Aurreko urtean
Erraldoi txuriak eskiekin
egiteko saiakeraren lehenengo urratsa egin genuen. Aurten abenduan,
bigarren zatiari ekin nahi izan diogu. Asmoa Perdiguero eta Posets
batera egitea zen.
Lehengo elurren ondoren geratu den antizikloi
luzeak elurra egonkor eta iparretan elur hautsa utzi du, baina hego
aurpegietan elur gutxi geratu da, eta oso goian hasten da.
A priori baldintzan ez ziren
txarrak, baina baldintza hauek kontutan hartuta, ibilbidea alderantziz
egitea pentsatu genuen, lehenengo Posets Batisiellesko lakuetatik, eta
ondoren Perdiguero.
|
La Pauletik Estosera jeisten azken orduan |
Eskiak
erabiltzeaz oraindik ohitu gabe, edo ez dakigu zergaitik, baina
esperota baino gehiago kostatzen ari zitzaigun, eta gainera bidea
aukeratzean pare bat akats txiki ere egin genituen. Gainera, egunik
motxenetan, argi ordu asko ere ez daude, eta ez genuen gabez eskiatu
nahi, bada ezpada.
Azkenean emaitza, Posets bakarrik egin ahal izan genuen. Posetsek harrokeriak kendu eta gure lekuan jarri gintuela, alegia.
Baina
eski egun zoragarri bat pasa izanaren pozarekin itzuli ginen. Elur
baldintza seguruak eta kalitate onekoak egin eta gero, 2800m positibo
eta 36km eginda, 11 ordutako palizarekin itzuli ginen furgonara poz
pozik
Pirukeriak blogean kontakizuna
Itzuliko gara!!