Cotiella Cruz mendatetik ikusia |
2014ko abuztuan iparreko haizea sartuta, mendi altuenetan lainoa itsatsi zenez, Cotiella eta Turbon egitea pentsatu genuen. Eguraldi hau dagoenean, behatokia baino, lainoetaz ihes egiteko aukera izaten dira aparte dauden mendi berezi hauek. Kasu honetan Barbaruensetik egin genuen Cotiella, eta Pueyotik Turbon.
Hemen pirukeriak blogerako esteka: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2014/10/cotiella-eta-turbon.html
2015eko abuztuan, berriz ere Cotiellara joateko plana egin genuen, baina oraingoan Planetik. Tontorrerako bidean piriniotako leku berezienetariko batetik pasatu nahi genuen, Basa de Moratik alegia.
Mendikatearen dimensioak hobeto ezagutu nahiean, buelta zirkularra egitea pentsatu genuen.
Hemen pirukeriak blogeko esteka: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2016/09/cotiella-zirkularra-2015-08-09.html
Baina oraindik ere Atalaia honen bistez ezin izan dugu gozatu. Hurrengoan eguraldi onarekin joango gara, zin dagit.
No hay comentarios:
Publicar un comentario