Aspaldi neukan RAID bat probatzeko
gogoa, eta lagun batzuk herrian antolatu zutenez Debabarrena I Raid-a, ezin muzin egin.
Egia esan, orain arte gehien gustatu
zaidan lasterketa moeta izan da. Askori ez dizuet ezer deskubrituko, baina neretzat ikaragarria izan da mendian beharrezkoak diren
habilidade asko uztartzen dituelako; orientazioa, sasoia, denboraren
optimizazioa eta ibilbidea aukeratzeko askatasuna besteak beste. Are
gehiago, guzti horiek hobeen uztartzen dituen bikoteak lortzen du
garaipena proba moeta hauetan.
Proba ezberdinak egiten dira, kasu honetan korrika eta bizikletan zati handiena, baina beste proba
batzuk ere egiten dira, arroil jeitsiera, boloak edo 25kgko saku
batekin korrika adibidez. Eskia ere sartuko balitz, hobe-ezina
izango litzateke neretzat, kar kar kar
Bikoteka egiten denez, eta guztiz
orekatutako bikoteak osatzea ezinezkoa denez, elkarren arteko konpenetrazioak eta elkar ulertzeak dakar arrakasta. Horregatik, parte hartzaileen
artean beste giro bat dagoela ere iruditu zait, askoz giro jatorragoa
edo sanoagoa. Mendiko giroa bezela deskribatzen dudan hori.
Lehenak zein azkenak, momentuko
sentsazioen araberako ibilbide bat diseinatu genuen eta horrekin
disfrutatu genuela esango nuke. Ikustea besterik ez zegoen beste
talde batekin gurutzatzean elkarrenganako animoak. Eta bukaeran,
bazkari bat parte hartzaile ezberdinok elkar ezagutzeko.
Bertan topo egin genduan, adibidez,
Pyrenaicako blogetan ezagunak diren Neskalatzaileak-ekoekin.
Noski, guzti horri antolakuntzaren lan
handi eta ona batu behar zaio. Lehenengo RAIDa zen neretzat, baina
antolakuntza aldetik bikaina izan dela esatera ausartuko nintzateke,
antolatzaileak lagunak izan arren, objetiboki begiratu nahiean. Bejon
deizuela
Gure bizipenak pirukeriak blogean ikusi
ditzakezue
No hay comentarios:
Publicar un comentario