Páginas

jueves, 1 de octubre de 2015

Debabarrena I Raid-a Elgoibarren

Aspaldi neukan RAID bat probatzeko gogoa, eta lagun batzuk herrian antolatu zutenez Debabarrena I Raid-a, ezin muzin egin.
Egia esan, orain arte gehien gustatu zaidan lasterketa moeta izan da. Askori ez dizuet ezer deskubrituko, baina neretzat ikaragarria izan da mendian beharrezkoak diren habilidade asko uztartzen dituelako; orientazioa, sasoia, denboraren optimizazioa eta ibilbidea aukeratzeko askatasuna besteak beste. Are gehiago, guzti horiek hobeen uztartzen dituen bikoteak lortzen du garaipena proba moeta hauetan.
Proba ezberdinak egiten dira, kasu honetan korrika eta bizikletan zati handiena, baina beste proba batzuk ere egiten dira, arroil jeitsiera, boloak edo 25kgko saku batekin korrika adibidez. Eskia ere sartuko balitz, hobe-ezina izango litzateke neretzat, kar kar kar
Bikoteka egiten denez, eta guztiz orekatutako bikoteak osatzea ezinezkoa denez, elkarren arteko konpenetrazioak eta elkar ulertzeak dakar arrakasta. Horregatik, parte hartzaileen artean beste giro bat dagoela ere iruditu zait, askoz giro jatorragoa edo sanoagoa. Mendiko giroa bezela deskribatzen dudan hori.
Lehenak zein azkenak, momentuko sentsazioen araberako ibilbide bat diseinatu genuen eta horrekin disfrutatu genuela esango nuke. Ikustea besterik ez zegoen beste talde batekin gurutzatzean elkarrenganako animoak. Eta bukaeran, bazkari bat parte hartzaile ezberdinok elkar ezagutzeko.
Bertan topo egin genduan, adibidez, Pyrenaicako blogetan ezagunak diren Neskalatzaileak-ekoekin.
Noski, guzti horri antolakuntzaren lan handi eta ona batu behar zaio. Lehenengo RAIDa zen neretzat, baina antolakuntza aldetik bikaina izan dela esatera ausartuko nintzateke, antolatzaileak lagunak izan arren, objetiboki begiratu nahiean. Bejon deizuela
Gure bizipenak pirukeriak blogean ikusi ditzakezue

No hay comentarios:

Publicar un comentario