martes, 21 de julio de 2015

Ekintzez beteriko asteburua Otxaranen.

Asteburu bikaina dugu Otxaranen (Zalla) mendiaz gozatzeko. Hasteko, ostiral hontan (hilak 24) 19.30etan, Martintxuren Zelaiko VI. igoera ospatuko da. Irteera Don Lucio Beraza  enparantzan izango da eta sariak egongo dira lehenengo hiru sailkatuentzat.



Eta larunbaterako (hilak 25), Otxarango VI. martxa eta I. lasterketa antolaturik daude. Irteera enparantza berdinetik izango da, goizeko 10.30etan; eta izen ematea 6€ jende guztiarentzako, kontu korrontean sartuta edo egunean bertan txosnan ordainduta.



Animatu zaitezte parte hartzera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario