Blog honetan aipatu nuenez, nere
lehengusu, lagun eta irakasle
Unai, Sikologo eta kirolari profesional
ohiak hitzaldi bat eskaini zuen Morkaikoko mendi emanaldien barruan,
Azaroan 18an.
Gehiegi luzatu gabe, hitzalditik
hartutako bitxikeri eta kontu batzuk aipatu nahiko nituzke:
+Zahartzea prozesu biologiko natural
bat da. Iragarkiek esaten digute beti gazte mantendu gaitezkela,
baina hori ez da egia. Onartu egin bihar da prozesu hau eta
disfrutatu.
Horretarako klabeak eman zituan Unaik.
Egia da askotan entzun ditugula, batez ere asko ibili (are gehiago,
gaur egunian eserita zenbat ordu egiten ditugun ikusita), indar
ariketak egin eta 60tik gora oreka ariketak ere bai.
+Ariketa fisikoak burmuina aktibatzen
du
+Eserita ordu gehiegi pasatzen ditugu
eta hori kaltegarria da. Ordubeteren ostian 10 min oinez egitea
gomendatzen da (esan lanean aber ze erantzun ematen dizuten, kar kar
kar)
+Monja batzuren autobiografietan
oinarritutako ikerketa batean, hitz positibo gehiago zeuzkatenen bizi
kalidade hobea eta ondorioz gehiago bizi ziren
+Kalifornian badago erlijio bat
mugiaraztera bultzatzen duena, eta urte askoz gehiago bizi dira
+Indar ariketekin entzun gabe neukan
kontzeptu bat bota zuen, gaur egun muskulazio makina gehienak eserita
dira eta lantzen diran muskuluak estetikoak dira, ez funtzionalak.
Lanketa erabilgarri bat egiteko sentadillak eta dominadak dira
bizitza aktibo batean erabiliko ditugunak.
Hitzaldian komentatzeko astirik eduki
ez arren, FaceBooken komentatu genduan ondoren: Unairi entzun izan
diot are lazgarriagoa dela nesken kasuan. Hezurretan bizi osorako
kalzio gordailua 25 urtera arte metatzen omen da, eta horretarako oso
garrantzitsua ei da neska gazteek kirola egitea, baina modan dagoena
da giharrik gabeko emakume gorputzak. Nagusitan osteoporosiak eta
abar sortzen dira kaltzioa 25 urtera arte soilik metatzen delako
gorputzean.
Galderak botatzen zizkigun, eta ondoren
teoria esplikatu. Berak esaten zuan Sikologian gauza hauek ikasi
dituenean preziski kirolean eta mendian bizi izan dituen kontuak
zetorzkiola gogora, eta horregatik, bere baloreen arabera, bete
betean ematen zuela mendizaletasunak bizitza estilo aktibo eta
osasuntsu batekin.
Hori ikusteko pare bat filmina lapurtu
dizkiot, oso garrantzitsuak begitandu zaizkidalako:
|
Flow esperientzia/ Unairen diapoa
|
Tamainako erronkek kirolari beste
engantxe bat ematen diote. Kapazidadia baino erronka handixaguek
ansietatea sortzen dabe eta azpikuek, aspertu. Mendixak, eskaladak,
eskixak neretzat puntu hori dauka. Akaso beti ez dogu asmatzen gure
Flow hori aurkitzen, baina oso ondo esplikatuta dago grafiko honekin
nere ustez.
Batez ere asko rekalkatu zigun, oso PELMA izan zan
PERMA kontzeptuakin, kar kar kar

PERMAk zera esan nahi dau:
Positive
Emotions: Emozio positiboak
Engagement: Atxikimendua edo
adherencia
Positive Relationships: Erlazio positibuak
Meaning:
Zentzua edo esan nahia
Accomplishments: Lorpena
Puntuz
puntu kontzeptu honetaz eta abar luze batetaz oso gustora jardun
genduan berbetan. Unain tesiakin bat egiten dut: ez esan
mendizaletasunak ez duala bete betean betetzen kontzeptu hau!
Gaur
egun mendian gero eta modalidade gehiago ikusten dira, mendi
lasterketak, eskaladan boulder deritzana eta abar. Mendizaletasunetik
pasatu gabe, jendea hona atxikitzen da, eta markak, helburuak
besterik ez dauzkate buruan. Probokatu gintuen kontu honekin, Kilian
efektuakin eta abar.
PERMA betetzen al dute karro honetara igo
diranek? Batzuk bai, beste batzuk ez. Dena bezela norberan
arabera.
Tontorra egiteko prest gaude edozein preziotan?
Ondo
edo gaizki al dago?
Bere kirol esperientzian kontatu zigun,
entrenatzaile askok puntuak metatzia, hots, partiduak irabaztia ei
daukate helburu, baina hori lortzeko alde ludikua, kirolaz disfruta
arazteaz ahazten dira, eta horrela ez dira emaitzak lortzen.
Adibidez, penalti bat nork bota beharko
luke? Teorian positiboena denak
Lan munduan ere aplikatu daiteke
teoria hau, ez deritzozue?
Sofan egotea pilula depresibo bat
hartzea bezela da.
|
Exerita egotea da gaur egungo tabakismoa
|
Beste era batean esanda, depresioaren kontrako
pilula bat hartzearen besteko efektua dauka mugitzeak, eta ez dauka
eragin sekundariorik.
Horretaz gogoeta egiten jardun genuen.
Oso gustora egon nintzan ni behintzat gauza hauetaz berbetan.
Iñaki Otxoa de Olzaren pare bat
esaldirekin bukatu nahi dut hau
"La
cima es la guinda del pastel, si no alcanzo la cima no me he comido
la guinda, pero al menos me he comido todo el pastel”
"Los
lujos de nuestra civilizacion solo satisfacen las carencias que ellos
mismos crean"
"Hay
quien dice que escalamos para purgar de nuestros cuerpos los demonios
de la civilización"
Beraz, badakizue, ibili,
disfrutatu, onartu zahartzen gerala eta ez erori publizitatearen
atzaparretan.