Mostrando entradas con la etiqueta ataun. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ataun. Mostrar todas las entradas

sábado, 21 de noviembre de 2015

Artzateko Haitzen zeharkaldia

Artzateko Haitzak Ataungo Jentilabaratza eskalada-eskolaren hegoaldean dauden haitzak dira eta eta hiru haitz edo puntez osatua daude: Artzate haitza (656 metro) hegoaldean dagoen haitzarik altuena, Itaundieta (608 metro) iparraldean dagoena, eta Loibe (625 metro) aurreko bien artekoa. Azken hau identifikatzen erraza da gailurrean puntu geodesiko bat dauka eta.

Hiru haitz hauetatik Loibe eta Itaundieta tarteka hestua den gandor ikusgarri batez lotuak daude. Ibilbide honetan bi mendi hauen arteko gandorra jarraitu genuen.

JARRAITUTAKO IBILBIDEA

Haitz hauetara nondik igo zitekeen ez nekien eta honetarako mendikat web orrira jo nuen. Bertako igoeraren deskribapena oinarritzat hartuz kotxea Bedamako zelaian dagoen antenaren ondoan utzi eta Loibe eta Itaundieta punten arteko lepora igo ginen. Hemendik iparraldera jo eta Itaundietatik iparraldera dagoen azken haitzeraino iritsi ginen, bidean ahalik eta punta gehienak igoz. Haitz honetatik hegoaldera jo eta, parean topatu genituen punta eta haitz gehienak igoz, Loibe puntaraino iritsi ginen. Azken haitz honen hegoaldeko gandorra destrepatuz berriro erekotxera itzuli ginen.

Gorriz igoeran jarraitutako bidea eta orlegiz jaitsierakoa.


Ibilbidea Imanol Goikoetxearen "Aralar" maparen gainean marraztua.


IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 3 kilometro inguru.
- Punturik baxuena: Bedamako zelaia, 475 metro.
- Punturik altuena: Loibe, 625 metro.
- Desnibel positiboa osora: 360 metro inguru.
- Igotako mendiak: 2.
- Ura: Ibilbidean ez genuen iturririk topatu, beraz, hobe da ura eramaten bada.
- Zailtasuna: Punten arteko gandorratik joaten bagara eta haitz guztiak igotzeko asmoa badugu II edo II+ zailtasuna inguruko pausuak topatuko ditugu. Dena den, pausu eta zailtasun guztiak ekidin eta ibilbidea inongo zailtasunik gabe egin daiteke.
- Eramandako materiala: Ez genuen ezer eraman. Dena den, haitz eta punta guztiak igo nahi badira eta II/II+ko eskaladatxoak egiteko erraztasunik ez badago kordino bat eraman daiteke pausu zailenak aseguratu ahal izateko.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: 2 ordu.

Iblbidea deskargatu nahi baduzue. Azaltzen den ibilbidea iparrean dagoen azken haitzetik kotxeraino egin genuena da, haitz honetan konturatu bainintzen GPSa ordurarte itzalia nuela.







Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/11/ataun-artzateko-haitzen-zeharkaldia.html

lunes, 12 de octubre de 2015

Jentilbaratza (465 m), Hego-mendebaldeko gandorratik, 260 m, V

Ataunen, gure etxe ondoan, badago hainbat luzeetako eskaladan hasteko aukera ederra ematen duen eskalada bidea, Jentilbaratza mendira doan hego-mendebaldeko gandorra, guretzat beti "Ataungo Arista" izan dena. Hurbilketa motza eta zailtasun eramangarria, goiz pasa baterako bide paregabea.


BIDEAREN DATU BATZUK

Luzeak: 5.
Zailtasuna: "Gipuzkoako eskalada gida" liburuan V zailtasuna ematen diote. Luzeek honako zailtasuna dute: 1ºL: V, 2ºL: IV, 3ºL: IV, 4ªL: IV+, 5ºL: III. Euria bota duenean ohikoa izaten da lehen luzeko sabaiaren azpia egun batzuetan bustia edota hezea topatzea. Bestela, lehen esan bezala, kontuz ahuntzekin, harri eta harkaitz asko botatzen dituzte eta.
Orientazioa: Ipar-ekialdea, komeni da ura eramatea beroa egiten badu, inguruan iturririk ez dago eta.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 5-10 minutu.
Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka (lehenengo luzean eskertuko dugu), luzera ezberdinetako 12 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako. Ez genituen katu-oinik erabili baina erabaki hau bakoitzaren trebetasunaren arabera hartu beharko litzateke. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko. Kaskoa eramatea ezinbestekoa da goiko haitzetan ahuntzak ibiltzen dira eta. Ezusteko bat baino gehiago izan da ahuntzek botatako harriengatik.
Bidea egiteko pasatako denbora: Ordu eta berrogei minutu.

BIDEAREN KROKISA

Gorriz igoera eta luzeak eta orlegiz jaitsiera. Jaitsieran ikusten den hormatxo txikia Kantera sektorea da.


Krokisa gertuago.





Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/jentilbaratza-hego-mendebaldeko.html