sábado, 5 de marzo de 2022

Larraungo lurretan

 


Lekunberritik abiatu eta Larraungo Arraitz, Aldatz eta Etxarri herriak lotu ditugu ibilbide zirkular honekin. Marra zuri eta horiek erakusten diguten norabidean Plazaolako trenbide zaharraren geltokitik atera gara errepidean gora. Errepidea utzi eta gero, basoan sartu gara bidegurutze desberdinekin topatuz. Seinale zaharrak bilatu eta haiek erakutsi digute Arraitz herrirainoko bidea. Behe lainoa nagusi izan dugu lehen tarte honetan, baina berehala, eguzkia indartu eta zerua erabat urdina geratu da.




Arraitzetik, Aldatzerako bidea hartu dugu, Gesalako Bidea izeneko ibilaldiaren seinale laranjen laguntzaz. Basoan behera egin, ataka pare bat gainditu eta Aldatzeko lehen etxeen ondora iritsi gara. Herriaren goiko aldean dagoen kanposantura igo gara ibarraren ikuspegi zabala edukitzeko. Bertan, San Martin elizaren portiko ederra ikusi dugu. Herrira jaitsi eta porlanezko bidetik Etxarrirantz jo dugu.




Etxarriko etxetzar dotore eta ederren artean igaro eta gero, Lekunberrirantz abiatu gara, GR-12aren seinale zurigorriek erakusten diguten norabidean. A15 autobidearen azpiko aldetik pasa eta berehala, ezker aldera jo dugu Plazaolako trenaren geltoki aldera zuzentzen den bide berdearen barna. Lekunberriko goiko aldetik marrazten den bide honek abiapuntura eraman gaitu, geltoki zaharraren ondora hain zuzen ere.


 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

http://askemikel.blogspot.com/2022/01/larraungo-lurretan.html






Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario