miércoles, 15 de marzo de 2017

Aconcagua 2016-2017: Espedizio baten istorioa.


"Mendian bat eta bat bi dira, bat gehi bat aldiz, hiru" Alberto Iñurrategi.
 




"Zergatik Aconcagua? Zergatik "Harrizko Zentinela"? Izan zen 2016 urtean zehar entzun behar izan nuen galderarik errepikatuena". Horrela hasten da bederatzi kapituluetan idatzitako espedizioaren istorioa.

Alpeetatik kanpora mendi handi batera egiten nuen lehen espedizioa zen, anaiarekin lauko talde bat osatuz. Espedizio aberasgarria izan da, asko ikasi eta bizitzeko aukera eman didana, zalantzarik ez daukat etorkizunean mota honetako beste espedizioren bat egingo dudala.

Istorioa espedizioan sentitutako emozioetatik idatzita dago, honegatik batzuetan gertakariak gogor azaltzen ditut, bizi izan nituen moduan. Lehenengo kapitulua denetatik hotzena da, baita praktikoena ere, bertan Aconcaguara joan nahi izanez gero kontutan hartu beharreko zenbait aholku eta bibliografia  azaltzen delako. Bigarren kapituluan nire mendizale bizitzari errepasotxoa ematen diot espedizioan azalduko diren gertakari eta emozioak hobe ulertzeko. Bigarren kapituluaren erdialdetik aurrera espedizio bera azaltzen da bere gordintasunean, bizitako momentu on eta txarrekin, eriotza bat tarteko. Azken kapitulua espedizioaren hausnarketa egiten dudan kapitulua da, istoria nolabait borobiltzen duena.

Kapitulu guztietan argazkiak eta egindako ibilbideak deskargatzeko aukera izango duzue. Espero dut istorioa irakurtzen duzuen heinean, espedizioa bizi izan nuen moduan bizitzeko aukera izatea.

1. Sarrera moduan.
2. Mariaratzetik Andeetara.
3. Burokraziarekin borrokan.
4. Hurbilketa.
5. Espedizioa aldatu zuen erabakia.
6. Plaza Argentina - hirugarren kanpamentua (Colera): oskarbi izan arren euria egiten duenean.
7. Gailur eguna.
8. Aconcaguatik ihesi.
9. Amaiera. Ametsak darrai.


No hay comentarios:

Publicar un comentario