Besadegitik
abiatu eta berehala hartu dugu maldan gora zuzentzen den porlanezko bidea. Ataka
igaro eta mendian aurrera egin dugu. Ezkerrean iturria utzi eta basoan murgildu
gara. Errekaren ondora heltzean, hau gurutzatu eta eskuinetik marrazten den
xendatik gorantz egin dugu. Eteneta lepora aldera zuzentzen den bidetik beste
iturri baten ondora heldu eta ezkerretik zabaltzen den bidezidorretik Adarrako
tontorrera iritsi gara. Erpin geodesikoa eta gutunontziarekin batera, ikuspegi
paregabea!
Itzuli beste
isurialdetik burutu dugu. Lehenik, malda txiki eta piko jaitsi eta gero,
mendiaren ertzetik erraz jaitsi gara harrespila eta elur-zuloa dagoen
lekuraino. Hemendik txabolaraino jarraitu dugu eta hau atzean utzi bezain
laster, igotzeko erabili dugu bidearekin bat egin dugu abiapuntura itzuliz.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2022/11/adarra.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario