martes, 9 de febrero de 2016

Segurtasuna vs. aluminiozko materiala

Nere inguruan, lasterketetatik etorritako ohitura txar asko ikusten ditudala pentsatzen dut, tartean Aluminiozko kranpoiak mendian lasai erabiltzea. Neri ez zait gustatzen!
Eski lasterketak mendian egiten dira, baina prestatutako baldintzetan (seguruago).
Gure kasa mendira goazenean, lasterketako ohiturak eramaten direla pentsatzen dut. Nere ustez akats bat da, inoiz ezin ditugu ahaztu mendiko segurtasun arauak!!!

Lehenago ere honi buruz idatzia daukat ibilkarin . Gaur Aluminiozko kranpoiez jardun nahiko nuke. Bide batez, Smithyren blogian ere aukitxu dot kranpoien inguruko gomendio sorta

Duela urte batzuk Aluminiozko kranpoiak norbaiti hautsi zitzaizkiola entzuna neukan. Oraingoan nere begiekin ikustea tokatu zait. Ez kasualitatez, biak hautsi zitzaizkion eta.

Lasterketan izan zen, eta soka finko bat jarria zegoen disipadorearekin zintzilikatzeko. Pentsatu soka finkoa jarri gabe egon izan balitz, edo mendian gure kasa goazela gertatu izan balitz.
Eta pentsatu, lasterketetan egiten dugun bezela, piolet gabe, bastoiekin, eta aluminiozko kranpoiak soilik jarrita, izoztutako malda jeisten kranpoia apurtzen bazaigu...

Argazkiotatik kranpoien ekoizlea borratu dut, ez delako markaren kontrako ezer, baizik eta aluminiozko materiala non erabili eta non ez, gogoeta egiteko mendizaleeri.




Eskerrik asko Ion argazkiengatik!!

Gogoeta baita ere, gramo batzuk aurreztearren, lehenengo kranpoi parea aluminiozkoak erosi dituzteneri. Nere ustez hori akats bat da.

Nere gomendioa, lehenengo erosi burnizko kranpoiak! Gaur egungoak ez dira hain astunak, mendirako primeran doaz, eta lasterketetan ere ondo doaz. Ondoren, lasterketetako friky bat izan nahi baduzu, eta gramo batzuk eta milesima batzuk aurreztu, erosi bigarren pare bezela aluminiozkoak. Baina mendira ateratzeko asmoa baldin badaukazu, nere gomendioa, beti, benetako materialarekin, mesedez.

Hortik aurrera, hau jakin arren, norbaitek arriskua baloratu eta material arina mendira eraman nahi badu, noski, libre da hori egiteko. Denok hartzen ditugu momenturen batean arrisku batzuk, baina garrantzitsuena nere ustez, arrisku horiek hartzen direla kontziente izatea da.
Horregatik, nik argi daukat hasi berrieri gomendioak emateko orduan zer esan. Ahaztu pisua, eta bermatu segurtasuna. Hortik aurrera, erantzukizuna zurea da.

pirukeriaken detaile gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario