 |
| Eskaseko atezaindegia |
Egun ingurune babestua bada ere, historian zehar Artikutzako
lurrak bizimodu desberdinen eta bertako errekurtso naturalen ustiapen ugarien
lekuko izan direla esan behar da. Europan gertatu ziren aurrerapen
teknologikoen ondorioz, burdinolak baztertu egin ziren, erabat ahaztu arte.
Hauek izan ziren garai zailenak. Momentuko korronte sozio-ekonomikoen babesean,
egur-ikatzaren ekoizpena eta meategien ustiapena (burdina batik bat)
indartu eta areagotu egin ziren. Horrela, 1898an bide estuko trena eraiki
zen ustiapen horiek errazteko. 1903tik 1908ra Artikutzako Oihandar eta Ustiapenerako
Konpainiak eratu ziren.
 |
| Artikutzako lurrak behatoki naturaletik |
Burdinbidearen bihotza Elamako meategi gunea zen eta hau
Errenteriako iparraldeko geltokiarekin komunikatzera iritsi zen, plano
inklinatu eta korapilotsu baten bitartez. Neurririk gabeko ustiapen hauek
basoaren berehalako atzerakada ekarri zuten 1919an Donostiako udalak
finka erosi eta berreskurapen lanak hasi arte.
 |
| Burdinbidea eta langileak |
 |
| Bide estuko tren bidearen arrastoan |
Ibilaldi honetan burdinbide horren zati handi bat beteko
dugu. Exkaxetik abiatu eta laurehun bat metro errepidean zehar bete ostean,
ezkerretik Arikutzako auzora jaisten den bidea utzi eta metro batzuk aurrerago burdinbide
zaharraren xenda hartuko dugu. Erroiarriko behatoki naturalaren ingurura
helduko gara lastre eta bertatik finka osoaren ikuspegi zabalaz gozatu ahal
izango dugu.
 |
| Begiratoki naturala |
Bidegurutzera iristean, bide balizatua utzi eta eskuin
aldera joko dugu egurrezko seinaleak erakusten duen lekutik. 150 bat metro
beteko ditugu burdinbide zaharraren plano inklinatuan dagoen geltokiaren
aztarnak ikusi ahal izateko.
 |
| Planoburu |
 |
| Bide estuko trenbidearen errekreazioa |
Hona hemen, ATIT-ek (Artikutzako Trenaren Ikerketa Taldea)
emandako datu gutxi batzuk: trena, izen desberdinez izendatzen zuten,
Karramarroa, Dekabilla, Frantzesen trena, Artikutzako trena edota Xorrolako
trena. Burdinbidearen zabalera 600 mm-koa zen eta trenbidearen luzera, berriz,
28,5 km-koa. Ibilbide osoan lau tren-makinak izan ziren, bakarra zati
bakoitzean eta hauekin batera 61 bagoi. Bidaia bakoitzean 2 tonako 6 bagoi
zeramatzaten, 12 tonako gai-garraioa aldiro. Egunero lau bidaia egiten zituen
garairik oparoenean. Hauxe ziren garraiatzen zituen materialak: burdina, egur
ikatza, kaolina, posteak, tren-trabesak, eraikuntzako egurra, pertsonak… Zati
bakoitzeko trenak hiru langile behar zituen (tren-gidaria, sugina eta
baleztaria). Guztira, tren honetan 30 bat langileek hartzen zuten parte,
planoetakoak kontuan hartuta.
 |
| Plano inklinatuaren arrastoak |
Bidegurutzera itzuli eta maldan behera abiatuko gara. Laster,
gure eskuinetik xenda bat ateratzen ikusiko dugu eta bide balizatua utzita
bertatik egingo dugu aurrera. Plano inklinatua egin aurretik, bide hau
erabiltzen zuten idiekin minerala goiko geltokira garraiatzeko. Plano
inklinatua bitan zeharkatu eta maldan behera sigi-sagan Oronoz-Zubieta ingurura
jaitsiko gara. Puntu honetan Elamara zuzentzen den bidea utzi eta Artikutza
auzorantz joko dugu.
 |
| Artikutza auzoa |
 |
| Ostatu Zahar |
 |
| Orreagako mugarria |
 |
| Olajaundi |
 |
| Artikutza erreka |
 |
| San Agustin ermita |
Auzoko etxe eta parajeak bisitatu ostean, porlanezko
bide malkartsutik aterpetxea dagoen lekuraino igoko gara. Urtegia inguratzen
duen pista utziko dugu gure ezkerretik ateratzen den bidea hartuz. Xenda estuak Erroiarriko ur-jauziaren gain aldera
eramango gaitu.
 |
| Erroiarriko ur-jauzia |
Exkaxpeko errekara iristean isiltasuna
nagusi da goroldioz jantzitako pago zaharren erreinuan.
 |
| Eskaxpeko parajeak |
 |
| Eskaxpeko parajeak |
Igoera piko batek
egurrezko panel informatibo baten ondora eramango gaitu. Pagadian zabaltzen den
bide zabala jarraituz, auzora jaisten
den errepidera aterako gara, ornodunen panela eta egurrezko seinaleak dauden
lekura hain zuzen ere. Eskaseko atezaindegia gertu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario