senda de las Flores egitera joan ginenean, sendaren babesgune batean bikote bat lo egiten ikusi genuen eta sekulako inbidia sartu zitzaigun.
Urtebete beranduago guk ere Ordesara bibakeatzera joateko plana egin genuen. Castereteko kobara joan ginen gu. Sekulako gaba polita eduki genuen.


Gabean zehar, Rolandeko ebakian argi pila bat ikusi genituen, seguruenik Russelek bere garaian egindako zuloetan zeuden lotan.
Neguan saku on batekin ere primeran lo egin daitekeen arren, udazkeneko hego haizeekin gabaz erosotasunean disfrutatzeko azken aukerak izango dira, beraz aprobetxatu!!
Hemen gure kontakizuna: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2016/09/ordesa-20150919.html