jueves, 10 de noviembre de 2022

Menditxiki: Adarra

 


Besadegitik abiatu eta berehala hartu dugu maldan gora zuzentzen den porlanezko bidea. Ataka igaro eta mendian aurrera egin dugu. Ezkerrean iturria utzi eta basoan murgildu gara. Errekaren ondora heltzean, hau gurutzatu eta eskuinetik marrazten den xendatik gorantz egin dugu. Eteneta lepora aldera zuzentzen den bidetik beste iturri baten ondora heldu eta ezkerretik zabaltzen den bidezidorretik Adarrako tontorrera iritsi gara. Erpin geodesikoa eta gutunontziarekin batera, ikuspegi paregabea!



Itzuli beste isurialdetik burutu dugu. Lehenik, malda txiki eta piko jaitsi eta gero, mendiaren ertzetik erraz jaitsi gara harrespila eta elur-zuloa dagoen lekuraino. Hemendik txabolaraino jarraitu dugu eta hau atzean utzi bezain laster, igotzeko erabili dugu bidearekin bat egin dugu abiapuntura itzuliz.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2022/11/adarra.html



Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario