Abiapuntura iristeko, Panticosa herritik ateratzen den "El Sarrio" izeneko tren txikia hartu dugu eta Riperako haranera igo gara. Hemendik aurrera, Rincón dero Berderaino oinez joan gara. Aterpe txiki baten ondotik pasa eta pistan zehar aurrera egin dugu.
Berehala, gure aurrean
Tendenera ur-jauzia agertu zaigu. Riperako haranean murgilduz joan gara eta
konturatu orduko Rincón dero Berdeko parajeetara iritsi gara. Pistatik aurrera
segi eta ingurune honen ikuspegi ederra eskaintzen duen behatokira iritsi gara.
Aurrera segituz gero, aterpera helduko ginateke, baina hemen buelta ematea
erabaki dugu.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2022/09/rincon-dero-berde-ripera-harana.html
Powered by Wikiloc
No hay comentarios:
Publicar un comentario