miércoles, 9 de diciembre de 2015

Madalen Haitz (861 metro), Hegomendebaldeko gandorratik, 200 m, III+

Madalen Haitzara igotzeko izan daiteken igoerarik ikusgarrienetakoa da kronikatxo honetan aurkezten dizuedana. Gandorrak zailtasun eramangarria dauka, helduleku onekoa eta harkaitz paregabean, ensanblean ibiltzen ikasteko primerakoa. Gehiago eskatu daiteke?
BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 200 metro inguru.
Luzeak: Nik ez nuen luzerik egin, baina eskalatzeko ohitura handirik ez badago, III+ pausuetan bi luze motz egin daitezke.
Zailtasuna: III+, baina zailtasun guztiak ekidin daitezke, II-II+ inguruko eskaladatxoak eginez.
Orientazioa: Hego mendebaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 30 minutu.
Jaitsiera: Madalen Haitzara Irañetatik doan ohiko bidetik egin nuen (Urruntzure sakanetik doana).
Eramandako materiala: Kaskoa, ahuntzak eta putreak daudenez harriak erortzeko arriskua dago eta.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: aparkalekutik aparkalekura bi ordu eta erdi pasatxo. Gandorra eskalatzeko 35 minutu.

BIDEAREN KROKISA

Madalen Haitz mendebaldetik ikusita, eskuinean Oiaxka orratzak.


Krokisa zehatzago.


Ibilbidea deskargatu nahi baduzue....






Informazio eta argazki gehiagorako:http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/madalen-haitz-861-m-hego-mendebaldeko.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario