 |
| Korres |
Izki, Arabako
hego-ekialdean kokatu dagoen Parke Naturala da. 1998an jaso zuen izendapena eta
gaur egun 9143 hektareako hedadura du. Ingurune babestu honetaz gozatzeko
hamaika zidor eta bide balizatuak aurkituko ditugu, eta bakoitzak, natura eremu
babestu honek bere erraietan izkutatzen dituen sekretuak erakutsiko dizkigu.
 |
| Eguzki-lorea |
Basoz eta harkaitzez
janzten diren lur hauetan, Europako baso kontserbatu eta zabalenetako den
Quercus pyrenaica (ameztia) nagusia izan arren, bestelako zuhaitz motak ere
ikusiko ditugu, hala nola, pagadiak, haltzadiak, urkidiak, hariztiak,
ezkameztiak… Bioaniztasun handia duen eremu honetan kokatzen da Korres herria,
Izkiko Parke Naturalaren barruan dagoen gune bakarra eta, oraindik, harresien eta gazteluaren zati bat kontserbatzen duena.
 |
| Antoñarako bidegurutzea |
Parke Naturaleko
Interpretazio Zentroa ere bertan dago eta honen ondoan dagoen aparkalekuan
emango diogu hasiera ibilaldi zirkular honi. Itzulia burutzeko, ondo
seinalatuta dauden bidezidor desberdinetatik ibiliko gara. Herriko kale
nagusitik aurrera egin eta berehala helduko gara herriko Done Eztebe elizaren
ondora. Porlanezko bideak kanposanturaino eramango gaitu eta hau atzean utzi
eta gero, pista zabala jarraitzea besterik ez dugu izango. Muela eta Peña del
Santoren mendien ikuspegi zabala bezain ederra izango dugu basoan murgildu
aurretik.
.jpeg) |
| lurretan altuera hartuz |
.jpeg) |
| Soilako gandorrera iristen |
Pixkanaka altuera irabaziz
egingo dugu aurrera. Bidegurutzera iristean, Antoñanako bidea erakusten duen
egurrezko bide-seinaleen ondora iristean, Antoñanara zuzentzen dena gure
eskuinera utzi eta ezkerrekoa hartuko dugu. Igoera pixkanaka gogortuz joango
da, baina erraz helduko gara Soilako gandorrera.
 |
| Hiru Begi |
Hortik aurrera, ezpel
arteko bidezidor bat, tontorrerantz gerturatuko gaitu, aurrez Soilako Begia edo
Hiru Begi leizea izeneko irekidura naturaletik igaroz, gailurretik oso gertu.
Soilako Begia bisitatu ondoren, tontorrera berehala iritsiko gara (gailurreko
postontzia eta erpin geodesikoa).
.jpeg) |
| Soilako tontorrean |
.jpeg) |
| Soilako tontorra |
Korresera itzultzeko
etorritako bidetik atzera egingo dugu eta, harri pilo batez seinalaturik dagoen
bidegurutzera heltzean, ezkerrekoa hartu eta harritza artean jaisten hasiko
gara, igotzeko erabili dugun bide beretik.
 |
| Abiapuntura itzultzen |
 |
| Korresera iristen |
No hay comentarios:
Publicar un comentario