Mostrando entradas con la etiqueta Mendi eski lasterketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mendi eski lasterketak. Mostrar todas las entradas

domingo, 17 de marzo de 2019

Pierra Menta 2019, Mendi eskiko Paris Dakarra

Inoiz baino entreno gutxiokin, iritsi zan Pierrara juteko momentua. Eskerrak azken asteetan Izabako memoriala eta Linzako Pyrene lasterketak egin genituen eta horrek sasoi pixka bat eman zidan Pierrara konfidantza apur batekin iristeko...
Eta horrela, konturatu ordurako Arechesen geunden Javi eta biok lasterketa hasteko zain.
Le Chornaisen 12 lagun juntatu ginan parte hartzeko prest, baina intendenzia ere bertan zauan, Oñati-Ondarru eta abarreko 16 lagun egunero animuak ematen eztarrixak urratzen!!!

Azken astian egualdixa begiratzen, 4 etapatatik 2 egun elurra, 1 eurixa eta zapatua eguraldi ona espero zala ematen zuan. Guretzat lehenengo hiru egunak panorama horrekin ez dia onak, segurtasunagatik behe partian piñarixetan trazatzen dabelako lasterketa, eta kriston bañerak itxen dia eta eskiatzen ez dakigunontzat gogorra izaten da hori. Materialak ere asko sufritzen dau, horregatik deitzen diote elurretako Paris-Dakarra adibidez
Nik nahixo izaten dot tontorretan ibiltzia, ertzak, malda zabalak eta abar, nahiz eta azken jeitsieran beti pasau bihar piñariren bat.
Baina hori ez da gure esku egoten, eta guk emandakua hartu bihar

1 etapa
Gabez elur pixkat bota zuan eta egunez eguraldixak errespetau. Oso alpinua ez izan arren, etapan zati bat goi aldian izan zan, eta azkenian oso etapa politxa urten zala esan leike, ze gainera, jeitsierak elur hautsetan izan zian.
Hemen egun honetako oroitzapen bideoa:


Eta hemen ikusi leike etapa Reliven:

Relive 'Morning Mar 13th'


2 etapa
Hau Areches herritik antxitxika igaroten dan eguna izaten da. Normalian Pierra Menta mendixan ingurura itxen da. Aurten elur dexente, eta Passage de la Charmettera bakarrik iritsi ginana, baina bezperan bezela, gabian elurra bota, eta egunez errespetau zaban, eta ibilbide politxak eta elur hautsa euki genduan bigarren egunez. Ezin kejau. Egun honetan, Pierrako historiako etapa luziena izan zala esan zaben.
Jarraixan bideua



Hemen ikusi leike indako etapia Reliven:

Relive 'Morning Mar 14th'




3 etapa
Barixakuan, goizaldera arte elur dexente eta eguna argitxu aurretik eurixa hasi eta egunian zihar eurixa ingo zabala esaten zaben. Eskerrak ez zaben guztiz asmatu, gabez elurra bai, baina egunez pixkat txispeau zaban arren, ez zuan euri askorik in. Hori bai, elur sakon eta astun astuna geratu zan (gu gehixo gera Candanekuak...). Lehenenguak jeisten ikustian ezagun zaban ze zaila zauan, asko txiribueltak itxen ikusten genitxuan elurretara erortzen, eta aurrikusten genduan zer etorriko jakun jeisterakuan...
Sekulako elur jausi arriskua zaonez, ez ginan oso gora igo, baina halere 21km eta 2000mtatik gorako etapa atara zaben. Guretzat nahiko deskantsu eguna, piriniotan kriston lasterketa luzia izango zana, bezperakuan ondoren motxa guretzat. Nola aldatzen dan perspektiba!



Hemen ikusi leike etapia Reliven:

Relive 'Morning Mar 15th'




4 etapa
Ikuslien etapa. Eguraldi ona urten arren, ezin gora ixo zauan elurjausi arriskuagatik. Halere, Forclaz eta ingurutik birritan pasatu ginan. Euskaldunak ere, egunero bezela, batian eta bestian lasterketa ikusten. Mila esker daneri animuengatik, baina batez ere euskal afizionaueri. Onenak zerate dudabaik
Aurrera bideoklipla

Eta hemen ikusi leike azken etapa Reliven:

Relive 'Morning Mar 16th'



lunes, 25 de febrero de 2019

Bandres Karolo memoriala 2019 Izaban

2019/02/23-25 Memoriala Izaban
Astebukaeran Izaban Bandres eta Karoloren omenezko memoriala izan da. Aurten izenematiak di-da bete dia, gauzak ondo itxen ditxuen seinale. 250 lagunek eman genduan izena, hau zoro kuadrillia!!!

Urteko kriston lanak hartzen ditxue antolatzailiek, eguraldixa, elur baldintzak eta gainontzeko aldagai guztiak hartu, eta ahalik eta ibilbide politxena itxeko. Aurten lana erraxago euki zaben eguraldi eta elur egonkorragatik, eta horri eskerrak, demaseko proba eder eta ikusgarrixa in zaben.

Larunbateko bakarkako proba, El Ferialeko iraupen eskiko pistetatik abantau zan, eta Lakora mendiaren aurpegi guztien zeharkaldixa burutu genduan, Belaguako aterpetxera jeitsi eta Zanpori mendixa in ostian, handik berriz El Ferialeko eski pistara bueltau ginan. Danera 20km eta 1800mko desnibel positibua, baina batez ere korridore dotoreak igo eta eski aldapa edarrak jeitsi genitxuan, Pierrako etapen toke handixakin!!!


Ikusi, ikusi David Arretxek dronakin indako bideua



Aurten elurra berandu hasi da eta gutxi eskiatuta nentorren. Abenduan egin genduan Peyragudesen karrera bat, eta arrezkeroz dorsalik jarribe, eta hori gutxi ez, eta gainera urtarrilian eskiatzen istripu bat euki eta belaunian esginze bat inda. Baina fisiuan orratzeri (eskerrik asko Oier eta Danel!!) eta denborari esker, minak ixa kenduta eta konfidantza hartzeko metruak itxera nentorren. Eta nola ez, ahal naban guztixa leihatzera!!!


Aurrian sartzeko asmoz hasi nintzan, baina lehenengo igoeran petardazua jo, eta nere lekuan jarri ninduan lasterketak. Halere, ritmo politxa eraman genduala pentsatzen dot. Aitorrekin eta Arkaitzekin burrukan ibili nintzan ixa lasterketa osuan, gero tokaiua erretirau zan arren, plazer hutsa makina hauekin ibiltzia!!!

Hemen egun honetako bideua:



Eta hemen ere ikusi leikez ibilbidian nundik norakuak
Reliveko bidixua: https://www.relive.cc/view/g30819855646


Relive 'Morning Feb 23rd'



Igandian berriz, kronua. Ez da nere fuertia izaten, baina ondo etortzen da karbonillia kentzeko. Gainera, prestau zaben ibilbidia neretzat aproposaua da pistetatik ixotzia baino. Baso eder bat jarri zaben Arrakoko bentatik Larrondoko tontorrera zixena. Ehundaka buelta maria, eskixak kendu, jarri, ibilbide irregularra. Neri hobetuen juten jatan ibilbidia seguraski.
Hemen ere Aitorrekin superpikauta ibili nintzan, azkenian aurretik sartzia lortu naban arren. Ikusi azpiko bideuan haseran helmugara zelan allau nintzan, ni ere harritxuta, baina, hauekin espabilau ezian, jai dao, eta ez nien lekurik laga nahi aurreratzeko, Aitor eta Angel Olaso ere batera zetozen eta.

Eskerrik asko Javi bideuagatik!!!


Hemen igandeko lasterketan nundik norakua

Relive 'Morning Feb 24th'


Pierrara juteko bi astetara gaoz. Belauna gogortu, konfidantza hartu eta azken entrenuak itxen gabiz. 4 egunetako paliza eta jeitsiereri errespetu apur batekin, baina gogo askokin aurten ere Pierran egoteko. Jungo naiz kontatzen



miércoles, 3 de agosto de 2016

Ona edo txarra al da Mendi eski federazioa Komite Olinpikoak errekonozitua izatea?

International Ski Mountaineering Federation (ISMF) edo Nazioarteko Mendi Eski Federazioa gaurtik Nazioarteko Komite Olinpikoak (COI) osoki onartu du.


Berri ona dela besterik ez dut irakurri. Nik usten dut gauza positiboak badauzkala, baina denak bezela, bere alde txarra ere eduki dezakeela.
Pixka bat iritzi kritikoa lantze aldera, 2014 urtean idatzi nuena gogora ekarri nahi dut. Ez dot arrazoia ematia eskatzen, bakar bakarrik dualismotik atera nahi dot: Hau da, gauza bat ona edo txarra dan erabaki biharrian (diotenez mundu okzidentalaren ohitura), nahiago dot mundu orientalaren mionismoa hartu, eta Ying eta Yangak bezela, gauza guztiek daukatela bere alde ona eta txarra usten dot.
Beraz, txarrak izan daitezkeen gauza batzuk ere aipatu nahi ditut, jakin gabe horrela izango diren edo ez.

Hemen 2014 urteko testua:
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2014/06/mendi-eskia-kirol-olinpikoa.html