domingo, 8 de diciembre de 2024

Menditxiki: Gorritiko gaztelua

 


Malkorraunditik Gorriti aldera

Gaur, Gorriti herritik abiatu Malkorraunditik bereizten duen lepora igo gara. Mendiaren ertzetik marrazten den xenda segituz tontorrera iritsi gara lehenik eta honen ondoan dagoen ermitara segidan.


Gorritiko ikuztegia

Baselizaren inguruan Gorritiko gazteluaren hondar xume batzuk ikusi ahal izango ditugu. Nafarroako Erresumaren gaztelu hau Santa Barbara mendiaren gailurrean egon zen kokaturik. Izena gotorlekuaren gainean eraikitako baseliza xumeak eman dio. Ekialdetik Gorriti herria bera eta Larraun haran alderako igarobidea menderatzen zen eta mendebaldetik malkar izugarri batean Araxes harana.


Santa Barbara ermita

Gaztelua Beotibarko guduaren lekuko izan zen 1321ean eta gipuzkoarrek epe labur batez hartu zuten. Diotenez 1450ean hamar gizonek zaintzen zuten gotorlekua eta uste da hiru dorre zeuzkala, handia, Sugar Torre izeneko txikiagoa, beharbada Balerdi mendiari begira zegoelako eta bertan, tradizioari jarraiki, Sugar (tximistaren jainkoa) herensuge mitologikoa bizi baitzen, eta hirugarren dorrea segur aski sarrerako ataria izanen zen.


Ezurmendiko hilarria

Aldapan behera bide erosotik jaisten hasi eta berehala Ezurmendiko hilarriaren ondora heldu gara. Tradizioak dionez, leku honetan Beotibarko guduan hildako bi merio lurperatu omen zituzten. Leku polita eta bitxia. Bide zabaletik porlanezko bidera jaitsi eta autopistaren azpiko aldetik igaroz Gorriti herrira itzuli gara.


Mendizale txikiak tontorrean

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2024/12/gorritiko-gaztelua.html



Powered by Wikiloc

miércoles, 4 de diciembre de 2024

Torca de la Dehesa

 

     Esta semana os propongo visitar la Torca de la Dehesa, una corta excursión de kilómetro y medio ida y vuelta sin apenas desnivel.

     Partimos del aparcamiento situado en el Km. 13 de la A-3608, en el término municipal de Ondategi (coordenadas: 42.942407, -2.732889), donde se inicia una pista de gravilla. A los 50 metros tomamos un camino que parte a la derecha de la pista (coordenadas: 42.942280, -2.733419) y se convierte en sendero al poco de cruzar un paso canadiense.

     En el punto 42.942769, -2.737317, el sendero se bifurca. Tomamos el remal de la derecha hasta una campa (coordenadas: 42.944171, -2.739684) desde donde, A pocos metros al norte, junto a un roble al lado del camino, encontramos la entrada a la cueva (coordenadas: 42.944156, -2.739627).

     Se trata de una cueva bonita y fácil de recorrer que, en tiempos, se usó para cultivar champiñones. Como curiosidad, encontraremos gran cantidad de figuritas de barro que manos artistas han ido modelando, y que dejaremos intactas donde están.

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta dentro de dos semanas!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/2024/12/torca-de-la-dehesa.html, junto a varias decenas más de excursiones.

sábado, 30 de noviembre de 2024

Ladakh, Tibet Txikia

 

 

 “Inoiz mendien ahotsa entzun duenak, ezingo du inoiz ahantzi”

Tibetar esaera

 

Lamayuruko monasterioa eta mendiak

Ladakh ezagutzera gerturatzen diren bidaiarien zentzumenek errealitate desberdin bat dastatzeko beta paregabea izaten dute. Kontrastez betetako paisaiak, non kolore askotariko lur idorrek, ibai emaritsuek eta mendi elurtuek modu harmoniatsuan puzzle perfektua osatzen duten. Jendeak, otoitzak, lanak eta isiltasunak atmosfera berezi eta erakargarria osatzen duten lurralde hauetan, egunerokotasuna antzinako bizimoduarekin korapilatzen da. Bere orografiaren handitasunean, mendien magal eta muinoetan eskegita dauden monasterioetako otoitzen doinu eta intsentsuaren usaina hedatzen dira noranahi. Espiritualtasunak blaitzen dituen lur hauetan, tearen usaina darien herrixkak ilargi itxurako paisaietan nonahi barreiaturik ikus daitezke, zerutik lurretik baino gertuago. Ladakh jendea abegikorra eta apala da, bere usadio zaharrak bizirik gordetzen ahalegintzen diren tibetar jatorrizko jendea. Edozein eszena beste garai batekoa dela ematen du, iraganean ainguraturik geratu dela dirudi.


Ladakheko lurraldera heldu aurretik

Leh hiriburua

Himachal Pradesh eskualdeko azken herriak igaro eta udan India inbaditzen duten montzoietatik ihesi, munduko errepide eta igarobide garaienetarantz jo dugu. Ladakheko lurretan murgildu  aurretik, bost mila metro gaindi duten munduko mendate garaienetako batzuk igaro behar izan  ditugu: Lachulung-La eta Tangla-La, azken hau igarotzeko moduko munduko bigarren mendaterik garaiena omen. 


Lehko okina

Negu luze eta gordina igarotzean, errepideak estaltzen dituzten elurra eta izotza urtu egiten dira,  eta horrela, ekainetik urria bitarte, Ladakhek munduari ateak irekitzen dizkio. Geologikoki munduko goi-lautadarik handi eta altuena kontsideratzen den Tibetekoan kokatuta egoteaz gain, bere ohitura, kultura eta erlijioan tibetar izaera duen herrialde batekin egin dugu topo. Hortik datorkio Tibet Txikia bezala ere ezaguna izatea.


Ladakh agurea otoitzean

Egun osoan errepide garai, hautsi eta neketsuetan ibili ondoren, Indo ibaiaren ertzean kokaturik dagoen Ladakheko hiriburua den Lehra heldu gara. Hiru mila eta bostehun metroan dagoen hiri txiki eta xarmagarri horrek berehala sortzen du bisitarien ikusmina. Bidaiaren nekeak astindu, eta bere kale estuetan murgildu gara norabide jakinik gabe. Stok Kangri mendi ezagunak erakarri du gure atentzioa lehen begiradan, baina berehala kaleko bizimodura itzuli gara.


Ladakh emakume nekazariak albertxigoak saltzen

Leh, erlijio, jende eta ezustekoen nahaspila da: ladakhak, tibetar erbesteratuak, musulmanak, indiarrak, monjeak, nekazariak… eta gu bezalako turistak. Zenbait txokotan oraindik Erdi Aroaren usaina dario hiriari, baina “modernitatearen” lehen zantzuak bereganatzen hasita dago azken urte hauetan, eta horren lekuko dira nonahi ikusi ditugun opari-denda, jatetxe eta ostatuak. Oraingoz elkarrekin bizitzen ikasi dute, oreka egokian, baina noiz arte? Etorkizunak ez al du iragana irentsiko?  


Ladakh emakume nekazariak

Main Bazaar kale nagusian sartu eta berehala ohartu gara aurrez esandakoaz. Oinezkoen kale berri honetan indiarren komertzioek betetzen dituzte bi aldeak, eta hauen aurrean, berriz, espaloian eserita, nekazari emakumeek beren baratzek emandako fruitu eta barazkirik onenak dituzte salgai. Lehenak turismoari begira diruz patrikak betetzeko; bigarrenak, aldiz, rupia gutxiren trukez eguneroko bizitzari aurre egiteko. Nekazari bati bertako albertxiko gozoak erosi eta hiriko alde zaharra ezagutzera jo dugu. Old Marketeko kaleetan murgiltzean, labirinto batean ibiltzea bezalakoa da, okinak, jostunak, harakinak, bizarginak, bitxigileak eta abar gremioetan antolatuta. Hemen ezagutu dugu Lehko ohiko bizimodua, bertako biztanleek egunero erakusten dutena. Kale nagusitik gertu, baina biak ala biak oso errealitate desberdinak.


Ladakh etxearen sukaldean

Baina bada hiri honetan beste errealitate gordin bat, Txinak beren lurraldeak inbaditu eta errepresio gordina ezarrita Tibetetik ihesi lur hauetan aterpea aurkitu duten erbesteratu eta errepresaliatu tibetarren errealitatea, hain zuzen ere. Tibetan refugees market izena duten merkatu edo saltoki desberdinetan biltzen dira beren herrialdetik urrun bizi diren tibetarrak, eta guretzat ezin leku egokiagorik haiek saltzen dituzten produktuak erosi eta ahal dugun neurrian laguntzeko. Tibetar jendea apala eta atsegina da oso eta zinez eskertzen dute, ez bakarrik zerbait erostea, baizik eta tibeteraz hitzen bat edo besterik ez bada, konplizitatezko irribarre bat eskaintzea.


Jama Masjid meskitaren gainetik, Lehko jauregia, monasterioa eta gaztelua 

Lehko kale bizitza ezagutu eta gero, bertako eraikin garrantzitsuenak ezagutu nahi izan ditugu. Jo Khanh tenplu budista bisitatu eta kale estuen artean, Jama Masjid meskita altxatzen den lekura joan gara, baina ezin izan dugu barruan sartu, otoitz ordua da eta. Segidan, Lehko jauregi aldera zuzentzen  diren eskaileretan gora erraz heldu gara bertara. Diotenez, Tibeteko hiriburua den Lashako Potala jauregiaren miniatura bat da, nahiz eta gauza bera esaten duten Thiksey monasterioagatik.  Xenda estu batek muinoaren goiko aldean altxatzen diren Tsemo Gompa edo Monasterio Gorria eta Gazteluaren ondora eraman gaitu. Talaia ezin hobea, Lehko harana ez ezik, Stok mendilerroaren ikuspegiaz gozatzeko. Ilunabarrean, eguzkiaren azken izpiek Indo ibaiaren inguruko lurrak kolore bereziez tindatu eta janzten dituenean, beherako bidea hartu dugu Budaren mendiek bata bestearen atzean gainjarriz silueta paregabea osatzen duten bitartean. Tashi delek.


Sakti monasterioa

Budaren mendiak

Lurralde osoan zehar barreiaturik dauden monasterioetan, monjeen otoitzek hausten duten isiltasunarekin bat egin eta iragaitza den denboran bidaiatzera gonbidatzen gaituzte. Bide batez, meditaziorako liburuez, ikono budistez, intsentsuz eta sandaloaren usainez gozatu ahal da,  eguzkiaren izpiek leiho biluziak zeharkatu eta zoko guztiak argitzen dituzten bitartean. Paisaia menditsu hauetan barneratzean, barne-biltze eta meditaziorako dauden espazio anitz hauekin topo egitean eta yak-aren gantzaz elikatutako argiek argiztatuko gelak zeharkatzean, isiltasunaren presentzia erabatekoa da eta hau, soilik otoitz monotonoen eta musika tresnen soinu hautsien oihartzunak protagonismoa bereganatzen duenean hausten da. Ladakh budismo tibetarra bere esentzia osoan bizi den leku bakarrenetakoa da gaur egun. Bizimodu zaila izan arren, fedearen presentzia betierekoa eta ezabaezina dela ematen du.


Thiksey monasterioa

Esperientzia hauek guztiak ezagutu eta bizitzeko, hurrengo hiru egunetan hiriburua utzi, haranetan murgildu, eta mendien muino eta magaletan eskegita dauden monasterio tibetar zenbait ezagutu nahi ditugu. Hiriburutik bertatik abiatu eta Indo ibaiak marrazten duen lerroaren bi aldeetan altxatzen diren monasterioak bilatu ditugu lehenik, gerora Lamayuruko haraneko ilargi itxurako paisaietan txertaturik daudenak, eta azkenik, Nubrako haran hunkigarrian barneratu gara.

 

Diskiteko monasterioaren Budaren irudi erraldoia

Indo ibai emaritsuaren ertzean altxatzen diren Shey eta Thiksey monasterioak bisitatu ditugu lehenik. Monasterio gehienak mendi muino idorretan altxatzen dira, eta modu mailakatuan kokatuta daude. Thikseykoak piztu du gure arreta, Maitreyaren (etorkizuneko Buda) tenplua bereziki, bere 15 metroko altuerarekin Ladakhen dagoen Budaren irudirik handiena baita. Gure ibilbidearekin jarraituz, Sakti haranaren hasieran dagoen Chemrey monasteriorantz jo dugu, baina aurrez bertako jendearen bizimoduaz interesatu gara. Ladakhiar emakume alargun batek gidari lana egiteko bere burua eskaini digu. Mailakatuta dauden lur-sailetan garagarra eta gariarekin batera, autokontsumorako barazkiak landatzen dira.

Likir monasterioa bere Buda erraldoiarekin

Nekazari neska gazte batek ilarrak gordinik jatera gonbidatu gaitu umeen algaren artean. Bidezidorren artean etxaldera iritsi eta bere etxe xumea erakutsi digu, ukuilua eta sukaldea. Apenas bizitzeko duen emakumeak irribarre zabal batekin agur esan eta bere etxeko egur zaharreko atearen ondoan geratu da kale artean desagertu garen arte. Monasteriora igo eta bertatik haran berdeak eskaintzen duen ikuspegiaz gozatu dugu. Lana eta otoitza dira jende honentzat bizitzeko dituzten bi euskarriak, biak lotu eta egunero intentsitate handiz bizi dituztenak. Egunari amaiera emateko, Indo ibaia zeharkatu eta Stok mendilerroaren magaletan dauden beste monasterioak bisitatu ditugu: Ladakheko monasteriorik handiena eta aberatsena den Hemisekoarekin batera,  Stakna eta Mathokoak.


Likirreko otoitz-gurpilak

Hurrengo egunean, Lamayuruko harana ezagutzera jo dugu bertan, kokatzen baita Ladakheko monasteriorik zaharrena. Leku bakarti batean kokaturik eta mendiez erabat inguraturik dagoenez, egunerokotasunetik ihes egin nahi duenarentzat toki ezin aproposagoa. Ilunabarrean eguzkiaren izpiek jaulkitzen duten argitasuna izkutatzeak sortzen duen espektakuluaz gozatzeko toki paregabea. Ezti koloreko mendiak itzaliz doazenean eta gauaren beltzak harana inbaditzen duenean, soilik mendien siluetak sortzen duen marrazkia geratzen da gure begien ninien gozamenerako. Lehra itzultzean, Rizong, Alchi eta Likireko monasterioak ezagutu ditugu.


Hunderretik Nubra eta Shyokeko haran  zabala

Nubrako harana dugu azken jomuga, baina haraino ailegatzeko igarotzeko moduko munduko mendaterik altuena omen den Khardung-La (5.602 m) pasa behar izan dugu. Amildegi zorabiagarriei erantsita dagoen errepide honetatik Nubrako haran aldera jaitsi gara. Shyok ibaiaren ur arreak indarrez jaisten dira Hunder aldera, baina aurrez, Nubra ibaiaren ertzean dagoen Sumur monasterioa bisitatzera joan gara, eta bertatik primeran ikusi ahal izan dugu bi ibaien artean hedatzen den haran paregabea. Segidan errepidera itzuli eta Diskiteko monastegira joan gara; kanpoan Buda erraldoi batek haranaren zaindari gisa agertzen da. Toki garaienera igo eta Nubrako harana bere osotasunean ireki dizkigu besoak postalik ederrena erakutsiz.


Monje budistak

Karakorumak harresitzen duen basamortu itxurako espazio honetan, dunak eta bazkalekuak elkarren ondoan bizi dira, bakoitzak bere espazio okupatuz. Une oro haranak erakusten duen handitasun natural honen aurrean, herrixka hauetako biztanleek beraiek landatzen dituzten produktuetatik bizi dira, eta bizitza horri errespetuz eta modu xumean egiten diote aurre, beren egunerokoan budismo tibetarra inspirazio iturri izanik. Deskribatzeko orduan hitzak labur geratzen zaizkigu, ez du inor epel uzten.  


Monje busitak otritzean monasterioaren atarian

Ladakhen  denborak ez du noiz. Thuk Je Che.



Lamayuru-ko ilargi itxurako paisaia

Ladakh jendea


Ladakh, Indiako Kaxmirreko goi-lautadarik garaiena da. Hiru mila metro gaindiko altueran kokatzen da eta bertan, Himalaia eta Karakorumeko mendikateekin batera, Indo ibaiaren goi-harana hedatzen da. Historikoki, Indo haranaren ingurune jendetsuena izan da eta, Zanskarreko lurrak, Nubrako haranak, Aksai Chineko basamortu-lurrak eta Suruko harana barne hartzen ditu. India eta Pakistango zatiketa izan aurretik, Baltistan Ladakheko barrutia zen eta orduan, Skardu hiriburua zen neguan eta Leh udan. Ladakh altuera handian dagoen basamortu hotz bat da, Himalaiako mendikateak montzoien sarrera eragozten du eta euria urria da.  


Ladakh agurea

Mendeetan zehar, autokontsumorako ekonomia garatu izan du eta horretarako, garagar, arto, gari eta astailarra landatzearekin batera, jak, dzo, behi, ardi eta ahuntzen ganaduak zaindu izan ditu. Hiru eta lau mila metro arteko altueran kokatuta dagoenez, laborantza garaia hil gutxi batzuetan bakarrik gara daiteke. Abere gutxi eta ura eskas izanik, ladakh jendeak eskala txikiko laborantza garatu du betidanik, beti ere bere ingurune-baldintzetara egokituz. Iraganean, bere kokapen estrategikoagatik Ladakhek garrantzi handia izan zuen, zenbait bide komertzialen bidegurutze estrategikoa izan zen. 60ko hamarkadan Txinako agintariek Tibet eta Asia Erdiko mugak itxi zituztenean, nazioarteko merkataritza asko gutxitu zen.


Ladakh emakume nekazaria

Ladakh jende gehiena Himalaia mendikatearen hegoaldean jaio arren, tibetar sentitzen da. Geologikoki munduko goi-lautadarik handi eta altuena kontsideratzen den Tibetekoan kokatuta egoteaz gain, bere ohitura, kultura eta erlijioan tibetar izaera duen herrialdea da. Hortik datorkio Tibet Txikia bezala ere ezaguna izatea. Menditzarren beste aldean bizi diren tibetar anai-arreben kredo, kultura eta gastronomia bera dute.


Nekazari ladakhiarra

Filosofia budista-tibetarra (lamaismoa) nagusia izan arren, Ladakhen elkarrekin bizi dira budistak, hinduistak, musulmanak, kristauak eta bestelako erlijioetako kideak. Beren tradizio eta kulturan oso sustraiturik bizi den herria izanda ere, orografia zailak isolatu eta mugatzen duen herrialde honek, bere azpiegiturak modernizatzeko ahalegin itzela egiten du urtero. Ladakhen bizitzea ez da samurra, negua presente dagoen zortzi hilabetean zehar, Himalaiako mendien magalean kokatuta dagoen ingurune leku babesgabea baita.


Matho monasterioa

Monasterioek protagonismo berezia dute Ladakheko bizitza sozial eta erlijiosoan. Familiek ohikoa dute beren seme-alabetako bat  budista apaizgora bidaltzea. Harrotasunaz gain, haren hezkuntza eta mantenua bermatzen dute, kasu askotan oso eskasa den familia-ekonomia batentzako. Tibeteraren euskalkia kontsideratzen den ladakha da bertako hizkuntza. Eskualdean gehien hitz egiten den hizkuntzarekin batera, populazioaren gehiengoak hindi eta urdua hizkuntzak ere ezagutu eta erabiltzen ditu.

 

 


jueves, 28 de noviembre de 2024

UDAZKENEKO KOLOREAK PIRINIOAN ZEHAR🍂🍁🍄 HUESCA

Aurtengo udazkena zoramena izan da guretzat. Aurreko urteetan baino gehiago ibili gara Pirinioan eta urez, kolorez eta naturaz erabat gainezka geratu gara. Urtaro bikaina benetan!

2024/10/12
GAVE DE BROUSSET
 
2024/10/18
SOQUES eta ARRIOUS SAKANAK
 Soques sakana, Portalet-en iparraldean.

2024/10/21
ORDESA
2024/10/23
SELVA DE SALLENT
 Pacino-ko bide arruntetik jeisten, beheko aldean.

2024/10/24
LUMIACHA
 Lumiacha aintziretako bat, goikoa.

2024/10/27
BETATO
 Hemen askotan ibiltzen gara, eta ez gara aspertzen.

2024/10/28
BUBAL

 
2024/10/29
BUJARUELO
 Ara-ren sakan ederra.

2024/11/09
TRAMACASTILLA DE TENA
 Cachivirizas.
Udazken emankorra eta ederra aurtengoa Pirinioan.
Erreportajea: HEMEN Udazkena 2024ko
 

domingo, 24 de noviembre de 2024

Menditxiki: Castillo de Lapoblacion

 


Arabar Errioxa eta Nafarroako Erriberaren zati bat menderatzen duen mendi hau ez da oso garaia baina gailurrera igotzea erraza bezain ikusgarria suertatzen da edonorrentzat. Nafarroako udalerri honen izen ofiziala Lapoblación da eta kilometro batera dagoen Meano herriarekin osatzen du udalerria. Lehor-lurreko laborantza (garia, garagarra) eta abeltzaintza (ardiak) dira ekonomia jarduera nagusienak. Nafarroako bigarren herririk altuena da eta neguak gordinak izaten dira. Marañongo biztanleek sortu zuten herria XII. mendean eta bertako gazteluaren menpe egon zen XV. mendean gaztelauek herria erre eta beren esku geratu zen arte.



Oso egoera txarrean dagoen Erdi Aroko erromesen ospitale zaharra eta eliza erromanikoa bisitatu ondoren, honen atzetik ateratzen den pista zabala jarraituko dugu eskuinera kanposantua utziz. Haritz eta ezpel ugari ikusiko dugu harrobia zenaren ondora heldu aurretik. Bidea gogortzen hasten da eta pista erosoa amaitu bezain pronto, xenda batek sigi-sagan eramango gaitu tontor aldera, karlistadetan gotorlekua izandako harresiaren aztarnen ondora hain zuzen ere.



Euskal Herriko Mendien Katalogoan mendi hau Castillo de Lapoblación izenez ezaguna da, hala ere, esan behar da gutxien erabiltzen dena dela eta bertakoek, besteak beste, La Picota de la Aldea, El León Dormido, El Castillo eta El Risco de la Aldea izenez izendatu ohi dutela. Honen arrazoiak historiako gertakizunetan, duen itxuran eta abarretan bilatu behar dira. Egun, emisore batek erabat desitxuratu duen tontor honetan aizkora eta enbor baten irudia duen gutunontzi bat aurkituko dugu eta honen ondoan erpin geodesikoa. Ikuspegia, berriz, paregabea: mendebalderantz Peña Alta eta Toloño mendizerra osatzen duten beste mendi guztiak; iparralderantz Arabako Mendialdeko lurrak eta Lokiz mendizerra; ekialderantz Kodesko mendiak eta azkenik hegoalderantz Errioxa.



Panoramika honetaz gozatzeaz gain, hirugarren karlistadan gotorleku izandako honetan gertatutakoa labur kontatzea merezi du. 1870. urtean Toloño mendizerratik Kodes mendilerroraino doan ardatza oso garrantzitsua eta estrategikoa izan zen, bertan, La Picotakoaz gain, San Leon eta Vallehermosako gotorlekuen aztarnak aurki ditzakegu. 



1.876ko martxoan tontor honetan dagoen gotorlekua armetan zegoen bakarra zen, gudari gutxi batzuk Lantziegoko Jose Mª Montoya brigadierra buru zutelarik. Karlisten erregeak guda galdutzat eman eta Frantziara joan zen arte ez zuten amorerik eman.

Tontorra atzean utzi eta etorritako bidetik abiapuntura itzuliko gara


 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2024/09/castillo-de-lapoblacion.html



 

Powered by Wikiloc