Mostrando entradas con la etiqueta pineta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pineta. Mostrar todas las entradas

martes, 24 de octubre de 2023

🧗FAXA TORMOSA Pineta.

PINETA.

 Izkutuan geratzen diren urjauzi ederrak.

 Harrigarria da tokia.
 Horman. Bertikala da eta helduleku onak daude, baina kableak asko laguntzen du.
 Hurrengo zatia. Ikusgarria da dena.
 Hau da edelweis jaialdia!
 Hau da egindako ibilbideari buruz hor jartzen duena. Beste aldean ere horrelako kartela dago. Beraz, bakoitzak erabaki behar du zer egin. Guretzat bidea ez da zaila. Gozatzekoa da, eta zailena, katearen pasabidea da. Horregatik guk igoeran egin dugu, baina jetsi daiteke baita. Mendipitxinkolore/faxa-tormosa-pineta.
IBILBIDEA 

  


viernes, 18 de junio de 2021

KV de Pineta: El Comodo..to

Sonidos selváticos ponen la melodía de fondo en los primeros coletazos de un nuevo día en el fondo del impresionante valle de Pineta que debía clarear, pero trae gris colorido y fresco ambiente. Todo lo contrario a lo que esperábamos.
Aun y todo nos ponemos manos a la obra con el segundo episodio de otro intenso finde, en el que el "trail" es protagonista y sigue sumando para lo que está por llegar, dudando de que vestimenta elegir ante el fallo de cálculos con la meteo, acaba cada uno tirando para un lado y a la vez, con buena hora marcando en el reloj que ha comenzado una nueva cuenta atrás hacia momentos tormentosos, estamos en planta para empezar desde las puertas del refugio de Pineta.
Leyre coje la delantera y sale sola en el turno "tranquilo" en busca de la cumbre del Comodoto. Mientras servidor en los alrededores del refugio va entrando en temperatura de funcionamiento, sin forzar la máquina ...

Crónica completa: KV de Pineta: El Comodo..to




martes, 8 de noviembre de 2016

Grand Astazou (3.071 m) eta Petit Astazou (3.012 m) Pinetatik.

Kronikatxo honetan azaltzen den igoera Piriniotako klasiko bat da, klasikoa bezain gogorra, ibilbidean metatutako 1.800 metre baino gehiago igo beharko ditugu eta. Estaube edota Espuguettes-etik aterata Tucarroyako aterpetik pasatuz doazen ibilbideekin batera, hau da ohiko hirugarren ibilbidea, beharbada hiruetatik teknikoki errazena.

Astazouak Gavarnietik, hemendik benetan ikusgarriak dira.


Ibilbidea modu honetan antolatu genuen: ostiralean Pinetako aterpean lo egin eta larunbatean bi Astazouak Pinetatik doan ohiko bidetik igo.

JARRAITUTAKO IBILBIDEA

Esan bezala, Astazouak Pinetatik doan ohiko bidetik igo genituen. Honetarako, Pinetatik Pinetako balkoira igo, eta hemendik, mendebalde ipar-mendebalde norabidea jarraitu genuen Marbore lakua atzean utziz. Grand Astazoura, Swan lepora zuzen doan kanal bat igo eta hemendik ertza jarraituz igo ginen. Petit Astazoura igotzeko aldiz, bi Astazouak lotzen dituen ertza jarraitu genuen.

Amaitzeko, Petit Astazoutik Astazou lepora jaitsi eta hemendik berriro ere igoerako bidearekin bat egin genuen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 22 kilometro.
- Punturik baxuena: Pineta, 1.285 metro.
- Punturik altuena: Grand Astazou, 3.071 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.875 metro.
- Igotako mendiak: 2.
- Ura: Ibilbidean bi iturri topatu genituen, lehena Pinetatik gora doan pista itsurako bidean eta bigarrena aska batean. Dena den, bidean topatuko ditugun errekatxoetan ura hartzeko aukera izango dugu.
- Zailtasuna: Gailurren arteko ertzak kontuz ibiltzea eskatzen du, batez ere elurrarekin badago. Ez da ertza zail bat eta IIko pausu isolatuak ditu, batez ere Grand Astazoura doan ertzan, baina Gavarnie aldera dagoen erorketa bertikala da. Guk ertza osoa mistoan topatu genuen eta Petit Astazoura doan ertza Grand Astazoura doana baino errazagoa iruditu zitzaigun. Elurrik gabe ez dakit zein zailtasun izango duen.
- Eramandako material teknikoa: Kranpoiak eta pioleta. Ibilbidea udan elurrik gabe egin daiteke baina guk egin genuenean ez dut uste kranpoi eta pioletik gabe igotzerik izango genuenik.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Zortzi ordu eta berrogeita bost minutu, atsedenaldiak kontutan izanda.



Informazio, ibilbidea deskargatu eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2016/11/grand-astazou-371-metro-eta-petit.html?m=1