Blog honetan aipatu nuenez, nere
lehengusu, lagun eta irakasle Unai, Sikologo eta kirolari profesional
ohiak hitzaldi bat eskaini zuen Morkaikoko mendi emanaldien barruan,
Azaroan 18an.
Gehiegi luzatu gabe, hitzalditik
hartutako bitxikeri eta kontu batzuk aipatu nahiko nituzke:
+Zahartzea prozesu biologiko natural
bat da. Iragarkiek esaten digute beti gazte mantendu gaitezkela,
baina hori ez da egia. Onartu egin bihar da prozesu hau eta
disfrutatu.
Horretarako klabeak eman zituan Unaik.
Egia da askotan entzun ditugula, batez ere asko ibili (are gehiago,
gaur egunian eserita zenbat ordu egiten ditugun ikusita), indar
ariketak egin eta 60tik gora oreka ariketak ere bai.
+Ariketa fisikoak burmuina aktibatzen
du
+Eserita ordu gehiegi pasatzen ditugu
eta hori kaltegarria da. Ordubeteren ostian 10 min oinez egitea
gomendatzen da (esan lanean aber ze erantzun ematen dizuten, kar kar
kar)
+Monja batzuren autobiografietan
oinarritutako ikerketa batean, hitz positibo gehiago zeuzkatenen bizi
kalidade hobea eta ondorioz gehiago bizi ziren
+Kalifornian badago erlijio bat
mugiaraztera bultzatzen duena, eta urte askoz gehiago bizi dira
+Indar ariketekin entzun gabe neukan
kontzeptu bat bota zuen, gaur egun muskulazio makina gehienak eserita
dira eta lantzen diran muskuluak estetikoak dira, ez funtzionalak.
Lanketa erabilgarri bat egiteko sentadillak eta dominadak dira
bizitza aktibo batean erabiliko ditugunak.
Hitzaldian komentatzeko astirik eduki
ez arren, FaceBooken komentatu genduan ondoren: Unairi entzun izan
diot are lazgarriagoa dela nesken kasuan. Hezurretan bizi osorako
kalzio gordailua 25 urtera arte metatzen omen da, eta horretarako oso
garrantzitsua ei da neska gazteek kirola egitea, baina modan dagoena
da giharrik gabeko emakume gorputzak. Nagusitan osteoporosiak eta
abar sortzen dira kaltzioa 25 urtera arte soilik metatzen delako
gorputzean.
Galderak botatzen zizkigun, eta ondoren
teoria esplikatu. Berak esaten zuan Sikologian gauza hauek ikasi
dituenean preziski kirolean eta mendian bizi izan dituen kontuak
zetorzkiola gogora, eta horregatik, bere baloreen arabera, bete
betean ematen zuela mendizaletasunak bizitza estilo aktibo eta
osasuntsu batekin.
Hori ikusteko pare bat filmina lapurtu dizkiot, oso garrantzitsuak begitandu zaizkidalako:
Hori ikusteko pare bat filmina lapurtu dizkiot, oso garrantzitsuak begitandu zaizkidalako:
Flow esperientzia/ Unairen diapoa
|
Tamainako erronkek kirolari beste
engantxe bat ematen diote. Kapazidadia baino erronka handixaguek
ansietatea sortzen dabe eta azpikuek, aspertu. Mendixak, eskaladak,
eskixak neretzat puntu hori dauka. Akaso beti ez dogu asmatzen gure
Flow hori aurkitzen, baina oso ondo esplikatuta dago grafiko honekin
nere ustez.
Batez ere asko rekalkatu zigun, oso PELMA izan zan PERMA kontzeptuakin, kar kar kar
Batez ere asko rekalkatu zigun, oso PELMA izan zan PERMA kontzeptuakin, kar kar kar
PERMAk zera esan nahi dau:
Positive Emotions: Emozio positiboak
Engagement: Atxikimendua edo adherencia
Positive Relationships: Erlazio positibuak
Meaning: Zentzua edo esan nahia
Accomplishments: Lorpena
Puntuz puntu kontzeptu honetaz eta abar luze batetaz oso gustora jardun genduan berbetan. Unain tesiakin bat egiten dut: ez esan mendizaletasunak ez duala bete betean betetzen kontzeptu hau!
Gaur egun mendian gero eta modalidade gehiago ikusten dira, mendi lasterketak, eskaladan boulder deritzana eta abar. Mendizaletasunetik pasatu gabe, jendea hona atxikitzen da, eta markak, helburuak besterik ez dauzkate buruan. Probokatu gintuen kontu honekin, Kilian efektuakin eta abar.
PERMA betetzen al dute karro honetara igo diranek? Batzuk bai, beste batzuk ez. Dena bezela norberan arabera.
Tontorra egiteko prest gaude edozein preziotan?
Ondo edo gaizki al dago?
Bere kirol esperientzian kontatu zigun, entrenatzaile askok puntuak metatzia, hots, partiduak irabaztia ei daukate helburu, baina hori lortzeko alde ludikua, kirolaz disfruta arazteaz ahazten dira, eta horrela ez dira emaitzak lortzen.
Adibidez, penalti bat nork bota beharko
luke? Teorian positiboena denak
Lan munduan ere aplikatu daiteke teoria hau, ez deritzozue?
Lan munduan ere aplikatu daiteke teoria hau, ez deritzozue?
Sofan egotea pilula depresibo bat
hartzea bezela da.
Exerita egotea da gaur egungo tabakismoa
|
Beste era batean esanda, depresioaren kontrako
pilula bat hartzearen besteko efektua dauka mugitzeak, eta ez dauka
eragin sekundariorik.
Horretaz gogoeta egiten jardun genuen.
Oso gustora egon nintzan ni behintzat gauza hauetaz berbetan.
Iñaki Otxoa de Olzaren pare bat esaldirekin bukatu nahi dut hau
"La cima es la guinda del pastel, si no alcanzo la cima no me he comido la guinda, pero al menos me he comido todo el pastel”
"Los lujos de nuestra civilizacion solo satisfacen las carencias que ellos mismos crean"
"Hay quien dice que escalamos para purgar de nuestros cuerpos los demonios de la civilización"
Beraz, badakizue, ibili, disfrutatu, onartu zahartzen gerala eta ez erori publizitatearen atzaparretan.
pirukeriak blogera esteka
No hay comentarios:
Publicar un comentario