Mostrando entradas con la etiqueta mendi lasterketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mendi lasterketak. Mostrar todas las entradas

sábado, 10 de febrero de 2024

Euskal Mendi Korrikalariei Elkarrizketak

Pyrenaica aldizkariko zenbaki berri bakoitzarekin batera, Euskal mendi korrikalari bati eginiko elkarrizketa argitaratuko dugu; formatu orijinalean eta bere osotasunean.

Atal berri honen helburua euskal mendi korrikalariak hobeto eta gertuagotik ezagutzea izango da.

Gure seigarren gonbidatua...


Aitor Ajuria (Leintz Gatzaga, 1998)
Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzietan graduatua. Azken urteetan, artzain bezala aritu da lanean bere familiako gaztandegian (Kerexara). Mendiko kirol ezberdinak praktikatzea gustatzen zaio, mendiaz bere osotasunean gozatzeko.




Noiz eta nola hasi zinen mendian korrika?
14 urte inguru nituela hasi nintzen mendian korrika egiten, nahiz eta mendian betidanik ibili naizen. Nire ama Hiru Haundiak proba prestatzen hasi zen eta asteburuetan berarekin joaten nintzen korrika mendira. Ondoren, 16 urte nituela lehen aldiz hartu nuen parte lasterketa batean eta gaur egun arte.


Mendi lasterketa kuttunena?
Zaila egiten zait bat aukeratzea, baina Anbotoko Kilometro Bertikala esango nuke.
Nire lehen lasterketetako bat izan zen eta urtero bueltatu naiz. Gainera, nire etxetik ikusten den mendia da Anboto. Aipatu nahiko nuke, Arkaitz Za
makonak zuela Otxandiotar baten denborarik hoberena proban eta bere anaia den Markelekin beti izaten genuela denbora hori erreferentzia moduan, herriko “pike” bezala. Hauek guztiak batuta egiten dute berezi lasterketa hau.


 
Zein izan da Mendi lasterketetan izan duzun momenturik hunkigarriena? Eta gogorrena?
Momenturik hunkigarriena 2025. urteko Gorbeia Suzien irabaztea izan da, jende askoren babesa izan nuen eta, lasterketa bera irabazteak baino, horrek hunkitu ninduen. Momentu gogorrei dagokionez, momentu bat azpimarratzen ez nuke jakingo, baina gogorrena nire bidea eta oreka bilatzea izan da, gaur egun dauden estimulu denekin ez baita batere erraza.
 






Argazki bat aukeratu, zergatik?
Sentimendu askoko besarkada izan zen aita eta biona, biok bakarrik baitakigu zenbat esfortzu zegoen lasterketa horren atzean. Azken urte eta erdian aitarekin batera ardiekin eta gazta egiten ibili gara eskuz esku, eta guk bakarrik dakigu egunerokotasunean lana egitea eta entrenatzea zenbat kostatu den. Eta horregatik garaipena biona izango balitz bezala sentitu genuen.

Nola ikusten duzu mendi lasterketen etorkizuna? 
Nire ustez, ez da ahaztu behar mendiko lasterketak direla, eta mendia, lasterketaren aurretik dagoela. Denok nahi izaten dugu lasterketa ahalik eta hoberen egitea, baina hori egun bakar bat izaten da eta bertara disfrutatu gabe iristen bazara nire ustez zentzu dena galtzen du. Kirol konpetitibo bat izatera doa bideratuta eta horrek bere nolabaiteko xarma galtzera eraman dezake. Ikusiko da hurrengo belaunaldiek nolako bilakaera eta jarrera hartzen duten.









Zeintzuk dira zure hurrengo helburuak?
Hurrengo urteari begira, helburu nagusia aurreko urte amaieran lortutako oreka eta zoriontasuna mantentzea da. Lasterketei dagokionez, Gorbeia Suzien eta Anbotoko Kilometro Bertikala ahalik eta ondoen prestatzea gustatuko litzaidake.



Entrenamendu eta elikadurari dagokionez, prestakuntza edo planifikazio bereziren bat jarraitzen duzu? 
Entrenamenduei dagokionez zorte handia daukat, izan ere, hastapenetan Kepa Larrea eta gaur egun Beñat Agirreurreta izan ditut entrenatzaile. Konfiantza handia daukat Beñatengan eta entrenamenduen planifikazioa bere esku dago. Dieta aldetik, normal jaten dut -erotu gabe- eta ahalik eta etxeko gazta gehien noski.
 







Mendi Lasterketen Euskal selekzioan aritzeak zer ekarri dizu?
Euskal Selekzioarekin lehiatzea zorte handia da, azken finean mundu mailako lasterketa askotan aritzeko aukera izaten dugu. Horrez gain, jende asko ezagutzeko aukera ematen du eta selekzioari esker lagun handiak egin ditut.














BESTE ELKARRIZKETA BATZUK:

miércoles, 9 de junio de 2021

Erronkak - Desafíos

BERAKO MANTTALE TALDEKOAK vs. OIER ARIZNABARRETA 

Aurten Berako Mendi Maratoi Erdia egin ez denez, Manttale Mendi Lasterketa taldeak erronka bota zion Oier Ariznabarretari: ezetz irabazi Manttale taldeko harrobiko gazte eta beteranoez osatutako taldeari. Taldekide bakoitzak kilometro bat egin behar zuen eta Oierrek ibilbide osoa. Manttaleko 21 lasterkariek maratoi erdia 1:45:46tan bukatu dute eta Oier Ariznabarretak 1:47:11tan. Oierrek lasterketaren errekorra du (1:37:30) eta lasterketaren azken 6 edizioak irabazi ditu. 






JOKIN LIZEAGA - BAILARAKO 5 TONTORREN SAIAKERA

Jokin Lizeagaren Bailarako 5 Tontorren marka saiakera: Onddo-Adarra-Onddi-Santa Barbara-Buruntza (28 Km / 1750 mD+). 3 urte pasa dira Jokin Asturiaseko mendi lasterketa batean buru zihoala hil ala biziko istripua izan zuenetik. “Ezina Ekinez Egina” izeneko erronka bitarteko itzuli da. Eta ez nolanahi gainera, ibilbideko errekorra suntsituz eta jende ugariren animo eta babesaz inguratuta.


ARITZ EGEA - EGUZKIAK IRAUN BITARTEAN

Aritz Egeak “Eguzkiak iraun bitartean” erronka burutu zuen. Helburu nagusia dirua SuperH eta Baila con EM elkarteen bidez ikerkuntzara bideratzeko dirua biltzea zen eta horretarako Ezkiotik Izazpi mendira eguzkia irten zenetik ezkutatu arte joan etorrian ibili zen, 7 itzuli eta erdi emanez eta 83 kilometro baina gehiago burutuz.




CARLOS MORAN - 3000xNahia
Elkartasun erronka honen helburua Nahia Gomez gazteak duen giltzurrunetako gaixotasuna (Glomerulonefritis fokala eta segmentario kortikorresistentea) ezagutaraztea da. Horretarako, Carlos Moranek 3.000 kilometro egin zituen: 1.000 km mendian (Zegama Aizkorriko ibilibidean 24 maratoi), 1.000 km bizikletan eta 1.000 km asfaltoan. Hau da marka!








ELENA CALVILLO - NON STOP ALIMENTS GR1- GR 7 600 Km

GR 1 eta GR 7 ibilbideak jarraituz, Katalunia herrialdea zeharkatu zuten 6 egunetan 13 trail korrikalari 600 Km eginez, beraien artean Elena Calvillo. Ekimen solidario honen helburu nagusia, kirola eginez ahalik eta elikagai gehien biltzea zen, Elikagaien Bankuari laguntzeko. 11.000 kg lortu zituzten!








IMANOL ALESON - #GR11urdina

Erronka, GR11 Transpirenaika ibilbidea egitea, Cap de Creus-etik (Girona) Higer Lurmuturrera (Hondarribia). Ohiko ibilbidea 46 etapatan zatituta egon arren, Imanol Alesonek 13 etapetan egin zuen, inongo asistentziarik gabe. Guztira 800 km-ko ibilbidea eta 56.000 metroko desnibel metatua. Eta hau guztia aniztasun funtzionala duten pertsonen alde. Etapa bakoitza aniztasun mota baten alde egin zuen eta azkenengoa beste guztientzat izan zen.





martes, 1 de septiembre de 2020

MENDI LASTERKETEN ANTOLAKUNTZAK COVID-19AREN BAITAN / LA ORGANIZACIÓN DE LAS CARRERAS PENDIENTES DEL COVID-19

Aurreko zenbakian, konfinamendu egoeran Euskal Herriko korrikalariek pandemiari nola aurre egin zioten ikusi genuen.
 
Galdu baduzue, irakurtzea gomendatzen dizuegu, hemen utziko dizuegu esteka:
 
 
Zenbaki honetan, lasterketen antolamenduei erreparatuko diegu. Gehienek, borondatez, urte osoan lan egiten dute, lasterketaren egunean parte-hartzaileari ezer falta ez dakion. Lehia-geldialdi horrek zer ekarri dien jakiteko, 6 galderako galdetegi bat diseinatu dugu, eta horri esker jakin ahal izango dugu zer bizi izan duten eta nola egin dieten aurre pandemiaren ondoriozko erronka erantsiei.
En el número anterior, descubrimos como hicieron frente a la pandemia los y las korrikalaris de Euskal Herria durante el estado de confinamiento.
 
Si os lo perdisteis, os recomendamos su lectura, aquí os dejamos el enlace:
 
 
En este número nos vamos a centrar en las organizaciones de las carreras. La gran mayoría, grupos de personas que, de forma voluntaria, trabajan todo el año para que el día de la carrera no le falte de nada al participante. Para conocer los pormenores de lo que les ha supuesto este parón competitivo, hemos diseñado un cuestionario de 6 preguntas que nos ayudará a hacernos una idea de lo que han vivido y como han afrontado los retos añadidos debidos a la pandemia.

domingo, 31 de mayo de 2020

EUSKAL KORRIKALARIAK KONFINAMENDUAN


Martxoaren 15ean alerta egoera ezarri zenetik, lasterketa guztiak bertan behera gelditu edo atzeratu egin dira. Nahiz eta batzuek irailera/urrira atzeratzea erabaki badute ere, gehienak 2020. urtean ez egin eta 2021era arte eten dituzte.

Hori dela eta, korrikalariei hitza ematea erabaki dugu. Tipologia eta maila oso ezberdinetako korrikalariekin jarri gara harremanetan; eta horrek aberasgarritasun handiko emaitza eman digu. Gainera erantzuna itzela izan da!

Hemen dituzue beraien erantzunekin lagundu duten 53 korrikalariak.

Mila esker guztioi zuen ekarpenengatik!
Desde que el 15 de marzo se decretara el estado de alerta, todas las carreras han sido suspendidas o aplazadas. Aunque algunas han optado por posponerlas a septiembre/octubre, la gran mayoría han sido suspendidas hasta el 2021.

Por ese motivo, hemos decidido dar la palabra a los y las korrikalaris. Hemos contactado con un amplio abanico, dónde podemos encontrar korrikalaris de todas las tipologías y niveles, eso lo hace más enriquecedor.

Aquí teneis los y las 53 korrikalaris que colaboraron con sus respuestas.

¡Muchas gracias por vuestras aportaciones!