domingo, 18 de octubre de 2015

Egino, "Amona" bidea, 235 metro, 4c.

Amona bideak Iturrimurri espoloiaren eskuinean dagoen espoloi nabaria jarraitzen du eta bi espoloien artean "V" itsurako bat sortzen dute. 

Iturrimurri espoloia eta Amona bidea A-1 errepidetik ikusita, gorriz hormaren oinara iristeko bidea eta urdinez jaitsieran jarraituko duguna.Ikusten denez, bi espoloiek "V" itsurakoa sotzen dute.


BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 235 metro.
Luzeak: 6.
Zailtasuna: 4c. Luzez-luze: 1ºL: III-IV (25 m), 2ºL: 4c (25 m), 3ºL: III-IV (55 m), 4ªL: III+ (55 m), 5ºL: 4b (55 m) eta 6ºL: III+ (20 m). Bidea erabat desekipatua dago eta inongo erreferentzirik ez izateak bidea ongi jarraitzen ari gareneko zalantzak sortarazi ditzazke behin baino gehiagotan.
Bidea ireki dutenak: Koldo, Unai eta Iker, 2013ko urriaren 20ean.
Orientazioa: Hegoaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: Egino herritik, 25-30 minutu, tarte luzean Iturrimurri espoloira doan bide bera jarraituz.
Jaitsiera: Iturrimurri espoloitik jaisteko jarraitzen den bide bera.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 15 express zinta (ez genituen 6-8 baino gehiago erabili), zinta luze batzuk bilguneetarako (Lehen eta hirugarren bilguneetarako zinta oso luzeak beharko ditugu), hainbat zinta bidean dauden harkaitz zubietatik pasatzeko, alien semaforoa (eta grisa ere), Camalotak 0,5-2 artean eta Limcam gorri eta horia (egia esan ez genuen horrenbesteko friend-ik erabili, batez ere zintak erabili genituen harkaitz zubi nahiz blokeetatik pasatuz). Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: bi ordu eta berrogeitamar minutu.

Bidea oraindik tarte batzuetan zikina dago, begetazioz betea eta leku batean baino gehiagoan oraindik harri eta harkaitz solteak topatu daitezke. Guk ahal izan genuen neurrian bidea zertxobait garbitzen joan ginen, batez ere lehen eta bigarren luzeetan solteak zeuden harkaitz eta harri handiak bidetik kenduz. Hirugarren luzetik aurrera plakak eskalatuz joaten bagara harkaitz oso ona eta konpaktua topatuko dugu.

BIDEAREN KROKISA

Bidearen nondik norakoa guk eskalatu genuen bezala.


Krokisa zehatzago, bigarren luzeko bariantea urdinez margotu dut.




Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/egino-amona-bidea-235-metro-4c.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario