lunes, 10 de octubre de 2022

Mondarrain

 

Legarreko lepotik abiatu gara. Ezkondrairen magala zeharkatzen duen pistan barrena, Amezketako lepora igo gara. Aurrez aurre izan dugun aldapa piko eta biziari aurre egin diogu pagadiaren itzalera iritsi arte. 

Basoa zeharkatu eta marka horien norabidean tontorrera igo gara. Ikuspegi paregabea. Erromatarren gotorleku baten hondakinak gordetzen dituen mendi eder honek Lapurdiko eta euskal kostaldeko panoramika bikaina eskaintzen du. Tontorra atzean utzi eta Urreztiko haitzen aldera jaitsi gara, bertako lepoan hamaiketako ederra egin dugularik. 

 

Haitzen azpitik marrazten den xendatik Zuharretako lepora jaitsi gara eta hemen, berriro, eskuin aldetik ateratzen den zidor bat hartu dugu. Zidor honek Urrezti eta Mondarraingo magalak zeharkatzen ditu eta, Amezketako lepora jaisten, ezkerretik zuzentzen da, Ezkondrai mendiaren magala zeharkatuz.

 Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

http://askemikel.blogspot.com/2020/07/mondarrain.html




Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario