Gartxot, (Itzaltzu, Zaraitzu, XI. mendea -
Itzaltzu, 1110) Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo bardoa izan zen.
Gartxoten bizitza eta heriotza ahozko tradizioaren bidez transmititu
zen.
XII. mende hasieran Orreagako fraideek Mikelot, Gartxoten semearen ahots ederraren berri izan zutela, beren abade-etxean nahi izan zuten, bere ahots ederraz eta kantaz gozatzeko. Gartxotek ordea ez zuen onartu bere semea galtzea eta abade-etxetik Itzaltzuko mendietara ihesi eraman zuen. Zaraitzuko jaunak aginduta, soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek semea hil egin zuen, eta ondorioz, sutara kondenatua izan zen. Kondena haren ordainean, bost urteko itxi zuten Gartxot, Abodi mendiko Elkorreta bortuan eraiki zuten dorre batean. Usoek mokoaz gari aleak eramaten zizkioten gosez hil ez zedin. 1110eko apirilean hil zen.
Gizakien
aztarnak anitzak dira, paisaian nabarmentzen den bezala: bordaldeak eta larreak
baso txikiz inguratuta… soroak eta lur landuak gero eta gutxiago izanik,
zenbait patatekin landuak badira ere. Aipatzekoak dira pagoa, haritza eta
pinudi batzuk, ezpela ere ugaria da.
Mendebaldera
zeharkatuko dugu mendia, basoan barna, eta erreka bat pasa ondoren, itzalik
gabeko malda bat igoko dugu, Elkorretako haitzak ikusi arte. Errekara jaitsiko
gara, ur-jauzi polit bat ikusteko, eta ehun bat metrotara Elkorretako leizea
aurkituko dugu. Bertan izan omen zen Gartxot bere azken urtetan. Haitzen gainetik
joan eta biderik gabe larreak zeharkatuko ditugu abelbidea eta lurrezko pista
aurkitu arte. Soroetatik nabe bateraino jaitsi eta basoan sartuko gara berriz,
haritzen artean. Lurrezko pista batera atera eta laster utziko dugu, haritzen
arteko xenda batetik azken malda jaisteko.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://askemikel.blogspot.com/2024/05/gartxoten-ibilbidea.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario