Astebukaeran Izaban Bandres eta Karoloren omenezko memoriala izan da. Aurten izenematiak di-da bete dia, gauzak ondo itxen ditxuen seinale. 250 lagunek eman genduan izena, hau zoro kuadrillia!!!
Urteko kriston lanak hartzen ditxue antolatzailiek, eguraldixa,
elur baldintzak eta gainontzeko aldagai guztiak hartu, eta ahalik eta ibilbide
politxena itxeko. Aurten lana erraxago euki zaben eguraldi eta elur egonkorragatik,
eta horri eskerrak, demaseko proba eder eta ikusgarrixa in zaben.
Larunbateko bakarkako proba, El Ferialeko iraupen eskiko pistetatik
abantau zan, eta Lakora mendiaren aurpegi guztien zeharkaldixa burutu genduan,
Belaguako aterpetxera jeitsi eta Zanpori mendixa in ostian, handik berriz El
Ferialeko eski pistara bueltau ginan. Danera 20km eta 1800mko desnibel positibua,
baina batez ere korridore dotoreak igo eta eski aldapa edarrak jeitsi genitxuan,
Pierrako etapen toke handixakin!!!
Ikusi, ikusi David Arretxek dronakin indako bideua
Aurten elurra berandu hasi da eta gutxi eskiatuta nentorren. Abenduan egin genduan Peyragudesen karrera bat, eta arrezkeroz dorsalik jarribe, eta hori gutxi ez, eta gainera urtarrilian eskiatzen istripu bat euki eta belaunian esginze bat inda. Baina fisiuan orratzeri (eskerrik asko Oier eta Danel!!) eta denborari esker, minak ixa kenduta eta konfidantza hartzeko metruak itxera nentorren. Eta nola ez, ahal naban guztixa leihatzera!!!
Aurrian sartzeko asmoz hasi nintzan, baina lehenengo igoeran petardazua jo, eta nere lekuan jarri ninduan lasterketak. Halere, ritmo politxa eraman genduala pentsatzen dot. Aitorrekin eta Arkaitzekin burrukan ibili nintzan ixa lasterketa osuan, gero tokaiua erretirau zan arren, plazer hutsa makina hauekin ibiltzia!!!
Hemen egun honetako bideua:
Eta hemen ere ikusi leikez ibilbidian nundik norakuak
Reliveko bidixua: https://www.relive.cc/view/g30819855646
Relive 'Morning Feb 23rd'
Igandian berriz, kronua. Ez da nere fuertia izaten, baina ondo etortzen da karbonillia kentzeko. Gainera, prestau zaben ibilbidia neretzat aproposaua da pistetatik ixotzia baino. Baso eder bat jarri zaben Arrakoko bentatik Larrondoko tontorrera zixena. Ehundaka buelta maria, eskixak kendu, jarri, ibilbide irregularra. Neri hobetuen juten jatan ibilbidia seguraski.
Hemen ere Aitorrekin superpikauta ibili nintzan, azkenian aurretik sartzia lortu naban arren. Ikusi azpiko bideuan haseran helmugara zelan allau nintzan, ni ere harritxuta, baina, hauekin espabilau ezian, jai dao, eta ez nien lekurik laga nahi aurreratzeko, Aitor eta Angel Olaso ere batera zetozen eta.
Eskerrik asko Javi bideuagatik!!!
Hemen igandeko lasterketan nundik norakua
Relive 'Morning Feb 24th'
Pierrara juteko bi astetara gaoz. Belauna gogortu, konfidantza hartu eta azken entrenuak itxen gabiz. 4 egunetako paliza eta jeitsiereri errespetu apur batekin, baina gogo askokin aurten ere Pierran egoteko. Jungo naiz kontatzen
No hay comentarios:
Publicar un comentario