Biriatu herritik
abiatu gara. San Martin elizaren ondotik pasa eta berehala “Kukutxoa” etxearen
aurretik pasa eta gero, GR-10ari dagozkion bide-seinaleek erakusten diguten
norabidean igotzen hasi gara. Laster, bide balizatua utzi eta aurrez aurre
ditugun Perdrixko haitzen ondora jo dugu malda pikoari aurre eginez.
Argindar poste
erraldoien azpitik igaro eta gero, xenda nabarmenetik egin dugu aurrera. Bide
nagusiarekin bat egin eta gandor biribilduan zehar erraz heldu gara Xoldoko
gainako tontorrera. Ikuspegi zabalaz gozatzeko tartea hartuko dugu. Euskal
kostaldeko herriak ez ezik gertuko mendien ikuspegi bikaina izango dugu.
Etorritako bidetik atzera egin et Galbario aldera jaitsi
gara. Segidan, Larretxeko borda auzo aldera jaitsi gara, baina bertara heldu
aurretik, ezkerrera jo dugu Biriatu aldera zuzentzen den pistara jaitsiz.
Bertatik aurrera egin eta bat egin dugu hasierako ibilaldiaren tartearekin.
Azken maldan behera erraz iritsi gara Biriatura.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2022/03/xoldoko-gaina.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario