Lac de Gaube |
Lac de Gaube |
TMR bide seinaleak hesola metalikoetan |
Monte Rosa mendi multzoa lau mila metroko gailur garaiez osatuta dago bere
punturik gorenena Dufourspitze (4.634
m) delarik, Mont Blanc eta gero Alpeetako altuena. Mendigune eder hau eta bere
inguruan dauden beste batzuen magaletan zehar osatu dugu TMR zirkuitua,
antzina komertziorako erabilitako
bideetan barna. Lepo garaietara igoz eta haran basotsu eta pikoetatik jaitsiz
bista ikusgarriez gozatu dugu. Mendi garaietatik esekitzen diren glaziarren
handitasunak liluratu gaitu eta antzinako bideek zeharkatzen dituzten larre eta
basoetan ikusi ditugun fauna eta flora alpinoak txunditu. Italia eta Suitzako
alpetar herrixka dotoreek beren aurpegi ederrena erakusteaz gain, beren
haranetan murgilduz naturaren indarraz eta handitasunaz ohartu gara. Ikusgarria
oso!
Pastore aterpea |
Walser herriaren arrastoan
Saas Grund herrian eman
diogu hasiera abentura txiki honi. Eguraldia lagun Saas Feera doan bidea
utzi eta errekaren paraleloan hedatzen den xendan barrena Saas Almagelera heldu
gara. Bide-seinaleek erakusten diguten norabidean Saaser Vispa bailaratik Eiu Alpeko
basoetan murgildu eta Mattmark laku
artifizialaren ondora heldu gara. Ertzetik ibiliz lakua puntatik puntara
zeharkatu eta Monte Moro leporantz jo dugu. Hasierako xenda
atsegina amaitu eta antzina Italiatik Valais
haranera XV. eta XVI. mendeetan
artikuluak eta animaliak eramateko erabili ohi zen bidearen arrasto nabarmenak
ikusi ditugu. Walseren antzinako bide
honetatik igoera gogorra egin zaigu eta erne ibili behar izan dugu markak ez
galtzeko. Bide arrokatsuan gora egin dugu lepoan dagoen Elurretako Ama
Birjinaren (Madonna
delle Nevi) urre koloreko estatuaren ondora heldu arte
(2.786 m). Italia eta Suitza arteko muga egiten duen lepo honetatik dagoen
ikuspegia oso zabala da, baina Monte Rosaren ekialdeko aurpegi ederrak
erakarri du gure arreta.
Monte Moro lepoan Elurretako Ama Birjina |
Zerbait jan
eta edan ondoren, Anzasca haranean
dagoen Macugnagara jaisteko
teleferikoa erabili dugu, ordu asko baitaramatzagu ibilian eta mila eta
bostehun metroko jaitsiera pikoak ditugun indar apurrak ahitzeko arriskua
saihestu nahi izan dugu. 1.265ean Walserek
fundatutako herrira heldu orduko, dutxatu eta ingurua ezagutzeko asmoz kalera
atera gara. Walser herria Suitzako, Valais bailaratik heldu zen XIII.
mendean. Herri transhumantea zen eta Monte
Rosaren magalean finkatu zen, larre
onak, baso trinkoak eta ur ugari aurkitu baitzituen bertan. Herri eder honetako
kanposantuan Monte Rosako hormetan eta glaziarretan hildako
mendizale batzuen hilarriak ikusi ditugu eta honen ondoan dagoen ezki
zaharraren itzalean, inguruko herrietako ordezkariek bilerak egiten omen
zituzten karguaren zina egiteko, gure Gernikako Arbolapen egin ohi den moduan.
Ilunabarrean Dufour puntan eguzkiaren
azken izpiak itzaltzen ikusi, afaldu eta ohera.
Egunsentia Dufour puntan Macugnagatik |
Alta Valsesiaren lurretan murgilduz
Egunsentiak Monte Rosaren bestelako ikuspegia ederra erakutsi orduko, gosaldu eta
abian gara Anzako uharraren ondotik
bailararen beheko aldera jaitsiz. Issellako
auzoa gurutzatu eta laster heldu gara Quarazzako
urtegi txikira. Basoan zehar, Crocetteko
meategietako aurriak atzean utzi eta Alpe
Pianako larre eguzkitsuetara iritsi gara. Sigi-sagan primeran trazatutako
bidetik erraz irabazi dugu altuera. Bide hau maiz konpondu dute, baina
konponketa garrantzitsuena militarrek egindakoa da, Alpiniek edo mendiko tropek egindakoa hain zuzen ere. Bide honi “Sentiere della Libertà” deitzen diote.
1.943 urtearen amaiera aldera alemaniarrek penintsula okupatu ostean, preso
aliatu kopuru handi bat askatu zuten italiar partisanoek eta bertako jendearen
eta gerrillari antifaxisten laguntzaz negu gordinean bide hauetaz baliatu ziren
askatasuna lortzeko. Batzuk ez zuten lortu eta bidean geratu ziren eta
laguntzaile zenbait ere harrapatu eta exekutatu egin zituzten.
Punta Gnifetti, Punta Parrot eta Piramide Vincent Pastore aterpetik |
Alpe Schenara heldu eta bide erosoak Lanti
bibakera eraman gaitu. Aurrez aurre dugun azken malda pikoari ekin aurretik,
zintzurrak freskatu eta Quarazzako
bailara ederrari so geratu gatzaizkio. Sigi-sagari segituz Turlo lepora (2.730 m) iritsi gara eta bertan dagoen harrizko mahai
moduko batean hamaiketakoa egin dugu. Maldan behera jarri bezain pronto,
ezkerrera utzi ditugu Turloko lakuak
eta primeran definitutako bidetik jaitsiera luzea egin dugu. Grafenboden eta Fallerko larreak igaro, Sesia
uharra gainditu eta Pastore aterpe
dotorera iritsi gara. Bertan dagoen terrazan eseri eta eskutan dugun garagardo
freskoari zurrut eginez, aurrez aurre dugun ikuskizunari begira so geratu
gatzaizkio: Gnifetti Punta (4.559 m) eta segidan lerrokatzen
diren beste mendi gailurrek osatzen duten postal perfektua. Iluntzean, Regina Margherita aterpearen argiak (4.554 m) zeru izartsuan txertaturik.
Afaldu eta ohera.
Breithorn, Pollux, Castor, Lyskamm... |
Hirugarren
eguna da eta gaurkoan ere bikaina izan da egunsentiaren argitasuna parez pare
ditugun mendi garaietan islaturik. Espektakulu paregabea! Eguraldia lagun, Alagna herritik doan bide nagusia utzi
eta bide alternatibo bat aukeratu dugu. Sesia
errekaren ondotik Crespi Calderinira zuzentzen den igoera pikoari
ekin diogu eta lehen izerdi tantak kopetatik irristatzen hasi orduko aterpearen
ondora ailegatu gara. Vallon delle Pisseko larreak gurutzatu eta izen bera duen ur-jauziaren ondotik Vincent Piramidearen glaziarren azpiko aldera iritsi gara. Alpe la
Balmako teleferiko zaharraren ondora
iritsi gara eta zaila gertatu zaigu bide zuzena aurkitzea (eguraldi txarrarekin
ingurune zaila eta arriskutsua). Azkenean Mullinitik
jo dugu aurrez aurre dugun paretatzarraren oinera helduz. Eguraldiak bere
aurpegirik onena erakutsi digu eta kostata, magal harritsutik igoz lortu dugu Valico Cimalegnako lepora iristea. Nekaturik gaude eta ur tragoxka bat
egiten dugun bitartean behean, Olen
bailaratik lainoa igotzen ari dela ikusi dugu eta goran, berriz, Vicent Piramidea, Liskamm eta Castor mendi garaien bista aparta. Oso
egoera kaskarrean dagoen Guglielmina
aterpea atzean utzi eta Olen lepoan
(2.881 m) hamaiketakoa egin dugu urrutian Mont
Blanc eta Gran Paradiso agertzen
direlarik.
Gabiet aterpea |
Eski
pistetatik beherantz egin dugu eta gure eskuinera Lys aterpea utziz Gabiet
aterpera heldu gara. Dutxatu eta gertu dagoen Gabiet urtegiaren ertzeko belardian eseri gara atzean utzi dugun Alta Valsesia haranean zehar azken bi
egun hauetan bete dugun bidea gogora ekarriz.
Bors harana |
Val d’Ayasko bideetan barna
Gosaldu,
abian jarri eta berehala hasi gara altuera galtzen. Mos bailaran ondo trazatutako xenda batek Staval herrira eraman gaitu. Herria zeharkatu eta basoan marrazten
den eski pista luzea segituz Alpe Sittenera igo gara. Pista aspergarria da
eta oraindik beste 500 metroko desnibela gainditu behar izan dugu Bettaforcako lepora iristeko (2.672 m). Ayasko harana gure mendean, eski pisten
ondotik doan xenda bilatu dugu. Goiz da eta Alpe
Forcara iristean bertan dagoen laku
txiki baten ertzean atsedena hartu dugu. Zirkuituko etaparik laburrenari
amaiera emateko Resy auzorantz jo
dugu eta bertan dagoen Ferraro
aterpean hartu dugu atseden. Turistez beterik dago eta ilunabarra arte ez dugu
lasaitasun eta bakerik izan. Bertako jabea den Fausta, urtero Nepal edota
Tibetera joan ohi da eta Himalaiaren presentzia nabaria da. Paretetan ageri
diren argazki ugarietan hango mendi eta jendearen bizimoduak islatzen dira. Urrutiko
irudiak, irudi eder eta erakargarriak. Afaldu eta goiz oheratu gara, bihar egun
luzea eta gogorra izango dugu eta.
TMR bide seinaleak margoturik |
Oso goiz
altxa eta gosaldu ondoren, berehala jarri gara martxan. St. Jacquesera jaisten den bidea ezkerrera utzi eta basoan
murgiltzen den bidetik Pian di Verrazera
jaitsi gara. Breithorn, Pollux eta Castor mendiek menderatzen duten bailara eder honi bizkarra eman
eta TMRren seinaleak segituz Pian di
Tzèrera igo gara. Inguru bakartia bezain ederra. Alpe Vardan bat egin dugu Fierytik
datorren bide zaharrarekin eta aurrerago Alpe
Maseko goi larreetara. Paraje berezi hauetan xenda erosoak zeharka-meharka
dabil errekastoen artean Gran Lagoko
berde turkesa koloreko lakuaren ondora iritsi arte. Azken maldak Colle Supérieur delle Cime Blanquen
(2.981 m) utzi gaitu eta bertatik ikusi ahal izan dugu lehen aldiz Cervino edo Matterhorn mendi ospetsu eta bikainaren irudi osoa. Ohikoa duen
txapelik gabe eskalatzaileek horrenbeste estimatzen dituzten bere ertz
zorrotzak erakutsi dizkigu, harro. Pozaren pozez hamaika argazki atera eta
aurrera egin dugu Theodulpass
lepoaren bila.
Dent Blanche, Ober Gabelhorn, Zinaltrothorn, Weisshorn... Theodulpasseko glaziarretik |
Eguraldia
lagun, Plan Maison aldera doan bide nagusia utzi eta Cerviniako eski pisten barrena altuera irabazi dugu bide ofizialarekin
bat eginez. TMRren bide-seinaleekin batera GSWarenak (Grand Sentier Walser)
ikusi ditugu. Cervinotik gertuago
gaude, baina lepora heldu aurretiko azken hirurehun metroko desnibela gogorra
gertatu zaigu. Italia eta Suitzako mugan dagoen Theodulpass lepoan (3.290 m) arnasa hartu eta betarik galdu gabe
aurrera egitea erabaki dugu haize fina dabil eta. Aurrez aurre dugun
glaziarrean zehar kontu handiz jaisten hasi gara, izotz plakak eta elur bigunak saihestuz. Arreta
handia jarri behar izan dugu Trockener
Stegg teleferikoraino hedatzen den
glaziarrean, pitzadurak eta urtutako elurraren urek osatzen dituzten errekasto
anitzetatik ihesi, hala ere ezin erorketaren bat edo beste saihestu. Mokadu bat
jaten dugun bitartean, bertatik dugun 360ºko panoramikaz gozatu dugu: Monte Rosa mazizoa osatzen duten Breithorn (4.159 m), Pollux (4.092 m), Castor (4.223 m), Lyskamm
(4.527 m), Gnifetti (4.563 m) eta Dufour (4.609 m) puntak alde batetik eta
Dent Blanche (4.357 m), Ober Gabelhorn (4.063 m), Zinalrothorn (4.221 m) eta Weisshorn (4.506 m) menditzarrak
bestetik. Iparraldera begiratuz, Mattertal
haranaren ekialdean Strahlhorn (4.190
m), Rimpfischorn (4.199 m), Allalinhorn (4.027 m), Alphubel (4.206 m), Täschorn (4.491 m) eta Dom
(4.479 m). Eta bi mazizo erraldoi hauen artean Cervino edo Matterhorn
(4.476 m) mendiaren piramide perfektua. Mendien sinfonia armoniatsua osatzen
duten postal paregabea. Ederra bezain gogorra suertatu zaigu etapari amaiera
emateko, Zermatteraino teleferikoa
hartzea erabaki dugu, herria ezagutu eta bertako giroaz gozatzeko gogotsu
baikaude.
Cervino (Matterhorn) Tufterenetik 1 |
Europaweg eta Höhenweg
Egunsentian, Zermatteko hotel txikiaren balkoitik Cervino edo Matterhorn mendi ospetsuaren Zmutt,
Hörnli eta Furggen ertzek osatzen duten piramide perfektuari begira eman
ditugu seigarren egunaren lehen minutuak. Gosaldu ostean, Europaweg bidea puntatik puntara egiteko asmoz Sunneggara lur azpiko tren kremailera batean igo gara, bertatik
bailara osoaren ikuspegi bikaina baitago. Argazki panoramiko dezente atera,
motxilak bizkarreratu eta martxan jarri gara. Mattertal haranaren gain aldetik hedatzen den bide eder hau balkoi
naturala da eta primeran balizaturik dago. Tufteren
auzoa atzean utzi eta geroz eta airetikoagoa den xendan barrena Ottavan auzora iritsi gara, Allalinhorn eta Rimpfischhorn mendi garaien glaziarren azpi aldera. Leku polita eta
lasaia eguneko hamaiketakoa egiteko.
Cervino (Matterhorn) egunsentian Zermattetik |
Inguruaz
gozatzen ari gara, baina aurrerago hesola metaliko batean jarrita dagoen ohar
batek, bidea moztuta dagoela ohartarazi digu, nonbait berrehun metroko zubi
esekia hautsita dago eta ezin da aurrera egin. Zorte txarra! Randa herriraino jaitsi behar izan dugu
eta gero, berriz, Europahütte
aterperaino igotzeko beste zortziehun metroko desnibela gainditu (2.265 m).
Soseguz egin dugu, erritmo egokian eta aterpera heldu orduko gure ahaleginak
bere saria izan du: terrazan eseri eta garagardo fresko bat eskutan dugularik,
gure parean altxatzen den Weisshorn
mendi bikainaren ertz luze eta zorrotzaren ikuspegiaz gozatu dugu. Aterpeko
nagusiak prismatikoak hartu eta debeku-seinaleei muzin egin dioten mendizale
talde bati lagundu behar izan dio
aterperainoko bide zaharra eta hondatua bilatzen. Arriskutsua oso. Dutxatu, afaldu eta ohera.
Cervino (Matterhorn) Tufterenetik |
Aurrekoetan bezala,
zazpigarren egunaren egunsentiak inguruaren irudi polita erakutsi digu. Gosaldu
eta abiatu bezain pronto, Himalaian aurki genezakeen zubi moduko bat zeharkatu eta gero, Dom mendiaren magaletan elur-jausi eta
ekaitzen ondorioz bidera eroritako arrokek zaildu egin dute gure ibilera. Kasik
mila metroko amildegien ertzetik igaro eta gero, ez dugu lasaitasunik hartu St. Niklaus estatuaren ondora iritsi
arte. Atseden laburraren ostean, baso ederraren itzalean Gasenried herriraino jaitsi gara eta segidan Grachenera. Teleaulkiaren ondoan dagoen mahai batean urdaiazpikoa
ogiarekin jan eta martxan jarri gara Hannigalp
aterpera igotzeko dauden bostehun metroko desnibela gainditzeko asmoz. Zum See atzean utzi eta eski pistatik
barrena lortu dugu gaurko etapa honi amaiera ematea (2.121 m). Hemen amaitzen
baita Europaweg izeneko bide berezi
eta ederra, eta bihar, berriz, zirkuitua ixteko Saastal haranaren gainetik marrazten den Höhenweg bideari helduko diogu. Gauez ekaitza lehertu da erabat
hutsik dagoen eski estazioan eta gu bakarrik geratu gara aterpean.
Gasenried herrixka |
Gure laguna
den eguzkiak ez digu gaurkoan ere hutsik egin eta gosaldu ondoren, gogotsu eman
diogu hasiera azken etapa honi. Berehala ohartu gara bide hau bestea baino
berdeagoa eta oparoagoa dela. Ibilbidea primeran trazatuta egon arren, zenbait
tartetan kable edota sokak jarri dituzte, batik bat amildegiaren gertutasunak
hala eskatzen duenean. Bide honetan basahuntz alpetar eta chamois ugari ikusi
ditugu, bertako larreetan lasai bazkatzen. Mendiak dituen irtengune eta
sartuneak inguratuz aurrera egin dugu gogotsu. Saas Grund herria ikusi orduko, zerua estali egin da eta Dom mendiaren gain aldean lehertu da
ekaitza. Zortzi egunez eguraldi ona izan dugu lagun, eta azkenean tximista eta
trumoiek motxilan ondo gordeta daramagun goretexa janztera behartu gaitu. Ordu
bat beranduago helmugara iritsi gara, eguzkiaren izpiek berriro bazterrak
argitzen hasi diren bitartean. Akabo! Gozatu dugu!
Zubi esekia Europaweg bidean |
Walserweg edo Walser bidea
Walser bidea Valtournenche, Ayas eta Lys haranak
zeharkatzen dituen ibilbidea da. Bide hau egiteak, Walser herriak lur hauek kolonizatzeko Erdi Aroan egin zuen bidea
suposatzen du. Herri transhumante hau Suitzako Valais
haranetik heldu zen XI eta XII. mendeetan zehar eta Monte
Rosaren magalean finkatu zen, larre
onak, baso trinkoak eta ur ugari aurkitu baitzituen bertan. Herri asko fundatu
zituzten eta horietan oraindik stadel-ak
ikus daitezke, harrizko disko bat duten egurrezko onddo moduko batzuetan
oinarria duten egurrezko eraikinak. Antzina epaitegi eta kartzela funtzioak
betetzen zituen stadel zaharrenetako
bat (1547) Gressoney-Saint-Jeanen
dago, Greschmatto herrian hain zuzen
ere. Monte Rosaren magalean izan zuten bizitza oso gogorra izen zen. Ogia
urtean behin egiten zuten eta ogi biribilak sikuak mantentzen zituzten gerora
zopatan bigunduz. Horrela egin ezean, hezetasunak bihia usteltzeko arriskua
zuten.
Weisshorn eta Bishorn mendiak Europahütte aterpetik |
Beren
jatorriko lurraldeekin izandako harremanei esker, Walser-ek mendeetan zehar mantendu ahal izan dituzte beraien
tradizioak. Horren lekuko dira gaur egun, okasio berezietan erabiltzen dituzten
jantziak, urrezko filigranaz egindako buruko edo kofia baliotsuak eta herritar
batzuek oraindik hitz egiten duten alemaniar-suitzar dialektoa den Walser hizkuntza. Gaur egun hizkuntza
hau erabiltzen duten zenbait komunitate daude Suitzan (Valais, Berna, Grisonia eta Tesinoko Kantoietan), Italia, Austria eta Liechtenstein. 25.000
lagun inguruk ezagutzen dutela uste da (10.000 Suitzan, 3.000 Italian, 10.000
Austrian eta 1.500 Liechtensteinen).
Azken urtetan atzerakada handia izan du, hiztun gazte askok lurraldearen
arabera, italiera edo aleman-suitzar hizkuntza hobetsi baitute Walser hizkuntzaren ordez.
Weisshorn eta Bishorn mendiak Europaweg bidetik |
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://askemikel.blogspot.com/2015/02/monte-rosa-inguratuz.html
Joan Mari eta Mikel Saas Grunden itzulia amaitzean |
Esta semana os propongo ascender al Aizkorri y al Aketegi (Gipuzkoa) visitando su cueva, una excursión de unos 12 km. ida y vuelta y 950 metros de desnivel.
Desde el fondo del parking de Zumarraundi (municipio de Zalduondo, coordenadas: 42.922955, -2.321590) tomamos una senda que sube por la vaguada y por la que encontraremos varias simas en un hayedo espectacular. En el punto 42.924974, -2.322842, la senda se une a un camino que tomaremos hacia la derecha y que, en el punto 42.928602, -2.323915, se encontrará con la calzada “romana” (en realidad, medieval).
Seguimos por la calzada que, pasando por el puerto de Lizarrate, nos llevará hasta las inmediaciones del Túnel de San Adrián, del que tenéis fotos e información en una publicación anterior (https://pateandoalava.blogspot.com/2024/07/tunel-de-san-adrian-desde-araia.html). En esta ocasión no lo visitaremos, sino que tomaremos un sendero hacia el norte (coordenadas: 42.936232, -2.317583) señalizado con puntos amarillos, marcas rojas e hitos de piedra. ¡Ojo a los despistes!: En el punto 42.941788, -2.319425, girar a la izquierda, y en el punto 42.941831, -2.320188, subir hacia la derecha. Tras una fuerte subida con bosque, rocas y vistas espectaculares, llegamos al refugio y a la ermita del Aizkorri (coordenadas: 42.951205, -2.324858) y, pocos metros después, a la cumbre (coordenadas: 42.951338, -2.325476).
¡Disfrutad de la excursión y felices navidades!
Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS
y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google
Maps tal como están escritas).
Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/2024/12/aizkorri-y-aketegi-parte-1.html, junto a varias decenas más de excursiones.
Seguimos con la tercera parte del Trekking del Baltoro, realizado en agosto del 2024, y que fue toda una experiencia, la segunda parte se puede ver aquí.
Everest eta Lhotse hodei artean |
Sonam-ek bere “khangpa” erakutsi digu. Ez da ohiko
etxe bat. Himalaiako ortzia du sabaitzat
eta inguratzen duten izotzezko mendi garaietatik esekitzen diren baso
eta haran biluztuek mugatzen dute albo guztietatik. Ilargi eta eguzkiaren taupaden
erritmoaren baitan mugitzen diren herri eta bazter ederrak, denborak beste
dimentsio bat hartzen duen paisaia erakargarria, natura guztiaren jabe den
espazio harmoniatsua, sentimenduak loratzen laguntzen duen sehaska
kulunkagarria, ehunka urteko usadioei loturiko sherpa herriaren bizilekua... Sonam-en
“khangpa” ez da ohiko etxe bat. Bizitza oso bat da. Bizia den bizitza oso bat.
Lukaklo aireportua |
Luklarantz
Hegazkin txikiaren leihotik Kathmandu-ko paisaiari so
geratu gatzaizkio. Gure mendean budisten estupak, kale zalapartatsuak, Bagmati
ibaiak marrazten duen lerro irregularra... hamaika postal koloretsu, bizirik
irauteko hamaika espazio desorekatu, bizitza itzaltzeko hamaika bazter ezkutu. Himalaiara
gerturatzen goazen heinean, berehala ohartu gara haran eta mendi gandorretan
lerro meheak marratzen dituzten bidezidorrak infinituan galtzen direla eta
mendien magalak bortizki amiltzen direla ibaietan ito arte. Ertzik gabeko
panoramika mugagabearen sinfonia. Dena da txikia eta handia aldi berean. Eta neurririk
gabeko eszenatoki honetan miniaturazko mundu bat, gertutik, barren-barrenetik
ezagutu nahi dugun mundu erakargarria, naturaren altzoan piztu eta lokartzen
den sherpen “khangpa”.
Luklatik gertu estupa eta otoitz zapiak |
Zerumuga ebakitzen dituzten mendi garaiak begiztatuko
orduko ohartu gara Sagarmatha-ko atarian
gaudela, baina hegazkin txikia sakanerantz jaisten hasi denerako paisaia ahaztu
eta izuak urduri jarri gaitu. Azkenean, Lukla-ko aerodromoan lurra hartu dugu. Mendizaleen
motxilak eta petateak garraiatzen dituzten zamaketariez beterik daude bazterrak,
rupia batzuen trukez hurrengo egunetarako lana emango diegun esperoan. Harrabots
honetan galdurik norbaitek gure izenak ozenki bota ditu airean. Sonam da,
datozen hamabi egunetan bide erakusle eta bidelagun izango dugun sherpa, eta
haren ondoan gure zama bizkarrean garraiatuko duen “rai” etniako Ram gaztea.
Jainkoei zuzendutako otoitzak irudikatzen dituzten gurpilak |
Izen iradokitzailea duen Paradise lodge-an lehen tea
dastatu eta berehala murgildu gara Lukla-ko kale estu eta luzean. Paisaia
berriari so zirrarak hartu gaitu eta metro gutxiren buruan begiak ezin ase ekin
diogu gure abentura honi. Azken etxea atzean utzi eta Sagarmatha-ko lurraldera
ongi etorria ematen duen ataria gurutzatu aurretik, jainkoei zuzendutako
otoitzak irudikatzen dituzten gurpilak dantzan jarri ditugu erreguak egin eta
desiorik gizatiarrenak eskatuz. Beteko ote?
Namche Bazar |
Sherpen hiriburuaren kolore festa
Bat batean, andanan doazen turista, mendizale eta
zamaketarien joan-etorri etengabean murgildu gara. Bazter guztiei so eta gure
ingeles traketsaz baliatuz, Sonam-i galdezka hasi gatzaizkio begien aitzinean
agertzen zaigun guztiaren esanahi eta arrazoiak jakin guran. Pazientzi handiz eta beti irribarre zabal
batez, bere khangpa-ren sarreran deskubrituz goazen guztiari izena eta izana
jartzen dio, bere etxea apaindu eta edertzen duten zoko eta xehetasunen azalpen
neurtuak, gure interesa asetzeko lain. Eskolara doazen umeen algara biziak gure
arreta bereganatu du, zuhaitzen artean ezkutaketan, loreak bildu eta irribarre
zabal batez gure argazki kameraren klik-a noiz egingo zain. Kusum Khangkaru
mendi garaiaren magaletan eguzkiaren azken izpiak irristatzen hasi direnerako Phakding-era
heldu eta bertan igaro dugu lehen gaua.
Dudh Kosi ibaia gainditzeko zubi esekia |
Bezperan piztutako neurririk gabeko jakin minez abiatu
gara Dudh Kosi ibaiaren paraleloan marrazten den bidezidorrean zehar. Tarteka,
erakargarriak bezain ziragarriak gertatu zaizkigun kablez eta burdinez eginiko
zubi esekiak zeharkatu eta maldan gora abiatu gara. Emeki-emeki heldu gara
sherpa herriaren hiriburura, Namche Bazar-era hain zuzen ere. Igitai itxura
duen haran malkartsu batean gora egiten duen herri honek anfiteatro baten
harmailetan etxeak barreiatzen diren argazki koloretsua eta bizia du. Xehetasunik
galdu gabe, herria, herritarrak eta hauen bizimodua ezagutu asmoz kale artean
galdu gara, merkatuko anabasa, monasterioaren misterioa, dendarien zalaparta
eta paisaiaren babesean.
Biharamunean, Sonam-ek Haran Berdean kokaturik dagoen
Khumjung-era joan eta bere jaiotetxea ezagutzera gonbidatu gaitu. Masailak
eguzkiaren indarrez belztuta dituen bere amak hartu gaitu, atseginez, te bat
hartzen dugun bitartean bere etxe xumearen gelak apal erakutsiz. Thamserku eta
Kang Tega mendi garaien gailur eta izotzezko magalei begira amets egiteko beta
hartu dugu segidan, ezinezkoa zaigun hori eskura izango bagenu lez. Namche Bazar-era
itzuli eta gauak lagundu digu ametsa betetzen.
Zamaketaria Khumbu haranean |
Gokyo haranaren biluztasuna
Egunsentiaren argitasunarekin batera, nagitasunak
astindu eta Namche Bazar-eko eskailera amaigabeetan soseguz egin dugu gorantz.
Lehen bihurgunera iristean, gure etxean argazki eta irudietan maiz ikusi eta
amestu ditugun munduko mendi garai eta ederrenak aurrez aurre paratu zaizkigu:
Ama Dablan, Nuptse, Lhotse eta bi hauek lotzen dituen harresi ikaragarriaren
gainetik bere buru ilun lurruntsua erakutsiz Sagarmatha (Everest edo
Chomolungma). Emozioek azkar kilikatu
dute gure barrena, elkarri begiratu diogu, mutu, dakusagun paisaiaren
bakarrizketari erne, detailerik galdu gabe, Sonam-ek iratzarri gaituen arte.
Thamserku eta Kang Tegaren gailurrak hodei artean |
Tawoche, Cholatse eta Arakam Tse mendien paraleloan
zabaltzen den bideak paraje berrietara gerturatu gaitu. Mugagabeak diruditen
magalez osaturiko lur biluztuak, lortezinak ematen duten izotzezko mendi gailur
zorrotzez marrazturiko zerumuga amaigabea. Errododendro bakan batzuk eta te landare
basatiek lekua aurkitu duten Gokyo haranaren altzoan gaude. Eta eszenatoki
erraldoi honen hondoan, Cho Oyu menditzarraren presentziak inguratzen gaituen paisaiaren
collage perfektuari falta zaion azken pieza ezin ederragoa. Gokyo Ri-ko
gailurrera (5.357 m) igo eta jainkoei eskainitako ifrentzu usain artean 360º-ko
panoramika bikainaz gozatu dugu luzaroan, isilik, paisaiaz maitemintzeko
ahaleginduz, naturak erakusten duen indarrak liluratuz.
Mendizaleak Cho La Pass-era heldu aurretik atsedena hartzen. Atzean Kangchung mendia |
Khumbu glaziarraren handitasuna
Bezperan egindako elurrak bazterrak zuritu eta neguko
giroa nagusitu da isiltasuna jabe den paraje eder hauetan. Erritmo motelaz Cho
La Pass-eko lepora (5.368 m) zuzentzen den xenda estu eta pikoa jarraitu dugu.
Nirekha Peak-en magaletik ihesean doazen izotzezko bloke erraldoi eta
mehatxatzaileek erakarri dute gure atentzioa, askatu eta gure mendean hautsiko
ote diren beldur. Glaziarrean zehar bete ditugu hurrengo minutuak, ezker-eskuin
zabaltzen zaigun ikuspegi dotoreari so. Kasik bost mila metrotan gaua igaroko
dugun Lobuche-ko lodge-ra iristean nekea gailendu zaigu eta afari oparoaren
ostean, ohe xumeak eskaini digun espazioaz jabetu gara hurrengo egunak
oparituko dizkigun ezusteen esperoan.
Egunsentiaren argitasunak iratzarri gaitu. Teak
berotutako edalontzia eskua artean estutu eta zurrut txikiak eginez gorputza girotu
dugu. Gora Shep-era heldu eta bat batean, Pumori, Lingtren, Khumbutse eta
Nuptse menditzarren izotz eta haitzezko zirku perfektua agertu zaigu aurrez
aurre. Eta hauen altzoan Sagarmatha eta Lhotse-ra igotzeko oinarrizko
kanpamendua, glaziarraren gainean eraikitako kolore anitzezko herrixka. Kala
Patthar-eko gailurrera (5.545 m) heltzean, haizeak bortizki astintzen dituen
otoitz-zapi koloretsuek egin digute harrera. Munduko mendi garaienari so geratu
gatzaizkio, bere buru ilunari darion lurruna airean barreiatzen delarik. Mutu
geratu gara inguratzen gaituen paisaiarekin, gure begiek dakusaten irudiek hitz
egiten digute soilik.
Everesteko oinarrizko kanpamenduan |
Oinarrizko kanpamenduan mendizale ezagunekin |
Oinarrizko kanpamenduari bisita azkarra eta etorritako
bidetik itzuli gara. Khumbu-ko glaziarrari diosala egin eta haranean zehar
jaitsiz atzean utzi ditugu Lobuche, Periche eta Pangboche herrixkak. Tengboche-ko monasteriora
heltzean ezin izan dugu ekidin begirada goi mendietara zuzendu eta sei mila
metro gaindi zutitzen diren gailurrekin liluratzea, serac-jauzi itzelak jaurti eta
oreka miragarrian mantentzen diren tontor zorrotz helezinak. Erraldoi hauen
mendean lasai dirau monasterioaren bizitzak, egunsenti eta arratseko monjeen
otoitzen erritmoan, naturak airean musikatzen duen konpasean.
Emakume sherpa baratzean lanean Mojon |
Bizitzak normaltasunez darrai Nepalgo goi haranetan; nekazariak
beren soroetan lanean, umeak eskolarako bidean, agureak egurrezko eserlekuetan
berbetan… gizarte bat bere eguneroko errutinan murgildurik bizi da. Collage
honek, inguratzen gaituen haitz eta izotzezko eszenatoki zoragarria bezainbeste
liluratu gaitu. Ibilaldi honen azken eszena Lukla-ko aireportu txikian bizi
izan dugu, Sonam eta Rai agurtu eta noizbait berriro itzuliko garela promesa
egitean. Lagun maitagarriak besarkatu, hegazkin txikian sartu eta sherpen “khangpa”tik urrutiratu gara tristuraz.
Laster arte!
Namche Bazerreko ume sherparen begirada samurra |
Kathmanduko kaosean murgildu gara. Swayambunath-eko
amaierarik gabeko eskaileretan gora, Pashupatinat-eko Bagmati ibaian errauste
zeremonietan erretako gorpuen kearen arrastoan, Bodhnath-eko stuparen inguruan
monje budisten otoitzen itzulian, Patan-eko tenpluen artean jiran, Indra Chowk
eta Asan Tole-ko kaleetako zalaparta amaigabean galdurik... Atzean geratu dira
hamabi egunez Sonam-ekin ezagutu eta gozatu ditugun Gokyo eta Khumbu-ko
haranak, sherpen herrixka koloretsuak, isiltasuna eta ifrentzuaren usaina
nagusitzen diren budisten monasterioak, merkantziaz zamatutako yak ilara luzeak,
Dudh Kosi ibaia gainditzeko zubi esekiak, Tehngboche-ko magaletan loratzen
diren errododendroen distira… eta batik bat Himalaiako zerua egunero marrazten
duten sherpa ume maitagarrien irribarrea.
Kathmanduko Bodhnath-eko stupa erraldoia |
Hau guztia da Sonam-en “khangpa”, hau guztia da Sonam-en
etxea, mugarik ez duen mundua, imajinazioak ihes egiten duen espazioa adeitsua,
gizakiaren ezkutuko sentimenduak ernetzen dituen lur ziragarria. Danebad Sonam!
Danebad zure etxearen ateak parez pare irekitzeagatik, bere erraiak erakutsi
eta gozatzen uztegatik, gure ezkutuko sentimenduak azal arazteagatik. Danebad
Sonam, mutu ez den zure paisaia gurekin konpartitzeagatik.