Azkoitiako Anaitasuna mendi elkarteak antolatutako elurjausi ikastaro baten berri izan nuen.
Nahiko obsesionatuta nago segurtasunarekin, eta aurten horrelakoren bat egitea aurrikusita neukanez, apuntatu egin nintzen!
ACNA (Associació
pel Coneixement de la Neu i les Allaus) erakundeak STA1 eta STA2
ikastaroak ziurtatzen ditu. Guk ACNAko Eduardo Gonzalez (Mountain Lines)
egin genuen teorikoa Azkoitian, eta praktikoa egiteko Araneko haranean
dagoen Saboredoko aterpetxera joan ginen. Praktikoa 7 ikasletako ratioan egiteko, beste bi irakasle batu
ziran, Jabier Barro eta Montse Bacardit (azken honek Lauegiko nibologia
parteak egiten ditu).
Ikastaro honetan pila bat ikasi eta disfrutatu dudan sentsazioa daukat. Zalantzarik gabe, danori gomendatzeko ikastaroa da.
Guk
luxuzko irakasleak eduki genituen, baina ez dago Araneraino joan
beharrik ikastaroa egiteko. ACNAk ziurtatuta, Canfranc-eko Alurten
ere egin daiteke, edo Esqui Libre eta Nafar Gideri esker Ikastaroa euskaraz ere egin daiteke.
Guk egindako ikastaroaren berri
Maxixatzen-en argitaratutako artikuluan
edo Pirukeriak blogean ere ikusi dezakezue
No hay comentarios:
Publicar un comentario