Orbaibarreko 5 ermita lotu ditugu ibilbide
honekin. Soltxaga herritik abiatu eta Mairaga erreka gainditu ostean,
Arrazubiko ermitara heldu gara. Bisitatu eta gero, errepidera atera eta
kilometro pasatxo bete dugu Etxanoko San Pedro ermita bikainaren ondora
heltzeko. Ermitak dituen xehetasun guztiak aztertu eta maldan gora jarri gara
ermitaren atzetik ateratzen den bidetik. Sakanatik gora La Carbonera pinudian
murgildu, ataka bat igaro eta zereal lurren ertzetik pista zabal batera iritsi
gara. berehala jaitsi gara Artariain herrian dagoen Santa Luzia ermita
txikiaren ondora.
Ermitatik bertatik zereal lurretan sartu eta
gorantz doan pista hartu dugu. Bide zabal hau zereal-lur sail batean amaitzen
da eta honen eskuinetik doan bidea hartu dugu berriro zereal lurretan
murgilduz. Zona honetan erraza da galtzea eta erne ibili beharra dago. Zereal
lurra zeharkatu eta honen ezkerretik ateratzen den xenda batek pista zabal
batera eraman gaitu. Bertatik segituz, berehala ezker aldetik beste pista piko
bat atera zaigu eta bertatik igoz Gurutze Santuaren ermitara igo gara. Hauxe da
ibilbidean irekita aurkituko dugun ermita bakarra.
Bertan dagoen pista zabaletik beheranzko bidea
hartu dugu eta lehen errebueltara heltzean zalantza sortu zaigu. Soltxagara
itzuli gintezkeen pistatik barrena, baina azkenean Eristaingo eliza ederra
bisitatu nahi genuen eta basoan murgildu gara maldan behera ia ikusgaitz den
xenda bilatuz eta segituz. Erne hemen! Altuera galdu eta berehala bideak
eskuinera egin du eta bertatik aurrera segituz, berriro zereal lur baten ondora
iritsi gara. Honen ertzetik beste batera iritsi gara eta hau atzean utzi eta
gero, pista zabal eta erosoak Eristaingo ermita bikainaren ondora heldu gara.
Soltxaga herria gertu ikusi dugu eta erraz heldu
gara .
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu
hemen 3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu
hemen TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu
hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario