martes, 27 de febrero de 2018

Aizkorriko gurutzea Sakonaunditik, PD, M2, II-III

Aurtengo negua gogorra doa eta Aizkorriko kanaletara hurbiltzeko aukerak dezente mugatu dizkigu, asteburu gehienetan euria edo elurra bota eta bota aritu baita. Hau dela eta eguraldi txarrak emandako su-eten bakoitza aprobetxatu beharrean izan gara irteera motzak egiteko.

Sakonaundi ondoan duen Iralarrainardearen itzalpean dagoen kanala da. Gehienetan jaitsiera moduan jarraitzen bada ere, aukera interesgarriak ematen ditu, batzuk Iralarrainardeak dituenak baino politagoak, “Couloir” irteera, adibidez. Kanalaren ezker aldera (igoeraren norantzan) jotzen badugu, Aizkorriko Gurutzearen gailurrera iristeko aukera ezberdin asko ditugu, gehienak zailtasun baxukoak. Aukera hauen guztien artean bat proposatzen dizuet, zaila ez bada ere igoerari gatz puntu bat emango diona.

IBILBIDEA

Ibilbidea Zegamako Hiruetxeta auzoan utzi genuen, Buenabista baserriaren ondoan hain zuzen ere. Hemendik gora Iralarrainardea kanalera doan bidea jarraitu genuen (bide honen nondik norakoak hemen irakurri daitezke). Iralarrainardea ezkerrean utzi eta zeharkaldi baten ondoren Sakonaundiren oinera iritsi ginen.

Behin Sakonaundin kanala jarraitzea besterik ez da, kanala zabaltzen hasten den lekuan pixkanaka ezkerrera joz. Sakonaunditik Aizkorriko gurutzera iristeko aukerak anitzak dira eta Aizkorri eta Aitxuriren arteko gandorrak zirrikitu eta zailtasun ezberdineko igoerak eskaintzen ditu. Gure kasuan, behe-lainoagatik izan genuen ikuspenak mugatuta, aukeran izan genuen irteeraren artetik interesgarriena iruditu zitzaiguna hartu genuen, eskaladan II-III eta mistoan M2 bezala sailkatu genuen irteera.

Irteerara hurbiltzen, giroa paregabea.


BIDEAREN KROKISA

Ibilbidearen krokisa.


IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 6 kilometro pasatxo.
- Punturik baxuena: Buenabista baserria, 575 metro inguru.
- Punturik altuena: Aizkorriko gurutzea, 1.528 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 960 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Zegaman hartu daiteke.
- Zailtasuna: PD, M2, II-III.
- Eramandako materiala: Kaskoa, kranpoiak eta bi piolet. Nahi izanez gero gandorrera iristeko soka luze bat egiteko aukera dago.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oso poliki joanda eta atsedenak egiteko denbora kontutan hartuta ia lau ordu eta erdi pasa genuen.


Igoeraren bideoa ikusi nahi baduzue:



Informazio eta argazki gehiagorako:http://www.smithyrenbloga.com/2018/02/aizkorriko-gurutzea-sakonaunditik-m2-ii.html

jueves, 22 de febrero de 2018

Iraule, orratzaren kanaletik, AD, M3, III+

Nardasakon kanala Iraule mendira doan kanal nagusia da, azkeneko urteotan aski ezaguna bihurtu dena kanal honetan lehiatzen baita Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala. Ez dakit honek kanalaren igoeran eraginik izan duen baina azken urteotan Iralarrainardearekin batera gehien eskalatzen den kanala da. Eguzki izpi gutxien jasotzen duen kanala izanik, elurrak gehien irauten duen kanala da, baita egoera onean egoten dena ere.

Kanal hau igotzerakoan begiak ezinbestean Irauleren ipar hormatik zintzilik dagoen orratzera joango zaizkigu. Orratz hau lehen aldiz 1.955 urtean Juan San Martinek eskalatu zuen eta V mailako zailtasuna badu ere ez dirudi eskalada errazeko orratza denik. Harkaitz eskalada honetaz aparte, orratz honek badu gordeta Aizkorriko altxor ezkutuetako bat: orratzaren kanal mehartua.

Kronika honetan, argazkietan nabaria den bezala, anaia eta biok urtearen lehen elurte handien ondoren eginiko eskalada ikusteko aukera izango duzue.

IBILBIDEA

Ibilbidea Itzubiagako bordan hasi genuen. Bertatik gora doan lurrezko pista jarraitu eta larizti eta pagadia zeharkatu ondoren, Nardasakonen oinera iritsi ginen.

Behin Nardasakonen kanala jarraitzea besterik ez dago orratzaren azpira iritsi arte. Orratzaren kanal mehartura iristeko orratzaren eskuinetik (igoerako norabidean) sartu beharko dugu, aurretik belar, lur eta harkaitzez estalitako bi hormatxo eskalatuz. Lehenengo hormatxoa 5-6 metro ingurukoa, 60º eta II-III zailtasunaren baitan dago. Bigarren hormatxoa, 15-20 metro dituena, bietatik teknikoena da eta 65-70º eta III+ zailtasunera iristen bada ere, piolet eta kranpoiak lurrean sendo sartzeko aukera ematen du. Aukeran, nahiz eta auto-babeserako aukera gutxi dituen, hormatxo hau eskalatzeko soka-luze bat egin daiteke, orratzean dagoen bilgunean bilgunea muntatuz.

Behin orratzaren ondoan, honen eskuinetik (igoeraren norabidean) diagonalean gora doan kanal mehartua eskalatuko dugu. Kanal honetako zailtasunik handiena sarreran dago, elur mailaren arabera oso erraza edo zertxobait estutu behartuko dugulako. Sarrera zaila badago, soka luze bat egin daiteke.

Amaitzeko, kanala mehartuaren amaieran ezkerrera (igoeraren norabidean) doan arrail/tximinia estua gandorrera iritsi arte eskalatuko dugu. Tximinia honek bi zailtasun nagusi ditu, biak III-III+ ingurukoak: lehenengoa tximinian sartu arteko lehen 3-4 metroetan eta bigarrena gandorrera iristeko eskalatu beharreko azken koskan. Zailtasun hau elur asko eta gogorra dagoenean dezente murriztu daiteke. Tximiniaren irteeran harrizko gurutze handi bat topatuko dugu.

Jaitsierarik ohikoena Nardasakonetik egiten da. Nardasakonen irteerako hormatxoaren egoera ona ez denean aldiz, gomendagarriena Nardasakonen eskuin adarretik (kilometro bertikalak jarraitzen duen bidea, alegia) jaistea izaten da.

IBILBIDEAREN KROKISA

Ibilbidearen krokisa. Gorriz Nardasakon kanala eta urdinez orratzaren kanal mehartua eskalatzeko jarraitu behar den bidea.


IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 4,4 kilometro pasatxo.
- Punturik baxuena: Itzubiagako borda, 940 metro inguru.
- Punturik altuena: Iraule, 1.511 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 540 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Itzubiagako bordaren ondoan iturri bat dago.
- Zailtasuna: AD, M3, III+.
- Eramandako materiala: Kaskoa, kranpoiak eta bi piolet. Eskalada zailtasun maila honetan eskalatzeko ohitura edo erraztasunik ez badugu, eskaladarako materiala eramatea gomendagarria izan daiteke: 30 metroetako soka, zintaren bat, auto babeserako aseguruak eta 4-5 express zintekin nahiko izango dugu.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oso poliki joanda eta atsedenak egiteko denbora kontutan hartuta hiru ordu eta laurden pasatxo pasa genuen.


Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2018/01/iraule-orratzaren-kanaletik-20180128.html


Amaitzeko, irteeraren bideoa partekatzen dizuet, espero dut gustuko izatea.




miércoles, 21 de febrero de 2018

Asperi itzulia Candanchutik

Aurtengoa negu gogorra izaten ari da. Horren proba da dagoeneko elurjausiek 4 hildako eta hainbat eta hainbat elurjausiren argazkiak utzi digula piriniotan.
Eguraldi ona eta elur egonkorra atera zen egun gutxi horietako batean Edu, Javi eta Maiterekin batera Asperi itzulia egiteko zortea eduki nuen.
Kontrabandisten koban

Candanchuko pistetatik Loma Verdetik barrena igotzen hasi, ondoren Esper edo Aspeko bailara hotz eta ikusgarrian barrena Aspeko lepotik eguzkira atera ginen. Aisatik datorren hego aurpegiko igoera hartu, tontorra egin eta Aisa alderuntz jeitsi ginen ondoren. Baina hemendik Candanchura itzultzea tokatzen zen. Aisako lepora igo eta Tortiellaseko zirkutik bueltan iritsi ginen berriz ere pistetara.
Pirukeriak blogean ikusi dezakezue kontakizuna, argazkiak, bideoa eta wikiloceko tracka ere.

viernes, 9 de febrero de 2018

Eretza. Powder cantabro


De esto que vuelves a quedar con Kike, y al final sale una ruta espectacular, pero lo mejor fue que lo hicimos en una nieve que la ven la British Columbia.
La niebla que se echó no nos hizo dar la vuelta, puesto que tampoco habia otros factores que endurecieran el ascenso.
Al final, pudimos gozar de una buena esquiada con nieve recien caida, y ademas se abrió y pudimos tener algo de relieve en el descenso....
Lujos encartados (ver el video en el enlace)

https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2018/02/08/eretza-culminando-un-proyecto/

martes, 6 de febrero de 2018

Kolitza. Una esquiada en el felpudo de casa


Buenas. Lo anunciaban en la radio, la tv, el periodico, en fin, como siempre el temporal estaba anunciado y aqui estabamos lidiando conél.
No hay cosa que mas me pueda gustar que disfrutar del entorno habitual de diferente manera a la habitual. Esta vez, como ya ocurriera hace unos años, me propongo subir hasta la ermita de San Sebastian, en la noble Villa de Balmaseda, y a escasos 10min de donde tengo a la familia....
Y allá que voy: https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2018/02/06/kolitza-un-polvoron-tardio-con-los-g3-a-los-pies-de-casa/

Alto Campoo. Salida del Club Ubietamendi a 3 bandas


Somos pocos, pero muy diversos. Actividad invernal organizada por mi club, Ubietamendi de Zalla, en la que cada año, pasamos una alegre jornada divididos en 2 grupos: los mas alpinos, por medios tipo raquetas y crampones, y los otros, del esqui de travesia, que tanto auge tiene, al menos, entre los integrantes mas activos del club...

Un acierto el cambiar el domingo por el sabado, puesto que viendo las webcams, hubiesemos disfrutado mas bien poco o nada del sabado, pero, ¿y el domingo 28 de enero?

Mas info: https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2018/01/28/ubietamendi-salida-a-alto-campoo-a-3-bandas/