domingo, 27 de marzo de 2022

Holtzarteko zaldaina

 


Pastoralak pasioz beterik bizi dituen Zuberoako lurretan, Euskal Herriko txokorik basati eta ederrenetarikoak diren Basabürüko zintzur edo arroilak aurkituko ditugu. Santa Graziko eliza erromaniko ezagunetik gertu, Kakueta eta Ehüjarreko zintzurrak marrazten dira, aurrerago Olhadübi eta Holtzartekoak. Naturaren indarrek lurrari egindako zauriak.



Logibar izeneko aterpetxearen ondotik abiatuko gara. Ibilbidearen  zatirik handienak, GR-10aren bidea jarraitzen du. Olhadoko errekaren paraleloan hedatzen den bideak, egurrezko zubitxo bat igaro eta berehala malda igotzeari ekingo diogu.


 

Bustita edo hezea dagoen egunetan kontuz ibili behar, labainkorra egoten baita eta horregatik, lagungarri gerta daitezkeen heldulekuak daude. Maldaren amaieran, pagaditik atera, bide nabarmenetik aurrera segi eta parez pare, Olhadübiko arroila zeharkatzen duen Holtzarteko zaldaina edo zubia ikusiko dugu.




 

Euskal Herrian dugun altxor preziatu hau, paraje ezin ederragoan eskegitzen da. 1920an, Lombardi Morello Atharratzeko altzairu-lantegiko langile italiarrek eraiki zuten, bertako basotik egurra atera ahal izateko. Hasiera batean, egurra garraiatzeko zubi txiki bat eraiki zuten ohol eta kablez lagundurik. Zuberotarrek Holtzarteko zaldaina deitzen diote, baina egiari zor, zubia Olhadübiko arroilaren gainean kokatzen da.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko





Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario