sábado, 24 de febrero de 2024

Itziarko talaia

 


Zumaia, Itziar, Deba eta Mutriku osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati interesagarrienetako batean murgilduko gara, paisaia protagonista bakarra den lurretan hain zuzen ere. Hamahiru kilometroko luzera duen ibilbidearen zati honetako paisaia liluragarri honetan, Mendatako portuari lotuta zegoen Itziarko Talaia ere bisitatuko dugu, labarren ertzetik aurrera egiten dugun bitartean. Ibilbide erraza eta ondo balizatua, Gipuzkoako Biraren (GR 121) marra zurigorriek eta bereziki inguru hau ere zeharkatzen duen PR-Gi 5001aren zuri eta horiek erakutsiko digute jarraitu beharreko bidea.

 



Errota Berri jatetxe eta landetxearen ondoan dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta berehala ikusiko dugu hartu beharreko bidea, Itziar aldera doana utzi eta Itxasperantz zuzentzen dena aukeratuko dugu. Langa igaro eta haltzadian zehar marrazten den bidetik erraz egingo dugu aurrera. Kilometro pasatxo bete eta gero, kostara gerturatu eta goian ikusiko dugun Portutxikiko behatokira igoko gara. Lurraren historiako pasarteak gordetzen dituen paisaia ikusgarria agertuko zaigu begien aurrean. Panoramika zabala bezain erakargarria.

 


Behatokitik pistara jaitsi, artadia eta baratzaren ondotik pasa eta Sakonetako sarreran izango gara, itxasotik oso gertu. Garai batean, hemen Zentral Nuklearra egin nahi izan zuten eta zorionez, herritarren presioagatik lortu zen gaur egun gozatzen dugun ingurune paregabe hau zegoen bezala uztea. Egurrezko zubitxoa igaro eta xenda nabarmen batek aldapa pikotik eramango gaitu. Gure eskuinera Sakonetako puntara doan xenda txikia utzi eta goi aldera aterako gara. Gure mendean, Sakonetako hondartza bikainaren ikuspegi zabala edukiko dugu.

 


Maldan behera, Mendata aldera jaitsiko gara eta izen bera duen errekastoa igaro ondoren, porlanezko pistara igo eta eskuinetik Mendatagañako tontorrera iritsiko gara. Ikuspegi paregabe duen leku honetatik egin dugun bidea ikusteaz gain, Kantauriko marearteko zabalgune handienetakoaz gozatzeko parada izango dugu.

 



Maldan behera, porlanezko pistatik jaitsi eta trenbidea gurutzatuko dugu, GR zaharraren xenda bilatuz. Malda txikia igo, ataka igaro eta metro batzuk beherago Itziarko Talaia izandakoaren hondarrak ikusiko ditugu. Eta bertan, talaia honi buruz azalpen hau irakurriko dugu: “Balearen arrantza Erdi Arotik jarduera garrantzitsuenetakoa izan zen euskal kostaldean. Inguruko herrien artean egiazko lehia izaten zen balea nork harrapatuko, eta itsasoan zetazeoa bistaratzea zen lehen urratsa lasterketan ateratzeko. Talaia hau, Mendatako portuari lotuta zegoen. Itziarko biztanleek eta Itxaspeko baserriek abantaila txiki bat izan zezaketen dorre honetako seinaleak ezin baitziren bistaratu Deba, Mutriku eta Ondarroako herrietatik”.

 


Balearik ez dugu hemendik begiztatuko, beraz, maldan behera metro batzuk jaitsi eta lehen etorritako bidearekin bat egingo dugu. Hemendik abiapuntura itzultzeko ez dugu arazorik edukiko, berriro Sakonetako labarren gainetik marrazten den xendan barrena itsas ondoraino jaitsiko gara. Norbaitek nahi izanez gero, Sakonetako puntara igotzeko aukera izango du, baina beti ere kontu handiz. Portutxikiko talaia atzean utzi eta abiapuntura itzuliko gara.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2016/10/itziarko-talaia.html




Powered by Wikiloc

jueves, 22 de febrero de 2024

Cuevas de Errekaseku

 

     Esta semana os propongo visitar las cuevas de Errekaseku, ya en Bizkaia, una excursión de unos 20 km. ida y vuelta y 600 metros de desnivel

     Comenzamos desde aparcamiento de la Casa del Parque (coordenadas: 42.985272, -2.831238). La primera parte, hasta las inmediaciones de las cuevas de Azoleta, está detalladamente descrita en una publicación anterior que podéis ver AQUÍ. Aun así, la resumo en el siguiente párrafo:

     Desde la Casa del Parque tomamos la pista paralela al río en dirección norte (GR-282) unos 4,5 kilómetros. En ese punto  (coordenadas: 43.016674, -2.830099) tomamos la pista que sale a la derecha y, unos 100 metros después (coordenadas: 43.017048, -2.828727), el sendero que se inicia a mano izquierda. Más adelante (coordenadas: 43.017665, -2.826989), la senda se encuentra con la pista que tendremos que seguir hacia la izquierda hasta la cabaña Gorostiano (coordenadas: 43.025585, -2.811445). Ahora tomamos la senda boscosa que parte desde la trasera de la cabaña y la seguimos hasta el punto 43.034638, -2.812410.

     La senda continúa, y nosotros seguimos por ella. Pasaremos por el punto intermedio 43.036761, -2.810500 y continuaremos más o menos hasta el punto 43.038041, -2.809665, donde abandonaremos la senda para dirigirnos, campo a través, a mano derecha en busca de las cuevas. La más cercana (de las que logré encontrar) está en el punto 43.036412, -2.800066. Se trata de una sima, que nos tendremos que conformar con ver desde fuera.

     A menos de 100 metros al sur llegamos a la primera cueva que podemos visitar, una gatera repleta de mosquitos (coordenadas: 43.035851, -2.799847), si bien yo preferí no intentarlo ante tal nube de insectos. Sin embargo, a unos 50 metros de allí en dirección sureste (coordenadas: 43.035704, -2.799426), tenemos otra sin mosquitos, al menos cuando yo la visité. La entrada es una gatera que se va ensanchando, aunque no demasiado. Al cabo de unos 10 metros hay un sumidero con bastante barro y, más adelante, se va estrechando y se hace complicado continuar.

     Abandonamos esta cueva y vamos a buscar la última y más hermosa de todas. Tenemos que dirigirnos al río en dirección noreste más o menos, por un terreno con mucha pendiente y difícil de transitar, hacia el punto 43.036049, -2.798601. Ahí encontraremos una bonita cascada que esconde una nueva cueva. Si no hay demasiado caudal, el agua entra en la tierra directamente, así que tenemos, a la vez, cueva, cascada y sumidero. ¡Precioso!

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta otra semana!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/, junto a varias decenas más de excursiones.

martes, 20 de febrero de 2024

APEZAINBERRO - CORONA - LERDENGIBEL - CASCADA IRURREKAETA desde el Km 27,5 de la NA-1720. 20-11-23

 









Aprovechando que estamos en el dique seco por la maldita ciática, vamos actualizando el blog con excursiones del año pasado y que se quedaron en el tintero. El pasado 20 de noviembre, me fui con el amigo Josetxo a dar un paseo por al Sierra de Otsa, y vistiar la cascada de Irurrekaeta y las cimas de Apezainberro, Corona y Lerdengibel. Vamos hasta el Km 27,5 de la NA-1720, carretera que recorre el Valle de Artze, desde Nagore hasta el camping de Espinal y en donde a cada curva nos sorprende con rincones bucólicos. Llegamos a la zona llamada "El Cargadero", un pequeño aparcamiento situado en el punto kilométrico 27,5, situado a la orilla de la regata Irurrekaeta.
Salimos desde el aparcamiento (845 m.) tomando la senda que va por la orilla derecha de la regata, vamos ascendiendo hasta pasar junto a un puente que viene de la otra orilla, y seguimos la senda marcada con marcas naranjas, por medio de un bonito hayedo, hasta llegar a un desvió a la izquierda (960 m.), que nos lleva hasta la cascada. Decidimos no bajar a la cascada ya que vemos bastante gente, y visitarla a la vuelta. Seguimos ascendiendo por la senda paralelos a la regata hasta llegar a un punto que la cruzamos (955 m.) y seguimos subiendo por la senda de la orilla izquierda, hasta que volvemos a cruzar a la orilla derecha (1064 m.)y poco a poco nos vamos separándonos de la regata, para subir por pronunciada ladera en medio de un maravilloso hayedo. A partir del último cruce de la regata el sendero no está claro, saltamos una alambrada (1130 m.), y de vez en cuando sale un hito a nuestro paso, cruzamos varias pistas de sacas de madera y subimos hasta la zona alta nos encontramos con un precioso prado, donde se encuentra la cima de Apezainberro o Alto de Xurice (1289 m.)...............


















El repor completo en :

https://covaloria.blogspot.com/2024/02/apezainberro-corona-lerdengibel-cascada.html








domingo, 18 de febrero de 2024

Urritzate inguratuz

 


Iparla, Alkaxuri eta Gorramendiko mendiek gordetzen duten Urritzateko haran ezkutua urtetan ohiko mendi ibilbideetatik at egon da, baina egun bertaraino autoz gerturatu daiteke eta bere ondoan dagoen Aritzakun haranarekin batera, asko dira jasotzen dituzten bisitariak. Ordura arte zuten xarma galdu dutela esan daiteke, baina zorionez ez dute betidanik erakutsi duen edertasun  basatia galdu.

 


Iparla

Mendizale gehienek Sumusako Bentako ingurua aukeratzen dute mendietara igo edota itzuli osoa egiteko. Guk, aldiz, Gorramendi eta Iparlako mendilerroak lotzen dituen mendikate apalago bat aukeratu dugu. Aizpitza antenaren azpiko aldean dagoen errepidearen bazterrean autoa utzi eta berehala eskuinetik Iparla aldera ateratzen den bide zabala hartu dugu. Mendi muinoen magaletan zehar erraz egin dugu aurrera. Inzpideko eta Meaka lepoak pasa eta Lizarlepora iritsi gara. Inguru bakarti honetan dauden pagadiak eta zelai zabalak tartekatuz, Astate mendiaren magaletara gerturatu gara. Abiatu garenetik eta kasik ibilbide osoan zehar, lurrean edota zuhaitzen enborretan margotutako arrosa koloreko borobil txiki batzuek asko lagundu digute bide zuzena aukeratzen.



Xenda on batek basoan murgildu eta lepora heldu aurretik “Arrietako surtsa” izena duen iturrian zintzurra freskatu eta kantinplorak betetzeko aukera izan dugu. Arrietako lepotik gertu, Izpegitik datorren bidearekin bat egin dugu eta aurrez aipatutako bide-seinaleekin batera GR 10ari dagozkion marka zurigorriak izan ditugu lagun. Aurrez aurre dugun malda pikoari heldu eta xenda estu batetik, harri eta garo artean Tutuliaren tontorra ezker aldetik inguratu eta Gapelu lepora jaitsi gara Iparlako tontorrera igotzeko azken aldapari ekinez. Erpin geodesikoa eta buzoi zaharra. Iparralderantz lainoak dena estaltzen du eta ezin izan dugu itsaso zuriaren mendean dagoen ikuspegiaz gozatu. Hegoalderantz, berriz, Alkaxuriko piramide zorrotza, Urritzate eta Aritzakungo haranak berezituz. Gertu Itsusiko haitzak eta Lapurdiko mendirik garaiena den Artzamendi.
 

Alkaxuri

Alkaxurira igotzeko abiapuntua den Sumusako benta aldera jaisteko GR 10ak gailurreriaren paraleloan doan bidea erakutsi digu. Azkar jaitsi gara Iparlako lepora eta metro batzuk aurrerago, markak utzi eta ipar-mendebalderantz jo dugu belardian marrazten den xenda batetik. Horrela, Latxoko lepora heltzean bidea zabaldu egin da eta malda bizian azkar galdu dugu altuera. Behean ikusi dugu Sumusako bentara iristeko, hasieran deseroso samarra den pista zabaletik errepidera jaitsi gara. Luzea eta nekagarria gertatu zaigun jaitsieratik errekuperatzeko eta gure gainean dugun Alkaxuriko piramidearen tontorrera igotzeko erreka bazterrean eseri eta hamaiketakoa egitea erabaki dugu.

Zubia igaro eta bide asfaltatuan metro batzuk bete eta gero, ezker aldetik ateratzen den pista hartu eta berehala hau utzi eta ezkerretik gorantz egin dugu. Apenas atsedenik ez duen oso igoera gogorra da eta bere malda biziak gainditzeak ahalegin handia eskatzen dute. Igoera ia osorik ipar aldeko ertzetik burutzen da eta Ezkietako harkaitzen azpiko aldean dagoen lepora iristean azken atsedena hartu dugu. Bidezidorra basoan barneratu eta sigi-sagan gorantz jo dugu. Aldapa geroz eta pikoagoa da eta kostata bada ere, tontorrera igotzeko azken ertz luzearen hasierara iritsi gara. Puntu honetatik gailurrera doan bide hautsiari aurre egin eta azken metroak bete ditugu Alkaxuriko tontorra zapaltzeko.  Ikuspegi paregabea: Iparlako harresia, Gorramakil eta Gorramendi mendi multzoa, Itsusiko haitzak, Iguzkimendi eta Artzamendi… eta horien mendean Urritzate eta Alkaxuriko haran ezkutuak.



Gorramakil eta Gorramendi
Abiapuntura heltzeko tenorean, gandor ziragarrian zehar, kontu handiz jaitsi gara Gorostiko lepora. Aurrean dugun Bardako kaskoa ezkerretik saihestu dugu eta xenda nabarmena segituz gorantz jo dugu gandor belartsuan zehar Gorramakil tontor aldera. Hona iristean, erabat aldatu da ikuspegia, perspektiba berri batekin egin dugu topo. Gorramakil, Otanarte eta Gorramendi tontorren gailurretan era guztietako arrastoak ikusi ditugu, antena erraldoiak, amerikarren base militarra izandako eraikuntzen hondakinak, asfaltatutako errepidea… inguru ederra ezabatu dituzten gizakiaren opariak. Eremu atsekabegarri honetatik Aizpitza antenaren ondoraino jaitsi gara, pista eta belazeak tartekatuz. Ezker aldetik saihestu eta berehala heldu gara abiapuntura.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/02/urritzate-inguratuz.html

 


domingo, 11 de febrero de 2024

Tramacastilla ⛰️PUNTA COCHATA 1908mt. Sandinies

 LA COCHATA. Gailur eder eta berezia.Bere edertasuna silueta zorrotzean eta Eskarrako urtegiaren gainean duen kokapen bitxian datza, Pirinioetako koloso handiez inguratuta.  Otsailak 3. Elurra egin aurretik. 

Tramacastilla




Laguna Turbia

Ruta de las Casetas.

Camposulians 1650 mt



La Cochata
  


Igoera dibertigarria


 


http://mendipitxinkolore.blogspot.com/2022/05/tena-bailara-calcines-1927.html



 
Escarra Urtegia behean

 


Sandiniés


Ibilbidea

 


 

Alkaxuri Asfodeloen zirkutik

 


Iparla, Alkaxuri eta Gorramendiko mendiek gordetzen dituzten Urritzate eta Aritzakungo haran ezkutuak urtetan ohiko mendi ibilbideetatik at egon dira, baina egun bertaraino autoz gerturatu daiteke eta asko dira jasotzen dituzten bisitariak. Ordura arte zuten xarma galdu dutela esan daiteke, baina zorionez ez dute betidanik erakutsi duen edertasun  basatia galdu. Bi haran hauen artean, Alkaxuriko piramide perfektua harro altxatzen da eta bertara igo eta gero, bere magaletako batean marrazten den Asfodeloen zirkura jaitsiko gara bide basati batetik berriro Sumutsuko bentara itzultzeko.

 


Kotxea utzi dugun aparkaleku txikitik asfaltatutako bidetik beherantz egingo dugu Alkaxurira igotzeko erreferentzia den Sumutsuko bentaraino jaitsiz. Garai batean kontrabandista, ikazkin, artzain eta baserritarren biltokia zen bentatik bide asfaltatuan metro batzuk bete eta gero, ezker aldetik ateratzen den pista hartu eta berehala hau utzi eta ezkerretik gorantz egingo dugu.

 



Itsusiko Haitzek erakusten duten postal bikainari bizkarra emanez, apenas atsedenik duen igoera oso gogorrari ekingo diogu. Garo eta belar artean hedatzen den malda bizia gainditzeak ahalegin handia eskatzen du. Igoera ia osorik ipar aldeko ertzetik burutzen da eta Ezkietako harkaitzen azpiko aldean dagoen lepora iristean azken atsedena hartuko dugu.

 


Bidezidorra basoan barneratu eta sigi-sagan gorantz joko dugu. Aldapa geroz eta pikoagoa da eta kostata bada ere, tontorrera igotzeko azken ertz luzearen hasierara iritsiko gara. Puntu honetatik gailurrera doan bide hautsiari aurre egin eta azken metroak beteko ditugu Alkaxuriko tontorra zapaltzeko.  Ikuspegi paregabea: Iparlako harresia, Gorramakil eta Gorramendi mendi multzoa, Itsusiko Haitzak, Iguzkimendi eta Artzamendi… eta horien mendean Urritzate eta Aritzakungo haran ezkutuak.

 


Abiapuntura itzultzeko Asfodeloen zirkura jaitsiko gara gailurretik gertu ateratzen den mendiaren iparraldeko ertzetik beherantz eginez. Margo urdinez balizatutako xendatik jaisten hasiko gara, hasieran txilarrak tarteka xenda ikusgaitz bihurtzen duelarik. Ezproi eder hau tentuz hartu behar da. Altuera berehala galdu eta Jesus Mari Alkezar mendizale ezagunak ondo dioen moduan, Orinoko-Amazoniako oihanean aurki daitekeen antzeko eszenatoki batean murgilduko gara. Garo asko dagoen sasoian ez da komeni hemendik jaistea bidea zaildu eta ezkutatu egiten baita, beraz udaberria da garairik egokiena. Laster iritsiko gara Asfodeloen zirkuaren paretatzar gorrien ondora. Inguru honetan dauden izen bereko loreek ematen baitiote izena lekuari.

 



Pago txiki eta garo artean marrazten den zidor ahul eta ikusgaitzetik altuera galtzen jarraituko dugu Aritzakungo errekaren ertzera heldu arte. Bertan bainu bat hartzeko tentaziori eutsi, zubia igaro eta gertu dagoen pista zabalera aterako gara. Berekoetxea baserriaren ondotik pasa eta erraz iritsiko gara Sumutsuko bentaren ondora. Azken malda kotxea aparkatu dugun lekura igotzeko. Atzera begiratu eta Euskal Herrian dagoen mendi ederrenetako bati begira geratuko gatzaizkio. Desafiatzaile agertzen da.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/02/alkaxuri-asfodelosetik.html


sábado, 10 de febrero de 2024

Euskal Mendi Korrikalariei Elkarrizketak

Pyrenaica aldizkariko zenbaki berri bakoitzarekin batera, Euskal mendi korrikalari bati eginiko elkarrizketa argitaratuko dugu; formatu orijinalean eta bere osotasunean.

Atal berri honen helburua euskal mendi korrikalariak hobeto eta gertuagotik ezagutzea izango da.

Gure lehen gonbidatua: Ainara Urrutia Yurrebaso (Aretxabaleta, 1981)

Ikasketez Informatikan Ingeniaria eta lanbidez irakaslea da Ainara. Nabarmentzeko ibilbidea osatzen ari da mendi lasterketen munduan; 2019. urtean korrika egiten hasi zenetik ibilbide meteorikoa izan du, garaipen eta podium ugariz betea.


Ainara, konta iezaguzu nola izan zen zure lehen kontaktua mendi lasterken munduarekin, noiz eta nola hasi zinen mendian korrika?

Kasualitatez iritsi nintzen mendi lasterketen mundura. Beti izan naiz kirolzalea eta trebea kirolean, gaztetan urte dezente eman nituen saskibaloian jolasten (ez nituen saskiratze asko egiten baina azkarra nintzen jeje), ondoren bizikleta, eskia, eskalada… denetik pixka bat baina inoiz ez modu lehiakorrean.

Korrika egiten, 2019an hasi nintzen, 37 urte nituela eta haurrak izan ostean, 2014 eta 2016an jaiotako bi alaba ditut. Txikiak 3 urte zituenean, gorputzak eta batez ere buruak eskatuta berriz ere kirola egiten hasteko gogoa sentitu nuen. Denbora gutxi nuenez, zer egingo… ba korrika! Eta halaxe hasi nintzen, probatu, gustatu eta gaur arte!

Korrika hasi eta berehala, senarra ere “engantxatu” nuen eta segituan hasi giñen lasterketetan parte hartzen. Hasieran errepideko lasterketa herrikoietan, bikotekako lasterketetan, mendi lasterketa motzen batean… gure asteburuko plana bihurtu zen, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutu, korrika egin, guretzat tartetxo bat hartu eta helburu bakarra, disfrutatzea! oso oroitzapen politak ditut. Ezer gutxi eginda, emaitza onak lortzen nituela ikusita, motibatu eta serioago hartzea erabaki nuen.

Hala, 2019 amaieran, Gaikar-Zortzietakoak mendi taldean sartu eta niretzat guztiz arrotza zen mendi lasterketen mundu hau ezagutzen hasi nintzen. 



Mendi lasterketa asko daude, baina beti daukagu bat kuttunagoa dena… zein da zurea?

Nahiz eta urte gutxi daramatzaten mundu honetan, lasterketa asko egin ditut eta oso ezberdinak, 25 lasterketa inguru denboraldiko.

Atletismoko modalitate guztiak ditut gustuko, eta denetik probatu dut; pista estalia, aire librekoa, krosak, errepidekoak eta azken hiru denboraldietan batez ere mendi lasterketak. Momentu hunkigarri asko bizi izan ditut, lasterketen sortzen den giroa berezia da eta azken finean, bizitako eta sentitutako momentuek egiten dute berezi lasterketa bat. Eta bat aukeratu beharko banu, agian…

Ikazkin Trail, Aretxabaletako mendi lasterketa aukeratuko nuke. Beti da berezia etxekoen eta lagunen babesa sentitzea. 2022an sortutako mendi maratoi erdia da, ibilbideak paraje benetan politak ditu, herri erditik hasi, Urkulu urtegira igo, handik pagadi berezietatik Kurtzebarri mendira…

Baina beste asko ere etortzen zaizkit burura, zorteko sentitzen naiz, izan ere, lasterketa ikusgarriak egiteko aukera izan dut, adibidez:

Skyrunning munduko kopako lasterketak: Grigne Skymarathon (Italia), Ultra Skyrunning Madeira. Ultraks Extreme (Suitza)... guztiak egia esan. Izugarri disfrutatu ditut, sekulako lasterketak dira; gogorrak, desnibel handikoak eta gehienak oso teknikoak baina nik holakotan bikoitza disfrutatzen dut.

Eta beste asko etortzen zaizkit burura: Reventon maratoia (La Palma) eta beste hainbat gureak, zorte ederra daukagu Euskal Herrian ditugun lasterketekin: Mondraitz, Kilimon, Urduña, Berako maratoi erdia, Gorbeia Suzien… eta beste hainbat oraindik egin ez ditudanak baina begiz jota ditudanak: Aloña, Zegama…


Zein izan da Mendi lasterketetan izan duzun momenturik hunkigarriena?    

Pertsona sentibera eta azkar emozionatzen den horietakoa naiz, eta aipatu bezala, momentu hunkigarri asko bizi izan ditut lasterketen bueltan. Agian, 2022ko maiatzean, Euskal Selekzioarekin Skyrunning munduko kopako Matheysins (Frantzia) mendi lasterketan bizitakoarekin geldituko nintzateke. Lehen aldia zen munduko kopan parte hartzen nuena, lehen aldia baita horren lasterketa “exijente” batean parte hartzen nuena: teknikoa, kota altuan eta desnibel handikoa. Dena berria zen eta beldurrak jota nengoen, mundu mailako korrikalarien aurrean, Euskal Selekzioko kamisetarekin… behin eta berriz galdetuz nire buruari ea zer egiten nuen hor.

Nire harridurarako kriston lasterketa atera zitzaidan, 5.en postuan iritsi nintzen goi mailako korrikalari askoren aurretik, ez nuen horrelakorik espero. Metara irribarre batekin sartu nintzen beti bezala, baina segituan emozioak jota negarrez hasi eta ezin gelditu. Indar eta konfiantza handia eman zidan lasterketa horrek.

 

Eta gogorrena?

Ba ez nuke jakingo esaten. Oso pertsona positiboa naiz, jakina momentu gogorrak pasa ditudala. Gorputzak eta buruak ez dute beti berdin erantzuten eta hori kudeatzea ez da erraza baina momentu onekin geratu eta txarrei garrantzia kentzen saiatzen naiz. Konsziente naiz hau hobby bat besterik ez dela, ez naiz hontatik biziko, ezta nahi ere eta lehentasunak oso argi ditut.

 

Argazki bat aukeratu, zergatik?

Kuttunena alabekin metan sartzen Aretxabaletan, nire herrian, bertan irailean egiten den Ikazkin Trail izeneko mendi lasterketan. Alabekin eta herritarren babes artean... jarri nahi duzun bezala ;-)



Geroz ta mendi lasterketa gehiago antolatzen dira, nola ikusten duzu mendi lasterketen etorkizuna? 

Mendi lasterketek etorkizun oparoa dutela esango nuke. Jakina da azken urteotan gorakada handia bizi duela. Gero eta korrikalari gehiago daude mendian, ondorioz, maila ere nabarmen hazi da azken boladan eta hazten jarraituko du. Prestakuntzan ere salto bat eman dela esango nuke, gero eta kirolari gehiago ari gara entrenatzaile,  kirol-nutrizonista edota kirol-psikologoekin elkarlanean eta horrek errendimenduan ere eragina du noski.

Hala ere, oraindik, kirol minoritarioa da trail running-a eta badago zer hobetu!

 

2023. urtea ikaragarria izan da zuretzat, oinarri honekin zein da zure helburua 2024 urterako?

Bai, 2023ko denboraldia bikaina izan da, intentsoa baina batez ere, ederra, izugarri disfrutatu dut.

Urtea uste baino hobeto hasi nuen, otsailean, Atletismoko federazioko Espainiako maratoi txapelketara joan nintzen, nire lehen mendi maratoia egiten. Lortutako 3.postuak, ekainean Insbruck-en (Alemanian) ospatu zen Munduko Trail Running Txapelketara joateko aukera eman zidan. Ondoren, Euskal Selekzioarekin Skyrunning Munduko Kopan zentratu eta burubelarri ibili naiz.  Nork esango zidan orain dela laupabost urte hau bizitzeko aukera izango nuela!

Aitortu beharra dut baita honen atzetik lan, esfortzu eta dedikazio handia dagoela, ez baita erraza, familia, lana eta kirola maila honetan uztartzea. 2023an asteburu asko eman ditut etxetik kanpo eta etxekoen partetik babes eta laguntza handia izan arren, denboraldian zehar momentu gogorrak ere pasa ditut.

2024 denboraldia printzipioz, lasaiago hartzeko asmoa dut, ez dakit lortuko dudan, nahiko egonezina naiz eta ;-)

Lasterketa ezberdinak probatzeko gogoa dut, egia esan, oraindik ez dut egutegia guztiz lotuta, epe laburrera badut lasterketaren batzuk buruan baina ez zait gustatzen denboraldia oso programatuta izatea, gogoen arabera mugitzea gustatzen zait. Aurten, Zegama egitea gustatuko litzaidake, bizitzan behin egin behar dela esaten dute ezta? Ea aurten den!



Entrenamendu eta elikadurari dagokionez, prestakuntza edo planifikazio bereziren bat jarraitzen duzu edo zure kabuz antolatzen zara? 

Korrika egiten hasi eta berehala jarri nintzen entrenatzaile eta kirol-nutrizionista baten eskuetan eta argi dut nire emaitza onen gakoetako bat izan dela. Aipatu bezala, zerotik hasi nintzen korrika egiten, inolako oinarri eta ezagutzarik gabe.

Asko ikasi dut alboan izan ditudan profesional hauetaz eta aurtengo denboraldian ikasitakoa praktikan jarri eta nire kabuz aritzea erabaki dut, ni izango naiz nire entrenatzaile eta nutrizionista, ea zer moduz doakidan!


Hurrengo urteko erronken artean, izendatu berri zaituzten Euskal Mendi Lasterketen selekzioko hautatzaile ardura izango duzu. Baiezkoa ematea erabaki erraza izan zen? Nola ikusten duzu taldea? Zein lehiaketetan parte hartuko duzue? Helburu konkreturen bat?

 

Bai, ez dut askorik pentsatu behar izan. Ilusio handiz hartu dut kargua, laguntzeko eta ekarpenak egiteko gogoz nago. Azken urteotan Euskal selekzioko korrikalari moduan harreman oso estua izan dut lan-talde osoarekin, eta modu naturalean hartu dut proposamena.

Lan talde anitza, esperientziaduna eta serioa dago atzetik eta lan bikaina egiten ari dira. Korrikalari bezala, gustora, babestuta eta lasai sentitu naiz deialdi guztietan, korrikalariok bestela ere nahiko presio ezartzen diogu gure buruari eta hau eskertzekoa da! Datozenei ere halaxe izan dadin saiatuko gara.

Korrikalari taldeari dagokionez, Euskal Herrian korrikalarien maila oso altua da, bai mutiletan eta baita nesketan ere, eta ziur gaude talde lehiakorrak sortuko ditugula.

2024 denboraldian, aurrekoetan bezala, Espainiako Txapelketa ezberdinetara joango gara; kilometro bertikalekora, lineakora eta ultrako txapelketetara. Honez gain, Skyrunning munduko kopan ere parte hartuko dugu.

Euskal Selekzioaren helburuen artean, etorkizuna bermatzeko gazteei aukerak eman, parekotasuna eta aniztasuna bultzatu, korrikalariak aukeratzeko orduan gardenak izan eta ofizialtasuna lortzeko bidean, lanean jarraitzea izango dira. Horretarakoa, kirol emaitzetaz haratago, Euskal Selekzioaren indarra, munduan barrena erakusten jarraituko dugu.