viernes, 18 de febrero de 2022

Markizeko kobak

Powered by Wikiloc

 



Markiz, Arabako Mendialdeko herri txiki bat da. Fatxadetan harrizko etxe tzar armarridunak daude oraindik. Joan den mendeetan hiribildu garrantzitsua izan zen.

Markizetik irten gara, errekarekiko paraleloan. Bideak San Joan ermitaren ondora eraman gaitu. Erromaniko estilokoa, 1984an Monumentu Historiko-Artistiko izendatua izan zen. Bere horman, XIII. mendeko inskripzio bat kontserbatzen da. Gaztelako Fernando erregearen lurrak ziren. Hemendik, harrizko monolitoetatik igarotzen den bidezidor bat irteten da. Hareharrizko labar-multzo honetan lehen bi koba edo barrunbeak aurkitu ditugu. Gari-soroa zeharkatu eta Peña del Castillorantz zuzen joan gara. Haitza gotorleku gisa erabili zen eta haren sarreran "Erreginaren igerilekua" izeneko uharka, eta goiko solairura igotzen ziren mailak ikusi ditugu. Haitza gotorleku gisa erabili zen.

Aurrera jarraitu dugu Beolarrako ermitaren bila. Bidaburdako haitzen artetik igaro eta ikusgaitz den xendak Espinal gain aldera igo gara, ermitatik gertu. Beolarrako ermita, XIII. mendekoa, erromanikotik gotikorako trantsiziokoa. Gain txiki batean dago eta haran osoa menderatzen du.

Abiapuntura itzultzeko, pista zabaletik jaisten hasi eta berehala pista saihestuko digun bidezidor bat bilatu dugu, ermitara iristeko erabiltzen den bide zaharra da. Bertatik, Markiz herriraino jarraitzea besterik ez da.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

http://askemikel.blogspot.com/2021/04/markizeko-kobak.html







No hay comentarios:

Publicar un comentario