domingo, 31 de mayo de 2020

EUSKAL KORRIKALARIAK KONFINAMENDUAN


Martxoaren 15ean alerta egoera ezarri zenetik, lasterketa guztiak bertan behera gelditu edo atzeratu egin dira. Nahiz eta batzuek irailera/urrira atzeratzea erabaki badute ere, gehienak 2020. urtean ez egin eta 2021era arte eten dituzte.

Hori dela eta, korrikalariei hitza ematea erabaki dugu. Tipologia eta maila oso ezberdinetako korrikalariekin jarri gara harremanetan; eta horrek aberasgarritasun handiko emaitza eman digu. Gainera erantzuna itzela izan da!

Hemen dituzue beraien erantzunekin lagundu duten 53 korrikalariak.

Mila esker guztioi zuen ekarpenengatik!
Desde que el 15 de marzo se decretara el estado de alerta, todas las carreras han sido suspendidas o aplazadas. Aunque algunas han optado por posponerlas a septiembre/octubre, la gran mayoría han sido suspendidas hasta el 2021.

Por ese motivo, hemos decidido dar la palabra a los y las korrikalaris. Hemos contactado con un amplio abanico, dónde podemos encontrar korrikalaris de todas las tipologías y niveles, eso lo hace más enriquecedor.

Aquí teneis los y las 53 korrikalaris que colaboraron con sus respuestas.

¡Muchas gracias por vuestras aportaciones!



Hauek dira gure korrikalariei planteatutako galderak:

1- Zein lasterketa zen zure aurtengo helburu nagusia?
2- Sasoia mantentzeko, ze entrenamendu mota egiten dituzu?
3- Normalean baino gehiago entrenatzen duzu?
4- Egoera honetan zer da okerren daramazuna?
5- Egun hauetan elikadura bereziki zaintzen duzu?
6- Hau bukatzen denean, zein izango da egingo duzun lehen entrenamendua? Nora joango zara?
Erantzunak irakurri nahi?
El cuestionario que enviamos, se conformaba de estas 6 preguntas:

1- ¿Que carrera iba a ser tu objetivo principal este año?
2- ¿Que tipo de entrenamientos estas haciendo para mantener la forma?
3- ¿Estas entrenando más de lo normal?
4- ¿Que es lo que peor llevas de esta situación?
5- ¿Cuidas especialmente la alimentación estos días?
6- Cuando todo esto acabe, ¿Cual va a ser tu primer entrenamiento? ¿A dónde vas a ir?
¿Quieres conocer las respuestas?


ADUR MENDIZABAL


1. Ehunmilak
2. Bizikleta estatikoa, korrikako zinta eta indar ariketak
3. Lanaren arabera (lanera joatea tokatzen zaidanean ez, baina bestela bai)
4. Mendiak eskaintzen duen askatasun eta poza ezin aprobetxatzea eta gertukoenekin ezin egotea
5. Ez, egia esan.
6. Ausa Gaztelura


AINARA DE MIGUEL


1. Apirilak 5: Parisko maratoia. Ekainak 22: Trepariscos
2. Etxe txikia dut eta ez dut rodillorik. Beraz, egunero, soka saltoan egiten dut, 30-40min, TRXarekin gihardura landu eta estiramenduak.
3. Bai, normalean 4 egunetan lortzen dut kirola egitea. Gehiagotan zaila. Orain ia egunero egin dut.
4. Airea. Bizikletak ematen dituen paisaiak, arnasa eta pedalak erritmoan jarriz euskal herrian arnastea. Igeriketak ematen didan oreka. Spinningeko  klaseak, musika, irakasleak transmititzen duen indarra eta kideak. Hernaniko emakumeak, taldea. Idoia.
5. Ez. Beti zaintzen naiz asko. Gorputzaren gasolina oso garrantzitsua da niretzat. (Txokolatea salbuespen. Jeje)
6. Mugarik ezpalego, bizikleta hartuko nuke, Goizuta, Leitze ta Berastegi ta Tolosan barrena Urnietara buelta. Largo batzuk estiratzeko ta poz pozik etxera. Orain errealismoa galdu gabe... posible den kilometroan baitan zapatila edo bizikletaren artean ibiliko naiz. Eta gero igeri seguru. Zerbikalak oso kaltetuak ditut eta egun hauetan.


AINARA URIBARRI


1. Nire aurtengo helburua Camille Extrem zen, Espainiako txapelketa. Bertan nire honena eman eta aukera izanez gero munduko txapelketara joatea zen helburu nagusia. SUB 23 mailan. (nire azken urtea zen beraz, dena eman beharra nuen)
2. Etxean rodilloa eta korrika egiteko zinta dut, beraz bertan entrenatzen naiz. Orain lasterketak iraila hasi arte ez daudenez, ez da helburua sasoia mantentzea. Deskantsatzea eta indar berritzea dira nire eginkizunak. Gorputzeko min eta molestia guztiak kentzea eta lehen denbora falta medio ezin izaten nituen gauza horiek guztiak ondo lantzea, esaterako, core ariketak, indar ariketa gehiago, gauza berriak sukaldatu...
3. Normalean baino gutxiago hari naiz entrenatzen ordu bat, ordu eta erdi gutxi gora behera egunean. Esan dudan moduan, lasai asko hari naiz hartzen, belaunean lesio bat nuen Otsailetik bueltaka, eta geldi aldi hau oso ondo etorri zaidala uste dut, lesioa ia errekuperatua dut beraz, hemendik atera orduko %100 egongo naiz.
4. Okerren daramadana, etxean 24 orduak pasatzea da, sozializatzea, mendia, lana, lagunak, familia... faltan botatzen dira. Egia da, gaur egun sare sozialen bidez harremanak mantentzen direla baina ez da berdina.  Normalean, nire egunerokotasunean goizean goiz etxetik ateratzen nahiz lanera joateko, eta gauez bueltatzen naiz berriz etxera. Ez dut ia etxea ukitzen.
5. Bai, elikadura eta hidratazioa ondo zaindu beharra dago orain eta beti. Nire kasuan nutrizionista batek eramaten dit. Forma fisikoa mantentzeko beharrezkoa da ondo jatea. Gainera, etxean entrenatzean, hidratazioa ere gehiago zaindu beharra dago, ur kopuru gehiago gastatzen baitugu.
6. Lehenengo egingo dudan entrenamendu saioa, gehien maite dudan mendian izango da, Aloña eta bere inguruko krestan arituko naiz, Buetraitz, Akaitz... normalean entrenatzen dudan lekuan.


AINHOA LENDINEZ


1. Azken urteetan lasterketa ezberdinak egiten hasi naiz, eta izugarri gozatu det. Iaz Monte Rosako lasterketa egin ostean, Alpeetan, aurten beste mendikate bat eta beste herrialde bat ezagutu nahi nituen, eta Elbruzeko lasterketa neukan buruan. Horrez gain, Zegama-Aizkorri, G2H, Hiru Haundiak eta Euskal Herriko kilometro bertikalak egin nahi nituen.
2. Esnatu orduko, arrabolan 30 minutu egiten ditut baraurik. Gosaldu eta ondoren bigarren saioa egiten det: korrika garajean hamsterrak bezala bueltaka (kar, kar), etxeko eskaileretan gora eta behera eta core ariketak (abdominalak, fexioak...).
3. Ba askotan sentsazio hori daukat, normalean baino gehiago entrenatzen ari naizela. Barruko kirola sekula ez zait gustatu, eta ez da erreza etxean entrenatzea, buruarentzat batez ere. Baina hain zuzen ere, buruari gogor egitea oso garrantzitsua da, areago konfinamendu egoera honetan. Konstantea izatea oso garrantzitsua da, burua eta gorputza desorekatu ez daitezen, egunerokotasunetik ahalik eta gutxien aldentzea komeni da.
4. Mendira joan ezin izatea, zalantzarik gabe. Txikitatik izugarri gustatzen zait mendia, eta azken urteetan obsesio puntu bat ere eduki det. Mendian zer sentitzen dudan ez da errez hitzez azaltzen, baina oso berezia da, han baino ez det sentitzen. Gainerakoan, konfinamendua opari bat izan da niretzat: denbora edo konstantzia faltagatik normalean egiten ez ditudan gauzak egiteko denbora eman dit: kozinatu, irakurri, idatzi, lagunekin presarik gabe hitz egin, baraualdiak, meditatu, yogako ariketak, dantza, ingelesa ikasi, eta abar. Badakit jende askori astakeria irudituko zaiola baina konfinamendutik ateratakoan lasaitasun hau faltan botako det. Gauza asko ikasita eta mentalki indartsuago aterako naizela uste det, hori da niretzat oparirik onena.
5. Duela urte batzuk elikadura erabat aldatu behar izan nuen osasun kontuengatik eta ordutik ez naiz arrastotik atera. Konfinamendua hasi zenetik errezeta berri zoragarriak probatzen ari naiz eta elikadura are gehiago zaintzen degu etxean.
6. Etxeko mendira, Karakatera, igoko naiz, zalantzarik gabe, korrika edo oinez. Duela bi hilabetetik ikusi ez ditudan baserri, zuhaitz eta harriak zeuden bezala daudela ziurtatu nahi dut eta tontorretik Aizkorri, Anboto eta Erlo agurtu. Hori bai oparia! Karakatera joan ostean Aizkorrira joango naiz, eta ondoren Pirinioetara. Ilusio handiak dauzkat, eta denak mendiari lotuta. Udan mendiko ertzak egin nahi nituzke, hori da nire ametsa. Lasterketei dagokienez, ekainean Fuente De-ko kilometro bertikala egingo nuke (bertan behera uzten ez badute) eta udatik aurrera Euskal Herriko bertikalak eta Hiru Haundiak. Jendeari animo mezu bat bidali nahiko lioke, osasuntsu ez daudenei bereziki, eta gainerakoei oro har: saia gaitezen jartzen dizkiguten oztopoen gainetik onena ateratzen. Honetatik ere aterako gara. Ni horretan saiatzen ari naiz, osoago eta indartsuago atera nahi det krisi honetatik, eta motxila ilusioz beteta.


AINHOA SANZ


1. Aurten Salomon taldearekin fitxatu dudanez helburua GOLDEN TRAIL SERIES-eko lasterketa batzuk egitea zen helburu. Bertako lasterketen artean Zegama Aizkorri, Sierre Zinal eta Dolomitak iteko asmoa nuen.
2. Ni korrikalaria izanda, baliabide exkaxa ditut egia esan ongi entrenatu ahal izateko jende askorekin konparatuz. Etxean rodilo batekin nabil. Tirada luzeak simulatzen ditut eta fartlek asko egiten nabil. Korrika egitearekin ez du batere zerikusirik baina tira hau bukatzean hanketan indar dexente izango dut behintzat. Gero indar ariketa asko egiten nabil theraband gomekin, fitbalekin eta TRX arekin. Noizean behin sokalsatoa ere sartzen dut, eskailerak eta teknikako ariketak asko.
3. Ez. Antzeko egiten nabil baina gauzak oso ezberdinak. “Nos toca reinventarnos”.
4. Etxean “preso” hainbeste ordu pasatzea. Etxetik kanpo ordu asko pasatzen dituen pertsona naiz. Etxea bakarrik jateko eta lo egiteko erabiltzen ditut. Orain askatasun puntu hori faltan nabaritzen dut. Asteburuko planak mutilarekin edo lagunekin mendi ezberdinak ezagutzeko aukera hori ere. Gainera orain eguraldi ona egiten duela etxean itxita egotea… Familia, bikote eta lagunekin gertutasun puntu hori ere. Beraien besarkada bat, aurrez aurre hitz egiteak edo zerbait hartzeko aukera hori ez izatea. Eskerrak Whatsapp dagoela behintzat beraiekin komunikatu ahal izateko. Egoera hau izanda eskertzekoa det behintzat balkoi majoa dudala eta inoiz baino ordu gehiago sartzen nabil. Behintzat haize freskoa hartzeko aukera dut.
5. Ez betiko moduan nabil. Animoa altxatzeko agian txokolate gehio jaten nabil. Kapritxo gehio ematen dizkiot buruari eta gorputzari.
6. Etxeko mendira igoko naiz Irimora. Seguru inoiz baino gehiago baloratuko dudala han goian egoteaz. Pribilegiatua sentituko naiz. Askotan ez dugu baloratzen duguna galtzen dugun arte ta. Gero lehenengo asteburuan Aizkorrira joango naiz lagunekin mendi buelta bat ematea eta ondoren beraiekin bazkaltzea.


AITOR ARANA


1. Korrikan Ehunmilak 5 aldiz  egitea, Madeirako ultra ere egiteko asmua naukon eta udazkenean Hiru Handiak. Bizikletan Quebrantahuesos egitea.
2. Rodillo egiten dot, zerbait egitearren, baina ez daukot oso gustoko.
3. Ez, guztiz kontrakoa, askoz be gutxiago egiten dot
4. Etxien egon beharra.
5. Ez.
6. Etxe ondoan dudan Orixol mendira igotea.

AITOR MIMENZA

1. Egia esan aurtengo helburu nagusietako bi egoera hau sortu aurretik bete nituen. Urtarrilean Valentzian 10km-ko proban 29 minutu eta 33 segundoko denbora egitea lortu nuen eta otsailean berriz, Bartzelonan maratoi erdian 1 ordu eta 6 minutukoa. Helburuak argiak ziren 10km proban 30 minututik behera aritzea eta maratoi erdian berriz 1:05-1:06 bueltan ibiltzea. Valentziko probarekin ikaragarri gustura geratu nintzan, aldiz Bartzelonakoarekin zapore pixka bat gazi goxoa geratu zitzaidan baldintzak ez zirelako onenak izan, baina oso gustura egindakoarekin. Martxotik aurrera mendiko hainbat lasterketa neuzkan buruan, Zumaiako flitxa, Leitzako mendi erronka (bikotearekin egiteko ilusioa neukan) eta beste zenbait probetan parte hartzeko intentzioa neukan, bai asfaltoan eta baita mendian. 
2. Egoera honetan eliptika eta Core ariketak egiten nabil gehienbat. Ergometroa egiteko aukera izan dut baita, baina a ze ipurdiko mina! Argi dagoena da egoera honek irauten duen bitartean errendimendua alde batera utzi behar dela eta helburua aktibo egotea izan behar dela, horrenbestez izerdia ateratzearekin oso gustura.
3. Ez. Normaltasunean gaudenean egunero entrenatzeko joera daukat eta gainera egiten dudana, hau da, korrika egitea asko gustatzen zait arlo askotan asetzen nauen kirola delako. Esan dudan bezala egoera honetan egunero zerbait egiten saiatzen naiz (atseden egun bat edo beste hartuta) beste helburu zein jomuga batzuekin.
4. Askatasun falta hori ez zait batere gustatzen.  Egunerokotasunean, lana, kirola eta etxeko kontuak egitearekin etxean denbora gutxi egoten naiz baina orain hau tokatzen da eta ia laster egoera hau normaltzen den eta denok egunerokotasun normalari ekin ahal diogun.
5. Denetik jaten dut. Egia esan frutak eta barazkiak asko gustatzen zaizkit eta asko jaten ditut, baina denetik jatea gustatzen zait. 
6. Korrika egitea ahalbidetzen dutenean ikusi beharko da zein baldintza bete behar diren, baina Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorrira joango naiz errodaje polita bat egitera, leku paregabea baita korrika egiteko.  Alabaina Izarraitz mendilerrora ere joateko gogoa daukat bertan Xoxote, Erlo eta kakuten barrena korrikaldi eder bat egitera. Hortik Aurrera etorriko dira entrenamendu gogorrak eta errendimenduan pentsatzeko uneak.

ALFONSO TESORO


1. Nire helburu nagusienetariko bat zan Zumaia Flysch Trail Maraton.
2. Sasoia mantentzeko estiramenduak oreka ariketak eta indarrezkoak ere... bizikleta estatika, step...
3. Gehiago ez dut entrenatzen... beste ariketak egiten ez ditudanak egiten ditut gorputzeko beste atal batzuk lantzeko... bestela ez nituen landuko (konfinamenduari esker jejejejejeje)
4. Kalera ez irtetea oso gaizki daramat behintzat 30 minutuko paseoa egitea
5. Elikadurari dagokionez,  baaaaaaa fruta asko jan eta entsaladak ...eta noizbehinka gominolak diabetesaren arabera...
6. Hau bukatzen denean ba entrenamenduz faltan egongo garenez ba lehendabizi fondo hartu errepideko bizikletarekin 130 km ba ez dakit azkeneko irteera Zumarragatik joan nintzen Lizarrusti igo eta Lizarragako tuneleraino eta buelta hori berriz egingo nuke.


AMAIA LARRUZEA – MENDIALDIAK


1. Mendian eta naturan gozatzen eta zonalde gehiago ezagutzen jarraitzea zen nire helburu nagusia; horren ondortik, Goierriko 2 Handiak (88 km 6.000 m d+) eta 3 Handiak (100 km 5.000 m d+) ultra-trailak berriz egitea nuen helburu. Behin bi dortsalak lortuta, bi proba horiek nigan sorrarazi zituzten emozio, sufrimendu, gozamen eta irakaspenak berriz bizi nahi nituen, oraingo honetan nigan zer sorraraziko zutenaren kuriositate handiak bultzatuta. Tamalez, ordea, neuretzako horren berezia den Ehunmilak bertan behera gelditu da. Hainbat eta hainbat urte daramatzat bertan argazkilari gisa eta aitari proba luzean jarraitzen, ez baitu berak ere hutsik egiten. Goierri asko maite dut, bertako inguruak eta jendea berezia da eta Ehunmilaken antolakuntzak eta bolondresek ez dute parekorik. Hiru Handiak, berriz, ziurgabetasun hutsa da oraingoz, dena airean dago, egunean egun egin behar baitiogu aurre pandemiaren ondorioen eta ikustear da egingo ote den, jende asko biltzen baita bertan. Ea zortea daukagun!!
Bestalde, Transpirenaicaren beste zati bat egitea zen aurtengo asmoa, iaz Espot (Aiguestortes) - Goriz egin genuen, Monte Perdidoko gailurrean oporrei amaiera emanez, hala ere, aurtengoa oso bestelakoa izango da eta ikustear da refugioak zein egoeratan izango diren eta zer nolako mugak ezarriko dituzten. Bestalde, iraupen luzeko martxen zirkuituko proba gehiago egin eta inguru gehiago ezagutzen jarraitzea zen beste asmoetako bat, ea urtea bukatu aurretik bat edo beste egiteko aukera dugun.
2. Gogoaren eta lanaren arabera moldatzen naiz, gehienetan. Telelana dudan egunetan denbora gutxiago izaten dut, tarteka asteburuetan ere aritu behar gara baikara hala ere, gero hainbat egun izaten ditut libre, eta beraz, horietan denbora gehiago izaten dut. Hala ere, egunero aktibo mantentzen saiatzen naiz, nahiko ordu ematen baititut jesarrita ordenagailu aurrean.
Batez ere, ezinbestekotzat hartu ditut core deritzona lantzeko 10 bat minutuko lan saioa egunero; tarteka, hipopresiboen saiok ere egin ohi ditut eta azken urteotan, landutako yoga ohiturari ere ohi baino denbora gehiago eskaintzeko aukera dut orain.
Bestalde, indarra lantzeko ariketak egin ohi ditut, TRXarekin neure pisua baliatuz, mankuernekin edota gomen laguntzarekin. Gainera, zenbait lagunek ohitura gisa hartu dugu ia egunero elkarrekin entrenatzeko eta bakoitzean gorputzaren atal batzuen lanketa espezifikoa egiten dugun bezala, beste batzuetan orokorragoa egin ohi dugu.
Konfinamenduaren aurretik pentsaezina izango litzateke bideo dei bidez elkarrekin aritzea kirola egiten eta sarean eskegitzen dituzten zenbait ariketa egitea; berrikuntza asko eragin ditu guregan muga hauek izateak. Hauek ere ederrak sortu dituen loturengatik, kirola beragatik baino. Bestalde, txakurrarekin paseo txiki bat ematen edo bizikletan aritzen naiz arrabolarekin, dudan denbora eta gogoaren arabera.
3. Indar ariketak, esaterako, aurretik baino gehiago egiten ditut, hori egia da. Hala ere, lehendik ere hasia nintzen azken hilabeteotan honi behar besteko garrantzia ematen; ez gehiago, ez gutxiago, baizik eta duena. Hala ere, nik mendian egotea dut maite eta beraz, ez naiz gehiegi obsesionatzen etxealdian asko entrenatzearen inguruan, prest egon nahi baitut ahal bezain pronto, mendira joateko.
Gorputzak eta buruak eskatzen didatenaren arabera egiten ditut ariketak, azken finean, ez baitakigu noiz aterako garen hemendik. Gainera, ariketa fisikoa egiteak mentalki laguntzen digu gehiago, fisikoki baino.
Patxi Usobiaga eskalatzaile eta entrenatzaile ezagunak ezin hobe azaldu zuen aurreko batean bere sare sozialetara igo zuen bideo batean obsesio horren aurkako jarrera eta gogora ekarri nahiko nituzke hitz horiek: “inoiz edo gutxitan egin ohi ditugun ariketak ez ditugu orain denak batera eta jarraian egin behar; ostera, askori gertatzen ari zaien legez, etxean lesionatu gaitezke eta aske izaten uzten gaituztenerako min hartuta egongo gara. Beraz, konfinamendua bukatzean inoiz baino indartsuago eta horrenbeste entrenatuz erreta egon beharrean, sasoian egotea eta osasuntsu sentitzea eta mantentzea izan beharko lituzke gure helburuak”. Bat nator berarekin; horixe izango baita nahi eta maite dugunaz gozatzeko prest egoteko aukerarik onena.
4. Zalantzarik gabe, askatasun eza. Ez nago batere ohituta etxean hainbeste denbora ematera. Etxeko lau paretak gozoak dira, babesa eskaintzen dutelako, baina, era berean, ito ere egiten gaituzte nolabait.
Bizi dugun egoera oso gogorra izaten ari da hainbat familia eta profesionalentzat, baita zeharka sortu zaizkigun atsekabe gogorrak ere. Historiako liburuetan idatziko den sarraski hutsa den, era berean, gauza txar askoren artean, gauza txiki on batzuk ere ekarriko dituela espero dugu.
Bestalde, pentsatzen jarrita, orain arte naturara oxigeno bila abiatzen baldin baginen, irudikatu dezagun, etxealditik ateratzean zerekin aurkituko garen. Ingurumenak beharrezkotzat jotzen zuen berreraipen bat egin du, eta aske izatean, noiz baino arnas garbiagoa arnastu ahal izango dugu (hasieran behintzat…).
Bere jatorrira itzultzea behar zuela sentitu ohi dut asteotan eta horretarako, ez gaituela gu ezertarako ere behar, soilik animali eta landareak beharko ditu.. Gure mendiek ez gaituzte ezertarako behar, guk, ordea, asko maite eta miresten ditugu. Lehenik ere bagenekien askok, baina orain konturatu dira beste asko ere, zeinen garrantzitsua den horrenbeste maite duguna errespetatu eta zaintzea, bertan gozatu ahal izateko.
Bukatzeko, askatasun falta horren ondotik, etorkizunarekiko ziurgabetasun horrek itotzen nau gehienbat.
5. Hizpide berezia jartzen ari naiz, berrikuntzan eta esplorazioan, kozinatzeak asko betetzen bainau. Izan ere, egunerokotasunean nahi baino denbora gutxiago izaten dugu gauza berriak frogatu eta egiteko.
Orain, ordea, ikastaroetan ikasitakoa eta sare sozialen bidez partekatzen ditugun errezetak egin eta gustatzen zaizkigunak geurean onartu eta gainontzekoak baztertzeko astia dugu.
Horretan ari naiz, bada, asteotan; alegia, horiek denak apuntatu eta konfinamendua bukatzean, neure egunerokoan barneratu nahi ditudan errezetak aukeratu. Hala ere, era berean, honek normalean baino gehiago jatea ahalbidetzen du, lanera edota mendira zoazenean, ordea, eramaten duzunarekin konformatu behar baitzara, etxean, berriz,”barra libre”a daukazu, ja, ja.
Hala ere, honi ere duen garrantzia, osasuntsu jan, ez gaixotzeko, eta kalitatezko osagaiekin burua eta bihotza alaitzen dituzten jaki gozoak prestatu eta horiez gozatu.
6. Egunero imajinatzen dut neure burua naturan eta mendian murgilduta, hara eta hona. Hasierak, ordea, progresiboa behar du izan; bizi dugun egoera gogorrari egokitutakoa.
Hortaz, lehenik eta behin etxe ondoko espaloian aritzearekin konformatu beharko gara. Ondoren, herriko mendira igo, neure kasuan, Aramotz mendizerran kokatuta dagoen Belatxikieta mendira joango naiz.
Segidan, baimen gehiago dugunean, Atxarte maitera joango naiz, bertako eta Urkiolako mendiez gozatzera.
Ondoren, Txindoki alderantz, Goierrirantz eta baita Aloña eta Araotz alderantz ere joango gara seguruenik.
Bukatzeko, Piriniotara abiatuko gara.


ANDEKA ZUBIAUR


1. Helburu nagusia berriz menditik korrika egitea, azken bi urteak ahaztuz. Tibia eta peronea apurtu nituen, gero lepauztaia. Urrian hankako burdinak kenduta, berriz martxan nabil apurka apurka. Helburua uda ostean Gautegiz Arteagako mendi lasterketa egitea.
2. Itxialdi egun hauetan arrabola, berregokitze ariketak eta entrenamendu funtzionala egiten ari naiz.
3. Ordutan beharbada bai, baina kalean edo mendian entrenatzearekin ez du zerikusirik
4. Mugitzearen sentsazioa.
5. Buuufff bai bestela akabo
6. Lehen irteera goizean goiz etxetik irten eta Barinatxe hondartzara eta itsaslabarretatik izango da. Gero Gorbeia ingurura.

ANDER IÑARRA


1. Nere aurtengo helburu nagusia Skyrunner Word Serieseko denboraldia egitea da, edo zen. Lehenengoa Skyrace des Matheynsis egitea zen, Frantzian. Hau urrira atzeratu dute baina badira beste hainbat bertan behera geratu direnak. 
2. Bi modalitate lantzen ditut. Txirrinda arrabolan eta indar edo giharketa ariketak. Arrabolan spinning saioak jarraitzen ditut internetez. Asteburutan saio luzeagoak egiten ditut. Indar saioak ere, astean bitan egiten ditut. Luzaketak, oreka ariketak,... Badaude gauzak lantzeko.
3. Ba denboraz antzeko. Gauza ez da “entrenatzea”, baizik eta ariketa fisikoa egitea. Astegunean lanera joan behar izaten naizenez, denbora mugatua dut. Asteburuan zeozer luzeagoa egiten dut. Helburua aktibo egotea, mantenimendua egitea. Epe motzera ez daukagu lasterketarik, beraz, lasai hartu behar.
4. Gertuko jendearekin ezin egotea. Gurasoak eta anaia ikusten ditut noizbehinka. Baina beraiekin ez otordurik, ez besarkadarik, ez muxurik... Neska-lagunarekin ere, bideodeiak eginez konformatu behar naiz eta lagunekin trago batzuk hartzea faltan botatzen dut. Hau dana oso hotza da.
5. Bereziki ez. Niri ondo elikatzea gustatzen zait. Denboraldian egon ala ez, nire bizimoduaren parte da. Eta noski, noizik eta behika kapritxo bat edo beste ere bai. 
6. Ba ez dakigu noiz arte egon beharko dugun egoera honetan, ezta ze modutan itzuliko garen kalera. Baina suposatzen dut, entrenamendu normalekin hasiko garenean, Jaizkibelera joko dudala. Entrenatzeko eta paseoak emateko erabiltzen dudan ohiko lekua da, etxetik gertuen dudana. Hala ere Pirineoetara joateko gogoak ditut eta asteburu pasaren bat egitea gustatuko litzaidake. Baina ez dut burua entrenamenduetan oraindik. Beste lehentasun batzuk daude eta ez dakigunez zenbat denbora joko digun egoera honek, unean unekoa pentsatzea da hoberena.

ARITZ EGEA


1. Beti bezala Zegama-Aizkorri, horrez gain Golden Trails eta Skyrunning zirkuitua egiteko asmoa nuen.
2. Azti ibili nintzen eta konfinamenduaren hasieran korrika egiteko zinta bat eskuratu ahal izan nuen. Beraz, zintan korri, indar ariketak eta arrabola eta eliptika zerbait. Dena den, sasoiko mantentzea ez da prioridade bat.
3. Ez. Normalean baina zerbait gutxiago, baina entrenatu baino ariketa egiten dut, inongo planifikazio eta asmorik gabe.
4. Egia esan ezer ere ez. Gustura joango nintzateke mendira, baina ezin da eta punto, ez dago buelta gehiagorik. Gainera ezin naiz kexatu, osasuntsu eta familian ondo gaude, beste asko, askoz ere okerrago pasatzen ari dira.
5. Ezta ere, otorduetan normalean baina gutxixeago jaten ari naiz, baina badakidalako pikoteo gehiago egingo dudala egunean zehar. Momentuz pisurik ez dut hartu, jeje.
6. Logikak dio Izazpi izango dela…


AXIER ALONSO


1. Aurtengo nere helburu nagusixak mendi eskiko denboraldia indartsu egitea zen, Mendi Eskiko Euskal Taldean sartzeko aukera eman zidaten eta ilusio handia neukan denboraldi on bat egiteko. Helburu nagusiak Martxoan neukan, Altitoy, Pierra Menta eta Tour de Rutor lasterketetan topera gozatzeko, baña birus honen ondorioz lasterketan guztiak bertan behera geatu ziren.
2. Sasoia mantendu baño gehiago, osasuntsu egoteko eta kirola egitea gustatzen zaidalako egiten dut. Rodilloa, indar eta kore ariketak eta zintan korrika egiteko aukera dakot, astean egun pare bat intentsitate apur bat sartzen saiatzen naiz, baña ez da erreza motibazioa mantentzea, batez ere ez nauelako ezer betetzen barruan kirola egitea! Dena dela, ez nago kexatzeko moduan, ze kirol ezberdinak egiteko aukera dut.
3. Ez! Ia egunero egiten dut zeozer, baña ordu bat inguru. Ez naiz gai zintan edo rodilloan hori baño gehiau egiteko.
4. Bakardadea eta naturarekin kontaktu falta. Bakarrik bizi naiz eta batzuetan gogorra egiten da hainbeste denbora iñorekin berba in barik egotea. Beste alde batetik, bizitza normalean egunero nago mendia edo naturarekin kontaktuan, eta oin hain gertu ikusi eta ezin hortaz gozatu....
5. Normalean ere ez dut inongo dieta berezirik eramaten eta orain ere ez. Etxean betidanik jan izan dugu garaiko produktu freskoa eta horretan oinarritzen dut nire dieta. Gozoa da nire debilitate puntua!
6. Pufff plan asko dakot buruan...Etxetik Aloña-Urbia-Aizkorri inguruaz gozatzeko desiatzen nago, korrika edo mendi bizikleta hartuta. Pirineotaz gozatzeko desiratzen nago, baña nik uste horrek gehiago itxaron beharko duela, ze hasieran etxe inguruan urteten utziko digutela suposatzen dut, baña bai gabitz lagun batzuk buruan Picos de Europako eraztuna korrika egitea, 2 etapatan.

BEÑAT KATARAIN


1. Helburuetako bat, Sevillako maratoia zen, eta hori justu-justu libratu zenez egitea lortu nuen. Hurrengoa, Espainiako kopa, eta tartean Zegama Aizkorri mendi maratoia.
2. Bizikleta egiten dut etxeko saloian, Zwift en laguntzaz eramangarriagoa da!
3. Nahiko nuke, baino ez... Mendian denbora gehiago pasako nuke, bai korrika, baita paseoan ere.
4. Etxeko balkoitik Aizkorri ikusi, eta ezin joan izana!
5. Bai... denbora pasatzeko bizkotxo, gaileta, errege errosko, arroz esnea...egin, eta hauek jaten ditut. Ez dago gaizki ezta?
6. Aizkorriko kresteriora, nire bigarren etxea baita!


ELENA CALVILLO


1. Nere aurtengo helburu nagusiena EHM-k zen.
2. Egunero ordubete etxean dugun rodilloan ibiltzen saiatzen naiz.
3. Ez, nire kasuan erizaina naizenez ez dut horrenbeste denbora pasatzen etxean, beraz ordu bete egitearekin nahikoa izaten dut.
4. Nahikoa ondo daramat. Normalean ez dut egoera berriei aurre egiteko arazorik edukitzen, baina mendira joateko gogo handia daukat, baita gurasoak besarkatu eta musukatzeko.
5. Elikadura ez dut bereziki zaintzen, beti elikadura orekatu bat eramaten saiatzen naiz. Hala ere orain afari arinagoak egiten saiatzen naiz.
6. Aralartik egingo dut entrenamendu bat, Zaldibitik Ausagaztelura joan eta handik Aralarren sartuko naiz, Ganbo Uarrain, Oidui eta Zaldibira buelta. Oporretan pirineotara jutea nahiko nuke egoerak uzten badu.


ENDIKA MANTECON


1. Zegama Aizkorri zen nere helburu nagusia. Iazko denbora hobetzea!! Ondoren uztailean G2hn podiumetik gertu ibili ginen eta berriz ere saiatu nahi nuen. Ez da erreza baino postua hobetzea.
2. Konfinamenduko lehen astean arrebak korrikako zinta erosteko konbentzitu ninduen ta erdibana erosi genuen. Eskerrak!!! Aurki su hartuko du.
3. Bolumenez gutxiago entrenatzen dut. Baino zintan eta rodilloan egurra ematen ari naiz denbora pasatzeko. Denbora dugu, deskantsatuta gaude eta pixka bat ebaditu behar da burua.
4. Okerren daramadana gero zer etorriko den pentsatzea... Lasterketak da gutxien inporta zaidana. Orain garrantzitsuena ekonomia berreskuratzea estatuan eta osasun ona izatea.
5. Elikadura zaintzen saiatzen naiz baino bueno itsutu gabe. Ondo jaten dut normalki baino kapritxoak kendu gabe.
6. Hau bukatutakoan Aizkorri aldera joan nahi dut. Bikotearekin buelta eder bat jo eguzkitan!! Eta gero lagunez gozatu. Kirola eginez, bazkariak, parranda edo terraza batean zerbeza batzuk edan. Konfinamenduan egin ezin izan dudana egin eta etxetik kanpora ibili.


GARAZI ARTOLA


1. Zumaia Flysch Traileko maratoia.
2. Zintan korrika (aldapak sartuz), bizikleta estatikoa eta bestelako indartze eta estabilizazio ariketak.
3. Desberdin. Denboraz, aste tartean lehen baino gehiago, denbora gehiago baitaukat orain lana etxean egiten dudalako. Asteburutan berriz, lehen baino gutxiago, mendiak hori du, tirada luzeak errex egiten dira mendian, baina etxean... puff!
4. Mendira ezin joatea, dudarik gabe. Lehen nire denbora librearen %90a mendian pasatzen nuen, orain etxean pasa behar dut... esango didazu...
5. Lehen bezala jaten dut, ez hobeto, ez okerrago.
6. Usurbilgo Andatza mendira, nire mendi kuttuna, etxekoa.


GORKA ZUBELDIA


1. Zegama-Aizkorri maratoia eta Irailak 27 Gorbeia Suzien.
2. Etxean gorputza erabiliz hainbat ariketa (Kalistenikoak).
3. Ez, muskulazioa mantentzeko ariketak bakarrik egiten ditut.
4. Natura eta mendiarekin kontaktu falta.
5. Ez, normalidade barruan jaten dut.
6. Ba seguruena ez da oso luzea izango, ordu bete eskas, ikusteko ea ez zaidan ahaztu mendian korri egitea.


IKER OLIVERI


1. 2019 urtea  txarra izan zen. Lesio batengatik urte bat egon naiz korrika egin gabe baina txirrinda egiteko aukerarekin. Mendian korrika egiten hasi baino lehen txirrindularia izan nintzen. Urte hasieran korrika hasi nintzen eta ondo nihoala ikusterakoan  bi erronka ipini nituen EHME egin eta bukatzea eta Zegama Aizkorri.
2. Etxetik lanean nabil eta entrenamendua bi zatitan egiten dut, lehenengoa goizean bizikleta arrabolan ordu bateko saioa, aerobikoa lantzeko eta arratsaldean nere mendiko kuadrillarekin ( Adur Mendizabal, Ion Azpiroz, Mario Fernandez, Uxue Fraile, Leire Martinez, Kataka, Eneko Trinche, Txema sanchez, Josu Andueza, Carlos Zubialde eta Leal anaiak) Messenger bitartez, serieak eta erritmo aldaketak egiten jolasean ibiltzen gera. Ondo pasatzen dugu ondokoarekin “pikatzen” baikara. Amaitzeko, Coreko ariketak egiten ditut.
3. Egia esanda bai. Bi ordu egiten ditut egunero eta lehen lanaren arabera. Egunero kirola egitea gustatzen zait baina gehiegi egiten badut, aspertu egiten naiz. Ez dut inoiz entrenamendu berezirik egin eta 48 urterekin nere gorputza asko ezagutzen dut ez dut gehiago behar.
4. Lana. Komertziala naiz eta gaur egun nere bezeroek dendak itxita dituzte. Denda txikiak egoera txarrean zeuden pandemia hasi aurretik eta orain areagotu egingo dela pentsatzen dut.
5. Ez, normalean ez dut asko jaten eta garbi jaten dut, baina elikadura ez dut batere zaintzen, desastre xamarra naiz. Ez dut pisua neurtzen duen makinarik etxean, baina argaltzen nagoela uste dut, hainbeste ”pike”ekin, asto xamar dezente dago izen horien artean😊
6. Pixkanaka  korrika hasi beharko naiz. Azkenean gutxienez bi hilabete egongo gara korrika egin gabe eta artikularki eta muskularki ahul aurkituko gara. Hala ere, arratsaldero bideo-deiaz entrenatzen dudan jendearekin txirrindan “pike”ren bat egin beharko dugu hainbeste entrenamendu eta gero. Korrikan Leitza aldera EHMEko buelta egitera edo Txindoki aldera joatea gustatuko litzaidake, lagunekin noski eta entrenamendua bukatzeko Larraitzen garagardo handi bat hartu. Egun hauetan faltan botatzen ditugun zenbait plan…

IÑAKI OLANO


1. Hasierako nire helburu nagusia Zegama Aizkorri maratoia ondo egitea zen. Horretaz aparte, aurten Euskal Mendi Lasterkarien Selekzioak eman didan aukera aprobetxatuz, Espainiako Kopako lasterketak ere helburu nituen.
2. Konfinamenduaren lehen 3 asteetan arrabola egin dut gehienbat eta baita indar ariketa batzuk ere. Ondoren korri egiteko zinta iritsi zitzaidan eta gustukoen korri egitea dudanez, zintan aritu naiz batez ere 1h -1h30min saioak eginez. Astean behin indar ariketak ere astero egin ditut.
3. Ez dut normalean baina gehiago entrenatu, gustatzen zaidana mendian korri egitea da eta 4 pareten artean aritu beharra oso astuna egiten zait. Hori dela eta, normalean baina gutxixeago entrenatu dut baina saiatu naiz formari heltzeko adina egiten.
4. Etxeko leihotik mendia parez pare ikusi eta ezin bertara joatea da gogorrena niretzat. Gainera, eguraldi bikainak egiten ari da eta oraindik inbidia gehiago ematen dit.
5. Ez dut bereziki elikadura zaintzen, egunerokoan txukun jaten saiatzen naiz eta konfinamendu egoera honetan ere berdin jarraitu dut. Gainera, etxean egon behar honekin, normalean kanpoan egiten ditudan otordu asko saihestu ditut eta nahiko elikadura ona daramadala esango nuke.
6. Hau bukatzen denean, Aralarrera joango naiz eta bertan Ganbo, Pardarri, Hirumigarrieta... tontorretatik barrena, 2-3 orduko entrenamendu lasai bat egingo dut. Desiatzen nago horretarako. Kontuan izan behar da, denbora luzez mendian ibili gabe egongo garela eta erritmo lasai batean egingo ditut lehen mendi bueltak.

IÑAKI URIBE-ETXEBARRIA (EUSKAL SELEKZIOKO HAUTATZAILEA)


1. Selekzioak aurtengo helburutzat, lineako lasterketetan Espainiako kopa eta txapelketa zituen, munduko koparekin batera. Hortaz gain, Ultra lasterketetako Espainiako txapelketan ere parte hartzea zen gure asmoa. 
2. Korrikalari gehienak etxean ariketa ezberdinak egiten dabiltza. Gehienak arrabolan eta indar ariketak, agian hau ongi etorriko zaie, batzuk alor hau ahaztuta izaten baitute. 
3. Nik uste korrikalariak gutxiago entrenatzen dabiltzala. Normala da, etxean orduak sartzea zaila izaten da eta egutegiko helburuak bertan behera gelditzen direla ikusteak ere ez du asko laguntzen maila altuko entrenamenduak egiterako orduan. Nik uste orain egin beharreko ariketak lehenagotik lortutako maila mantentzeko izan beharko lukeela, egoerak zenbat iraungo duen ez dakigu eta. 
4. Nik uste kanpora irten eta mendiak eskaintzen digun askatasunaz ezin gozatzea dela taldeko korrikalarientzat gogorrena. 
5.
6. Egoera honi buelta emandakoan, korrikalari bakoitza bere leku kuttunera itzuliko da, bere ohiko entrenatzeko lekuetara, "normaltasun"-era ahal den eta bizkorren itzultzeko asmoz.

IOKIN GARAI


1. 2019.urtea oposizioak prestatzen pasa ondoren egutegi exigentea prestatu genuen 2020 honetarako, 5 lasterketa jarriz helburu nagusi moduan. Apirilean Penyagolosa Trails, maiatzean Zegama Aizkorri, ekainean Tenerife Blue Trail, uztailean Luchon Aneto Trail eta udan atseden hartu ondoren, urrian Hiru Handiak. 3 lehenengoak bertan behera geratu dira eta besteak ere arrisku hori dute, beraz prestatzailearekin hitz egiten ari naiz egutegia aldatzeko eta honekin baita helburuak ere.
2. Goizean baraurik arrabola saioak egiten ditut, gero telelana egin ostean arratsaldean korrika egiteko zintan korrika egin eta indar eta core ariketa batzuk egiten ditut.
3. Egun kopuruari dagokionez antzera nabil, baina bolumenari dagokionez gutxiago entrenatzen ari naizela esan dezaket. Pisua ez irabazteko eta gutxi gora behera forma mantentzeko entrenamenduak egiten ari naiz.
4. Nahiko ongi daramat konfinamendua. Onartua dut luzerako joango dela . Hala ere onartu behar dut gehien maite dudan ingurunea mendia izanik faltan botatzen dudala.
5. Beti bezala ari gara jaten. Bi alaba ditugu etxean eta janari freskoa, garbia eta bertakoa jaten ahalegintzen gara. Hala ere onartu behar dut honetan ere lehiaketa datak atzeratzen ari direnez erlaxatu egin naizela pixka bat eta goxo gehiago jaten ari naizela.
6. Konfinamenduko neurriak arintzean egingo dudan lehenengo entrenamendua Aloñako mendizerrara izango da. Bertan egiten ditut gehienetan nere entrenamenduak eta asko gustatzen zaizkit bertako txoko ezkutuak esploratzea. Baina alabei ere agindu diet dagoeneko, konfinamendua bukatu eta eguraldi ona egiten duen egunean mendi buelta ostean Urbiako fondako txorixoa jatera joango garela.

ION AZPIROZ


1. 2020-rako bi  helburu nagusi nituen finkatuak,bata Ehunmilak uztailean eta bestea TDS (UTMB) Chamonix, bata jada suspenditu da, besterako ere esperantza gutxi.
2. Lesio bat medio azken aldian korri egin ezinik nenbilen, hori dela eta bizikletan saiatzen naiz entrenamenduak egiten, indar saioekin tartekatuz
3. Gehiago ez. Bolumen dezente sartzearen aldekoa nahiz eta ordu asko pasatzen ditut mendian. Etxean egonda ezinezkoa da entrenamendu mota hori egin.
4. Mendia hain gertu eduki eta ezin joana, baina uste baino hobetoago daramakit.
5. Elikadura beti zaintzen saiatzen gara etxean, egun hauetarako ez dugu ezer berezirik egin. Dena den, saiatzen gara igandetan zerbait ezberdina prestatzen.
6. Lesioak esango dit nora juteko moduan naizen btt edo lasterka. Ala ere, Aralar aldera juteko gogo handia dut, han aske sentitzen bait naiz.

IRATI ZUBIZARRETA


1. Nire aurtengo helburu nagusia mendi lasterketetako gazteriaren munduko txapelketara sailkatzea zen (Youth Skyrunning World Championship). Horretarako, Isaban (Camile Extreme) egin behar zen Espainiako txapelketa ondo prestatu nahi nuen, hori irabaziz gero sailkatu ahal izango bainuen.
2. Korrika egiteko zintza, txirrindu estatikoa eta indar ariketak egiteko baliabideak ditudanez, nahiko ondo moldatzen naiz entrenatzen jarraitzeko. Zintan serie azkarrak, korrikaldi luzeak nahiz aldapak egiten saiatzen naiz. Txirrinduan ere seriek egiten ditut batzuetan eta, bestela, hankak lasaitzeko erabiltzen dut. Azkenik, ariketa nahikotxo egiten ditut ahal dudanean: indar zirkuituak, korrika teknika, jaitsiera koordinazioa …
3. Normalean mendian denbora asko igarotzen dut, gainera, hori da gehien gustatzen zaidana. Beraz, normalean denbora gehiago entrenatzen dut mendiarengatik. Hala ere, orain indar eta koordinazio ariketa ezberdinei denbora gehiago eskaintzen ari naiz; ondorioz, ez dut asko  murriztu entrenatzeko ordu kopurua.
4. Mendian eta naturan egon ezin izana.
5. Ez, berdin elikatzen jarraitzen dut. Oro har, entrenamendu gogorrak baditut karbono- hidrato gehiago jaten ditut, deskantsuak ditudanean, aldiz, proteina gehiago jaten dut.
6. Hau amaitzean ia seguru Aralarko Maioetara joango naizela. Uste dut ordu dezente igaroko ditudala bertan!

ITXARO MENDIZABAL


1. Mari Murumendi Maratoia (Beasain - ehunmilak)
2. Saiatzen naiz egunero txandaka bizikleta estatikoan ibili edo zintan korri egiten. Bizikletan ordu bat inguru eta korrika egiteko zintan egunaren arabera... 40 minutu edo ordu bat.
3. Maiztasun gehiagorekin bai, ia egunero egiten bait dut zerbait. Egoera 'normala' zenean astean zehar gutxiago egiten nuen eta asteburuan lasterketaren bat edo mendi-buelta luzeago bat.
4. Etxean egon behar izatea. Kalera atera beharra sentitzen dut, mendira joateko inoiz baino gogo gehiago dauzkat.
5. Ez. Betiko moduan jaten dut. Normalean baino gehiago agian... pikoteoa eskuragarriago dago eta!
6. Murumendira. Hori egin ondoren eta agujetak pasatakoan, Txindokira joatea gustatuko litzaidake, Aizkorrira...

JAVI BENITO


1. 2020ko lehen seihilekorako Bartzelonako IronMan 70.3 egitea nuen helburu, eta uda ostean NYCko Maratoirako (50. edizioa) plaza daukat (zozketan lortua). Beraz, gaur egun, New Yorkeko maratoia da nire helburu nagusia 2020rako.
2. Aktibo egoten saiatzen naiz. Ezin garenez etxetik atera, eskerrak bizikletarako “rodillo” bat daukadan... Bizikletan 45 minutu egiten ditut egunero, eta HIIT saioren bat ere egiten dut egun batzuetan. 
3. Ohi baino gutxiago ari naiz entrenatzen, baina argi hau, egiten ari naizen “rodillo” guztiarekin baino, bizikletaren estalkiak aldatu beharko ditut laster..
4. Argi dago bakoitzak familia-baldintza desberdinak dituela, baina nik okerrena entretenitu eta jarduerak bilatu behar izatea da, etxean giltzapetuta egoteaz aspertu diren 7 eta 10 urteko alabentzat. Telelana, irakurtzea, pelikulak ikustea eta abar ondo dago, eta eutsi egiten zaio, baina familia duzunean, zailagoa da.
5. Hasieran ez. Saiatzen ginen eskolako jantokiko menu proposamenei jarraitzen, era askotako janari orekatua eta kapritxoa (garagardoa edo patata frijituak) jateko, uzten banuen. Baina egunak pasa ahala, eta hau luzerako zihoala ikusita, kaloriak jaisten hasi ote naizen, baina konplikatua da.
6. Ufff... ez dakit. Entrenamenduetara eta lehiaketetara nola itzultzen garen, horren araberakoa izango da dena, baina argi dago ez dela lehen bezalakoa izango. Hala ere, nahiko nuke 10-12 kilometroko entrenamendua egin etxe inguruan. Eta umeei kalera irteten uzten dietenei, mendira paseatzera eramaten ditut, lasterka, aire garbia arnasten, bistak izaten.


JAVI DOMINGUEZ


1. Mi objetivo principal era la UTMB
2. Básicamente de mantenimiento, uso la bici estática que tengo en casa e intento hacer algunos ejercicios o subo y bajo escaleras.
3. Este año tengo menos tiempo en general, me lo iba a tomar más tranquilo así que estoy entrenando menos.
4. No poder salir a la naturaleza y poder socializar con familia y amigos de forma presencial
5. Como parecido, aunque en estos tiempos de confinamiento hay que buscar otras "alegrias" y en la cocina lo tenemos más fácil.
6. Pues iré a Olarizu, un monte muy pequeño a las afueras de Gasteiz, para ver cómo están un par de arbolitos que planté antes del confinamiento.

JON AIZPURU


1. Aurtengo erronkak Lavaredo Ultra Trail (Italia) eta UTMB (Frantzia) lasterketetan parte hartzea zen. Dagoeneko Italian ospatu behar zen lasterketa bertan behera geratu da eta ikusteke dago nola geratuko den UTMB.
2. Sasoia mantentzea ez da erraza honelako egoera batean. Azken hilabetetan gainera minekin ibili izan naiz eta “larrialdi egoera” deitu zuten unean ez nengoen sasoiko. Hala ere, kirola egiten saiatzen naiz bizikletarekin arrabolan eta zintan korrika. Hala ere, saio motzak egiten ditut. Ordubete gehienez.
3. Normalean baino askoz gutxiago entrenatzen dut. Oraingo saioak errendimenduko entrenamenduak baino kirola egiteko saioak dira. Gorputzak eta buruak aktibo mantentzeko eskatzen dit nolabait.
4. Batez ere bazkal ondorengo momentuak egiten zaizkit zailenak. Momentu horretan bada halako “impasse” une bat eta zaila egiten zait kudeatzen.
5. Urtean zehar ez naiz bereziki zaintzen. Egia da ahalik eta jaki osasuntsuenak jaten saiatzen naizela eta orain ere berdin jarraitzen dut. Agian, barazki eta fruta gehiago jaten ditut orain eta “potajeak” albo batera utzi ditut. Baina, nik uste, aldaketa ez datorrela konfinamenduarengatik urtaro aldaketagatik baizik orain barazki eta fruta gehiago aurkitu daitezke.
6. Itzulera ez dakit nola izango den eta, egia esan, ez dut ezertan pentsatu. Itzulera ere progresiboki egin beharko dela pentsatzen dut nik. Azken egun hauetan kilometro gutxi pilatu ditugu hankatan eta ezin hasiko gara bat batean zerotik ehunera pasatzen, lesio bat izateko arriskua dagoela uste dut nik. Etxean geratu gara konfinamenduarengatik eta ezin geratuko gara etxean hasi eta berehala lesionatzeagatik, ezta?

JONE URKIZU


1. Helburu nagusiak Montsenyko Espainiako txapelketa (selekzioarekin joatekoa nintzen eta irailera atzeratu dute) eta Andorrako Ronda dels Cims  ziren. Azken hau bertan behera utzi dute gaur bertan.
2. Arrabolan nabil batez ere, eta indar ariketak, luzaketak eta antzekoekin tartekatzen dut.
3. Ez dut normalean baino gehiago entrenatzen. 2 edo 3 ordu artean eta egunean zehar banatuta.
4. Mendira irten ezina!! Izarraitz etxe ondoan daukat eta leihotik begiratuta konformatu behar. Baina hori da orain egin beharrekoa.
5. Beti zaintzen dut elikadura eta ez dut aldaketarik egin. Orain, hala ere, denbora gehiago daukat sukaldean aritzeko eta gauza berriak probatzeko.
6. Izarraitzera, zuzenean!! Ez da egokiena izango bat batean korrika hastea, berriro egokitu beharko gara horretara ere. Beraz, xuabe xuabe eta gozatuz!!


JOSU URRESTARAZU


1. Egia esan, nire bizitzako “lasterketa”, nire buru, gorputz eta egiten dudanarekin ondo sentitzea eta ahal den heinean hobetzea izaten da. Forman egotea gustatzen zait urtearen sasoi guztietan, nahi ditudan lehiaketak egin ahal izateko; bai izan orain Trail-a, bai izan gero asfalto lasterketa, BTT lasterketa, ziklokrossa, duatloia,… eta igerian ikasten badut noizbait, triatloia. Baina, aurten buruan nituen helburu nagusiak, Zegama-Aizkorriko KB, T3T mendi lasterketa, herrian dugun Axari Trail lasterketa, Behobia eta mendi duatloiak izango lirateke bati-bat.
2. 10 urte txirrindulari izatetik nator eta egunerokotasuna entrenamenduekin josi eta eramatea badakit zer den. Ohitura on asko aspalditik hartu nituen. Orain ordea zerbait gehiago gozatzen dut, izan ere entrenatzea ez da lehen bezala zeregin edo konpromiso bat; gustuko dudan zerbait da. Orain kanpora atera ezin dugunez, eta etxean egon behar dugun eskusarekin, rodilloa eta lehen garrantzi gehiegirik ematen ez nion indar errutina bati ekin diot: Core / HIIT ariketak; eta gustua hartu diot gainera errutina honi.
3. Agian, ordu kopuruez zerbait gehiago bai denbora libre gehiago dudalako. Baina orokorrean ez. Nire eguneroko entrenamendua ahalik eta konstanteen eta modu zentzudun batean egitea gustatzen zait. Hori egitea ez zait kostatzen eta nahikoa dut nire buruarekin ondo sentitzeko.
4. Lehiaketa egunak. Lehiaketa egun horiez ez gozatzea da okerren daramadana. Niretzat lehiaketa egunak “festa egunak” izatera bilakatu dira azken bi-hiru urte hauetan. Dortsal bat jarri, gustuko kirola praktikatu, nire burua maximora frogatu, lagun eta kirolari ezberdinekin sozializatu eta gainera, aparteko gosea egin ondoren lagun zein familiakoekin bazkari on bat egitera joateko.
5. Egun hauetan bereziki bakarrik ez, elikadura urteko sasoi guztietan zaintzea gustatzen zaidan zerbait da. Zentzu horretan oso metodikoa eta konstantea naiz.  Egunero zer jan, zer entrenatu eta zer egin dudanarekin, ia badakit hurrengo egunean nola sentituko naizen edota pentsa, askotan asmatzen dut baita zenbait pisatuko dudan ere.. Lasterketa egunak baliatzen ditut errutina hori puskatu eta egun horretan egiten dugun esfortzuari sari bat emateko kanpoan geratuz bazkaltzen edo afaltzen. Egun horietan gazta tarta jan gabe gutxitan geratzen naiz.
6. Hau dena ahalik eta azkarren bukatzeko deseatzen nago. Badakit ez dela erraza izango, baina horretarako, bakoitzak, etxean geratuz, bere aletxoa du jarri beharra. Elkarlana izango da bidea. Entrenamenduei dagokionean, nire lehen entrenamendua ziurrenik ez da “entrenamendua” izango, baizik eta soilik mendira joatea izango da, deskonektatu,  haize freskoa sentitu eta askatasuna dastatzera. Horretarako, Txindoki iruditzen zait izan daitekeela mendi ona.. Hori burutu eta gero planifikatuko ditugu egutegiko entrenamendu eta egin beharrak..

JULEN OZAETA


1. Urteko lehen zatiari begira bi lasterketa nituen begiz jota, Kangas Mountain (Asturias) eta Mitxarro Bira (Euskal Herriko Txapelketa), baina apuntatuta neuzkan beste lasterketa guztiak ere helburu bezala nituen. Lasterketa bat bukatzerakoan, hurrengoa jartzen dut helburu nagusi. Iazko denboraldi amaiera ikusita, non garaipen batzuk lortu ahal izan nituen, aurtengoa oso gogotsu hasi nuen emaitza onak lortuz. Zestoako Kobaz Koba lasterketan garaipena lortu nuen eta bigarren izan nintzen Kangas Mountain lasterketan. Baina inoiz lortu dudan formarik onena neukala zirudienean, lasterketa guztiak atzeratu eta suspenditu ziren.
2. Lehen bi asteak gaixo pasa nituen eta ezin izan nuen ezer egin. Orain, ia egunero CORE ariketa batzuk eta 50 minutuko eliptika saioak egiten ditut, ez lasterketei begira, baizik eta aktibo sentitzea beharrezkoa dudalako. Ez dut eliptika atsegin baina ez daukat beste aukerarik, bizikletako arrabola 10 minututan puskatu bait nuen. Indar eta oreka lanak ere egiten ditut noizean behin.
3. Orduei begira antzera aritzen naiz (7h astean), orain egunero egiten dudalako zerbait eta denboraldian 4-5 egun entrenatzen nituelako. Baina alde handia dago entrenamendu motari begira. Orain arte astean 2-3 entrenamendu gogor egiten nituen, asfaltoan zein mendian. Orain ez naiz horrelako intentsitatean aritzen, ez bait dut eliptika atsegin. Esan genezake gorputza ez herdoitzeko aritzen naizela, gero badakidalako azkar berreskuratuko dudala sasoia. Ez daukat lasterketetara itzultzeko presarik baina bai mendira joateko eta entrenamendu gogorrak egiteko.
4. Bizitza soziala erabat galdu dugu etxean (lagun eta familia arteko bideo-deiak kenduta) eta faltan botatzen da, batez ere eguraldi eguzkitsu honekin, baña egia esan okerren daramadana mendia etxetik ikustea eta ezin joan ahal izatea da. Orduak eta orduak mendian bakarrik egitea atsegin dut, inongo konpainia gabe eta guztiz deskonektatua, eta behar hori sentitzen dut. Bestalde pena handia eman dit ere opor batzuk ez izatea familiarekin aste santuan, batez ere alabak disfrutatzea merezi zuelako. Ia 3 urte ditu eta oso ondo ari da eramaten konfinamendu hau. Zin egin diot posible dugunean nonbaitera joango garela.
5. Iñoiz ez dut elikadura zaindu. Nahiko dezente eta denetik jaten dudala uste dut, inongo dieta edo errutina gabe, eta noiz behinka "pekatuak" jatea edo edatea asko gustatzen zait. Lasterketa garaian kontu handiagoarekin ibiltzen naiz, baina momentu honetan ez daukat inongo helbururik ez dakidalako denboraldia amaitu den edo ez. Beraz, elikadura kontua ez da gehien kezkatzen nauena.
6. Durangarra izanik, argi eta garbi Atxartera joango naiz nire mendiak nola dauden ikustera. Alluitz, Anboto eta Urkiola inguruak bisitatzeko beharra daukat eta ziur nago agujeta ikaragarriekin amaituko dudala egun hori.

LAIDA ELIZEGI


1. Buruan neukan lasterketa bakarra Beasaingo Marimurumendi maratoia zen. Zegama Aizkorri egiteko zalantzan nengoen, entrenamendu asko egin gabe eta ez zen nire aurtengo asmoetan sartzen beraz zalantzan. Egoera honekin, bi lasterketa horiek beste gehienak bezala bertan behera gelditu dira beraz nire egutegia hutsik dago. Helburu nagusia ahalik eta azkarren mendiaz gozatzea da.
2. Arrabolan saio ezberdinak, batzuetan ibilbide birtualen bat eta bestetan Selekzioko lagun batek ematen dizkigun spinning saioak izaten dira. Bestetik indar ariketak, luzaketak eta tarteka trx-arekin ere aritzen naiz.
3. Ezberdin entrenatzen dut. Astean zehar agian lehen baino denbora gehiago aritzen naiz, asteburuetan berriz, lehen baino gutxiago.
4. Familiako kide eta lagunekin aurrez aurre egon eta besarkada bat eman ezina. Eta noski, mendira ezin joan ahal izatea.
5. Elikadura bereziki zaindu ez... lehengo moduan jaten dugu. Beno, orain sukaldean aritzeko denbora gehiago dago eta gustura aritzen naiz, beraz plater gazi zein gozo "berezi" gehiago prestatzen ditugu. Egun guztiak berdinak dira baina saiatzen gara errutina bat mantentzen eta asteburuetan, lehengo moduan, gorputzari bizigarriak ematen; garagardo, etxean egindako pizza, txokolate, etab.
6. Aralarrera, Ausa-Gaztelu eta Ganbora.

LAKE OIARBIDE


1. Aurten Isaban, Camille Extrem ospatuko zen Espainiako txapelketa, zen nere helburutako bat.
2. Arrabola pixkat ta etxeko jardinean bueltaka korrikan.
3. Ezta antzik ere! Askoz gutxigo eta oso ezberdina. Arrabolan sekula entrenatu gabe nengoen.
4. Mendie hain gertu edukita ezin bertara joan izatea. Batez ere, Axari traileko ibilbidea.
5. Sekula ez det ezer berezirik ein ta oain gutxiago. Pentsa! Etxean ogie egiten hasi naizela....
6. Nere entrenamentue korrika egitea izaten da. Ta lehenengo, Arantzamendira jun nahi nuke paraje zoragarritaz disfrutatzea aspaldiko partez.


LEIRE MARTINEZ


1. Mi objetivo este año era hacer Ehunmilak , me hacía mucha ilusión, llevaba 2 años para hacerla pero me daba mucho respeto y este año por fin me había decidido .
2. Ahora lo único que estoy haciendo es lo justo para encontrarme bien mentalmente, la prioridad ahora es la salud y es momento de pensar en otras cosas.
3. No entreno más de lo normal, me cuesta mucho porque no me gusta el rodillo y ahora es la única posibilidad que tengo, pero intento subir 60' a sudar en la bici y eso me ayuda a relajarme un poco. No tiene nada ver lo que hago ahora con los entrenos que hago normalmente.
4. Lo que peor llevo es no tener libertad para hacer lo que quieres, estar con los pekes en el parque, subir al monte, abrazar a mis seres queridos ....
5. Intentamos cuidarnos, pero dándonos premios que te ayudan a hacer cosas en familia, hacemos bizcochos, tartas.... luego hay que comerlo, pero ahora es lo que toca y a mi quien me conozca sabrá que tampoco sufro mucho comiendo dulce, me encanta.
6. El primer sitio donde iré es a perderme por los senderos del Serantes, sin prisa y disfrutando de cada zancada, de esa sensación de libertad que solo siento hay arriba. La verdad que a pensar de las pocas posibilidades que tengo para hacer en casa estoy rodeada de amig@s que me ayudan y me motivan para subirme a ese rodillo todos los días.

MAITE MAIORA


1. Nere aurtengo helburu nagusia UTMB da edo zen. Ze oraindik tente dago lasterketa hori baina ikusiko dugu noiz ahalko dugun entrenatzen hasi eta horren arabera prest egongo naiz edota ez. Ourea Trail eta Alpe D'Huez-eko triathloia tente daude oraindik ere. Baina ikusiko da... Beste helburu nagusi bat UTWT-eko zirkuitua ere zen. Baina horko lasterketa asko bertan behera gelditu direnez, ontxe ez dakit zer gertatuko den zirkuituarekin.
2. Rodillo eta gimnasio asko. Rodillo inteligente bat daukat eta asko dibertitzen naiz gaur eguneko app-ekin. Zintan ere korrika pixka bat egiten det, aldapa batzuk etab. Baina ontxe inungo helburu zehatzik gabe, mantenimendu fisikoa eta buruarentzat plazerezko entrenamendua.
3. Oraintxe mendian ordu dezente sartzen hasita negon eta hori etxera estrapolatzea ezinezkoa da. Baina txirrindu askoz gehio egiten det eta gimnasio gehio ere. Nere konfinamendua gainera ez da 100%. Ni lanera irten beharra daukat eta lanetik etxera. Beraz ez ditut 24 orduak etxean pasatzen.
4. Etxekoak ezin besarkatzea. Ain gertu eta ain urruti (gurasoak alboko portalean bizi ditut eta leihotik ikusten gera). Eta bestela mendia. Gora begiratu eta ezin jun! Eta barruan ar batek esaten dit ilunetan edota leku gordeetan jendea dabilela. Kalte handia egiten dute. Gainera txori txiki batek esan dit, berak etxetik mendi aldean ikusi duela norbait korrika eta horrek min handia egiten dit.
5. Beti zaindu behar da baina agian oraintxe fin fin egoteak ere ez du zentzu gehiegi. Baina neri zaintzea gustatzen zait.
6. Buruan sartuta dudana oraintxe, mendira irten eta nekeak jo arte ez itzuli etxera. Lehen entrenamendua nere etxe inguruko bideetan. Kilimon Trail- eko ibilbidea ere egingo det lehen egunean.

MARIA ZORROZA


1. Aurtengo helburu nagusia mendian Occ Chamonix Frantzian egiten den lasterketa da abuztuaren amaieran. Asfaltoan berriz, zerbait berria probatzeko gogoa daukat eta maratoi bat egiteko ilusioarekin nago.
2. Bizikleta estatikoa, zinta zahar bat ere badaukat (nire lehen korrikalditxoak bertan egin nituen, urteak dauzka jeje), indar ariketaren bat... Sasoia mantendu baino, osasuntsu mantentzeko eta egoera hau hobeto eramateko egiten dut kirola. Oreka bat ematen dit kirola egiteak, uste dut egoera honetan ezinbestekoa dela mugimenduan mantentzea ahal den neurrian behintzat.
3. Farmazeutika naiz eta farmazian lanean jarraitzen dut, betiko orduak edo gehiago sartzen ditut. Beraz denbora asko lanean pasatzen ari naiz. Azkenean denboraz lehengo antzera entrenatzen (edo kirola egiten) dut.
4. Familia, lagunak... Gehien maite ditudanak ezin besarkatu edota ikusi izana. Esaterako, nire aitonarekin izaten ditudan elkarrizketatxoak asko botatzen ditut faltan.
5. Ez, betiko moduan daramat elikadura. Nahiko buruhauste dauzkagu dagoeneko, beste bat gehitzeko moduan.
6. Urdaibai zonaldetik km-ak eta km-ak egingo ditut, motxila hartu eta bueltatzeko presarik gabe.

MIKEL LEAL


1. Este año en realidad las carreras que corría (4 carreras) eran parte de un desafío contra mi hermano Aitor, ninguna era más importante que las otras sino el conseguir quedar por delante el uno del otro (dicho esto sin duda la que más ilusión me hacía era Ehunmilak), aclarar que es un pique entre hermanos en plan sano porque no tenía ninguna opción contra el ja ja. Pero si algo me hacía especial ilusión era la Transpirenaica, era mi intención hacerla junto a dos de mis mejores amigos corredores, en 15 días, Txema Sánchez e Iñaki Catalán, grandes corredores y montañeros ambos.
2. Mi entrenamiento al no tener cinta de correr, se compone de: a la mañana una hora de rodillo, 20 min ejercicios de piernas, 15 min ejercicios tronco superior (me los pone mi entrenador mi hermano Aitor), y hago 1h más de Ping Pong con mi hijo pequeño que le gusta mucho y viene muy bien para los reflejos. A la tarde otra hora de rodillo más 15 min. de ejercicios de tronco, pierna no hago porque los de la mañana hago a tope de intensidad, el rodillo si coincido lo hago con mi grupo de amigos, nos juntamos por Messenger y hacemos el entreno juntos. (con Oliveri, Azpiroz y compañía)
3. Estoy entrenando más que lo normal entre semana que solía ser de una a dos horas y media al día según lo que tocase, ahora hago unas 4 h pero al no trabajar consumo bastante menos energía y no me canso como cuando trabajaba, lo que no hago son las tiradas del fin de semana de 5-7h en el monte que ahora ya tocaban, los sábados no hago nada porque antes era mi día de descanso y lo sigo respetando, así que al final me salen algunas horas más pero el esfuerzo que me suponía correr para mí era más duro, yo creo que 15h corriendo es más esfuerzo que 15h en bici.
4. Bueno al final como la mayoría el no salir es lo realmente duro, nosotros claro que lo que más echamos de menos es la montaña, por lo menos en mi caso añoro más la montaña que el correr, ya que yo mientras corro soy de los que paran, miran, huelen etc. Y provengo de una familia de montañeros, mi infancia junto a mis dos hermanos está marcada por las travesías en los Pirineos con mis padres, el correr vino después 
5. La comida es un problemón para mi je je, ya de normal sigo una dieta (mi hermano que es mi dietista y entrenador) ahora se le suman dos problemas, la falta de objetivos y el confinamiento en sí, estar en casa más horas y consumir menos aunque entrenemos por lo que deberíamos ser más estrictos, es cierto que me cuido no me abandono pero de estar muy flaco ahora he pasado solo a estar flaco je je.
6. El primer día que pueda salir, espero que pueda ir al monte ya que a lo mejor solo nos dejan salir una hora entonces sería un rodaje por la playa de Fuenterrabía, pero si es montaña con el tiempo que quiera, iré al parque natural de Peñas de Aia (vivo a 15min corriendo) no creo que corra mucho porque no estaré hecho ja ja, subiré a Erlaitz que es mi cima favorita por muchos motivos, me sentaré , grabaré vídeos con la Gopro, de ahí al primer pico de Peñas de Aia y bajar a la sidrería Ola que es nuestro lugar de reunión, y espero hacer este entreno con mis hermanos y mis amigos como hemos hecho siempre, no quiero nada nuevo, solo lo que ya tenía.


MONTSE MOROTE


1. Ba MIUT (Madeira Ultra Trail)-a zan oingo urteko helburu nagusia, Apirilak 25an Madeiran ezagutzeko irrikitan nengoen baina datorren urtera arte itxaron beharko dogu. Otxandio eta Aramaioko 6 lagun joan behar ginen, dena prest geneukan, entrenamenduak, bidaia… Dortsala eta Hegaldia datorren urterako gordetzeko aukera eman digute, beraz, han egongo gara datorren urtean.
2. Ba pisu baten bizi naiz ta aukera larrei ez dekot, ezkerrak oin pare bat urte, nirekin entrenatzen duen lagun batek, rodillo bat oparitu ninduela, ta orain arte ba neguan edo lesionatuta egon naizenean erabili izan ohi dut soilik, baina hau dena hasi zenetik egunero jarduten naiz…lehenengo egunetan gogotsu haritzen nintzen  baina orain nazka apur bat hartu diot iadanik…”Zumba” zalea be banaz, nahiz ta dantzari nahiko eskasa izen, ordubete ibiltzen naiz egunero ta horrek be laguntzen dau. Kore ta Hit ta holakoak ez zaizki batere gustatzen, jijijiji….
3. Ba bai, azken 3 asteetan 12 ordu astean media entrenatu dot, ezinezkoa egoera normal batean…  azkenean egunerokotasuna, lana, alaba…ba beti nau alde batetik eta bestetik minutuak lapurtzen mendira joateko, astean zehar 2-3 ordu entrenatzen ditut. Domeketan pilatzen ditut ordu gehienak, goizean goiz jeiki ta 4-6 orduko ibilbideak prestatzen ditugu. Otxandio inguruan aukera asko ditugu
4. Goizean, altxatu ta leihoa zabaldu bezain pronto, Anboto ikusten dot. Begira geratzen naiz ta nire buruari galdetzen diot noiz eukiko dogun aukera berriro puntara igo ta Euskal Herri osoa bertatik ikuskatzea. Hain hurbil ta hain urrun …. Santikurutx eta Orixol be ikusten ditut…Gogorra da, hain gogoko ditudan txokoetatik hain urrun sentitzea
5. Saiatzen naiz, baina 10 urteko alaba daukat ta egun hauetan sukaldatzea beste denbora pasa bat bihurtu dogu, bizkotxoak, browies, txokolatea, gailetak…egia da be, orain denbora gehiago dekotela jatorduak prestatzeko ta baita ere lasai asko jateko ta hori be osasuntsua dala uste dot. Barazki ta fruta zalea naiz, baina ez naiz zoratzen elikadurakin…
6. Ba fijo dakitena da bizikletan ez dala izengo, jijiji…Eguraldiaren araberan… eguzkitsua bada, zalantza barik Anbotora… Eguraldia eskasa badau, ziurrenik Orixolera, baina hainbesterako denbora ez badigute emoten ta gehienez ordubete bada ba Mirugain edo Astikurutx izengo dira, Otxandio osoa ikustatzeko.


MONTSE VAZQUEZ


1. Objetivo Enkarterri una carrera espectacular, en la que el año pasado me tuve q retirar por mi pareja a falta de 10 km, este año la hacía sola y tenía mucha ilusión.
2. Entrenamiento mucha bici para fondo y core.
3. Si estoy entrenando más, buena pregunta, hay días que estaría todo el día y otros más tranquila.
4. En falta a mi gente que quiero.
5. Alimentación intento seguir con mi rutina de comidas, aunque me la salto un poco.
6. Y la mejor pregunta Ganeko con mi gente con los que entreno y estoy día a día, esa copita de... Está pagada hay arriba hay mucho que celebrar.

OIHANA AZKORBEBEITIA


1. Aurtengo helburua, betiko lez, lasterketekin topera gozatzea zen eta horretarako martxoan hasi eta urrira bitartean hainbat lasterketa nituen begiz jota. Helburu nagusi bezala azkenengo urteetan egin dudan bezala Skyrunning World Series (Munduko Kopa) ahalik eta ondoen burutzea zen. Lehen lasterketa maiatzean jokatuko nuen eta dena ondo bidean finala urrian. Bestetik Golden Trail Series zirkuitua ere egiteko asmoa nuen baina inolako presiorik gabe. Eta nola ez, Euskal Herrian ere hainbat lasterketa nituen begiz joak.
2/3. Momentu honetan "entrenatzea" zaila da niretzat. Pisu batean bizi naiz eta ez dut ez korri egiteko zintarik, ez arrabolarik , ez bizikleta estatikorik... ez eta tokirik trasto horientzat. Txakurrak ditudala aprobetxatuz buelta txiki batzuk egin ditzaket beraiek ateratzen ditudanean baina gauza gutxi, bixi bixi oinez eta listo. Etxean luzaketa asko egiten ahalegintzen naiz eta umeek uzten didaten neurrian saltoak eta beste ariketa batzuk ere egiten ditut. Egia esan lasterketarik ez dagoenez eta lehena noiz izango den ez dakigunez geldialdi honek ez du bat ere garrantzirik. Hartuko dugu martxa gero ere.
4. Okerren daramadana etxean egon beharra da. Niri haize freskoa hartzea gustatzen zait, nahi dudanean eta nahi dudalako eta etxean sartuta egon behar honek ito egiten nau. Eta zer esanik ez umeak etxean 24 orduz egon beharrak sortzen duen tentsioaz. Laguntxoekin kalean korrika ibiltzeko premia handia dute eta asko aztoratzen dira. Ez dute egoera hau oso ondo ulertzen (nire umeek 6 eta 4 urte dituzte) eta nahikoa egiten dute gajoek.
5. Elikadurari dagokionez ez dugu ezer aldatu etxean. Bizimodu "normala" egiten ahalegintzen gara eta betiko jatorduak egiten. 
6. Hau dena apur bat pasatzen denean eta mendira joateko baimena ematen dutenean nora ez dakit oraindik (Anboto, Alluitz, Astxiki, Untzillatx edo agian denetara goiz berean) baina egon ziur goizean goiz atera eta tontor batera igoko naizela, bertan arnasa sakon hartu eta irrintzi handi bat botatzeko.


OIHANA KORTAZAR


Galderak erantzun baino lehen,azaldu nahiko nizuke, 2020an hiru lasterketa egin eta irabazi ondoren, otsailean entrenatzen nengoela belaunean kolpe bat hartu eta edema oseo bat daukat, otsaila amaieratik korrika egin gabe nengoen, eta derrigorrez etxean sartu gaituzten honetan ere berdin noski.
Horrek nere lasterketen denboraldiko lehen zatian ezingo nukeela inondik ere parte hartu suposatuko luke, beraz, coronavirusa egon ala ez, orain ez nintzateke korrika ibiliko.
Hala ere, etxean egote honen ondorioz, ezin izan naiz fisiora joan tratamendua jasotzera eta korrika egin ezinaren ondorioz igerilekuan hasi nituen entrenamenduak (aqua running, etab.) bertan behera gelditu dira.
1. Helburu nagusi bezala bi Espainiako txapelketak nituen. Alde batetik, Transvulcaniako maratoia, Espainiako trail txapelketa (hau da, atletismoko federazioak mendian antolatzen duena) maiatzeko 2. asteburuan izan beharko zena, baina momentuz atzeratua dagoen arren, ez dut uste egingo denik. Bestalde, FEDMEk antolatutako Espainiako txapelketa, Camille Extrem, ekaineko 2. asteburuan izango zena. Azken hau zuzenean bertan behera utzi dute, hurrengo urtera arte. Hala ere, Zegama Aizkorri, Mont Blanc-eko maratoia, Sierre Zinal... lasterketa eder askoak egiteko asmoa neukan. Etxetik arazo gabe irten, belauna nola dagoen ikusi, entrenatzen hasi eta lasterketen egoera nola dagoen ikusitakoan, beharbada beste lasterketaren bat egin ahal izango da, baina oso oso zaila iruditzen zait 2020an lasterketak egitea, ez nire belaunagatik, Covid-agatik baino.
2. Spinnning-eko bizikleta, eliptika eta bestelako materialekin (bosu, fitball, trx, pesak, gomak, ...) ariketa asko egiten ditut. Normalean egunean 3 ordu inguru entrenatzen ditut, 2 ordu spinning (bat goizean eta bestea arratsaldean), eta tartean ordu bat indar lana, core, etab., edota berdina baina goizean bizikleta eta arratsaldean eliptika, bakoitzetik ordu bana, eta tartean indar lana.
3. Era ezberdinean entrenatzen nabil, plangintza zehatzik jarraitu gabe, gorputza aktibo mantendu eta ahalik eta pisu gutxien hartu edo forma onenean mantentzeko asmo hutsarekin. Kalean korrika egin dezakedanean baino gutxiago entrenatzen ari naiz, baina duela hilabete eta erdi belauna nola neukan kontutan hartuta (ezgaituago bait nengoen) orain lan ona egiten ari naiz etxean ere, mendia falta zait terrenoan entrenatzeko baina intentsitate aldetik lan dexente eginez.
4. Horrela gaizki gaizki... ezer ez! Egia esan ez gaude gaizki etxean... lanagatik ez balitz, beste pertsona asko bezala langile autonomoak gara eta negozioa itxita bai daukagu. Hala ere, etxean egin beharrak dakarren askatasun ezagatik, nigatik baino gehiago umeengatik sufritzen dut, jada egun asko dira aire librean denbora asko pasa gabe. Hala ere aspertzeko astirik ez dut eta horrek eramangarriak egiten ditu egunak. Haurren eskolako lanak egin, kirola, ikasten nabilen goi mailako zikloaren online bidezko klaseak jarraitu, irakurri,...
5. Bai, egia esan zaindu beharra dago eta zaintzen naiz; ez da berdina eguneroko martxan ibiltzea edo orain gauden egoeran.
6. Umeekin mendira edo bizikletan ibiltzera, eta ni neu Elgetako Egoarbitza mendira, deseatzen nago.


PATXI GODOY


1. Nire aurtengo erronka nagusiak Buts, eta Hiru Haundiak... Oraindik Hiru Handiak eiteko esperantziaz ... Ea Zortie dauen...
2. Estatika zahar bat itxi zuztien eta aukera euki nauen martxuen gauza hasi zanien eliptika bat erosteko eta biak balkoian dauzket... Egun batzutan bat ero bestie erabiltzen dut.
3. Saiatzen nabil lehen beste egiten... korrika ezin da baine... bizikleta eta eliptika partekatuz.
4. Okerrena familixaz ez eotea eta lagunekin Mendietan barrena galduta ezin egotea! Mendi falta asko nabari dut .
5. Ba saiatzen naiz garbi jaten... Baina beti jauzten da zehozer... Jejejeje Ondo jatekue naz.
6. Ba ahalgauenien Udalaitz Anboto eta kresterixua gustauko jakun eitia.


PEIO FADRIQUE - CLUB VASCO DE CAMPING


1. Aurtengo egitasmoa urtero bezala  nahaste-borraste txiki bat zen, eta egoera berri honek dena hankaz gora jarri du. Lehenengo sei hilabeteak beteta nituen. Eski trabesi, mendi lasterketak eta asfalto pixka bat. Bandrés-Karolo, Altitoy, Azkoitia-Azpeitia, Budapest, Nafarroa Xtrem, Zegamako KB, T3T eta bereziki Goierriko 2 handiak eta Marimurumendi jarraian egin nahi nituen berriz.
2. Gehien bat, bizikleta. Ez daukat korrika egiteko zintarik etxean, ezta 100 metroko balkoirik. Gainera lanean jarraitzen dut. Igogailua eta kotxea erabili gabe nabil, eta Txokoko lagunek bidalitako ariketaren batzuk ere egiten ditut. Dagoeneko informazio gehiegi jasotzen dugu eta burua pixka bat saturatzen digu.
3. Ez, mendian nire kasa ibiltzea, harri, bidexka eta erreka artean, ezin da inolako simulatzailerekin lortu. Geldialdiak ere onak dira gorputzarentzat.
4. Segurtasun neurriak lanean eta kalean, beldur giro hori. Adineko pertsonekin lan egiten dut eta giroa ez da erreza.  Lesionatuta egona den edonork ba daki zer den korrika egitea joan ezina. Badakigu itzuliko garela mendira, beraz lasai hartu behar dira etxean egote hauek.
5. Gutxi zaintzen dut. Pasatu gabe jaten dut baina elikadura ez dut inoiz gehiegi zaindu. Sagardotegira joateko irrikitan nago.
6. Ekainean Uztarrozen jardunaldi batzuk antolatuta dauzkagu, Larra-Belaguan korrika eta bizikletan ibiltzeko. Lagun arteko topaketak dira. Egoera honi aurre egin eta "Eutsi gogor!!! "

ROBERTO GARAY


1. Zegama-Aizkorri.
2. Hago rodillo y elíptica. El día de trabajo corro.
3. No, entreno menos.
4. He tenido suerte de vivir en un bajo con jardín, de tener un rodillo y poder seguir trabajando. Lo peor es la sensación de salir a la calle y parecer un delincuente.
5. Intento cuidarme, pero también sin pasarse porque ya me cuido todo el año, esto es un descanso.
6. Iré al monte, casi seguro a Urkiola, a correr en el monte que es lo que me gusta.

SAIOA ARKONADA


1. Aurtengo helburu nagusia Zegama Aizkorri mendi maratoia zen lasterketa oso berezia da niretzat eta ilusio handiz prestatzen dut. Oñatin bizi naizenez Aloñako igoera ere berezia da niretzat eta izena emanda nuen lasterketak txukun egitea zen nire nahia.
2. Korrika egiten dut zintan, Bizikletan nabil eta tarteka Corea lantzen dut. Ez naiz batere indorra (gimnasio zalea) baina kirola egin eta sasoia mantentzeko ezin bestekoa da. Ohitu beharra izan dut.
3. Egunero egiten dut kirola. Egunaren eta gogoaren arabera ordu bete edo gehiago egiten dut. Fisikoki nahiz mentalki beharrezkoa dut iñoiz baño gehiago!
4. Kalera ezin irtetzea. Nolabait kaleko eta mendiko oxigenoa arnastea da faltan gehiena sumatzen dudana. Kaiolan sartuta gaudela Sentitzen dut eta bi alaba txikik pena  handia ematen didate. Haiek bai meritua!! Kexatu ere ez!
5. Saiatzen naiz garbi jatea eta pikoteoa ekiditzea baino betiko antzera nabil.
6. Hau bukatzean zein izango da egingo duzun lehen entrenamendua? Dudarik gabe mendira joango naiz eta seguraski Aloña aldera.. Faltan botatzen dut bertako paisaiak, natura eta airea.

SANDRA SEVILLANO


1. Este año estaba muy motivada con Zegama era la primera vez que iba a participar y la tenía muy en mente. También iba a ir a Trasvulcania Marathon en mayo.
2. Mi pareja decidió regalarme una cinta de correr, que la verdad la estamos utilizando mucho. Eso junto una elíptica y pesas, cintas completo entrenamientos.
3. Estoy entrenando bastante la verdad, dobló entrenos. Pero es que hay que hacer algo y sobre todo cansarse.
4. Pues me imagino que, como todos, la libertad de poder salir, sobre todo el ir a entrenar al monte, con la naturaleza, el respirar aire. Otra que me da pena, es con niños pequeños en casa el poder llevarlos al parque a que desfoguen y se cansen (pero son un ejemplo porque lo llevan mejor que nosotros, todo hay que decirlo).
5. Si cuidó la alimentación la verdad, el nutricionista me mando un plan de dieta más ajustado por la situación e intento ser disciplinada.
6. Mi primer entrenamiento será irme al monte y estar 3-4 horas disfrutando como nunca. Iré a los montes que suelo entrenar aquí en Bilbao, el Ganekogorta.

SARAH UGARTE


1. Aurtengo denboraldia ilusio handiz hasi behar nuen, izan ere, Euskal selekzioaren partaide izateko deitu zidaten. Bertan Espainiako kopan eta Espainiako txapelketan parte hartu behar nuen. Espainiako kopa 5 lasterketaz osatua dago. Hauetatik gogo handiena nuena, Isabako Camille Extrem lasterketa zen hau Espainiako Txapelketa izango zen, baina jadanik suspenditu dute. Besteak beste, Zegamako lasterketa ere buruan nuen, eta hau bai dela lasterketarik ederrena, izugarrizko giroa izaten da. 
2. Bitarte honetan, etxean ariketak egiten ari naiz. Errutina bat izatea aukera ona iruditu zitzaiten eta egunero jarraitzen dut. Goizeko 9:00etan hasten naiz bizikletarekin ia ordubete eginez, ondoren Core ariketak egiten ditut eta bukatzeko eliptika pixka bat. 
3. Ez dut egunero baina gehiago entrenatzen baina bai gimnasia ariketan. Izan ere ez zait gustatzen Core ariketak egitea baina orain etxean nagoela inoiz baina gehiago egiten dut. 
4. Okerrena daramadana mendira ezin joatea da. Ohituta nago, lanetik iritsi zerbait jan eta txakurrarekin mendira joatea, niretzako izugarrizko plazerra da hau. 
5. Elikadura zaindu? Ba egia esan saiatze naiz, etxean ordu asko dira eta tentazio handiak dauzkat, txokolatea, gailetak... baina bai, zaintzen saiatzen naiz. 
6. Lehenengo entrenamendua, hemen inguruan ditudan mendietara izango da, oso zortedun sentitzen naiz tolosan bizitzeaz, mendiaz inguraturik bait gaude.

SILVIA TRIGUEROS


1. Nire helburu nagusia 2020 urterako Tor des Geants da, irailean izanez, momentuz mantentzen da baina ez daukat konfiantza handia ospatzeaz.
2. Pisu txiki batean bizi naiz eta zorionez spinnig -eko biziketa bat daukat. Senarrak rokodromo txiki bat egin zuen trasteleku baten eta noizbehinka joaten naiz semekin baina jolasteko. Saiatzen naiz Youtubeko spinning sesio bat egunero egiten eta luzapenak, batez ere osasunerako, momentu honetan ez naiz lasterketan pentsatzen eta geldialdi hau ondo etorriko zait gorputza zaintzeko azken urtean kaña asko sartu diodalako.
3. Ez, asko gutxiago entrenatzen ari naiz.
4. Lehenengo bi asteak gogorrak izan ziren, oso forma on batean nengoen eta lasterketak, bata bestearen atzean joan ziren bertan behera geratzen... Orain, txarrena da "eguraldia", oso ona egiten ari da....eta gu etxetik irten ezinik....uf.
5. Urte osoa zaintzen dut elikadura, beraz orain ez dut ezer bereziki egiten... agian kontrakoa, sukaldaritza asko gustatzen zait eta denbora daukadanez plater sofistikatuagoak prestatzen ditut.
6. Uste dut entreno luzea izango dela, etxetik gertu, Urkiolatik.....gutxienez 6-8 ordu, hurrengo eguna lehertuta egoteko.


TXEMARI


1. Quería hacer ehunmilak.
2. Correr en casa y trabajo de Core y currando como ando me sale 10 km diarios.
3. Entrenar lo justo ando currando en el geriátrico limpieza desinfectando.
4. La situación está complicada todavía va para largo lo que escucho y eso sí.
5. Cuidar la alimentación si he bajado hasta peso u todo.
6. Izazpi.


UNAI UGARTEMENDIA


1. Lehen asmoa, martxoaren 15ean, lagun batekin Bartzelonako maratoia egitea zen, mendian hasi aurretik. Ondoren, apirilean, Berako maratoi erdia egin nahi nuen lehenik, baina hau ere bertan gelditu zen. Geroztik, ez dut lasterketetan pentsatu ere egin.
2. Bi egunetik behin, ordubete egiten dut arrabolan, eta  beste egunetan, Andu Martinez de Rituerto lagunak, interneten, egunero, egiten duen ordubeteko saioa egiten dut. Gustura ari naiz egunero zerbait egiten.
3. Orain egunero zerbait egiten dut, agian, denbora gehiago dudalako-edo. Orokorrean, gauza ezberdinak egiten ari naiz. Lehen, denbora gehiago pasatzen nuen korrika.
4. Egia esan, uste baino hobeto moldatu naizela esango nuke. Liburu bat idaztetik amaitzen ari nintzen, eta ederki etorri zait bultzadatxo bat emateko. Umeek pena gehiago ematen didate!
5. Inoiz ez dut bereziki zaindu, eta egun hauetan ere ez. Beti izan naiz oso jale ona, eta horretan ez dut ohiturarik galdu. Orain hilabete bezala jarraitzen dut.
6. Entrenamendu zehatzik ez dut pentsatu, baina ikaragarri gustatuko litzaidake Pirinioetara egun pare baterako irteera egitea. Baina ziur ez dela korrika izango!

XABI LETE


1. Aurten,Euskal Selekzioarekin Espainiar Kopa egiteko aukera eman didate, eta jomugan kopako lasterketak eta txapelketa nituen, baita aurten dortsala tokatu eta lehenengoz egiteko nintzen Zegama Aizkorri mendi maratoia ere.
2. Berrogeialdian sartu ahala, berehala jabetu nintzen luze joan zitekeela hau dena, eta arrabola bat erosi nuen, eta hoixe egiten dut ia egunero... autokarga, indarreko ariketak eta luzaketekin uztartuz.
3. Ez normalean baino gutxiago, azkenean orain lasterketa asuntoa dena hankaz gora dago eta asteko bolumen eta kargak lehengoak mantentzeak ez du zentzu handirik, saiatzen naiz entrenamenduetan intentsitatea mantentzen, baina saio motzagoak egiten ditut.
4. Ba egia esan, hasieran kostatu zitzaidan txipa aldatzea, eta beraz pixka bat sufritu nuen; baina bigarren astetik aurrera errazago eraman dut eta azkenerako bat ohitu egiten da. Lanean ere, ia ez dugu egunik galdu eta lanera joate horrek arindu egiten du egoera ez ohiko hau, azkenean etxean egotea besterik ez da. Bestalde, esan behar dut, informatiboetan bakarrik herrialde aurreratuen egoera erakusten digutela pandemia honen aurrean, ez dut pentsatu ere egin nahi, egunerokoan, derrigor jateko eta bizitzeko etxetik irten behar dutenek, nola eramango duten konfinamendu egoera hau...
5. Elikadura betikoa, danetik jaten dut, ez dut aparteko plangintzarik jarraitzen.
6. Ba konfinamendua arindu bezain pronto, haitzondora joango naiz zalantzarik gabe, etxetik irtenda, basoan sartu eta Aloñako mendi zerraraino buelta eder bat joaz.

XABIER ZARRANZ


1. Aurtengo helburua, azken urteetan neretzat helburu bilakatu den berdina zen. Nola ez, Euskal Herriko eta mundu osoko lasterketa garrantzitsuenetakoa. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia. 2019 an denboraldi polita egin ostean, oso motibatua nengoen aurtengoan nere denbora jaitsi eta lehenengoen artean sailkatzeko. Gainera Euskal Selekzioarekin hasi nintzen aurten eta horrek urte guzti hauetan ondo egin dudanaren seinale eta sari bezala hartzen dut.
2. Nere entrenoak etxean gidatuak dira. Pasadan urtean Asier Labairu-rekin hasi nintzen entrenatzen eta berarekin oso gustura nabil. Spinning-eko txirrindula bat daukat eta hortxe pasatzen ditut ordu gehienak. Serieak jartzen dizkit eta horrela dibertigarriagoa da. 1h eta 1-1/2 eguneko gutxienez eta egun batzuetan saio bikoitza. Gainera kore-ko entrenoak gehitu behar dira. Baina egia esanda gutxitan bikoizten dut saioa. Alde horretatik, entrenatzailea ez da oso pozik egongo, baina ulertzen nau.
3. Ez dut normalean baino gehiago entrenatzen eta gainera ez da entrenamendu berdina, beraz monoarekin nabil mendira irteteko.
4. Okerren daramadana mendira ezin irtetea. Neretzat korrika egitea, kirol bat egitea baino gehiago da. Nolabait nere botika da. Nere burua zaindu eta sendatzeko behar dudan zerbait. Lanetik nekatuta edo haserre natorrenean, zapatilak jantzi eta ordu bateko saioa egin eta gero suabe, suabe  itzultzen naiz etxera. Lasai eta irribarretsu. Eta lagunekin pote bat ezin hartzeak ere gogorra egiten ari zait. Egun hauetan poteo birtuala egiten dugu. Skype edo Zoom bidez geratzen gara eta pixka bat aurpegiak ikusi. Jende arteko erlazioak ezin dira alde batera utzi.
5. Elikadura zaintzen dut baina betidanik. Beti gustatu izan zait ondo jatea eta egun hauetan berdin jarraitzen dugu etxean. Gertuko produktuak eta denboraldikoak. Gure gurasoak egin izan duten bezala.
6. Hau bukatzean ez dakit zer izango den egingo dudan lehenengo entrenoa, baina gogo handiekin nabil familiarekin furgoneta hartu eta asteburu pasa aldegiteko. Berdin zait korrika, txirrindula edo eskalatzera, baina familiarekin. Nere ustez umeak izaten ari dira guzti honetan kaltetuenak eta beraiei zor diet mendi buelta polit bat. Aurrerago mendi txirrindulaz  egun bateko ibilbidea prestatzen ari naiz lagun on batekin.

ZURIÑE FRUTOS


1. No sé si le podría poner principal, pero si la primera y un poco seria. La Buff Epic Trail. A la distancia maratón, suelo hacer uno o dos al año ya que no soy de distancias largas, me gusta más correr entre 20/30km. El objetivo era llegar bien a esta carrera, pero el único objetivo de este año sería acabar la Hiru Haundiak. Para los que me conocen es para mí un gran reto, ya que por físico sería capaz pero mentalmente dudo por la cantidad de horas.
2. Intento hacer algo de rodillo (entre 35-50min) no soy de hacer mucho más y unos ejercicios de core que me llevan 30’. Vamos, que hago 1h diaria o poco más de ejercicio y procuro que sean 5 días a la semana. Lo que el cuerpo me deja ya que yo sigo trabajando, soy de los esenciales.
3. No. Es diferente. Para mi si podría decir que mucho por el tema de core y rodillo (que nunca hago) pero no me lleva más tiempo que cuando sales a correr al monte.
4. Lo llevo bien, pero hay momentos de bajón, por querer salir, disfrutar del aire, el sol, la claridad. De salir a correr al monte... Somos gente activa y ahora no, noto la falta de andar, aunque sea.
5. No, la cuidaba más antes cuando me ponía un tipo de dieta dependiendo del entrenamiento que hacía. Ahora todos los días son iguales y tener tiempo hace que pequemos de dulces.
6. Pues el primero y por cercanía y por saber cómo responde el cuerpo... va a ser El Serantes (Santurtzi)

No hay comentarios:

Publicar un comentario