Artikutza
Frontoiaren
ondotik doan bidea hartu eta ezkerretik ateratzen den pistatik, Enobietako
urtegirako norabidea hartuko dugu. Aurrera jarraitu eta bihurgune nabarmen
batera heltzean, langa igaro eta eskuinera hartuko dugu errekaren ondoan dagoen
zubitxora iristeko. Hau pasa eta ezkerrera hartu behar da, errekaren ondotik
metro batzuk betez. Bide zaharra Otarango pagadian murgiltzen da sigi-sagan altuera
hartuz.
Otaran
Enbor
luzeko pago gazte askok osaturiko pagadi ikusgarri bezain eder honetan
murgildurik, orbelak lurra erabat estaltzen du eta tarteka bidea ikusgaitza da.
Pagaditik ateratzean, Goizarindik
Beltzuntzera doan pista batekin egingo dugu topo. Metro gutxi batzuk
aurrerago, berriz, ezkerrera hartu behar da Urdallueko pagadian barneratzen den
beste xenda bat jarraituz. Pago enborrean marka gorri bat ikusiko dugu.
Burdinola
Pagadia
zeharkatzen duen bidezidorra segituz, laster sakanaren hondora helduko gara.
Enborrez eratutako zubitxo bat zeharkatuko dugu beste aldera pasatzeko.
Urdallueko burdinola eta baserri-multzo zaharraren aztarnekin aurrez aurre
egingo dugu topo. Denboraren poderioz, natura pixkanaka eraikin hauek guztiak
estaliz joan da eta egun zail samarra gertatzen da eraikin horien egitura osoa
nabarmentzea.
Ubidea
Baserri-multzoa
utzi eta sakanaren ezker aldeko mendialdetik doan bide zabala hartuko dugu.
Berehala, Lapurzulo izenez ezaguna den meatzal ingurura iritsiko gara eta aurrerago,
garai batean Ollagarate errekatik Lizarurdiñetako deposituraino ura garraiatzen
zuen ubide bat aurkituko dugu, honek herritik gertu zegoen zentral bat
elikatzen baitzuen. Bidea, ubidearen ondotik doa depositura iritsi arte.
Segidan Lizarurdiñetatik jaisten den pista hartuko dugu urtegia inguratzen duen
pistarekin bat egin arte. Hemendik herrira jaisteko, urtegiaren hormaren
ondotik pasatzen den zidorra hartuko dugu, egurrezko hesolak erakusten duen
norabidean.
PAGADIAK
Artikutzan ekosistema ezberdinak
aurkitu badaitezke ere, pagadiak dira urtegiaren inguruko lurrak estaltzen
dituzten komunitate handienak. Hauen azpian eta beraien estaldura dentsoa
izaki, lurra biluzik dagoela esan daiteke, orbela eta goroldioa izanik beren
biztanlerik ugari eta nabarmenenak. Zenbait onddo ere aurki daitezke ingurune
hauetan, baina agian beren tamaina eta hazteko lekuarengatik (pago enborretan)
ardagaiak, enbor zaharren apaingarri gisa, ikusgarrienak suertatzen dira. Baina
pagadiek mundu oso bat ezkutatzen dute, ekosistema honen oreka mantentzen duten
biztanleak ugariak izanik.
Pagadiko hezetasunak zenbait
anfibioentzat bizi-baldintza egokiak eskaintzen ditu eta narrastientzat ez
badira leku aproposenak gutxi batuk aurkituko ditugu. Hegazti espezieak urriak
dira pagadietan eta ugaztunak ere badira inguru hauetan.
Luzera: 6,2 km Desnibela: 339 m Denbora: 2
ordu 30’
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
Klikatu hemen 3D (ayvri) deskargatzeko
No hay comentarios:
Publicar un comentario