viernes, 31 de julio de 2015

KLASIKO BAT: BERIAIN UNANU HERRITIK

900 metroekin, Beriain Nafarroako mendirik garaiena (espaineraz "prominente") da, Hiru Erregen Mahaia berberaren aurretik. Sakanatik ikusten dugunean itsura ikusgarria du eta bakarren batek Balerdi nahiz Txindoki mendiekin alderatzen dute.

Artikulu honetan Unanutik abiatzen den ibilbidea deskribatuko dizuet. Ibilbidea Unanu herri bertatik hasi daiteke, baina guk normalean herritik gora doan pista bat jarraituz dagoen aparkaleku batetik hasten dugu.


Aparkaleku honetatik gora ibilbideak galtzeko arriskurik ez dauka (halere kontuz lanbrorik badago) eta eguraldi oneko asteburu batean joan ezkero mendizaleak aurretik nahiz atzetik izango ditugu.

Igoera lau zatitan banatu daiteke: lehen zatian pagadi batean murgilduko gara. Zati hau kontuz hartu beharko dugu aldapa handia dago eta. Bigarren zatia pagadia amaitzearekin batera hasten da eta bertan bideak atsedentxo bat emango digu metro batzuetan hirugarren zatira iritsi arte. Zati honetan maldak gora jotzen du berriro ere eta Beriain mendiaren "bizkarrera" eramango gaitu. Azken zatia bizkarrera igotzerakoan hastean da, hemen maldak berriro ere behera jo eta lasai-lasai, egindako esfortzuagatik errekuperatzen, Beriain mendiaren gailurrera iritsiko gara.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 6 kilometro eta erdi.
- Punturik baxuena: Unanu herritik gora dagoen aparkalekua, 815 metro. 
- Punturik altuena: Beriain, 1493 metro.
- Desnibel positiboa osora: 685 metro.
- Igotako mendiak: Beriain. Ibilbidea aprobetsatuz, igoeran nahiz jaitsieran Ihurbain mendia ere igo daiteke.
- Ura: Unanu herrian eta aparkalekuan bertan dagoen iturrian ura topatuko dugu.
- Zailtasuna: Zailtasunik gabeko ibilbidea da baina kontuz izan behar da lanbrorik badago. Ia urte osoan lokatza izaten da, batez ere neguan. Leku haizetsua da, kontutan izan batez ere neguan igotzen bazarete, hotz handia izaten da eta.

Mendizaleak Beriain mendira iristen.





Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/07/beriain-1493-metro-unanutik-20150719.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario