Lac de Gaube |
6,3 km-ko luzera duen ibilbide
zirkularra Gaube aintziraraino. Ibilbidea Pont d 'Espagnen hasten da, Cauterets
haranaren buruan, eta GR-10 ibilbide luzeko bidezidorrari jarraitzen dio une
oro, Gaubeko aintziraraino; altitudea irabazten duen bide harritsu batetik
igoko gara, baso baten barrualdetik hainbat lazada eginez. Gaubeko lakuan,
erlaxatu, atseden hartu edo txikienekin jolastu ahal izango dugu ingurune polit
batean. Itzulera, berriz, Pont d’Espagneko teleaulkiaren ondotik ateratzen den
bide zabaletik beteko dugu abiapuntura itzuli arte.
Txango honek Pirinioetako Parke
Nazionaleko (Frantzia) lekurik jendetsuenetako bat ezagutzeko aukera ematen
digu: Gaubeko aintzira. Aintzirak 19 ha-ko azalera du eta 2.500 metrotik gorako
mendiz inguratuta dago: Mayouret tontorra (2.688m), Grand Pic de Paloumères
(2.720m) eta Gaube (2.377m).
Aintzira GR-10 ibilbide luzeko
bidezidorra zeharkatzen duten txangozaleentzat eta Oulettes de Gaubeko zirku
ikusgarriraino txangoa egiten dutenentzat pasabide puntua da. Horma horiek
aintziratik ikus ditzakegu, urrutitik, hegoalderantz. Bisitari asko Gaubeko Hôtellerie
du Lac delakora ere igotzen dira, Pont d 'Espagneko teleaulkia erabiliz, eta
handik 20 minutura uzten ditu.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
ç
Powered by Wikiloc
No hay comentarios:
Publicar un comentario