Lapuebla
de Labarcako herriaren inguruan dauden mahastien artean ibili gara. La Poveda
aldera zuzentzen den errepidetik aurrera egin eta berehala, herriko azken
etxeak atzean utzita, eskuinetik El Bu izenez ezaguna den gainera igo gara.
Eskuinetik marrazten den xenda ikusezin
batetik altuera irabazi dugu Las Hoyas izeneko ordokira igotzeko.
Mahasti
ederren artean ibiliz iritsi gara lehen begiratokira, Balbinorena hain zuzen
ere. Balbinoren begiratokitik Ebro ibaiak mahastien artean marrazten duen
ibilbidearen ikuspegiaz gozatu eta gero, mahastien artean zabaltzen lurrezko
pistatik Eltziegora doan errepidera atera gara.
Errepidea
gurutzatu eta aurrez aurre ikusi dugun malda pikoari ekin diogu Misamayorreko
gainera heldu arte. Bertan, mahastien artean, mahastiak ureztatzeko erabiltzen
ur-baltsa handi bat ikusi dugu. Honen eskuinetik jarraitu dugu eta berehala
jaitsi gara lurrezko pista zabal batera eta bertatik Lapuebla de Labarcako
upategi zaharrak kokatuta dauden ingurura.
Upategi
zaharrak atzean utzita, herriko Andra Maria Jasokundearen elizaren ondora
jaitsi gara, eta herriko kale zaharretatik beherantz jaisten jarraitu dugu Los
Caños iturriaren ondora ailegatu arte. Hemen, xenda txiki bat hartu eta
berehala iritsi gara lurrezko malda zabal batera. Gorantz egin dugu eta
errepide txikra heltzean, eskuinetik mahastien artean murgildu gara lurrezko
bidean barna.
Denbora
gutxi behar izan dugu San Gines izena duen begiratokira ailegatzeko. Bertatik,
Ebro ibaiaren eta honen gainean kokaturik dagoen Lapuebla de Labarcako ikuspegi
ederraz gozatu dugu. Panoramika honetaz gozatu eta gero, errepidera itzuli gara
eta bertatik berriro itzuli gara abiapuntura, El Planora, herriko plazara.
Klikatu hemen ARGAZKIAK
ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2023/04/lapuebla-de-labarcako-begiratokiak.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario