Atxarreko
ibilbide biribilak Urdaibaiko baso erakargarri eta zeharkaezinenetako batean
sartzera gonbidatzen gaitu, artadi kantauriarrean. Kanalatik abiatuta, San
Martin baselizara hurbiltzen da ibilbidea, artadian korridore natural batetik
sartzeko. Bertan, basoa eta karsta ageri dira. Dantzalekuko bidegurutzera
iristen da bidea, sorginen biltokira, Atxarre tontor hurbilaren itzalean. Izan
ere, tontor zoragarri honetako ikuspegia opari bat da begientzat. Dantzalekutik
Akordarantz jarraitzen du bideak, eta basoak baserriko paisaiari eta bertako
ekosistemari, landazabalari, lekua uzten dionean iritsiko gara bertara.
Ibilbideak Akorda, Gametxo eta Antzora auzoak zeharkatzen ditu, estuariora
hurbiltzen gaituen bitartean, non Laidako hondartza ederra dagoen, kostaldeko
paisaia eder honetako altxorretako bat. Arketako kanpinaren ondotik igaro
ondoren, errepidetik urrundu eta Kanalara itzuliko gara barrualdeko bide
batetik
No hay comentarios:
Publicar un comentario