Troi bidea Mutiloako meatze esparruan
barneratu eta berorren meatzaritza iragana ezagutzeko aukera bikaina da. Bidean
barrena, natur ingurune oparoaren erdian eta paisaian txertatuta, meatze
lanaren lekuko bikainak agertuko zaizkigu: dikeak, ikuztegiak, arrasta bideak,
antzinako bideak, eskolak, kantinak, plano inklinatuak, meategiak eta
galeriak.
Mutiloako herrigunean ekingo diogu ibilbideari,
eta Lenkaran errotaraino bidearen lehen zatia errepidez egin ondoren, Troi
errekaren ondotik jarraituko dugu Barnaolara iritsi arte. Izen bereko
baserriaren alboan, Mutiloako meatze esparruko bi dekantazio baltsaren dikeen
egiturak eta biltegiratze eta garraio egiturak daude. Nabarmentzekoa, horien
artean, meatze esparrua Ormaiztegirekin lotzen zuen meatze trenbidea, gaur egun
bide berde bihurtuta dagoena. Barnaolatik gora, kantinarantz igoko gara ihi
sail eder baten eta hainbat hezeguneren ertzetik igaroz.
Beste dike baten eta Apaolaza
baserriaren hondakinen ondotik pasatu ondoren, Mañastegizahar baserrira
iritsiko gara. Mea garbitzeko instalazioak daude han: mearen isurbidea, ur
depositua, azpila, ikuztegia eta tailerra. Hortik aurrera eta meatze arrasta
bide bati jarraituz, Troi meategi zaharraren aurreko zabalgunera iritsiko gara.
Gezurmuño eta Peatza aldera ematen duen aspaldiko erauzte gunea da, eta hor daude, natur ingurune ikusgarri batek inguratuta, hainbat galeria, txirtera, bide, putzu, etab.
Gezurmuño eta Peatza aldera ematen duen aspaldiko erauzte gunea da, eta hor daude, natur ingurune ikusgarri batek inguratuta, hainbat galeria, txirtera, bide, putzu, etab.
Klikatu hemen
ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen
3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen
TRAKA (wikiloc) deskargatzeko
No hay comentarios:
Publicar un comentario