lunes, 12 de octubre de 2015

Jentilbaratza (465 m), Hego-mendebaldeko gandorratik, 260 m, V

Ataunen, gure etxe ondoan, badago hainbat luzeetako eskaladan hasteko aukera ederra ematen duen eskalada bidea, Jentilbaratza mendira doan hego-mendebaldeko gandorra, guretzat beti "Ataungo Arista" izan dena. Hurbilketa motza eta zailtasun eramangarria, goiz pasa baterako bide paregabea.


BIDEAREN DATU BATZUK

Luzeak: 5.
Zailtasuna: "Gipuzkoako eskalada gida" liburuan V zailtasuna ematen diote. Luzeek honako zailtasuna dute: 1ºL: V, 2ºL: IV, 3ºL: IV, 4ªL: IV+, 5ºL: III. Euria bota duenean ohikoa izaten da lehen luzeko sabaiaren azpia egun batzuetan bustia edota hezea topatzea. Bestela, lehen esan bezala, kontuz ahuntzekin, harri eta harkaitz asko botatzen dituzte eta.
Orientazioa: Ipar-ekialdea, komeni da ura eramatea beroa egiten badu, inguruan iturririk ez dago eta.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 5-10 minutu.
Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka (lehenengo luzean eskertuko dugu), luzera ezberdinetako 12 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako. Ez genituen katu-oinik erabili baina erabaki hau bakoitzaren trebetasunaren arabera hartu beharko litzateke. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko. Kaskoa eramatea ezinbestekoa da goiko haitzetan ahuntzak ibiltzen dira eta. Ezusteko bat baino gehiago izan da ahuntzek botatako harriengatik.
Bidea egiteko pasatako denbora: Ordu eta berrogei minutu.

BIDEAREN KROKISA

Gorriz igoera eta luzeak eta orlegiz jaitsiera. Jaitsieran ikusten den hormatxo txikia Kantera sektorea da.


Krokisa gertuago.





Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/jentilbaratza-hego-mendebaldeko.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario