lunes, 8 de julio de 2024

Gartxoten ibilbidea

 


Gartxot, (ItzaltzuZaraitzuXI. mendea - Itzaltzu, 1110Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo  bardoa izan zen. Gartxoten bizitza eta heriotza ahozko tradizioaren bidez transmititu zen.

XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abade-etxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abade-etxetik Itzaltzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendiko Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.


Ibilbide luzea eta polita, bordalde eta basoan barna, Artoleta ibar txikia inguratuz, eta Gartxoten kondaira gogoratzeko balio duena, Itzaltzu koblariarena. Pirinioa eta ibarra ikusteko panoramika onak ditu.



Ibilbide luzea eta desnibel handikoa da, ingurua ezagutzeko aproposa; beheko ibarra eta inguruko mendiak.

 



Gizakien aztarnak anitzak dira, paisaian nabarmentzen den bezala: bordaldeak eta larreak baso txikiz inguratuta… soroak eta lur landuak gero eta gutxiago izanik, zenbait patatekin landuak badira ere. Aipatzekoak dira pagoa, haritza eta pinudi batzuk, ezpela ere ugaria da.




Uztarrozeko errepidea hartuz, kilometro batera etxola baten ondoan hasiko dugu igoera, bide zahar batetik eta haritzen artean. Laster gerrarako aterpe batera gerturatuko gara, “nido de ametralladoras” deiturikoa. Basotik jarraituko dugu larreetara ailegatu arte, Krutxea izeneko lekura. Bertan aska bat dago.

 



Mendebaldera zeharkatuko dugu mendia, basoan barna, eta erreka bat pasa ondoren, itzalik gabeko malda bat igoko dugu, Elkorretako haitzak ikusi arte. Errekara jaitsiko gara, ur-jauzi polit bat ikusteko, eta ehun bat metrotara Elkorretako leizea aurkituko dugu. Bertan izan omen zen Gartxot bere azken urtetan. Haitzen gainetik joan eta biderik gabe larreak zeharkatuko ditugu abelbidea eta lurrezko pista aurkitu arte. Soroetatik nabe bateraino jaitsi eta basoan sartuko gara berriz, haritzen artean. Lurrezko pista batera atera eta laster utziko dugu, haritzen arteko xenda batetik azken malda jaisteko.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2024/05/gartxoten-ibilbidea.html




Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario