domingo, 6 de febrero de 2022

Baiguraren hegitik

Powered by Wikiloc

 




Baigura, Nafarroa Behereko eta Lapurdiren arteko muga egiten duen mendilerro baten gailurrik nagusiena da. Mendilerroa beste hiru mendik osatzen dute: Erregelu, Laina eta Haltzamendi. Oso erraza da lau tontorrak lotzea, eta, bertara igotzeko, abiapuntu desberdinak ditugu: Heletako Bixintxoko kapera, Luhuso, Bidarraiko Latxia auzoa, Ortzaizeko Ugartzan auzoa eta Irisarriko Lukaindegia auzoa. Guk, Heleta eta Luhuso herriak lotzen dituen errepidean dagoen Blantxarte lepoa aukeratu dugu, toki oso ezaguna parapentea egiten dutenentzat zein aipatutako tontorretara igo nahi dutenentzat.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko




No hay comentarios:

Publicar un comentario